 |
IV. BERTSO BERRIAK
........................
........................
........................
........................
........................
au ......-en jaiua da ta
gañera bentan aziya,
kanta oietan agertuko det
egin diran maleziya.
Emezortzi urte daduzka orrek,
oraindik dama gaztia,
orrelakuak gutxi obiak,
asko komeni eztia,
gertatu zaio neskatxa orri
nobiyo orrek uztia,
orain kontentuz ote zerade?
aizazu, dama gaztia.
Apirillaren amaseyian
ori Santa Engraziyan
mutil askori keñuka egon zan
meza denbora guziyan,
obra onari burla egiñaz
oso modu itxusiyan,
orrelakua nola egongo zan
Jaungoikuaren graziyan?
Lagun on batek enkargatuta
artu det erreparua,
azari zar bat badabillela
anka-biko agurua,
neskatxa orri kontu egiteko
ez banitzaden erua,
egiña dago lenguak baño
gauza aldrebesagua.
Kuidado gabe zebiltzan oiek
alkarren berri jakinda,
............ ori lenagotikan
zegon oyian etzinda,
arakiña da bere ofiziyoz
azari ori Joakin da,
leio-zulotik zelatan negon
odol danak irakinda.
Lenago ere egin zituen
modu ortako pausuak,
bertan gelditu bear zuala
mutil maleziosuak,
..........-rekin lo egiteko
otsegin zion atsuak,
su eman eta erre biar du
orrelako gurasuak.
Juan zanian itzegiñ zion:
«Emen al zaude, maitia?»,
argiya eskuan zeukalarikan
miatu zuan oi-pia,
ustez seguru jarri zanian
gero itxi du atia,
jakiña dago nora izango zan
aren urrengo kolpia.
Pasadizua deklaratuaz
banua arrazoyian,
nere gorputza estu zeguan
zelatako garayian,
odol guztiak irakiñ eta
barrena lertu nayian,
otsegiñ nien: «Ederki zaute
dama-galaiak oyian!».
|
 |