MINDURA GAUR
Juan Mari Lekuona

Erroman 1966
Donostiako Apaiztegia, 1966
armiarma.eus, 2016

 

Hirugarren Triptikoa - Porlandi

KAMELLUEN PARABOLA

 

Behinola zeruan

Aita Betikoak

galdetu omen zion

Jesus Semeari,

gure Artzai Onari:

«Munduan zer berri?».

 

Semeak orduan

azaldu du pena:

«Ez didate ulertu

esan nietena:

errexago dala

jostorratz begitik

kamellu bat pasatzea,

zeruko herrian

aberats bat sartzea

baino...

Gaur egun, ordea,

Eliza erabat

kamelluz betea

dago.

Ez det ikusten ardirik,

kamellu hankapean

lastimaturen bat baizik».

 

Hasarretu omen

Aita Betikoa.

Ikustekoa izango zan

haren bekozkoa.

 

MINDURA GAUR
Juan Mari Lekuona

Erroman 1966
Donostiako Apaiztegia, 1966
armiarma.eus, 2016