www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jarritako bertsoak
Pello Errota
1879-1919, 1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Jarritako bertsoak, Pello Errota (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

GERNIKAKO ARBOLARI

 

Euskeraren gañian

biar det itzegin,

nere lagun guziak

artzeko atsegin,

iñozente dagona

abertitu dedin,

gurekin deskuidorik

gertatu eztedin.

 

Gure arbola dago

indarrak aituta,

lorerik eztuala

nago arrituta,

enteratu zaitezte

itz au adituta,

ia ostatutzen dan

mentu berrituta.

 

Mentu onak billatzen

saia egiñala,

gero ondo txertatu

esan dan bezela,

ta dagokion batek

goberna dezala,

uste det arbol ori

ostatuko dala.

 

Lenbizi ostua ta

urrena loria,

orain .............

..................

gero aterako da

lotsikan gabia

sekula ezta aztuko

orren onoria.

 

........................

........................

........................

........................

zarra zutik dagola

aldatu dute bestia,

izugarrizko puriya dakar

izanagatik gaztia.

 

aurrekoa hurrengoa