Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995

 

ZALDIA JAINKOA IMAJINATZEN

 

        Esanak esan, zaldiak biziko liratekeen eta zaldi-itxurako Jainko batek zuzenduko lukeen zeru baten ideia, gustu onarekin eta oinarrizko logikarekin elkar ezineko gauza da, zioen lehengunean Zaldiak.

        Mundu guztiak daki —jarraitzen zuen gogoeta— Zaldiak Jainkoa imajinatzeko gai bagina zaldun-itxuraz imajinatuko genukeela.

 

Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995