Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995

 

ARDI BELTZARENA

 

        Urrutiko lurralde batean bazen aspaldi Ardi beltz bat.

        Fusilatu egin zuten.

        Mende bat igarota, artaldeak, damuturik, zaldigaineko estatua bat jaso zion, eta parkean dotore ezarri.

        Honela, aurrerantzean, ardi beltzen bat agertu bakoitzean, berehala fusilatzen zuten, etorkizuneko belaunaldietako ardi arruntek ere eskulturan aritzeko aukera izan zezaten.

 

Istorio hiperlaburrak
Mario Benedetti, Eduardo Galeano,
Augusto Monterroso, Julio Cortazar

euskaratzailea: Gerardo Markuleta
Milabidai, Erein, 1995