www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Herri literatura - XIV-XVII. mendeak

 

aurrekoa hurrengoa

Iruñeko poesia sariketa

(1609)

 

1.— Lehen saria: Pedro Ezkurra

2.— Bigarren saria: Miguel Aldaz

3.— Hirugarren saria: Joan Elizalde

 

 

Aldarêco Gorpûtz, Sanduâri

 

                        Pedro Ezkurra

 

Iaquiteâ yçâmbânu

borondâtea beçalâ,

êne anâya, erranen nîçu

nôr daucâgun mayean.

 

Ceruetâco jâuna dûgu

gôgos jausten çaigunâ:

çeruan beçâyn ôso dago

guretâco oguiân.

 

Cêru êta lûr betatçêndu

âren gôrputz sanduâc,

badarîc emâten çâygu

ôsoric âmen batean.

 

Ongui ohârtuz janegaçu,

yl etçaytçan begirauçu.

 

Eri çîran âmenbatez

mûnduan guîçon guztiâc

êta êgun eman draue

berçebâtec viçiâ.

 

Eçîn jan çi<n>dûquean çûc

ambâteco amenâ:

âla vêra chipitû çe

çure aguâren neurrirâ.

 

Bâya nâi du jan deçâçun

garbitûric arimâ:

ala ezpâda, çuretâco

vîcia ez, baya êrioa dâ.

 

Ongui ohârtuz janegâçu,

yl etçây<t>çan beguiraûçu.

 

Gúre anâya eguînez guêro,

mâyte dîtu guiçonâc

âmbat êce barcatçên du

paradiçuco jateâ.

 

Eta bâqueac eguiteco

bêre gôgo sandurâ,

gûre arteân guelditû ce

âla nôla çeruân.

 

Egun Jâyncoa Jâyncoa gâtic

guiçonâri ematen dâ;

bâyña Jâyncoa Jâyncoa gâbe

jaten duêna yltcen dâ.

 

Ongui ohârtuz janegâçu,

yl etçâytçan beguiraûçu.

 

Ayn goçoro apayndu dîgu

ôray dîgun jateân,

êçe, guiçônac nay bâdu,

ytçul dâyte jateân.

 

Ongui jauturic nigarrês,

viotçean dâmu duçulà,

becatuên urriquirêqui,

çar<r>ezquîo guztiac.

 

Gênde guztiêy ôngui eguîçu

fêdean ôso çaudelâ,

Jâyncoa bâytan echidêçu,

âla çayçun vaqueân.

 

Ongui ohârtuz janegâçu,

yl etçâytçan beguiraûçu.

 

 

 

Gorputç Sanduari

 

                        Miguel Aldaz

 

Egun guiçona deytçen du

Jayncoac bere mayera,

Eta dacar cerotic<a>

Ematen dion oguia

Icusaçu gozo daten

Ogui bedeycatuan,

Eta xauro jaten dela

Bademaquen biçia.

Alaber eman diroque

Damurequi yltçea,

Jaten dela bidegabe

Aren ogui sanduan.

Iaincoa dugu jatean,

Janegaçu graçian.

Emen dago estaliric

Çeru gucien arguia,

Guztian beçayn oso dela

Den chipienen çatian.

Gure begui becatoreac

Estacusque yguzquian:

Ala oray estaliric

Datorquigu jatean.

Nay du jan deçagun çuc

Legue sanduen arora,

Çure arima eramateco

Sandu guztien artera.

Iayncoa dugu jatean,

Janegaçu graçian.

Betidanic badaquy

Jabe dela guiçona:

Ala, jatean yl baçe,

Jatean drauco viçia.

Baya gayzqui jaten duenic

Eçin doaque çerura,

Çeren onen jatean dago

Aren yrabaztea.

Guiçonac boçic jan diro,

Ceren baytio fedeac

Bide dela jaten badu,

Graçias Jayncoa datela.

Iaincoa dugu jatean,

Janegaçu graçian.

Ian baño len, oroyt çaite

Nola bertçe ortçegunean,

Onen artean eman çuen

Gaysto bati oguian.

Emen dago guerturic

Erioa eta biçia:

Eliçac erraten digu

Bata nola bertçea.

Otoy eguioçu, ongui

Jatean, emen diçula,

Eta guero berequi

Çeruan, biçi luçea.

Iaincoa dugu jatean,

Janegaçu graçian.

 

 

Gorputç Sanduari

 

                        Joan Elizalde

 

Ola, guaçen yguitara,

Arí gayteçen lanean,

Ceren garian çorituric

Dago Jayncoa lurrean.

Mantena ezpagayzque ere

Ogui utsac mundu onetan,

Jayncoaren ytçac deçaque

Guiçon gustiei viçi eman.

Ala nay du jan deçagun

Aragui ere onetan

Eta, vici gayten gatic,

Dabil beti gure atçean.

Çatoste, çatoste, nay baduçue jan

Jaungoycoaren ytça, ogui eta araguian.

Doan gustiari emanen çayo,

Nequearen alocayruan,

Yguita deçanarequi

Aragui jate otrontçean.

Mundu onetaco araguia,

Agotic sarr dadinean,

Eguiten da gure aragui

Estomaguaren suan.

Baña onec viurtçen gaytu

Bere sustancia berean,

Eta, Jaynco eguin gaitecen,

Dagogu onla otoytçetan.

Çatoste, çatoste, nay baduçue jan

Jangoycoaren ytça, ogui eta araguian.

Iayetan eçin gabiltçque

Bertçe garien yguitan,

Baña au yguita daiteque

Corpus Christi egun berean.

Trabaja ezquindeçen gatic

Gari onen beregitçean,

Vltçituric eman çigu

Gurutçeco larrañean.

Gari lindo au saltceagatic

Dabilla carriquetan,

Eta eros dracogun gatic

Pregonatçen du onlatan.

Çatoste, çatoste, nay baduçue jan

Jangoycoaren ytça, ogui eta araguian.

Assarra ezquindeçen gatic

Ogui au errepartiçean,

Bati ambat ematen dio

Millari nola millatan.

Eta, çati badeçaçu ere

Çati nay duçunetan,

Beti ossoric guelditçen da

Len çeducan gustian.

Ogui beti dirauena

Eçartea da may ontan,

Eta ontan Jayncoa jatera

Jayncoa dagogu deyetan.

Çatoste, çatoste, nay baduçue jan

Jayncoaren ytça, ogui eta araguian.

 

Non: Relacion de las fiestas que el Ilmo. Señor Don Antonio Venegas de Figueroa obispo de Pamplona hizo... el año de 1609.

Bertsio honen iturria: K. Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 112-117 or.

 

aurrekoa hurrengoa