|
Iesu Christoren jaiotza kopletan
(1691)
Gau on sanctu onetan,
Iaunaren iaiacean,
Fozgatu gaitean
Gustioc uiotzean.
Aita Adam eguin zan
Lurraren gainean,
Becatu eguin eta
Iausi zan arean.
Limboan egoan
Bost mila urtean.
Iauna, iasi zaitez
Ceruetarean.
Negarren dago an
Ceimbat urtean.
Iauna, iasi zaitez
Ceruetarean.
Doncella eder baten
Belengo errian
Seña Iesu Christo
Dauco sabelean.
Eguzqui diuinala
Gauerdi batean
Etorri zan lurrera
Guizonen soñean.
Coloquio entre los pastores
Machiniquito!
Cer dio<c>, Che-ru?
Atzoric ona,
Ce barri dogu?
Barri dogu ce
Angueru mira
Gure menditic
Igaro dira.
Non: N. Zubia, Doctrina christiana , 1691.
Bertsio honen iturria: K. Mitxelena, Textos Arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 138-139 or.
|
|