www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio eta ipuinak
Jean Elizalde, «Zerbitzari»
XX. mendea

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERRAN ZAHAR BAT

 

        Behin Jesu-Krixto eta Jondoni Petri bidean zoazin: erretzeko beroa ari zuen. Nihun ithurri bat ez ageri, trago baten edateko. Ezin gehiago iraunez, bazter-etxe batean sartzen dire. Hau jitotegia! Puska guziak nahas-mahas: eltze handi bat gelaren erdian, eguerditan ohea egitekoa, mihiseak lurrean aspaldi xuritzekoak: sukaldean sua hila oiloak mahain gainean pikoko artho jaten ari.

        Harrituak beha daudelarik, neskatxa begi ilhun bat, oraino orraztatzekoa, heiatik heldu zaiote. Aise ageri du hamar egunetarik ere ez dela garbitzen. Soineko phorroskatu batzuetan da, jito bat iduri.

        —Baduzu, ur xorta bat othoi?

        —Etzinuten hunat gabe atxematen ahal, alfer parea?

        —Jainkoaren graziaz, emaguzu xorta bat, ahoaren bustitzeko doia bederen.

        —Aski duzue, nahi baduzue, pegar hortarik hartzea, eta gero zoazkitet lastersko begien bixtatik...

        Edaten dute tututik Jesu-Krixtok eta Jondoni Petrik eta atheko aldea laster hartzen dute, Jesu-Krixto hitz hauk neska tzar eta zikhinari erranik:

        —Jainkoak eman dezanala saritzat senhar on!

        Handik oren paren baten buruko egarriak ithoak zoazin oraino Jesu-Krixto eta bere laguna. Bertze etxe batean sartzen dire. Hau etxe panpina! Bazter guziak zilharra bezen garbia: puska bakhotxa bere tokian: neskatxa bat sukaldean galtzerdi egiten ari. Eta hain polliki emana, hain garbiki!

        Ur xorta bat galdetzen diote hari ere Jainkoaren graziaz. Eta harek xutiturik, edaterat ematen diote etxeko pitar hoberenetik.

        —Edan zazue astiki, jaunak: hemen egonik ez dautazu den gutieneko makhurrik eginen.

        —Milesker segurki, bainan berehala bagoazi, dio ihardesten Jesusek. Saritzat Jainkoak eman dezazula senhar tzar...

        Harritzen da Petri hitz horiek aditzearekin.

        —Zer edaten duzu bada, nausia. Goizeko neska tzar hari «Jainkoak eman dezanala senhar on» erran diozu eta huni «senhar tzar»?

        Jesusek orduan:

        —Petri, Petri, hik ez dakit zer den mundua. Goizeko neska tzar harek ez ahal dik den senhar hoberenarekin ere izanen bizitzeko aski lan? Hunek aldiz senhar tzarra ere onduko dik...

        Eta berritz lothu ziren bideari, Eskual-Herriari buruz diotenaz...

LURTXURI

 

aurrekoa hurrengoa