MINDURA GAUR
Juan Mari Lekuona

Erroman 1966
Donostiako Apaiztegia, 1966
armiarma.eus, 2016

 

Lehen Triptikoa - Meretriz hila

PINUDI HAIZETAN

 

Pinudi haizetan

hi hintzan atzo...

Pinudi haizetan,

 

lehenengo laztana,

laztan gorpuzkia,

probaketan.

Txoratu hintzan

haren besoetan.

Gaixoa!

Behartu haunate

gorputz emaitzera.

Gogo, —halik ere!—

egin den atzera.

Herorrek dakin zer

dakarkinan higan etxera.

 

Gauean,

hortzaz gora ohean;

pentsakizunetan,

pinudi haizetan,

arima, gorputza

oinazetan...

 

Galdu bat haunagu?

Nik nola sinista?

Izkutapena den:

nagon isilikan.

Ezin haunat juzga,

barkatu baizikan!

 

MINDURA GAUR
Juan Mari Lekuona

Erroman 1966
Donostiako Apaiztegia, 1966
armiarma.eus, 2016