www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Klaudio Otaegi
1863-1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

RUTHEN LIBURUE

ZEAMAKO ESKUERAN

 

LENENGO KAPITULUE

 

Elimeletx belendarrak iges eiten do Moabko errira Noemi bere andrekin, eta be bi semekin. Hura ta ok ilda, itzultzen da Noemi Belena Ruthekin, zeiñ zan moabitarra, be erreiñe, zeñek Noemiri segitzeati euzten don bere errie.

 

        1. Israelen Juezak aintzen zoen denboran, otako baten menden zegola gertau zan gosete aundi bat erri artan. Zeñen medioz, Judako Belengo gizon bat jun zan bizitzera Moabdi Kanpora beste erri batera bere andrekin da seme bikin.

        2. Elimeletx zeitzon, ta bere andreri Noemi; eta bi semeai bati Mahalon, ta besteri Txelion, ephratheoskoa, ero Judako Belengoa. Eta Moabko errin sartuta, an bizi zien.

        3. Gertau zan ba Elimeletx Noemin gizona iltzea, au bakarrik gelditzen zala be bi semekin,

        4. Zeintzuk ezkondu zien moabtar andrakin, zeintzutako bati zeitzon Orpha eta besteri Ruth. An bizitu zien amar urten.

        5. Eta aizkenen il zien bik, au da, Mahalon da Txelion; zekin Noemi geau zan semeik pae eta gizoni pae.

        6. Erabaki zon ba Moabdi bere errira itzultzea be bi erreiñekin; aitu zolako Jaunek itzuli zitula bere begik be erri aldera, eta eman ziola janarik.

        7. Bere peregrinazioko tokitik bi erreiñekin irten, da Judako errira itzultzeko bidea artu ta gero,

        8. Esan zien: Itzuli zaizte zuen aman etxera. Jaunek izan beza miserikordie zuekin, zuek difuntukin da nerekin izan dezuen bezela.

        9. Suerte onak ematen dizuen gizonan etxetan deskantsue arkitzea opatzen dizuet. Musu eman zien beala; eta garraxika negarrez asi zien,

        10. Eta esaten: Zurekin jungo gea zure errira.

        11. Zeintzuai erantzun zien Noemik: Itzuli zaizte, nere alabak; zertako etorri nerekin? Benturaz badet nik geiao semeik nerekin, nereandi beste gizonik zuek esperatzeko?

        12. Zoazte, ne alabak, itzul zaizte, zeati ni deseñe nago zartzez, eta enaiz gauza berriz eskontzeko; eta gaur gauen konzebitu ta semek eingo banitu re,

        13. Nai bazendukee itxon azi arten, eta eskontzeko edadera alleau arten, andrak baño lenago izango zindeteke atso. Suplikatzen dizuet, ne alabak, ezazuela aurrera segitu; beira zue gero zuen naibaek ez dola azi besteik eiten nerea; zeati Jaunek eskue jasota dauke ne kontra.

        14. Ordun berriz asi zien garraxika negarrez. Orphak musu eman zion be amaiñarrebai, eta itzuli zan. Ruth berekin gelditu zan ordea.

        15. Eta esan zion Noemik: Ikusten dezu nola itzuli dan zure koñata bere errira, eta be jainkotara. Zabiltz, zoaz arekin.

        16. Ruthek erantzun zion: Eziezu geiao ezer esan zu euzten eta ni juten gañen; zeati noa nai juten zeala, nike jun bear det, eta zu bizitzen zean lekun, berdin nik e bizi bear det. Zure errie da ne errie, eta zure Jainkoa da nere Jainkoa.

        17. Zu iltzen zean lekun, ni re ilko naiz; eta enterratue izaten zean lekun, berdin ni re izango naiz. Ez deiela Jainkok ein onik, baldin eriotzez bakarrik kanporako gauzan batek separau bear banau zureandi.

        18. Ikusirik ba Noemik animo aundikin erabakie zegola Ruth berai segitzeko, etzion geiao kontraik ein nai izan, ezta burun sartu re itzul zeilla beretara.

        19. Ala jun zien alkarrekin, eta alleau zien Belena. Ziudadera sartu zien bezin laister, zabaldu zan notizie; eta andrak esaten zoen: Au da Noemi hura.

        20. Zeintzuai esan zien: Eziezue esan Noemi (au da graziosea; ezpada esaiezue Mara (zeñek esan nai don garratxa), zeati Guztiz poderosok garraxtasun aundikin bete nau.

        21. Emetik beteta irten non; eta Jaunek itzuli erain dit utsik. Zeati ba otseiten diezue Noemi, Jaunek umillau ta Guztiz poderosok estututa gero?

        22. Itzuli zan ba Noemi Ruthekin, zeiñ zan moabitarra, be erreiñe, bere peregrinaziotik; alleatzen zala Belena garagarrak ebaitzen asitzen zien denboran.

 

BIGARREN KAPITULUE

 

Ruth, bearrak beartuta, juten da garagar buruk bitzera Boozen sorora, zeiñ zan be aitaiñarreban aidea; eta da errezibitue grazi onakin. Itzultzen da pozez be amaiñarrebana, zeñeandik jakiten don Booz bere aidea dala.

 

        1. Elimeletx, Noemin gizonak zon bere odoleko aide bat, gizon aberatsa ta kaudal aundikoa Booz zeitzona.

        2. Eta Ruth moabitarrak esan zion bere amaiñarrebai: Ematen badiezu zure lizentzie jungo naiz kanpora, eta bituko ditut itarian eskutatik eroitzen dien buruk, nekiko errukie agertzen don familitako gurason baten topatzen badet arpegi ona, nu nai dala. Erantzun zion Noemik: zoaz, ne alaba.

        3. Jun zan, ba, eta asi zan garagar buruk bitzen itari batzun atzetik. Fortunaz soro aren jabea zan Booz len esan deguna, Elimeken aidetakoa.

        4. Eta ona nun alleau zan Belendik Boozbera; eta diosala ein zien itariai, esanez: Jaune zuekin izan deilla, zeintzuk erantzun zioen: Jaunek beinka zaitzela.

        5. Galdetu zion Boozek morroiei, itarian aintariri: Zeñena da neska au?

        6. Erantzun zion: Au da Noemikin Moabdi etorri zan moabitarra;

        7. Eta itarian atzetik gelditzen dien buruk bitzen juteko lizentzie eskau do; eta goizetik oaiñ arte dago Kanpon, benere (sic) be etxera jun bae.

        8. Ordun Boozek esan zion Ruthi: Aizu, alaba, etzaiz jun beste soro batera garagar buruk bitzera, ezta apartau e leku ontati; ezpada juntau zaiz ne neskamekin,

        9. Segitu iezu itea dagon lekura, ba ne morroiai aindu diet iñor ez dein sartu zurekin; baizik, egarritzen bazea, zoaz janarik daren lekura, eta era zazu ure, ne morroiak e eraten doen artati bertati.

        10. Ordun arek, be musue lurreraño makurtuz, ein zion erreberentzi aundi bat, eta esan zon: Nundi nora niri ainbeste zorion zure begitan grazie izateko, eta zuk ni alako borondatekin tratatzeko, izanik ni kanpotar andra bat.

        11. Zeñi Boozek erantzun zion: Kontau die zure amaiñarrebakin ein dezuna, zure gizona il da gero, eta nola eutzi dituzun zure gurasok eta jaioterrie, lenago ezautzen etzendun erri batera etortzeagaiti.

        12. Jaunek premia zaitzela zure azioati, eta errezibitu zazula sari on bat Israelgo Jainko Jauneandi, zeñeatu zean, eta zeñen egopetan gorde zean.

        13. Ruthek erantzun zion: Arkitu det grazie zure begitan, oh nere Jaune, ba ala konsolau dezu eta itz ein diozu zure serbitzari onen biotzai, zeñek ez don merezi zure morroian arteko batzat kontatzea re.

        14. Eta Boozek esan zion: Jateko denboran atoz onutza, eta ja zu ogie, eta zure bokaue busti zazu ozpiñen, ne jendekin. Jarri zan ba itarian alde baten, eta Boozek eman zion ai asko zeñeti jan zon naikoa ein arte, eta gorde zitun sobrau zienak.

        15. Jaiki zan gero andik, len bezela buruk bitzera. Eta Boozek aindu zien be morroiai esanez: Berak nai baloke re zuekin ebai beretzat, eziozue erautzi;

        16. Baizik apropos eutziezue eroitzen zuen azaotatik buru batzuk, lurren dagola bitu daizken lotsai pae, eta bitzen ditun bitarten ez beio iñork demandan eman.

        17. Egon zan ba buruk bitzen atsalde arten; eta bitu zitun buruk jota astinduta; arkitu zan ia ephri bat garagarrekin, au da, iru modio;

        18. Eta ak bizkarren artuta itzuli zan ziudadera, eta erakutsi zion be amaiñarrebai; onen ondoren etara zon da eman zion bazkaiten sobrau zienetatik, zeñetati berak naikoa jan izan zon.

        19. Be amaiñarrebak galdetu zion: Nun buruk bitu dituzu gaur, eta nun ein dezu zure lana? Beinkatue izan deilla zure errukie izan dona. Aitortu zion Ruthek zeiñ kanpotan buruk bitu zitun, eta esan zon ango nausiri Booz zeitzola.

        20. Zeñi erantzun zion Noemik: Jauneandi beinkatue izan deilla; ba biziai izan zien borondate on hura bera do oaindik difuntuantzat; eta gañera esan zon: Gizon ori gure aidea da.

        21. Ruthek esan zon: Aindu dit ba bere itarikin baten ibiltzeko re labore guztian itea akabau arte.

        22. Amaiñarrebak erantzun zion: Obe da, ne alaba, jun zaizela buruk bitzera aren neskamean arten; besten galondon norbaitek erautzi ez deizun buruk bitzea.

        23. Juntau zan ba Boozen neskamekin, eta akin batera bitu zitun buruk gañerako denbora guztin, aiketa garagarrak eta garik granerotan sartu arte.

 

IRUGARREN KAPITULUE

 

Noemik aleine eiten do Ruth Boozekin eskontzeko.

 

        1. Eta be amaiñarrebara itzuli zanen, onek esan zion: Ne alaba, ni aleiñe eitea noa zure deskantsurako, eta disponitzera noa ondo pasa dezazula.

        2. Booz ori, zeñen neskamekin baten zabiltzen kanpon, gure aidea da, eta gaur gauen aizetzen do garagarra bere larreñen.

        3. Garbitu zaiz, eta untau zaiz usaigozokin, eta jantzitzetzu soñekorik onanak, eta zoaz larreñera, ei zazu aleiñe etzaitzela arek ikusi aiketa jaten da eraten akabau arte.

        4. Ordun lotara juten danen, barrenta zazu ondo lo eiten don lekue, eta jungo zea eta kenduko diozu tapea oñek estaltzen ditun aldetik, eta etzingo zea an, eta jarriko zea lotan. Berak esango dizu, aideik gertuna bezela, zer ein bear dezun.

        5. Ruthek erantzun zion: Nik eingo det zuk aintzen diezun guztie.

        6. Jun zan ba larreñera, eta ein zon bere amaiñarrebak aindu zion guztie.

        7. Eta Boozek jan da eran zonen da poliki jarri zanen, eta jun zanen lotara azao aundi batzun ondora, alleau zan Ruth ixi ixilik, eta onetatik kapea jasota, etzin zan an.

        8. Eta ona nun gauerdin esnau zan gizona, ikatue ta nastue be oñetan andra bat etzinda ikusita;

        9. Eta esan zon: Zein zea? Eta arek erantzun zon: Ruth naiz, zure mendekoa; zabaldu zazu zure mantue zure serbitzarin gañera; ne gizonan aideik gertuna zean ezkero.

        10. Zeri esan zion Boozek: Jauneandi beinkatue izan zaizela, ne alaba, ba zure lenengo borondateri ta modu onari erain diozu, oaiñ aitzea ematen dezunakin, ba zean bezela gaztea izanik, etzea jun gazte billa, ezta pobre ta aberats billa re, ezpada Legek disponitzen ditunan billa.

        11. Orreati ezazu bildurrik izan, ba nik eingo det zurekin esan diezun dana; ne ziudadeko jende guztin dakin ezkero zu andra birtuosa bat zeala.

        12. Nik ez det ukatzen aide naizela, baño bada beste bat ni baño gertugoa.

        13. Deskantsau zaiz gau ontan, ba goize etorrita, arek gelditu nai bado zurekin gertutasunek ematen dion deretxoatik, izan bei orduonen; baño ezpado nai, bizi bei Jaune nik artuko zaituala falta bae; eta la lo eizazu biar arte.

        14. Lo ein zon ba aren oñetan gaue akabau arte. Eta gizonak alkar ezautu al zezen baño lenago jaikita, Boozek esan zion: Aleiñe ei zazu ez dezala iñork jakin onutsa etorri zeala.

        15. Eta gañera esan zion: Zabaldu zazu zure burue estaltzen dezun mantue, eta euki zazu bi eskukin; ondo eldue. Arek zabalduta, eta eukita, neurtu zion sei modio garagar, eta artu zitun bizkarren. Ala kargatue sartu zan ziudaden.

        16. Eta jun zan bere amaiñarrebana, zeñek galdetu zion: Zer ein dezu? Kontau zion Ruthek bereati Boozek ein zion guztie.

        17. Eta gañera esan zon: Ona emen sei modio garagar eman dienak, esanez: Ez tet nai itzul zaila zure amaiñarrebana esku utsekin.

        18. Noemik ordun esan zon: Itxo zu, ne alaba, ikusi arte zertan geatzen dan gauzea. Zeati Booz gizon prestue da, eta ez da geauko aindu dizuna kunplitu arte.

 

LAUGARREN KAPITULUE

 

Eskontzen da Booz Ruthekin, zeñek eiten don seme bat Obeb deitzona, Isain aite eta Dabiten athona.

 

        1. Jun zan ba Booz ziudadeko atetara ero juzgadura, eta jarri zan an; eta ikusirik pasatzen len esan gendun aide hura, otsein zion be izenez, eta esan zion: Atoz piska baten, eta jarri zaiz emen. Allegau zan hura, eta jarri zan.

        2. Ordun Boozek ziudadeko amar Agurai otseinda esan zien: Jarri zaizte emen.

        3. Jarrita beala, modu ontan itz egin zon aidek: Noemi, Moabko erritik itzuli dana saltzeko dago Elimeletx gure anaien soron parte bat:

        4. Zer nai izan dian zuk jaki zazula, eta nai izan dizut esan bistan daren danan aurren, eta ne erriko Aguran aurren. Baldin zuk izan nai badezu aidetasunen deretxoz, erosi zazu ta izango dezu. Eta ori ezpazatzu guztatzen, aitortu zazu nik jakin dezan zer ein bear dian, zu beste aideik eztagon kason, zein zean lenengoa, eta ni zein naizen bigarrena. Zeri ark erantzun zion: Ba nik erosko det soroa.

        5. Boozek erantzun zion: Azienda ori erosten dezunen ezkondu re bear dezu Ruth, moabitarrakin, zein izan zan difuntun andrea, aren aziendan geau dein zure aiden izena.

        6. Arek erantzun zon: Euzten det aidetasunen deretxoa; zeati ez ta arrazoie nik lurre jo eran deioala ne familin ondorengori; usa zazu zuk ne deretxoa, zer aitortzen dian naita euzten diala.

        7. Usario zarra zan Israelen aidean arten, batek besteri bere deretxok eutzitzen zionen, ondasunen euztek balio izateko, kentzen zitun arek be oñetakok eta ematen zion be aideri. Au zan euzten ziolako señalea ero testimonioa Israelen.

        8. Orreati Boozek esan zion be aideri: Kendu itzetzu oñetakok, eta arek bealaxe erantzi zitun oñetatik.

        9. Ordun Boozek esan zien Agurai eta erri guztiri: Zuek zeate testigo gaurko eunen Elimeletx, Txelionek, eta Mahalonek zituen gauza danan jabe ni eiten naizela, Noemik eiten dien entreguati;

        10. Eta artzen det andratzat Ruth moabitarrak, Mahalonen andra izandue, berriz piztutzeko difuntun izena be aziendan, aren izena borrau ez dein bere familin, be anaietan da bere errin. Zuek, berriz esaten dizuet, zeate eite onen testigo.

        11. Ordun aten zegon erri guztik erantzun zon Agurakin: Gu gea testigo, Jaunek ein dezala zure etxen sartzen dezun andra ori, izan deilla Ratxel da Lia bezelakoa, zeintzuk fundau zoen Israelgo etxea; izan dein a pezela birtuten ispillue Ephraten, eta izan dezan fama andiko izen bat Belenen;

        12. Eta zure etxea izan dein Phares (Thamarko eta Judako semen) etxea bezelakoa.

        13. Artu zon ba Boozek Ruth, eta eskondu zan arekin, eta euren matrimonion Jaunek ein zion Ruthi konzebitzeko eta seme bat eiteko grazie.

        14. Motibo onekin andrak esan zioen Noemiri: Beinkatue izan deilla zure familin herederoik faltatzea nai izan ez don Jaune, eta nai izan do gorde aren izena Israelen;

        15. Zuk e iza zazun zerk konsolatue zure animea, eta izan dein zure zartzarorako launtze ona. Ba jaio zatzu seme bat zure erreiñeandi, zeñek maite zaitun, eta zuretzat askoz obego da zuk zazpi seme izatea baño.

        16. Noemik, umea ero jaio-berrie artuta, ipini zon be malen, eiten zola arekin iñude ta neskame.

        17. Eta bere auzoko andrak, arekin poztutzen ziela, esaten zoen: Jaio dio seme bat Noemiri; eta Obed ipini zion izentzat. Au izan zan Isain aite, zeiñ izan zan Dabitena.

        18. Ona emen Pharesen jeneraziok ero ondorea. Phares izan zan Esronen aite,

        19. Esron Aramnena, Aram Aminadabena,

        20. Aminadab Nahassonena, Nahasson Salmonena,

        21. Salmon Boozen aite izan zan, Booz Obedena,

        22. Obed Isaina, Isai Dabiten aite izan zan.

 

RUTHEN LIBURUN AKABEREA

 

 

aurrekoa hurrengoa