MINDURA GAUR
Juan Mari Lekuona

Erroman 1966
Donostiako Apaiztegia, 1966
armiarma.eus, 2016

 

Azken Triptikoa

MINDURA GAUR

 

Mindura berriko oinaze zaharra

dauka munduak:

erdi beharra.

 

Erdi beharrean, indar bat bakarra

dauka munduak:

maite izatea.

Maitetasunean egizko bidea

hau du munduak:

pobretasuna...

Triptiko honetan:

personajeak susmo estuan,

ideiaz goitik;

indarrez, berriz, indar juxtuan...

Eta hitz hauek izenburuan:

MINDURA GAUR!

 

MINDURA GAUR
Juan Mari Lekuona

Erroman 1966
Donostiako Apaiztegia, 1966
armiarma.eus, 2016