|
Philippe Andiaren heriotzean euskarazco coplac
(1666)
Emen, lur guti onetan,
Dago Erreguea sarturic,
Baña ez mundu gustian
Haren fama estaliric.
Daguien negar Guizonac
Philiperen heriotzean;
Haren obrac dirade onac
Itsasoan ta lurrean.
Vrtu beitez viotçac
Negarrez faltagatic,
Eta gure beguiac
Veude iturriac eguinic.
Auts, Erregue, viurtu zara,
Sustentaria ceruen:
Nora (ai nizaz!) joanen gara?
Ceruac daude erortzen.
O Nafarroa leala!
orai bear du acabatu:
Onequin vici izan da,
Onequin ere hil bear du.
Ilumbetan dago emen
Orai mundu gustia,
Cegatic ilundu den
Haren iguzqui andia.
O Cometa, guizonen
Lotzazale bortiza!
Ioan aitziñan Turcoaren
Buru cruela guenzera!
Pheliperi certaco,
Viotz amoltsu zuenac,
Berzec baño gueiago
Vici merezi zuenac?
Dolore andi eta damù
Daucana viotzean,
Nafarroac ezarri dù
Erreguearen obian.
Phelipec mundua utsi dù;
Ceruan dago. Verezat
Vrte aniz vici izan dù,
Baña guti gurezat.
Non: Honores funebres que hizo el Real Consexo de Navarra a la memoria del Rey N. S. Philipp IV el grande., Pamplona, 1666.
Bertsio honen iturria: K. Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 136-137 or.
|
|