www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Klaudio Otaegi
1863-1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

DOKTRINA KRISTIANA
BILLAFRANKAKO ESKUERAN

 

        Kristau fiel guztik

        Dare obligaturik

        Debozioa izatea

        Biotz guztitik,

        Jesus gure argin

        Gurutze santukin

        Nun ill nai izan zun

        Gu ateratzeagaiti

        Pekatun mendetik

        Ta deabrun katiberiotik

        Orreatik bada

        Oitu bear zera

        Ala ziñatzea

        Nola Aitearen egitea

        Iru gurutze egiñez

        Lenengoa bekokin

        Jainkok libra gaitzan

        Pensamentu txarretatik

        Bigarrena auan

        Jainkok libra gaitzan

        Itz gaiztotatik;

        Irugarrena bularretan

        Jainkok libra gaitzan

        obra, eta deseo gaiztotatik

        Onla esanez:

        Gurutze + santuaren

        señalea gaiti

        gure + etsaietatik

        libra gaitzatzu

        gure Jauna ta Jainkoa

        Aitearen, ta Semearen

        ta Espiritu Santuaren

        Izenen. Amen.

 

 

Kredoa

 

        Sinisten det, Jainko Atha guztiz aldun zerun ta lurren kriadorea, ta aren seme bakar Jesukristo gure Jaunagan, zeiñ sortu zan Espiritu Santuaren obraz ta graziz. Jaio zan Maria Birjiñandik, padezitu zun Ponzio Pilatoren aginten azpin, izan zan gurutzen josie, illa ta enterratue; jetxi zan infernutara; piztu zan illen artetik irugarren egunen; igo zan zerutara ta jarrita dago, Atha guztiz aldun eskubiko aldetik, andik etorriko da bizik ta illak juzgatzera. Sinisten Espiritu Santun, Eliz Ama Santa Katolikan, santun komunioa, pekatun barkazioa, aragin erresurrezioa ta bizitza sekulakoa. Amen.

 

 

Artikulo fedekok dire amalau

 

        Lenengo zazpirek tokatzen zaio Jainkotasunari; ta beste zazpirek gure Jaun Jainko ta gizon egiazkon umanidade santuri.

 

        Jainkotasunari tokatzen zaionak dire zazpi ok.

 

        Lenengoa sinistea Jainko guztiz aldun bakar batagan.

        Bigarrena sinistea Atha dala.

        Irugarrena sinistea Semea dala.

        Laugarrena sinistea Espiritu Santue dala.

        Bostgarrena sinistea Kriadorea dala.

        Seigarrena sinistea Salbadorea dala.

        Zazpigarrena sinistea glorifikadorea dala.

 

        Humanidade Santuri tokatzen zaionak dire ok.

 

        Lenengoa sinistea Jesukristo gure Jauna gizona dan partetik izan zala sortue Espiritu Santuaren obraz ta graziz.

        Bigarrena sinistea jaio zala Santa Maria Birjiñandik, Birjiña geatzen zala, jaio baño len, jaiotzen ta jaio ezkero.

        Irugarrena sinistea errezibitu zitula eriotza ta pasioa gu pekatariok salbatzeagaiti.

        Laugarrena sinistea jetxi zala infernutara, ta bere etorrera santuri itxoten zeren Guraso Santun animak libratu zitula.

        Bostgarrena sinistea piztu zala illen artetik irugarren egunen.

        Seigarrena sinistea igo zala zerutara, eta dagola jarrita Jainko Atha guztin (sic) aldun eskubiko aldetik.

        Zazpigarrena sinistea etorriko dala bizik ta illak juzgatzea, esan nai da, onai glorie emateko aren mandamentuk gorde zituelako, ta gaiztoai sekulako pena gorde ez zituelako.

 

 

Atha Gurea

 

        Atha gurea, zerutan zarena, santifikatue izan bedi zure izena, betor gugana zure erreinue; egin bedi zure borondatea ala zerun nola lurren. Emaiguzu gure eguneoko ogie, eta barkaiguzu gure zorrak, guk gure zordunai barkatzen diegun bezela, ta ez gaitzatzu utzi tentazion erorten baizik libra gaitzatzu gaitzetik Amen. Abe Maria graziz betea Jauna da zurekin, beinkatue zera zu andre guztin arten ta beinkatue da zure sabeleko frutue Jesus. Santa Maria Jainkon Ama, erregutu zazu pekatorioegaiti oaiñ ta beti gure eriotzako ordun. Amen.

 

 

Salbea

 

        Jainkok salba zaitzala erregiña miserikordizko Ama, bizitza ta gozotasun, esperantza gurea. Jainkok salba zaitzala; zuri oska gare Ebaren ume desterratuk, zuri suspiratzen dizugu, llantuka ta negarrez negarrezko leku ontan. Ia bada, Andrea, gure bitartekoa, itxuli itzatzu gugana zure begi miserikordiosoak, ta destierro onen ondoren erakutsi iguzu Jesus zure sabeleko frutu beinkatue! O biotz berakoa! O erruki dezuna! O Birjiña Maria gozoa! Erregutu zazu gugaiti Jainkon Ama Santa izan gaitezen dignoak alkantzatzeko gure Jesukristo Jaunaren promesak. Amen.

 

 

Jainkon legeko mandamentuk dire amar

 

        Lenengo irurek tokatzen zaio Jainkon onrari ta beste zazpirek projimon protxuri.

        Lenengoa Jainkoa amatzea gauza guztin gañen.

        Bigarrena juramentu alperrik ez egitea Aren santun gañen.

        Irugarrena atha ta Ama onratzea.

        Laugarrena jai egunak santifikatzea.

        Bostgarrena iñor ez illtzea.

        Seigarrena lujuriako pekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena ez ostutzea.

        Zortzigarrena testimonio falsorik ez jasotzea, ta ez gezurrik esatea.

        Beatzigarrena besten andrarik ez deseatzea.

        Amargarrena beste ondasunik ez nai izatea.

        Amar mandamentu ok enzerratzen dire bitan: serbitzean ta amatzean Jainkoa gauza guztin gañen eta projimoa geu bezela. Amen.

 

 

Doktrina kristianen deklarazioa
galdetzen ta eranzuten dala

 

        GALDETZEN DET: Kristaue zera?

        ERANTZUTEN DET: bai, Jainkon graziz.

        P. Kristauen izen ori zeñeandik izan zendun?

        R. Kristo gure Jaunagandik.

        P. Zer esan nai du Kristauek?

        R. Kriston gizona.

        P. Zer aitzen dezu Kriston gizonagaiti?

        R. Jesukriston fedea dun gizona, zeñek bataion artu zun, eta eskeñirik dago aren serbizio santura.

        P. Zeiñ da Kristauen señalea?

        R. Gurutze Santue.

        P. Zeatik?

        R. Zeatik dau Kristo gurutzen josin antza, nun erredimitu ginduzen.

        P. Zenbait modutan kristauek egiten du señale au?

        R. Bitan.

        P. Zein dire?

        R. Ziñatzea, eta Santiguatzea.

        P. Zer gauza da ziñatzea?

        R. Egitea iru gurutze eskubiko eskuko beats lodikin. Lenengoa bekokin. Bigarrena auan. Irugarrena petxutan, itz egiten degula Jainko gure Jaunarekin.

        R. Egin zazu nola?

        R. Gurutze Santuaren + señalea gaiti. Gure + etsaietatik, libra gaitzatzu + gure jauna ta Jainkoa.

        P. Zeatik ziñatzen zera bekokin?

        R. Jainkok libra gaitzan pensamentu txarretatik.

        P. Zeatik auan?

        P. Jainkok libra gaitzan itz gaiztotatik.

        P. Zeatik petxutan?

        P. Jainkok libra gaitzan obra ta deseo gaiztotatik.

        P. Zer gauza da santiguatzea?

        R. Egitea gurutze bat eskubiko eskuko bi beatzekiñ bekokiti petxuraño ta eskerreko sorbaldi (sic) eskubikoraño, otsegiten diola Trinidade txit santuri.

        P. Egin zazu nola?

        R. Aitearen, ta semearen + ta Espiritu Santuaren izenean Amen.

        P. Noiz egin bear degu señale au?

        R. Obra onen bat asitzen degun guztin, ero arkitzen geanen premin, nezesidade ero peligron baten, batezere oiti jaikitzen, etxetik irtetzen, elizan sartzen, jatordun eta oira etziten.

        P. Zeatik orremeste bider?

        R. Zeatik beti ta toki guztitan gure etsaiek konbatitu ta persegitzen gaituen.

        P. Zer etsai dire orik?

        R. Mundue, demonioa ta aragie.

        P. Bada gurutzek badu birtuterik etsai orin kontra?

        R. Bai jauna.

        P. Nundik du gurutzek birtute ori?

        R. Kristok an bentzitu zitulako bere eriotzekin.

        P. Gurutzea adoratzen dezunen nola esaten dezu?

        R. Adoratzen ta beinkatzen zaitugu Kristo zure gurutze santukin mundue libratu zendulako.

 

Doktrina kristianaren partizioa

        R. Ikusi degu kristaue zerana, kristauen izena ta señaletik: Esaiezu oaiñ:

        P. Zenbait gauza bear ditu jakin kristauek uso arrazoizkora datorrenen?

        R. Lau gauza.

        P. Zein dire?

        R. Jakitea zer sinistu bear dun, zer orazio egin beardun, zer obratu bear dun ta zer errezibitu bear dun.

        P. Nola jakingo du zer sinistu bear dun?

        R. Jakiñarekin kredoa ero artikulu fedekok.

        P. Nola jakingo du zer orazio egin bear dun?

        R. Jakiñarekin Atha gurea ta elizako beste oraziok.

        P. Nola jakingo du zer obratu bear dun?

        R. Jakiñarekin Jainko legeko mandamentuk, Elizama Santarenak ta obra miserikordiozkok.

        P. Nola jakingo du zer errezibitu bear dun?

        R. Jakiñarekin Elizama Santaren Sakramentuk.

 

 

Doktrina kristianaren lenengo partea

nun aitueraiten ditun kredoa ta artikulu fedekok

 

        P. Esazu: nork esan zun Kredoa?

        R. Apostoluk.

        P. Zertako?

        R. Guri fedeko gauzak erakusteko.

        P. Ta zuk zertako esaten dezu?

        R. Kristauek degun fede au aitortzeko.

        P. Zer gauza da fedea?

        R. Ikusi ez genduna sinistea.

        P. Ikusi zendun Jesukristo jaiotzen?

        R. Ez jauna.

        P. Ikusi zendun iltzen ero zerura igotzen?

        R. Ez jauna.

        P. Sinisten dezu?

        R. Bai sinisten det.

        P. Zeatik sinisten dezu?

        R. Zeatik gure Jainko Jaunak ala errebelatu zun, ta Elizama Santak onla erakusten digun.

        P. Zer gauza dire Kristaue bezela dituzunak eta sinisten dituzunak?

        R. Elizama Santa Erromakok dauzkenak eta sinisten ditunak.

        P. Zer dire zuk ta Elizama Santa Erromakok dezuena ta sinisten dezuena?

        R. Artikulu fedekok kredon daren bezela.

        P. Zer dire artikulu fedekok?

        R. Gure fedeko misterio prinzipalanak.

        P. Zertako dire artikulu fedekok?

        R. Emateko berri gure Jainko ta Jesukristo gure Erredentorena.

        P. Nor da Jainkoa?

        R. Da gauza bat esan ta pensatu alditeken aundina ta arrigarrina, jaun bat aitzen bagerik ona, guztiz alduna, jakintsue, justoa, ta gauza guztin asiera ta akabera.

        P. Trinidade Santisima nor da?

        R. Da Jauna bera, Atha, Semea ta Espiritu Santue, iru persona diferentek ta Jainko egizko bat bakarra.

        P. Atha Jainkoa da?

        R. Bai jauna.

        P. Semea Jainkoa da?

        R. Bai jauna.

        P. Espiritu Santue Jainkoa da?

        R. Bai jauna.

        P. Iru Jainko dire?

        R. Ez jauna, baizik Jainko egizko bat bakarra.

        P. Atha Semea da?

        R. Ez jauna.

        P. Espiritu Santue Atha ero Semea da?

        R. Ez jauna.

        P. Zeatik?

        R. Zeatik diren persona diferentek, naiz izan Jainko egizko bat bakarra.

        P. Beraz, orla, zenbait naturaleza, entendimentu ta borondate arkitzen dire Kristogan?

        R. Naturaleza bat, entendimentu bat ta borondate bat.

        P. Ta zenbait persona?

        R. Iru diferentek, zein diren Atha, Semea ta Espiritu Santue.

        P. Nola da Jainkoa guztie alduna?

        R. Bere nai izatekin bakarrik erozeiñ gauza egiten dulako.

        P. Nola da kriadorea?

        R. Zeatik ezerezetik egin zitun gauza guztik.

        P. Jainkok zertarako egin zun gizona?

        R. Hura mundu ontan serbitzeko ta gero beti zerun gozatzeko.

        P. Nola da salbadorea?

        R. Zeatik ematen dun grazie ta barkatzen ditun pekatuk.

        P. Nola da glorifikadorea?

        R. Zeatik bere grazin dirauenari ematen dion glorie.

        P. Jainkok badu gorputzen antzik guk bezela?

        R. Jainkoa dan partetik, zeatik dan Espiritu purue baño gizona dan partetik bai.

        P. Iru persona Jainkozkotatik nor egin zan gizon?

        R. Bigarrena, zeña dan Semea.

        P. Atha egin zan gizon?

        R. Ez jauna.

        P. Espiritu Santue egin zan gizon?

        R. Ez jauna.

        P. Zeiñ bada?

        R. Semea bakarrik, zeñi gizon egiñik Jesukristo deitzon. Beraz orla, nor da Jesukristo?

        R. Da Jainko bizin semea, gizon egin zana gu erredimitzeagaiti eta aren antzera bizitzen erakusteagaiti.

        P. Ta zenbait naturaleza, borondate ta entendimentu arkitzen dire Kristogan?

        R. Bi naturaleza, bat Jainkozkoa ta bestea gizonezkoa; bi borondate, Jainkozkoa bat ta gizonezkoa bestea; ta bi entendimentu, bat Jainkozkoa ta bestea gizonezkoa.

        P. Ta zenbait persona ta memori?

        R. Persona bakar bat Jainkoa dan partetik, zeña dan Trinidade Santisimako Bigarren persona, ta memori bakar bat gizona dan partetik, zeatik Jainkoa dan partetik ez du memoririk.

        P. Zer esan nai du Jesusek?

        R. Salbadorea.

        P. Zertatik salbatu ginduzen?

        R. Gure pekatutik ta demonion mendetik.

        P. Kristok zer esan nai du?

        R. Untatue.

        P. Zertaz izan zan untatue?

        R. Espiritu Santuaren graziz ta doiez.

        P. Kristo gure Jauna nola sortu ta jaio zan Ama Birjiñandik?

        R. Obratzen zula Jainkok gure gañetik ta milagroz.

        P. Zeatik diozu gure gañetik ta milagroz?

        R. Zeatik Jesukristo etzan sortu ta ez ere jaio beste gizonak bezela.

        P. Bada nola izan zan aren sortze misteriosoa?

        R. Maria Birjiñaren entrañatan formatu zun Espiritu Santuk Andre onen txit odol garbitik gorputz bat txit perfetoa, ezerezetik egin zun anima bat eta unitu zion gorputz ari, ta ordun bertantxe gorputz ta anima oki unitu zitzaien Jainkon semea, ta modu ontan len Jainko bakarrik zana egin gizon Jainkotasuna utzi bage.

        P. Ta nola milagroz jaio zan?

        R. Maria txit Santaren sabeletik irtetzen zula bere birjiñatasunaren kalte bage, kristal batetik eguzkin erreñue sartzen dan bezela hura ausi ta zikindu bage.

        P. Ta bere Ama gero beti bizi izan zan Birjiña?

        R. Beti jauna.

        P. Kristok zeatik nai izan zun ill gurutzen?

        R. Gu pekatutik ta eriotzatik libratzeagaiti.

        P. Nola bada artan erori ginden?

        R. Gure lenengo Adan Athak pekatu eginzulako, zeñegan guztiok egin gendun pekatu.

        P. Zer aitzen dezu Kristo gure Jauna ill ta jetxi zan infernugatik?

        R. Ez kondenatun lekura, baizik anima dontsuk zeren lekura.

        P. Zer bada infernu bat baño geigo? Bai Jauna, lau dire lurren erdin, ta deitzen zaie kondenatun infernue, purgatorioa, umen linboa, ta Abraanen senoa.

        P. Ta zer gauza dire?

        R. Kondenatun infernue da lekue (ero tokie), zeñetara juten diren pekatu mortalen iltzen direnak, an izateko beti oñazatuk. Purgatorioa da lekue, zeñetan juten diren Jainkon grazin iltzen direnan animak, euren pekatun zorrak oso pagatu bage an izateko purgatuk oñaza aundikin. Umen linboa da lekue, zeñetara juten diren uso arrazoizkora allegatu baño len bautizatu bage iltzen direnan animak; ta Abraanen senoa da lekue, zeñetara juten ziren gizonan erredenzioa egin arte Jainkon grazin iltzen zirenan animak, oso purgatu ta gero; ta Jesukristo bera artara jetxi zan egiaz.

        P. Nola jetxi zan?

        R. Anima Jainkotasunari uniturik.

        P. Ta gorputze nola gelditu zan?

        R. Bere Jainkotasunarekin uniturik.

        P. Nola piztu zan irugarren egunen?

        R. Berriz juntatzen zirela bere gorputz ta anima gloriosoa iñoiz ere ez berriz iltzeko.

        P. Nola igo zun zerutara?

        R. Bere birtutez.

        P. Zer da jarrita egotea Atha Jainkon eskubiko aldetik?

        R. Izatea Athak ainbe glori Jainkoa dan partetik, eta erozeñek baño geigo gizona dan partetik.

        P. Noiz etorriko da bizik ta illak juzgatzea?

        R. Mundun akaberan.

        P. Ta ordun ill guztik piztuko dire?

        R. Bai jauna, lengo gorputz ta animakin berakin.

        P. Ta mundun akaberea baño lenago gizonak izango dire juzgatuk?

        R. Bai jauna, Jaunak juzgatuko ditu guztik euren bizin akaberan, onai betiko Jainkoa gozatzea zerun, ta gaiztoai betiko oñazak padezitzea zerun.

        P. Zer sinisten dezu sinisten det Santun Komunioa esaten dezunen?

        R. Kristau fielak duela parte besten animen ondasunetan gorputz baten mienbrok bezela, zeña dan Eliza.

        P. Zer da Eliza?

        R. Da kristau fielan kongregazioa, zeñen burue dan Atha Santue.

        P. Nor da Atha Santue?

        R. Da Erromako Abade nausie, zeñi guztiok garen obligaturik obedezitzea.

        P. Kredok ta artikuluz gañera sinisten dezu besterik?

        R. Bai jauna Eskritura Santan dagon guztie ta Jainkok Elizari errebelatu dion guztie.

        p. Zer gauza dire ok?

        R. Ori ez niri galdetu, bada ezdakit, baditu Elizama Santak doktorek jakingo duenak erantzutzen.

        M. Ondo diozu; jakintsuei dagokie fede santuko gauza guztin kontue ematea, ta ez zuri; zuei asko zatzue ematea artikulunak Kredon daren bezela.

 

 

Doktrina Kristianaren bigarren partea

nun aitzea ematen dan zer eskatu bear dan

 

        Ta Elizama Santaren oraziok. Ikusi degu nola dakizun sinistu bear dezuna, zeña dan lenengoa; bigarrenera gatozelarik zeña dan eskatu bear dana.

        P. Esan zazu: nork esan zun Atha Gurea?

        R. Jesukristok.

        P. Zertako?

        R. Guri orazioa egiten erakusteko.

        P. Zer gauza da orazioa egitea?

        R. Da jasotzea biotza Jainkogana, ta eskatzea mesedek.

        P. Zenbait moduta da orazioa?

        R. Bitara: auskoa ta entendimentuzkoa.

        P. Zer da entendimentuzkoa?

        R. Da animen potenzik ibilliz egiten dana, akordatzen geala memorikin gauza onen batez, pensatzen ta diskurritzen degula entendimentukin aren gañen, eta borondatekin egiten ditula amoriozko obra batzuk, nola dan pekatun damutasuna, ero beste buruz bide on batzuk nola diren konfesatzea ta bizitza mudatzea.

        P. Zer da auskoa?

        R. Da itzek esanez egiten deguna, p.e. Atha gurea errezatzen degunen egiten deguna.

        P. Ta nola egin bear da orazioa?

        R. Atenzio, umiltasun, konfianza ta irauntasunarekin.

        P. Atha gurea esaten dezunen nokin itz egiten dezu?

        R. Jainko gure Jaunarekin.

        P. Nun dago Jainko gure Jauna?

        R. Leku guztin, batezere Zerutan ta Aldareko Sakramentu txit Santun.

        P. Ta Kristo gizona partetik nun dago?

        R. Zerun ta aldareko Sakramentu txit Santun bakarrik.

        P. Zein da oraziotan onana?

        R. Atha Gurea.

        P. Zeatik?

        R. Zeatik Apostoluk eskatuta esan zun Jesukristok bere auti.

        P. Zeatik geigo?

        R. Zeatik dauzken zazpi eskabide karidade guztin fundatzen direnak.

        P. Zein dire?

        R. Lenengoa da Santifikatue izan bedi zure izena.

        P. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        R. Jainkon izena izan deilla ezagutue ta onratue mundu guztin.

        P. Zein da bigarrena?

        R. Betor gugana zure erreinue.

        P. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        R. Jainkok erreinatu dezala gure animatan emen lurren grazikin, eta gero eman dizagula glorie.

        P. Zein da irugarrena?

        R. Egin bedi zure borondatea ala zerun nola lurren.

        P. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        R. Jainkon borondatea egin dezagula lurren garenak, zorionekok zerun egiten duen bezela.

        P. Zein da laugarrena?

        R. Emaiguzu eguneoko ogie.

        P. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        R. Jainkok eman deigula gorputzarentzat konbeni zaigun janarie, animarentzat grazie ta sakramentue.

        P. Zein da bostgarrena?

        R. Barkaiguzu gure zorrak guk gure zordunai barkatzen diegun bezela.

        P. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        R. Barka deigula Jainkok gure pekatuk, guk barkatzen diegun bezela, kalte ta gaizki egin digenai.

        P. Zein da seigarrena?

        R. Ez gaitzatzula utzi tentazion erortzen.

        P. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        R. Ez deigula utzi Jainkok erortzen, ta pensamentu ta tentazio gaiztoai leku ematen, zeñetan deabruk prokuratzen dun gu pekatun eroitzea.

        P. Zein da zazpigarrena?

        R. Baizik libra gaitzatzu gaitzetik.

        P. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        R. Libra gaitzala Jainkok anima ta gorputzeko gaitz ta peligro guztitatik.

        P. Bada zeatik esaten dezu lenengo Atha gurea zerutan zarena?

        R. Jasotzeko biotza Jainkogana ta eskatzeko mesedeak umiltasun ta konfiantzakin.

        P. Zer esan nai du arako azkenen esaten dezun itz Amen ark?

        R. Ala izan deilla.

        P. Zer orazio esaten diozu batezere gure Ama Birjiñari?

        R. Abe Maria ta Salbea.

        P. Nork esan zun Abe Maria?

        R. Aingeru S. Gabrielek gure Señora Maria Birjiñari diosala egitea etorri zanen.

        P. Nor esan zun Salbea?

        R. Elizama Santak, zeñen dauken arturik.

        P. Zertako?

        R. Mesedeak eskatzeko gure Señorari.

        P. Abe Maria ero Salbea esaten dezunen zeñekin itz egiten dezu?

        R. Gure Señora Maria Birjiñarekin.

        P. Nor da gure Señora Maria Birjiña?

        R. Da birtutez betetako andre bat, zeña dan Jainkon Ama ta dago zerun.

        P. Ta aldarean dagona nor da?

        R. Da zerun dagonaren antz bat.

        P. Ta zertako dago an?

        R. Hura ikusita akorda gaitezen zerun dagonaz, ta bere itxurakoa dalako erreberenziatu dezagun.

        P. Bada igual egin bear diezue beste santun imajiña ta errekiei. Santuai ta aingeruai ere orazio egin bear diegu?

        R. Bai jauna, gure bitartekoai bezela.

        P. Zer gauza dire Aingeruk?

        R. Dire zorioneko espiritu batzuk zerun darenak Jainkoa gozatzen.

        P. Zertako kriatu zitun gure Jaunak?

        R. Beti alabatu ta beinkatu dezen.

        P. Zertako geigo?

        R. Aren ministrok bezela goberna dezaten Elizea ta gorde gizonak.

        P. Beraz badezu zuke Aingeru guardakoa?

        R. Bai dauket eta gizon bakoitzek dauke berea.

        M. Bada izaiozu debozio asko ta enkomendatu berari egunero.

 

 

Doktrina kristianaren irugarren partea

 

        Nun aitzea ematen dan zer obratu bear dan. Ikusi degu zer sinistu ta zer orazio egin bear dezun, ikusi dezagun nola dakizun zer obratu bear dezun. Esan zazu:

        P. Zein da Jainkon legeko lenengo mandamentue?

        R. Amatzea Jainkoa gauza guztin gañen.

        P. Nork amatzen du Jainkoa?

        R. Aren mandamentu santuk gordetzen ditunak.

        P. Zer da Jainkoa amatzea gauza guztin gañen?

        R. Naiago izatea galdu gauza guztik hura ofenditu baño.

        P. Zertara geigo obligatzen du mandamentu onek?

        R. Jainkoa bakarrik adoratzea gorputzeko ta animako erreberenzia guztiakin, sinisten ta esperatzen degula beragan fede osokin.

        P. Nork egiten du pekatu onen kontra?

        R. Idolotan ero Jainko falsotan adoratu ero sinisten dunak; feden kontra gauzan bat sinistu ero alabatzen dunak bere misterio baten, ero ez dakizkinak premizkok; obligatue dagonen egiten ez ditunak fede, esperantza ta karidadeko aktok, ero deskonfiatzen dunak Jainkon errukitasunen, ero artzen ez dunak bear bezela sakramentun bat.

        P. Nork geigo?

        R. Astikeritan ero sorginkeritan sinisten dunak.

        P. Zein da bigarrena?

        R. Juramentu alperrik ez egitea aren izen Santuz.

        P. Nork egiten du juramentu alperra?

        R. Juramentu egiten dunak egie bage, justizie bage ta premie bage.

        P. Zer da juramentu egitea egie bage?

        R. Sentitzen dunan kontra ero gezurrekin juramentu egitea.

        P. Ta zer pekatu egiten du egie bage juramentu egiten dunak, ero egie ote dan dudan?

        R. Txit mortala, naiz juramentue izan deilla gauza ariñen gañen. Zer da juramentu egitea justizie bage?

        R. Juramentu egitea bidebageko gauza bat ta txarran gañen, projimori gaitzen bat egitea bezela.

        P. Ta justizie bage juramentu egiten dunak zer pekatu egiten du?

        R. Txit mortala, baldin bidebageko gauza pisue bada, ta beniala ariñe bada.

        P. Zer da premirik bage juramentu egitea?

        R. Juramentu egitea kausa aundi bage, ero gauza gutxigaiti.

        P. Zer pekatu da au?

        R. Ariñe, egiri, justiziri ta juramenturi ezpadio faltatzen.

        P. Ta juramentu, boto ero promesa egiten dunak gauza on bat egiteko, hura kunplitzea obligatue dago?

        R. Bai jauna, ta ez kunplitzea ero asko beandutzea pekatu mortala da gauza pisue bada.

        P. Ta pekatu da juramentu egitea kriaturak gaiti?

        R. Bai jauna, atan juramentu egiten zaiolako Kriadoreari.

        P. Nola juramentu egiten da kriaturak gaiti?

        R. Esaten dala p.e. neren animengaiti, zerungaiti, lurrengaiti, etc. au ala izan deilla.

        P. Zer erremedio dago ez egiteko juramentu alperrik?

        R. Bai ero ez esaten oitzea Kristok erakusten digun bezela.

        P. Ta mandamentu ontan debetzen da beste gauzan bat?

        R. Bai jauna, blasfemiere debekatzen da, zeña dan esatea bidebageko itzek Jainkon ta aren santun kontra, zeña dan pekatu mortala.

        P. Zein da irugarrena?

        R. Jai egunak santifikatzea.

        P. Nork santifikatzen ditu jaiek?

        R. Meza osoa entzuten dunak, ta atan premie bage lanik egiten ez dunak.

        P. Ta zer pekatu egiten du jaietan premie bage lan egiten dunak?

        R. Pekatu mortala bi ordu baño geigon lan egiten badu, eta geienen beniala gutxigo egiten badu.

        P. Zein da laugarrena?

        R. Atha ta ama onratzea.

        P. Nork onratzen ditu gurasok?

        R. Obeditzen, laguntzen ta erreberenziatzen dituenak.

        P. Zeintzuk egiten due pekatu mortala onen kontra?

        R. Gurasoai obeditzen ez dien semek etxeko gobiernori dagokien gauzatan ta oitura onetan; euren premitan laguntzen ez dituenak; gaizki esan, burla egin ero eskue jasotzen dienak; ta eskontzea tratatzen duenak an bendizio ta konseju bage.

        P. Zeiñ besterik aitzen da gurasotzat?

        R. Aundigok, edaden, dinidaden ta gobiernon.

        P. Ta mandamentu ontan aitzen dire semek gurasokin dituen baño obligazio geigo?

        R. Bai jauna, nagusinak bere mendekokin, ta gurasonak beren semekin.

        P. Ta zein dire ok?

        R. Jaten eman, erakutsi, korrejitu, ejenplo ona eman ta aldezaken bizimodurik obena denpora danen.

        P. Ta ontan faltatzen duenak, zer pekatu egiten due?

        R. Geienen mortala. Zein da bostgarrena?

        R. Ez iltzea.

        P. Zer agintzen da mandamentu ontan?

        R. Ez iñori gaitzik egitea, ez egitez, ez itzez ta ez deseoz.

        P. Ta nork egiten du pekatu mandamentu onen kontra?

        R. Nork bere bururi ero bere projimori deseatzen dionak eriotza ero beste gaitz aundin bat, ero gorrotoa daukenak; besteik jo, eritu ero iltzen dunak, moskortzen danak, osasunen kalteko gauzak jaten ditunak, bere bizie peligron jarri ero kentzen dunak, ero nork bere bururi ero besteri maldezioa botatzen dionak.

        P. Zer da maldezioa botatzea?

        R. Da batek beretzat ero besterentzat gaitzen bat eskatzea, or eroriko altzea illa esanez bezela.

        P. Ta maldezioa botatzea, zer pekatu da?

        R. Gaitz aundin deseokin baldin bada pekatu mortala.

        P. Ta olako deseo bage bada?

        R. Beniala, baño ez beti.

        P. Bada zeintzuk pekatu mortala egiten due olako deseoa bage maldezioa botaz?

        R. Mendekon aurreti maldezioa botatzen duen gurasok ta nagusigok, ta botatzeko kostunbrea duenak hura kentzeko alegiña egiten ez duenak.

        P. Ta zeatik ola?

        R. Zeatik bere ejenplo ta esan txarrakin artaratzen dituen bestek Jainkoa ofenditzea gauza pisun, zeñari deitzen zaion eskandaloa.

        P. Zein da seigarrena?

        R. Lujuriako pekaturik ez egitea.

        P. Zer agintzen da mandamentu ontan?

        R. Izan gaitezela garbik ta kastok pensamentu, itz ta obratan.

        P. Zeintzuk egiten due pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        R. Jakiñen gañen gozatzen direnak pensamentu zikiñetan, naiz ez jarri ta ez deseo jartzea obraz, gauza torpek esan ta kantatzen dituenak gustoz, ta nork berakin ero bestekin izaten ditunak egin bide desonestok ero deseatzen dituenak izatea.

        P. Zein da zazpigarrena?

        R. Ez ostutzea.

        R. Zer agintzen da mandamentu ontan?

        R. Ez kentzea, ez eukitzea, ta ez nai izatea bestenik jaben borondaten kontra.

        P. Zeintzuk egiten pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        R. Otako erozein gauza egiten dituenak, ero beste modun baten kalte egiten dionak projimori bere ondasunetan gauza pisun.

        P. Ta ontan kalte egiten dioenak, projimori erozeiñ moduz dala, geatzen dire obligazion batekin?

        R. Geatzen dire obligazio aundikin biurtzeko ta pagatzeko len baño len egin dioen kalte guztik.

        P. Zeiñ da zortzigarrena?

        R. Testimonio falsorik ez jasotzea ta ez gezurrik esatea.

        P. Zer agintzen da mandamentu ontan?

        R. Ez aburo juzgatzea, (au da motibo ta fundamentu bage) projimon gaitzik, ta ez esan ta aitu aren faltak.

        P. Nork ausitzen du mandamentu au?

        R. Arrazoian kontra juzgatzen dunak, (au da, artarako fundamenturik asko bage) fama kentzen dunak, gauza isilla agertu ta gezurre esaten dunak.

        P. Ta projimori fama kentzen dionak gauza pisun, areati faltan bat falsoa ero egizkoa esanaz, baño isillik zegona, ero botatuz arpegira bere faltak, geatzen da obligazion batekin?

        R. Geatzen da kendu dion onra ta fama biurtzeko obligaziokin.

        P. Zer erautzitzen da beatzigarren ta amargarren mandamentun?

        R. Desonestidade ta ondasunen deseok.

 

Esaitzatzu Elizama Santaren mandamentuk

        Elizama Santarem Mandamentuk dire bost.

        Lenengoa meza osoa entzutea igande ta jai guztitan.

        Bigarrena urten beiñ gutxinaz konfesatzea, ero lenago eriotzako peligrorik esperatzen badu, ero komulgatu bear badu.

        Irugarrena paskoa erresureziokotan komulgatzea.

        Laugarrena Elizama Santak agintzen dunen barau egitea.

        Bostgarrena amarrenak ta premizik Jainkon Elizari pagatzea.

        P. Zertako dire mandamentu ok?

        R. Obetogo gordetzeko Jainkon legekok.

        P. Ta lenengoa, meza entzutea, zentzuei obligatzen die?

        R. Uso arrazoizkoa duen bautizatu guztiai.

        P. Ta nola entzun bear due?

        R. Mezatan presente egoten direla atenziokin gauza espiritualen batera; meditatzen ero errezatzen deboziokin. Ta legez erautsi bage dagon ark entzuten ez badu, ero meza guztin ero parte señalatun baten atenzio bage egoten bada, ero ez entzuteko peligron jartzen bada, zer pekatu egiten du?

        R. Txit mortala. Ta bigarrena ta irugarrena konfesatzea ta komulgatzea, zeintzuei obligatzen die?

        R. Uso arrazoizkoa duen kristau guztik obligatzen ditu pekatu mortalan azpin.

        P. Ta sakrilejioz konfesatzen ta komulgatzen direnak kunplitzen due akin.

        R. Iñolare ez ta bi gauza otako bakoitzen bi pekatu mortal egiten ditue.

        P. Ta baldin batek eriotzako peligron ez badu konfesoreik, zer egin bear du?

        R. Akto kontriziozko egizko bat, konfesatzeko asmokin.

        P. Laugarrena barau egitea zeintzuei obligatzen die?

        R. Ogeita bat urte kunplitu dituenai.

        P. Ta nola barau egin bear da?

        R. Janari debekaturik jan bage, ta eguerdin bakarrik janta.

        P. Ta ontara faltatu bage artu litzeke goizeti zerbait?

        R. Motibokin, urare ariña, artu litzeke ontza bat bezela.

        P. Ta gauen?

        R. Artu litzeke kolazion konzienzi oneko jenden arten usatzen dana, onen gañen dudarik badu galdetzen diolarik konfesore jakintsu bati.

        P. Ta bear bezelako motibo bage barau egiten ez duenak, zer pekatu egiten due?

        R. Pekatu mortala.

        P. Ta aragie ez jateko agintzak barau egunetan ta gordetzetan, aragie ta arraie ez nastzeko jatordu baten, ta arrautzak ta esnejakik ez jateko garizuman baldin buldarik ez badu, zeintzuei obligatzen die?

        R. Uso arrazoizkoa duen guztiai.

        P. Ta gordetzen ez dituen ak, zer pekatu egiten due?

        R. Txit mortala, egunen faltatzen duen bakoitzen.

 

Esaitzazu obra miserikordizkok

 

        Obra miserikordizkok dire amalau.

        Zazpi animeri ta zazpi gorputzeri tokatzen zaienak. Animeri tokatzen zaionak dire ok.

        Lenengoa ez dakinari erakustea.

        Bigarrena, beardunari konseju ona ematea.

        Irugarrena, ezdakinari erakustea.

        Laugarrena injuriak barkatzea.

        Bostgarrena, triste dagona postutzea.

        Seigarrena, gure projimon miserik ta argaltasunak pazienzikin eramatea.

        Zazpigarrena, bizik ta illakgaiti Jainkori erregutzea.

 

        Gorputzeri tokatzen zaionak dire ok.

 

        Lenengoa, Gaixok bisitatzea.

        Bigarrena, gosek dagonari jaten ematea.

        Irugarrena, egarrik dagonari eraten ematea.

        Laugarrena, kautibok erreskatatzea.

        Bostgarrena, narrugorrin dagona jantzitzea.

        Seigarrena, pelegrinori ostatue ematea.

        Zazpigarrena, illak enterratzea.

        P. Zeatik deitzen zaie miserikordizkok?

        R. Zeatik ez diren zor justiziz.

        P. Noiz obligatzen due agintzaz?

        R. Gizon jakintsun ustez premi aundikok direnen.

        P. Obra miserikordizko ta kristauek egiten ditun beste obra on batzukgaiti naiz izan agintzazkok, naiz deboziozkok, zer logratzen du?

        R. Jainkon grazin badago, mrezitu grazi ta glori geigo obra akgaiti, oso pagatu akin bere pekatuk gaiti, ta Jaunagandik iritxi ondasunak ala animarentzat nola gorputzarentzat konbeni bazaio.

        P. Ta zeatik esaten dezu Jainkon grazin badago?

        R. Zeatik pekatu mortalen daren atatik egindako obra onak ez diren merezimentuzkok ez ere satisfaziozkok baizik bakarrik erdietsik, an bitartez nolapait ere logratu leizke onegiñen batzuk Jaunagandik.

 

 

Laugarren partea

nun aitzea ematen dan errezibitu bear diren Sakramentuk

 

        Ikusi degu nola dakizun zer sinistu, zer orazio egin ta zer obratu bear dezun; ikusi dezagun nola dakizun zer errezibitu bear dezun, zeña dan azkena: Esaitzatzu Sakramentuk.

 

Elizama Santaren sakramentuk dire zazpi

        Lenengo bostak dire premizkok, izatez ero borondatez, ok bage ezin salba diteke gizona menosprezioz utzitzen baditu, beste bik dire borondatezkok.

        Lenengo, Bautismoa.

        Bigarrena, Konfirmazioa.

        Irugarrena, Penitenzia.

        Laugarrena, Komunioa.

        Bostgarrena, Estremaunzioa.

        Seigarrena, Ordena.

        Zazpigarrena, Matrimonioa.

        P. Zer gauza dire Sakramentuk?

        R. Dire señale agiri batzuk Jesukristo gure Jaunandik egiñek, okgaiti guri emateko bere grazie ta birtutek.

        P. Zer gauza da grazie?

        R. Da Jainkozko izate bat, gizona egiten duna Jainkon Seme ta zerun jabe.

        P. Ta nola deitzo grazi oni?

        R. Santifikantea.

        P. Ta bada beste moduko grazin bat orzaz gañera?

        R. Badire beste batzuk deitzen diegunak egiñazkok, ero laguntzak ta biotz mogidak, ok bage ezin asi diteke, ez aurreratu ta ez ere akabatu gauza onik betiko bizitzarako. Ta zer dire ok?

        R. Jainkok ematen digun laguntza batzuk, gaitzetik iges egin ta ondo obratzeko, Jainkok ematen digun argi batzuk gure entendimentuak argitzeko, ta deseo santu batzuk gure borondatea onerako mogitzeko.

        P. Zer birtute ematen ditue Sakramentuk grazikin baten?

        R. Batezere iru Teologalak ta Jainkozkok.

        P. Zein dire?

        R. Fedea, esperantza ta karidadea.

        P. Zer gauza da fedea?

        R. Sinistea ikusi ez genduna Jainkok ala erakutsi digulako.

        P. Zer gauza da esperantza?

        R. Esperatzea glorie Jainkon grazin ta gure obra onan medioz.

        P. Zer gauza da karidadea?

        R. Amatzea Jainkoa gauza guztin gañen, ta projimoa geuren burue bezela, izaten geala akin ak gurekin izatea nai degun bezela.

        P. Zertako izan zan istituitua Bautismoko Sakramentue?

        R. Kentzeko pekatu orijinala ta bautizatzen danagan arkitzen dan erozein.

        P. Zer da pekatu orijinala?

        R. Pekatu hura zeñekin jaiotzen geran guztiok jabeturik gure lenengo gurasotatik.

        P. Ta ustebageko premin nork bautiza lezake?

        R. Erozein gizon ero emakume uso arrazoizkoa dunak.

        P. Ta nola egin bear du?

        R. Ur naturala botaz umen burun gañera, ta bautizatzeko intenziokin esanaz: nik bautizatzen zaitut Aitearen, ta Semearen ta Espiritu Santuaren izenen.

        P. Zertako konfirmazioko Sakramentue?

        R. Konfirmatzeko ta fuerte ipintzeko bautismon artu gendun feden.

        P. Ta uso arrazoizkoa izanta, Sakramentu au artzen dunak pekatu mortalen, egiten du pekatu?

        R. Txit mortala.

        P. Bada zer egin bear du artuta ez pekaturik egiteko?

        R. Preparatu lenago konfesio on bat eginta.

        P. Zertako da Penitenziko Sakramentue?

        R. Bautizatu ezkero egindako pekatuk barkatzeko.

        P. Zer pekatu dire ok?

        R. Mortalak ta benialak.

        P. Zer da pekatu mortala?

        R. Da esatea, egitea, pensatzea ero nai izatea zerbait Jainkon legen kontra gauza pisun.

        P. Zeatik deitzen zaio mortala?

        R. Zeatik iltzen dun egiten dunaren animea.

        P. Ta noiz artzen degu Penitenziko Sakramentue?

        R. Ondo konfesatzen geranen ta asolbizioa artzen degunen.

        P. Zer parte dauzke Penitenzik pekatu mortala kentzeko?

        R. Iru.

        P. Zein dire?

        R. Biotzeko kontrizioa, auzko konfesioa ta obrazko satisfazioa.

        P. Ta iru premizko gauza otan Sakramentu au artu nai dunen, besten batzuk sartzen dire?

        R. Bai jauna, kontrizion sartzen da emendatzeko propositue ta konfesion konzienziko esamiña.

        P. Beraz orla, zenbait gauza dire premizko Penitenziko Sakramentue errezibitzeko ero bat ondo konfesatzeko?

        R. Bost, ta dire: konzienziko esamiña, biotzeko kontrizioa, emendatzeko propositue, auzko konfesioa ta obrazko satisfazioa.

        P. Zer da konzienziko esamiña?

        R. Da dilijenzi batzuk egitea konfesatu ez ditun pekatuk gogoratzeko, diskurritzen dularik Jainkon ta Elizako Mandamentutatik, zein tokitan ibilli dan ta zer egitekok izan ditun, bere gaiztakerik ezagutzeko Jainkori argie eskatuta gero.

        P. Zenbait modutan da biotzeko kontrizioa?

        R. Bitan, bat ona eta bestea ez aiñ ona, zeñi deitzen zaion atrizioa.

        P. Zer da kontrizioa?

        R. Jainkoa ofenditutako damu bat, hura danagatik, au da izanagatik txit ona, konfesatzeko, emendatzeko ta penitenzie kunplitzeko propositukin.

        P. Ta zer da atrizioa?

        R. Jainkoa ofenditutako damu bat pekatun itsusitasunagaiti, ero infernun bildurregaiti, ero glorie galdu dulako, konfesatzeko etc.

        P. Ta damu otan onana zein da?

        R. Kontrizioa.

        P. Ta zeatik?

        R. Zeatik kontrizioa amoriotik dator ta atrizioa bildurretik; kontrizioagaiti, konfesatu baño lenago barkatzen zaio pekatu mortalak bati, ta jartzen da Jainkon grazin; baño atrizioagaiti bakarrik ez dire iritxitzen ondasun ok. Ta ondo konfesatzeko batek asko du atrizioa ero izan bear du kontrizioa?

        R. Jeneralmente esaten da asko dala atrizioa; baño obea ta segurogoa da kontrizioa eramatea, ta au izatea egin bear du alegiña konfesatzen danak.

        P. Ta noiz izan bear da damue?

        R. Konfesorek penitentea pekatutik libratu baño lenago.

        P. Zer gauza da propositue?

        R. Asmo firme bat beñere ez Jainkoa ofenditzeko pisuro.

        P. Zer da ausko konfesioa?

        R. Da konfesoreri agertzea pekatu mortal guztik engañu ta gezur bage penitenzie kunplitzeko animokin.

        P. Ta lotzaz isiltzen dunak pekatun bat, ero egin ez dun pisun bat konfesatzen dunak, ero bere konfesioa egiten dunak damu ero propositu bage, ero penitenzie kunplitzeko animo bage, ondo konfesatzen da?

        R. Ez jauna, sakrilejio pisu bat egiten du, ta geatzen da berriz konfesatzeko obligaziokin konfesatu zitun ta etzitun pekatuk, sakrilejioa egin zunakin.

        P. Ta zein sinistu leike damu ta propositurik ez izana euren konfesiotan?

        R. Peligrotatik apartatzen ez direnak, ta konfesio bat ta besten ondoren pekatu atan bertan eroitzen direnak.

        P. Ta mugitzeko bat damu ta propositu egizkoa eraztea, zer konbeniko zaio egitea?

        R. Konfesatzea allegatu baño lenago, eskatu Jaunari sokorri dezala bere laguntzakin; meditatu puska baten, Jaunak egin dion mesedetan, ero bere eriotza ta pasioan, ero bere borondaten, ta beiñ ero geiagotan esan akto kontriziozkoa.

        P. Zer gauza da obrazko satisfazioa?

        R. Da oso pagatzea Jainkori pekatukgaiti zor zaion denboraldiko penak konfesorek ipintako penitenzie kunplitzen dula.

        P. Ta zer pekatu egiten du penitenzie kunplitzen ez dunak, ero kunplitzen denbora asko pasatzen dunak?

        R. Txit mortala, penitenzi pisue izan ezkero.

        P. Ta Jainkori oso pagatu daiokegu denboraldiko penakgaiti, ipintzen zaigun penitenzikin bestekin?

        R. Bai jauna, Jainkon grazin egindako obra jenero guztikin, ta induljenzik irabazten direla.

        P. Ta zer gauza dire induljenzik?

        R. Denboraldiko penakgaiti barkazioa ematen dan grazi batzuk, zein pagatu bear dan bizitza ontan ero besten.

        P. Ta nola irabazi bear dire?

        R. Grazin dagola egiten dula ontarako agintzen dana.

        P. Ta bizitza ontan oso pagatu pagatu (sic) bage purgatoriora jun dien ak, sokorritu ta lagundu daizkegu?

        R. Bai jauna, oso pagatu daizkegun obra akin berakin.

        P. Ta batek pekatu mortalen eroitzen danen bereala bear du konfesatu barka daikion?

        R. Ondo izango litzeke baño ez da preziso.

        P. Zer egin bear du bada?

        R. Izan bere pekatun egizko damu bat, emendatzeko ta konfesatzeko asmokin Elizama Santak agintzen dunen.

        P. Zer gauza da pekatu beniala?

        R. Da pekatu mortalan bide bat.

        P. Zeatik deitzen zaio beniala?

        R. Zeatik laister, au da erres gizona artan erortzen dan, ta erres barkatzen zaion.

        P. Zenbait gauzagaiti barkatzen zaio?

        R. Beatzigaiti.

        P. Zein dire?

        R. Lenengoa, meza entzuteagaiti. Bigarrena, ni pekatarie esateagaiti. Irugarrena, komulgatzeagaiti. Laugarrena, Obispon bendizioagaiti. Bostgarrena, ur beinkatuegaiti. Seigarrena, ogi beinkatuegaiti. Zazpigarrena, Atha gurea esateagaiti. Zortzigarrena, sermoia aitzeagaiti. Beatzigarrena, petxuko golpeagaiti Jainkori barkazioa eskatuz.

        P. Zeatik esaten dezu, Jainkori barkazioa eskatuz?

        R. Aitzea emateko pekatu benialan barkazioa konsegitzeko izan bear degula damu aundi bat gauza okgaiti.

        P. Pekatu benialak konfesatzea obligaturik gare?

        R. Ez jauna, baño ona ta probetxosoa da.

        P. Ta azkeneko konfesioa ezkero benialak besterik ezditunari, zer konbeniko zaio egitea damu ta propositue segurutzeko?

        R. Konfesatu ere, naiz konfesatu deilla, otatik lenagoko bizitzako pekatu mortalen bat.

        P. Zertako da Sakramentu txit santu Komunioa?

        R. Artzen degula bear dan disposiziokin izan deiñ gure animen mantenimentue ta geitu deigun grazie.

        P. Zeatik diozue bear dan disposiziokin?

        R. Aierazteko Sakramentu au ez dala izango gure animen mantenimentue ezpadegu artzen bear dan disposiziokin ala animen partetik nola gorputzenetik.

        P. Bada zer disposizio premisko bear da animen partetik?

        R. Jainkon grazin egotea.

        P. Ta pekatu mortalen erori zanak, nola pronto jarri bear du komulgatzeko?

        R. Konfesatuta.

        P. Ta gorputzen partetik, zer disposizio izan bear da?

        R. Allegatu (komunioa elizakokin ezpada) jan zarren, jan ta eran bage ezer ere aurreko gaueko amabik ezkero.

        P. Zer artzen dezue Sakramentu txit Santu komuniokon?

        R. Kristo Jainko ta gizon egizkoa, zein dagon egiz Sakramentu txit santu aldarekon.

        P. Au danez, zein dago ostin konsagratu ezkero?

        R. Jesukriston gorputze bere odol, anima ta Jainkotasunekin baten.

        P. Ta kalizen?

        R. Jesukriston odola, bere gorputz, anima ta Jainkotasunekin baten.

        P. Au danez Jesukristo guztie dago ostin ta kalizen?

        R. Jesukristo guztie dago ostia guztin, ta dana aren erozeñen partetan ta igual kalizen.

        P. Ta konsagrazioa ezkero ostin badago ogirik ero kalizen ardorik?

        R. Ez jauna, baizik ogin ta ardon itxurak, nola usaie, kolorea ta gustua, etc.

        P. Ta ostie partitzen bada ero dibiditzen bada kalizen dagona, partitzen ero dibiditzen da Jesukristo?

        R. Ez Jauna, dana osoa geatzen da parte guztitan ta parte bakoitzen.

        P. Ta komuniora esan diren disposiziok bage juten dienak ere errezibitzen due Jesukristo?

        R. Bai jauna, baño batere protxu bage, egiten dulako pekatu bat txit aundie.

        P. Ta aprobetxatzen dien ai, esan danez gañera, zer konbeniko zaie egitea onegiñ aundigok konsegitzeko?

        R. Konsideratu Komulgatu baño lenago zein dan euretara datorren Jauna ta egin akto fedekoa, esperantzakoa ta Karidadekoa, ta artu umiltasun ta erreberenzi aundikin, eta gero eman grazie aiñ onegiñ aundiegaiti.

        P. Zertako da Estrema-unzioko Sakramentue?

        R. Iru gauzatarako.

        P. Zein dire?

        R. Lenengoa, lenagoko bizitza gaiztoko arrastok ta kutzuk kentzeko. Bigarrena, animari indarra emateko deabrun tentazion kontra. Irugarrena, gorputzeri osasuna konbeni bazaio.

        P. Ta uso arrazoizkora allegatu direnak, ta gaixo peligron darenak badue sakramentu au artzeko obligaziorik?

        R. Bai jauna, ta egiten due pekatu bat txit mortala, alduela ezpadue artzen, ero artzen badue pekatu mortalen.

        P. Bada zer egin bear du pekatu mortalen dagonak bear dan disposiziokin artzeko?

        R. Konfesatu lenago, ta ezin badaike akto kontriziozko egizko bat egin.

        P. Zertako da Ordenako Sakramentue?

        R. Konsagratzeko ta ordenatzeko elizako ministro dignok nola diren abadek, diakonok ta sudiakonok.

        P. Elizako ministrok izan bear due errespetatuk ta beneratuk batezere?

        R. Bai jauna.

        P. Zertako da Matrimonioko Sakramentue?

        R. Eskontzeko ta eskonduai grazie emateko onekin bizi ditezen baken alkarren arten ta azi daizketen semek zerurako. Ta bear dan disposiziokin sakramentu au artzeko premizkoa da Jainkon grazin egotea eskontzen direnak?

        R. Bai jauna, pekatu mortalan azpin.

        P. Ta Jainkon grazin arkitzen ez direnak nola prestatu bear due?

        R. Konfesatuta.

 

Pekatu kapitalak dire zazpi

        Lenengoa, soberbie.

        Bigarrena, abarizie.

        Irugarrena, lujurie.

        Laugarrena, ira.

        Bostgarrena, gula.

        Seigarrena, enbidie.

        Zazpigarrena, nagitasuna.

        P. Zeatik deitu ziozuen pekatu kapitalak zazpi geienen mortalak deitzen zaienai?

        R. Deitzen zaie kapitalak, zeatik diren atatik jaiotzen diren beste bizion buruk, iturrik ta sustraiek bezela, ta mortalak deitzea ez dator aiñ ondo bada askotan ez dire benialak baizik.

        P. Noiz dire mortalak?

        R. Jainkon ta projimon karidaden kontra direnen.

        P. Noiz dirade karidaden kontra?

        R. Akgaiti ausitzen danen Jainkon ero Elizaren mandamentun bat gauza pisun.

        P. Zer da soberbie?

        R. Bestek baño geigo izateko nai aundi bat.

        P. Zer da abarizie?

        R. Deseo aundi bat.

        P. Zer da lujurie?

        R. Aragiñ gozotasun zikiñen deseo aundi bat.

        P. Zer da ira?

        R. Bengantzaren deseo gaizto bat.

        P. Zer da gula?

        R. Jateko ta erateko deseo geigi (sic) bat.

        P. Zer da enbidie?

        R. Besten onan damu bat.

        P. Zer da nagitasuna?

        R. Obra onak egiteko animon falta.

 

Zazpi bizio on kontra dire zazpi birtute

        Soberbin kontra umildadea. Abarizin kontra emanaie. Iraren kontra pazienzie. Gularen kontra tenplanza. Enbidin kontra Karidadea. Nagitasunen kontra eginaie.

 

Animen etsaiek, zeñetatik iges egin bear degun dire iru

        Lenengoa, da mundua.

        Bigarrena, demonioa.

        Irugarrena, aragie.

        P. Zein da mundue?

        R. Dire munduko gizon gaiztok ta biurrik.

        P. Zein da demonioa?

        R. Da aingeru bat, zein utsetik eginta Jainkon zerun, jaiki zalako bere kontra beste askokin, bota zun infernutara bere gaiztotasuneko lagunakin, zeiñ deitzen diegun demoniok.

        P. Zein da aragie?

        R. Da gure gorputze bera, bere pasio ta inklinazio txarrakin.

        P. Nola bentzitu ta iges egiten da munduegandik?

        R. Au bentzitu ta iges egiten zaio despreziatzen direla onen ponpa ta banidadeak.

        P. Nola bentzitu ta iges egiten da demonioagandik?

        R. Oraziokin ta umiltasunekin.

        P. Nola bentzitu ta iges egiten da aragiegandik?

        R. Au bentzitu ta iges egiten zaio gorputzeko laztasun ta diziplinakin; au da etsairik aundina, zeatik aragie ezin bota daikegu gugandik, baño bai mundue ta demonioa.

 

Birtute teologalak dire iru

        Lenengoa, fedea.

        Bigarrena, esperantza.

        Irugarrena, karidadea.

        P. Nola ez diogu faltatuko birtute ok egiteko daukegun obligaziori?

        R. Deboziokin ta askotan errezatuta (erozein kristauek egitea bide dan bezela) kredoa ta Atha gurea, ta biotzetik esaten dula akto kontriziozkoa. Birtute Kardinalak dire lau. Lenengoa, prudenzie. Bigarrena, justizie. Irugarrena, fortaleza. Laugarrena, tenplanza.

 

Gorputzen sentiduk dire bost

        Lenengoa, begikin ikusi.

        Bigarrena, belarrikin aitu.

        Irugarrena, auakin guztatu.

        Laugarrena, sudurrakin usai egin.

        Bostgarrena, eskukin ikutu.

        P. Zertako eman zigun Jainkok entendimentue ta beste gañerako zatik?

        R. Guztikin ta gauza guztitan bera serbitu gentzan.

 

Animen potenzik dire iru:
memorie, entendimentue ta borondatea

        P. Zertako Jainkok eman zigun memorie?

        R. Akordatzeko artaz ta aren mesedez.

        P. Zertako eman zigun entendimentue?

        R. Esagutzeko gure Jauna ta beregan pensatzeko.

        P. Zertako eman zigun borondatea?

        R. Ama dezagun ontasunik aundina bezela, ta projimoa beragatik.

        P. Ta zer gauza da gure animea, zeñenak diren potenzi ok?

        R. Da akabera bageko espiritu bat utsetik Jainkok egiña bere antzera.

 

Espiritu Santun doiak dire zazpi

        Lenengoa, jakinduriko doia.

        Bigarrena, entendimentuko doia.

        Irugarrena, konsejuko doia.

        Laugarrena, jakiteko doia.

        Bostgarrena, fortalezako doia.

        Seigarrena, piedadeko doia.

        Zazpigarrena, Jainkonganako bildurraren doia.

 

Espiritu Santun frutuk dire amabi

        Lenengoa, karidadea.

        Bigarrena, bakea.

        Irugarrena, animon firmetasuna.

        Laugarrena, ondonaie.

        Bostgarrena, fedea.

        Seigarrena, kontinenzie.

        Zazpigarrena, poz espirituala.

        Zortzigarrena, pazienzie.

        Beatzigarrena, ontasuna.

        Amargarrena, mansotasuna.

        Amaikagarrena, modestie.

        Amabigarrena, kastidadea.

 

Zorionak dire zortzi

        Zorionekoak espirituz pobre direnak, zeatik ana dan zerutako erreinue.

        Zorionekok mansok, zeatik ak menderatu duen lurre.

        Zorionekok negar egiten duenak, zeatik ak izango diren poztuk.

        Zorionekok justizin gosea ta egarrie duenak, zeatik ak izango diren asek.

        Zorionekok errukizkok, zeatik ak iritxiko duen errukie.

        Zorionekok biotz garbie duenak, zeatik ak ikusiko duen Jainkoa. Zorionekok bakezalek, zeatik ak izango diren deituk Jainkon semek.

        Zorionekok justiziegaiti persekuzioa padezitzen duenak, zeatik dan ana zerutako erreinue.

        P. Zer esan degu oain?

        R. Zortzi zorionak.

        P. Zer gauza dire zortzi zorion ok?

        R. Espiritu Santun birtute ta doien obrarik onanak.

        P. Zein dire pobrek espirituz?

        R. Nai ez duenak, beñepein amorioz, onrarik ta aberastasunik txikinik ere.

        P. Zein dire mansok?

        R. Irarik ez duenak, ta kasi ez mogimenturik ere.

        P. Nola eureganatuko dute lurra?

        R. Euren burun jabe bezela.

        P. Zein dire negar egiten duenak?

        R. Guztorik txikinak ere utzitzen dituenak.

        P. Zein dire justizin gosea ta egarria duenak?

        R. Bere egin bide guztik ardurakin egiten dituenak.

        P. Zein dire errukizkok?

        R. Txit biotz berakok erbestekokin ere.

        P. Zein dire biotz garbikok?

        R. Txit mortifikatuk direnak euren pasio guztitan.

        P. Zein dire bakezalek?

        R. Bakea obratzen duenak euretan ta besteetan.

        P. Zein dire justiziegaiti persekuzioa padezitzen duenak?

        R. Firme darenak gauza on guztitan persegituk izanagaiti.

        P. Zeatik deitzen zaie ori (sic) zorionak?

        R. Zeatik otan dagon bizitza ontako zoriona ta besteko esperantza.

        P. Zenbait dire nobisimok?

        R. Lau, da esatea: eriotza, juizioa, infernue ta glorie.

        P. Zer da glorie?

        R. Egote bat txit ona, zeñetan daren ondasun guztik gaitzak batere progatu bage; infernun daren bezela gaitz guztik ondasunik batere progatu bage.

        P. Ta gu emendik libratzeko, ta hura konsegitzeko, zer egin bear degu?

        R. Mandamentuk gorde.

        P. Ta badire bide onen batzuk ok gorde daizkegun erraxago ta aki ez faltatzeko?

        R. Bai jauna.

        P. Zein dire?

        R. Sakramentu Santu sarri artzea, Jainkori goizetik obrak eskeñtzea, egunero meza entzutea. Errosarioa errezatu Birjiña txit Santari; Jainkozko leitza, gogoratu Jainkoz; konzienziko esamiña gauetan; ta batek bide asko ditula esateagaiti; autatu konfesore jakintsu, birtuoso ta prudente bat, ta areganatu guztin.

        M. Ondo diozu, zeatik konfesore on baten elezioa, S. Fran. Salesek dion bezela da adbertenzin adbertenzia. Egin bada zuek onla, bada au izango zatzue aingeru bat bezela, giatuko zaituena, ok ta beste bidek aitatuz zuzen zoasten bidetxigorretik, ta allegatu zaizten Jainkoa glorin ikustea, zer dan gure akabera utsetik egiñak izan gindelako.

 

Ni pekatarie

        Ni pekatarie konfesatzen nazaio Jainko guztiz aldunari, zorioneko beti Birjiña Mariari, zorioneko S. Migel aingeruri, S. Juan Bautistari, S. Pedro ta S. Pablo apostulu santuai, Santu guztiai; ta zuri Atha pekatu egin dialako pisuro pensamentuz, itz ta obraz, nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa txit aundiegaiti; orreatik erregutzen diot zorioneko beti Birjiña Mariari, zorioneko S. Migel aingeruri, S. Juan Bautistari, S. Pedro ta S. Pablo apostulu santuai; santu guztiai ta zuri Atha espirituala, erregu zazula nigaitik Jainko gure Jaunari. Amen.

 

Nere Jesukristo Jauna

        Nere Jesukristo Jauna Jainko ta gizon egizkoa, nere kriadorea ta erredentorea, zu zeranagaiti ta amatzen zaitualako gauza guztin gañen, damu det biotz guztitik zu ofenditue, ta artzen asmo firmea ez geigo pekaturik egiteko, konfesatzeko ta kunplitzeko ipintzen penitenzie; apartatzeko zure ofensako okasio guztitatik; eskeñtzen dizut nere bizitza, obrak ta nekek nere pekatu guztin satisfaziorako, ta dauket konfianza zure ontazun ta kaborik bageko errukitasunen, barkatuko diezula zure odol prezioso, pasio ta eriotzen merezimentukgaiti ta emango diezula grazie emendatzeko ta irauteko zure serbizio santun nere bizin akaberaraño. Amen.

 

Orazio laburre goizetik egunero
Jainkori eskeñtzeko obra guztik
bere onra ta glorira

        Nik ematen dizut eskerrak, nere Jainkoa, zure esku liberaletik artu dituan onegiñ guztikgaiti ta batezere gaurko egunera allegatzen utsi diezulako, zeñetan eskeñtzen dizuan zure onra ta glorira nere pensamentu, itz ta obra guztik Jesukriston odol ta merezimentukin, ta artzen det asmo firme bat zure grazikin ez ofenditzeko; lagundu bada niri Jauna zure laguntzakin orrela egin dezan, Jesukriston merezimentukgaiti, Ama txit Santarenakgaiti ta Santu guztinakgaiti Amen. Akabera.

 

aurrekoa