|
Norc siñesta lezaque
(XVII)
J.M. Ansa
Norc siñesta lezaque
Ezpaliz fedea
Gaurco misterio
Maravilles betea;
Jaune Zu izanic
Guzion Javia
Zaude orrela vmillaturic.
Ceru andietan
Cabitu eziñic
Ostie batean
Zaude gaur jarriric,
Acidenten azpien
Ongui estaliric
Aldare sanduorretan.
Marabille ortara
Zerc ecarri zaitu?
Zerc Jaune ortara
Obligatu zaitu?
Ay nere semea,
Esaten didazu
Dizuden Amorioa.
Jaquiñiquen laster
Ilbear nuela
Ta zuen ertetic
Juan biar nuela
Asmatu yzen nuen
Jarzea onela
Zuequin beti egotera.
O cer cuidadoa
Baine aiñ andie
O! amorioa
Abrasagarrie,
Bioceco suen
Aaiñ erraz jequie
Jesus choil maitagarrie.
Ogueyte amiru urte
Munduen pasaturic
Asco pena tristes
Izardis beteric,
Ainbeste azote
Aranzas josiric,
Juruzean ilzen gure gatic.
Bada orrengatic
Ala nai izandu
Zure onagatic
Obrabat eguin du;
Jaquinsu izanic
Verac pensatudu
Gurequin nola gelditu.
Au bai pasioa
Dolores vetea
Baiñe cariñoa
Gañiquen gauia;
Zure oficioa
Da ongui eguitia
Jesus gure amantia.
Iru personata
Jangoico bacarbat
Juc Jaune Verorri
Escacendiogu
Bsite gaicela
Guc amatu nola
Erredentore gurea.
Eta guie gacela
Dagon lecure
Bere bide zucen
Argui arretatic
Eternidadean
Gozatu dezagun
(Gloria eta ceru eternoan).
Juan Martin de Ansa
Bertsio honen iturria: J.M. Satrustegi, Euskal testu zaharrak, I, Iruñea, 1987, 50-52 or
|
|