|
Istorio hiperlaburrak ARTEAREN BETEBEHARRAK Miguel Brun artzainak kontatu zidan Paraguay aldeko Chaco-ko indioen artean izan zela duela zenbait urte. Ebanjelizazio talde baten partaide zen. Misiolariek bisita egin zioten oso jakintsu omen zen jauntxo bati. Jauntxoak, pottolo patxadoso eta isila bera, arreta handiz entzun zuen indioen hizkuntzan irakurri zioten erlijio propaganda. Irakurketa amaitutakoan, misiolariak zain geratu ziren. Jauntxoa isilean egon zen puska batean. Gero, bere iritzia eman zuen: Horrek hazka egiten du. Sakon hazka egin ere, eta ondo. Eta gehitu: Baina hazkurarik ez dagoen lekuan ari da hazka. Istorio hiperlaburrak |