|
Istorio hiperlaburrak PENELOPEREN OIHALA Antzina bazen Grezian Ulises izeneko gizon bat (jakintsu samarra izan arren oso sotila bera), Peneloperekin ezkondua, berau emazte eder eta dohaintsua, zeinaren akats bakarra oihalgintzarako zaletasun larregizkoa baitzen; ohitura honi esker, denboraldi luzeak eman ahal izaten zituen bakardadean. Kondairak dioenez, Ulisesek, bere zuhurtasunez, emaztea, bere debekuei axolagabe, oihal bukaezinezko horietako bat hastear zegoela ikusten zuen bakoitzean, gauez ikus zitekeen gizona ezkutuan botak eta txalupa ederra prestatzen, gero emazteari ezer ere esan gabe mundua zeharkatzera eta bere buruaren bila abiatzeko. Honela, emazteak senarra urrun mantentzea lortzen zuen bera amoranteekin lausengukerietan aritzen zen bitartean, berauei sinetsaraziz oihalgintzan aritzen zela Ulisesek bidaiatzen zuen bitartean eta ez Ulisesek bidaiatu bera oihalgintzan aritzen zen bitartean, Homerok imajinatu ahal izan zuen modura zeren, jakina denez, batzuetan lokartu eta ezertaz ere ohartzen ez baitzen. Istorio hiperlaburrak |