www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Klaudio Otaegi
1863-1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZEGAMAKO DOTRINA

 

 

Kristauen doktrinarako Sarrerea

 

        Kristau fiel guztik dare obligaturik debozioa izatea biotz guztitik, Jesus gure argin kurutze santukin nun ill nai izan zon gu ateratzea gaiti pekatun mendetik ta deabrun katiberiotik. Orreati ba oitu bear zera ala ziñatzea nola aitearen egitea iru kurutze egiñez. Lenengoa bekokin, Jainkok libra gaitzen pensamentu txarretatik; bigarrena auan, Jainkok libra gaitzen itz gaiztotatik; irugarrena bularretan, Jainkok libra gaitzen obra ta deseo gaiztotatik. Onla esanez: kurutze + santun señalea gaiti gure + etsaietatik libra gaitzetzu gure Jaune + ta Jainkoa. Aitearen, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenen Amen.

 

 

Kredoa

 

        Sinisten det Jainko Aite, guztiz aldonen, zerun ta lurren egintzallea, ta aren seme bakar Jesukristo gure Jaunen, zeiñ sortu zan Espiritu Santun obraz ta graziz. Jaio zan Marie dontzeleandik (sic); padezitu zon Ponzio Pilatosen agintzen azpin; izan zan kurutzen josie, ille ta lurpetue, jatsi zan infernutara, irugarren egunen piztu zan illen artetik; igo zan zerutara, ta dago jarririk Jainko Aite guztiz aldonen eskubiko aldetik, andik etorriko da bizik ta illek juzgatzea. Sinisten det Espiritu Santun Eliza Ama Santa Katolikea, Santun komunioa, pekatun barkazioa, aragin berriz piztuera ta bizitza sekulakoa. Amen.

 

        Artikulu fedekok die amalau, lenengo zazpirek tokatzen zako Jainkotasuneri, ta beste zazpirek gure Jaun Jainko ta gizon egizkon umanidade Santuri. Jainkotasuneri tokatzen zakonak die ok: Lenengoa, sinistu Jainko guztiz aldonen bakar baten. Bigarrena, sinistu Aite dala. Irugarrena, sinistu Semea dala. Laugarrena, sinistu Espiritu Santue dala. Bostgarrena, sinistu Kriadorea dala. Seigarrena, sinistu Salbadorea dala. Zazpigarrena, sinistu glorie emallea dala. Umanidade santuri tokatzen zakonak die ok. Lenengoa, sinistu Jesukristo gure Jaune, gizona dan aldeti izan zala sortue Espiritu Santun obraz ta graziz. Bigarrena, sinistu jaio zala Santa Marie dontzelleandik, geatzen zala dontzella, jaio baño lenago, jaiotzen ta jaio ezkero. Irugarrena, sinistu artu zitula eriotza ta pasioa gu pekatariok salbatzeagaiti. Laugarrena, sinistu jatsi zala infernutara, ta bere etorrera Santuri itxoten zeren Guraso Santun animak atara zitun. Bostgarrena, sinistu piztu zala illen artetik irugarren egunen. Seigarrena, sinistu igo zala zerutara, ta dagola jarrita Jainko Aite guztiz aldonen eskubiko aldetik. Zazpigarrena, sinistu etorriko dala bizik ta illek juzgatzea, esan nai det, onai emateko glorie zeatik gorde zituen aren mandamentu Santuk, ta gaiztoai sekulako pena zeatik gorde ez zituen.

 

 

Aite gurea

 

        Aite gurea, zerutan zarena, santifikatue izan bedi zure izena; betor gugana zure erreinue, ein bedi zure borondatea ala zerun nola lurren. Ema iuzu euneoko gure ogie, ta barka iuzu gure zorrak guk gure zordunei barkatzen dieun bezela, ta ez gaitzetzu utzi tentazion erortzen, baizik libra gaitzetzu gaitzeti Amen. Abe Marie, graziz betea, Jaune da zurekin, beinkatue za zu andra guztin arten ta beinkatue da zure sabeleko frutue Jesus. Santa Marie, Jainkon Ama, erregutu zazu gu pekatariok gaiti oaiñ ta gure eriotzako ordun Amen.

 

Salbea

 

        Jainkok salba zaitzela erregiña ta errukizko ama, bizitza ta gozotazun, esperantza gurea, Jainkok salba zaitzela; zuri otska gare Eban ume desterratuk, zuri zizpiratzen gare, llantuka ta negarrez negarrezko toki ontan; Ia ba Andrea, itxuli itzetzu gugana zure begi errukizkok, ta destierro au ezkero erakutsi eiguzu Jesus zure sabeleko frutu beinkatue. O biotz berakoa! O errukitzue! O birjina Marie gozoa! erregutu zazu gugaiti Jainkon Ama santea, izan gaitezen dignok alkantzatzea gure Jesukristo Jaunen promesak. Amen.

 

        Jainkon legeko mandamentuk die amar: Lenengo irurek tokatzen zako Jainkon onreri ta beste zazpirek projimon protxuri. Lenengoa, Jainkoa maite izatea gauza guztin gañen. Bigarrena, aren izen santuz juramentu alperrik ez egitea. Irugarrena, jai egunek santifikatzea. Laugarrena, aite ta ama onratzea. Bostgarrena, ez iñor iltzea. Seigarrena, lujuriko pekaturik ez egitea. Zazpigarrena, ez ostutzea. Zortzigarrena, testimonio falsorik ez jasotzea, ez gezurrik esatea. Beatzigarrena, projimon andrarik ez deseatzea. Amargarrena, besten ondasunik ez kutizitzea. Amar mandamentu ok sartzen die bitan: Jainkoa serbitzen ta maite izaten gauza guztin gañen ta projimoa geu bezela. Amen.

 

 

Kristauen doktrinarako azaltzea
galdetzen ta erantzuten dala

 

        GALDETZEN DET: Kristaue zera?

        ERANTZUTEN DET: Bai, Jainkon graziz.

        G. Kristauen izen au zeñeandik izan zendun?

        E. Kristo gure Jaunendik.

        G. Zer esan nai do kristauek?

        E. Kriston gizona.

        G. Zer aitzen dezu Kriston gizona gaiti?

        E. Jesukriston fedea don gizona, zeñek artu zon bautizon, ta dago eskeñirik aren serbizio santura.

        G. Zeiñ da kristauen señalea?

        E. Kurutze santue.

        G. Zeatik?

        E. Zeatik dan Kristo kurutzen josin itxurea nun erredimitu ginduzen.

        G. Zenbait modutan egiten do kristauek señale au?

        E. Bitan.

        G. Zeintzuk die?

        E. Ziñatzea ta Aitearen egitea.

        G. Zer gauza da ziñatzea?

        E. Iru kurutze egitea eskubiko eskuko beatz lodikin. Lenengo bekokin. Bigarrena auan. Irugarrena petxutan, itz egiten dola Jainko gure Jaunekin.

        G. Erakutzi nola?

        E. Kurutze santuren + señalea gaiti, gure + etsaietatik, libra gaitzetzu + gure Jaune ta Jainkoa.

        G. Zeatik ziñatzen zera bekokin?

        E. Jainkok libra gaitzen pensamentu txarretatik.

        G. Zeatik auan?

        E. Jainkok libra gaitzen itz gaiztotatik.

        G. Zeatik petxutan?

        E. Jainkok libra gaitzen obra ta deseo gaiztotatik.

        G. Zer gauza da Aitearen egitea?

        E. Kurutze bat egitea eskubiko eskuko beatz bikin, bekokiti petxutaraño, ta ezkerreko sorbaldati eskubikuraño, otsegiten diola Trinidade guztiz santeri.

        G. Erakutzi zu nola?

        E. Aitearen, ta Semearen, + ta Espiritu Santuaren izenen. Amen.

        G. Noiz egin bear degu señale au?

        E. Obra onen bat asitzen gean guztin, ero arkitzen geanen premin, tentazio ero peillen baten, batezere oiti jaikitzen, etxetik irtetzen, elizan zartzen, jatordun, ta oira etziten.

        G. Zeatik onenbeste bider?

        E. Zeatik beti, ta toki guztitan gure etsaiek gonbatitu ta persegitzen gaituen.

        G. Zer etsai die ok?

        E. Demonioa, mundue ta aragie.

        G. Ba kurutzek bado birtuterik etsai orin kontra?

        E. Bai jaune.

        G. Nundik dauke kurutzek birtute ori?

        E. Kristok bere eriotzakin an bentzitu zitulako.

        G. Kurutzea adoratzen dezunen nola esaten dezu?

        E. Adoratzen ta beinkatzen zaitugu Kristo, zeren zure kurutze santuandik libratu zendun mundue.

 

Kristauen doktrinarako partizioa

        Ikusi degu nola zeran kristaue, kristauen izena ta señaletik. Esan iezu oaiñ.

        G. Zenbait gauza jakin bear ditu kristauek uso arrazoizkora etortzen danen?

        E. Lau gauza.

        G. Zeintzuk die?

        E. Jakitea zer sinitu, zer orazio, zer obratu ta zer artu bear don.

        G. Nola jakingo do zer sinitu bear don?

        E. Jakiñekin kredoa ero artikulu fedekok.

        G. Nola jakingo do zer orazio egin bear don?

        E. Jakiñekin Aite gurea ta elizako beste oraziok.

        G. Nola jakingo do zer obratu bear don?

        E. Jakiñekin Jainkon legeko ta Eliza Ama Santen mandamentuk ta obra miserikordizkok.

        G. Nola jakingo do zer artu bear don?

        E. Jakiñekin Eliza Ama Santen Sakramentuk.

 

 

Lenengo partea kristauen doktrinarako

zeñetan aitu eraiten ditun Kredoa ta artikulu fedekok

 

        Gatozela lenengora, esazu: nork esan zon Kredoa?

        E. Apostolok.

        G. Zertako?

        E. Guri fede santuko gauzak erakusteko.

        G. Ta zuk zertako esaten dezu?

        E. Kristauek degun fede au aitortzeko.

        G. Zer gauza da fedea?

        E. Sinistea ikusi ez deguna.

        G. Ikusi zendun Jesukristo jaiotzen?

        E. Ez jaune.

        G. Ikusi zendun iltzen ero zerutara igotzen?

        E. Ez jaune.

        G. Sinisten dezu?

        E. Bai sinisten det.

        G. Zeatik sinisten dezu?

        E. Zeatik gure Jainko Jaunek ala argitu zon Eliza Ama Santak onla erakusten digun.

        G. Zer gauza die kristaue bezela dausketzunak ta sinisten dituzunak?

        E. Eliza Ama Santa erromakok dauzkenak ta sinisten ditunak.

        G. Zer die zuk ta Eliza Ama Santa erromakok dezuenak ta sinisten dituzuenak?

        E. Artikulo fedekok batezere kredon daren bezela.

        G. Zer gauza die artikulu fedekok?

        E. Die gure fedeko misterio lenenak.

        G. Zertako die artikulu fedekok?

        E. Emateko berrie gure Jainko ta Jesukristo gure Redentorena.

        G. Zein da Jainkoa?

        E. Da gauza bat esan eta uste izan alditeken izaterik aundi ta arrigarrina, jaun bat aitzen bagerik ona, guztie daikena, jakintsue, zuzena, gauza guztien asiera eta akabera.

        G. Trinidade guztiz Santea nor da?

        E. Da Jainkoa bera Aite, Semea ta Espiritu Santue, iru persona diferentek eta egizko Jainko bat bakarra.

        G. Aite Jainkoa da?

        E. Bai jaune.

        G. Semea Jainkoa da?

        E. Bai jaune.

        G. Espiritu Santue Jainkoa da?

        E. Bai jaune.

        G. Iru Jainko die?

        E. Ez, baizik Jainko egiazko bat bakarra, nola dan ere guztie daiken bat bakarra, betiko bat bakarra eta Jaun bat bakarra.

        G. Aite Semea da?

        E. Ez jaune.

        G. Espiritu Santue Aite ero Semea da?

        E. Ez jaune.

        G. Zeatik?

        E. Zeatik iru personak dien diferentek, naiz izan Jainko egizko bakar bat.

        G. Ori danez, zenbait izate, zentzu ta borondate arkitzen die Kriston?

        E. Izate bat, zentzu bat ta borondate bat bakarrak.

        G. Ta zenbait persona?

        E. Iru diferentek: zeñak dien Aite, Semea ta Espiritu Santue.

        G. Nola da Jainkoa guztie daikena?

        E. Zeatik bere nai izatekin bakarrik erozeiñ gauza egiten don.

        G. Nola da egintzallea?

        E. Zeatik utsetik egin zitun gauza guztik.

        G. Zertako egin zon Jainkok gizona?

        E. Bera mundu ontan serbitzeko ta gero zerun postutzeko.

        G. Nola da Salbadorea?

        E. Zeatik ematen don grazie ta barkatzen ditun pekatuk.

        G. Nola da glorie emallea?

        E. Zeatik ematen dion glorie aren grazin diraunenari.

        G. Jainkok bado korputz iruririk guk bezela?

        E. Jainkoa dan aldetik ez, zeatik dan Espiritu garbie; baño bai gizona dan aldeti.

        G. Iru persona Jainkozkotatik, zeiñ egin zan gizon?

        E. Bigarrena, zeña dan semea.

        G. Aite egin zan gizon?

        E. Ez jaune.

        G. Espiritu santue egin zan gizon?

        E. Ez jaune.

        G. Zein ba?

        E. Semea bakarrik, zeñi gizon egiñik deitzon Jesukristo.

        G. Ba ori danez, zein da Jesukristo?

        E. Da Jainko bizin Semea, gu erosteagaiti, ta bere antzera bizitzen erakustea gaiti gizon egin zana.

        G. Ta zenbait izate, borondate ta zenzu arkitzen die Kriston?

        E. Bi izate: bat Jainkozkoa ta bestea gizonezkoa, bi borondate Jainkozkoa bat ta gizonezkoa bestea, ta bi zentzu, bat Jainkozkoa ta bestea gizonezkoa.

        G. Ta zenbait persona ta memori?

        E. Jainkozko persona bat bakarra zeña dan Trinidade guztiz santun bigarren persona, ta memori bat bakarra gizona dan aldeti, zeatik Jainkoa danez ez dauke memorik.

        G. Zer esan nai do Jesusek?

        E. Salbadorea.

        G. Zertatik salbatu ginduzen?

        E. Gure pekatutik ta deabrun mendetik.

        G. Zer esan nai do Kristok?

        E. Untatue.

        G. Zekin izan zan untatue?

        E. Espiritun Santun graziz ta doiez.

        G. Kristo gure Jaune nola sortu ta jaio zan Ama dontzelleandik?

        E. Obratzen zola Jainkok gure gañetik ta milagroz.

        G. Zeatik esaten dezu gure gañetik ta milagroz?

        E. Zeatik Jesukristo ez sortu ta ez jaio egin zan beste gizonak bezela.

        G. Ba nola obratu zan sortze aren misterioa?

        E. Marie dontzellen entreñatan, Andra onen odol txit garbitik, Espiritu santuk egin zon korputz bat guztiz obena, utseti egin zon anima bat ta alkartu zon korputzarekin, ta orduntxe bertan korputz ta anima oki bitu zitzaien Jainkon semea, ta modu ontan len Jainkoa bakarrik zana, egin zan gizon Jainkotasune utzi bage.

        G. Ta nola jaio zan milagroz?

        E. Irtetzen zala Marie guztiz santen sabeletik bere dontzellatasunen kalte bage, kristal batetik erreñue sartzen dan bezela ura ausi ta zikindu bage.

        G. Ta gero bere Ama beti bizi izan zan dontzella?

        E. Bai jaune beti.

        G. Zeatik nai izan zon ill kurutzen Kristok?

        E. Gu libratzea gaiti pekatuti ta eriotzati.

        G. Nola ba erori giñen artan?

        E. Egitekin pekatu gure lenengo aite Adanek, noen guztiok egin gendun pekatu.

        G. Zer aitzen dezu Kristo gure Jaune ill ta jatxi zan infernutik?

        E. Ez kondenatun tokira, baizik linbora anima dontsuk zerenera.

        G. Zer, bada infernu bat baño geiago?

        E. Bai jaune, lau die lurren erdin, ta deitzen zaie kondenatun infernue, purgatorioa, umen linboa, ta anima dontsun linboa.

        G. Ta zer gauza die?

        E. Kondenatun infernue da tokie, nora juten dien pekatu mortalen iltzen dienak, an beti izateko oñazatuk. Purgatorioa, da tokie, nora juten dien Jainkon grazin iltzen dienan animak, oso pagatu bage bere pekatuk gaiti izateko an purgatuk oñaza aundikin. Umen linboa da tokie, nora juten dien uso arrazoizkora etortzera baño lenago bautizatu bage iltzen dienan animak, ta anima dontsuna da tokie, nora juten zien gure erredenzioa egin arte Jainkon grazin iltzen zienan animak, oso pagatu ta gero, ta Jesukristo bera artara jatxi zan izatez ta egiz.

        G. Nola jatxi zan?

        E. Animea Jainkotasuneri biturik.

        G. Ta korputze nola gelditu zan?

        E. Biturik bere Jainkotasunez.

        G. Nola piztu zan irugarren egunen?

        E. Biurtzen ziela bitzera bere korputze ta anima gloriosoa ez beñere berriz iltzeko.

        G. Nola igo zan zerutara?

        E. Bere birtutez.

        G. Zer da egotea eseririk Aite Jainkon eskubiko aldetik?

        E. Izatea Aitek ainbe glori Jainkoa danez, ta erozeñek baño geigo gizona danez.

        G. Noiz etorriko da bizik ta illek juzgatzea?

        E. Mundun akaberan.

        G. Ta ordun piztuko die ill guztik?

        E. Bai jaune, lengo korputz ta animakin berakin.

        G. Ta mundun akaberea baño lenago izango die gizonak juzgatuk?

        E. Bai jaune, guztik bere bizin akaberan juzgatu ta erabakiko ditu Jaunek, onai betiko gozatzea Jainkoa zerun, ta gaiztoai padezitzea infernun betiko oñazak.

        G. Zer sinisten dezue esaten dezunen, sinisten det Santun Komunioa?

        E. Kristau fielak duela parte besten animen ondasunetan korputz baten puska ero zatik bezela, zeiña dan Eliza.

        G. Zein da Eliza?

        E. Da kristau fielan kongregazioa, zeñen burue dan Aite Santue.

        G. Nor da Aite Santue?

        E. Erromako abade nausie, Kriston ordekoa lurren, zeñi guztiok garen obligaturik obeditzea.

        G. Kredoa ta artikuluz gañera, besteik sinisten dezu?

        E. Bai jaune, Eskritura Santan dagon guztie, ta Jainkok Elizeri agertu dion guztie.

        G. Zer gauza die ok?

        E. Ez ori galdetu niri, ba naiz ez dakiana, baditu Eliza Ama Santek jakingo duenak erantsuten.

        G. Ondo diozu, jakintsuei dagokie kontu ematea fede santuko gauza guztina, ta ez zuri; zuentzat asko da ematea Artikulunak, Kredon daren bezela.

 

 

Kristauen doktriñen bigarren partea

nun aitzen ematen dan, zer eskatu bear dan,
ta Ama eliza santen oraziok

 

        Ikusi degu nola dakizun sinistu bear dezuna, zer dan lenengoa, gatozen bigarrenera, zer dan eskatu bear dana.

        G. Esazu: nork esan zon Aite gurea?

        E. Jesukristok.

        G. Zertako?

        E. Guri orazioa egiten erakusteko.

        G. Zer gauza da orazioa egitea?

        E. Da jasotzea biotza Jainkogana ta eskatzea ari mesedek.

        G. Zenbait modutara da orazioa?

        E. Bitara: auskoa ta zentzuzkoa.

        G. Zer da zentzuzkoa?

        E. Da egiten dana animen potenzik mogitzen diela, akordatzen geala memorikin gauza onen batez, pensatzen ta ikusten degula zentzukin bere gañez, ta egiten ditugula borondatekin egite on batzuk, nola dan pekatun damutasune, ero buruz bide batzuk nola dien konfesatzeko ero bizitza mudatzeko.

        G. Zer da auskoa?

        E. Da egiten deguna itzek esanez, g.a. egiten deguna Aite gurea errezatzen degunen.

        G. Ta nola egin bear da orazioa?

        E. Atenzio, umiltasun, konfianza ta iraupenakin.

        G. Aite gurea esaten dezunen nokin itz egiten dezu?

        E. Jainko gure Jaunekin.

        G. Nun dago Jainko gure Jaune?

        E. Toki guztitan, batezere zerutan ta Aldareko Sakramentu guztiz Santun.

        G. Ta Kristo gizona danez nun dago?

        E. Zerun ta Aldareko Sakramentu guztiz Santun bakarrik.

        G. Zein da oraziotan onana?

        E. Aite gurea.

        G. Zeatik?

        E. Zeatik Jesukristok esan zon bere auti Apostolon eskabidez.

        G. Zeatik geigo?

        E. Zeatik dauzken zazpi eskabide karidade guztin sartzen dienak.

        G. Zeintzuk die?

        E. Lenengoa da santifikatue izan bedi zure izena.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        E. Jainkon izena izan dedilla ezagutue ta onratue mundu guztin.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Betor gugana zure erreinue.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        E. Erreinatu dezala Jainkok gure animatan emen lurren grazikin, ta gero eman dizagula glorie.

        G. Zein da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatea ala zerun nola lurren.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        E. Egin dezagula Jainkon borondatea lurren garenak, zorionekok zerun egiten doen bezela.

        G. Zein da laugarrena?

        E. Eman iguzu eguneoko gure ogie.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        E. Jainkok eman deigula korputzeri konbeni zakon janarie, ta animentzat grazie ta sakramentuk.

        G. Zein da bostgarrena?

        E. Barkatu eiguzu gure zorrak guk gure zordunei barkatzen diegun bezela.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        E. Barkatu deigula Jainkok gure pekatuk, guk barkatzen diegun bezela kalte ta gaizki egin digunari.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Ez gaitzetzula utzi tentazion erortzen.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        E. Ez deigula utzi Jainkok erortzen, ta ez leku ematen pensamentu ta tentazio gaiztotan, zeñekin deabruk prokuratzen don gu pekatun eroitzea.

        G. Zein da zazpigarrena?

        E. Baizik libra gaitzetzu gaitzetik.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide ortan?

        E. Libra gaitzela Jainkok anima ta korputzeko gaitz ta peligro guztatik (sic).

        G. Ba zeatik lenengo esaten dezu Aite gurea zerutan zarena?

        E. Jasotzeko biotza Jainkogana ta eskatzeko umiltasun ta konfianzekin.

        G. Zer esan nai do arako aizkenen esaten dezun itz Amen ark?

        E. Ala izan dedilla.

        G. Zer orazio esaten diozu batezere gure Ama Birjiñeri?

        E. Abe Marie ta Salbe.

        G. Nork esan zon Abe Marie?

        E. Aingeru S. Gabrielek etorri zanen diosala egitea gure Señora Marie Birjiñeri.

        G. Nork esan zon Salbea?

        E. Ama Eliza Santek dauke artue.

        G. Zertako?

        E. Gure Señoreri eskatzeko mesedek.

        G. Esaten dezunen Abe Marie ero Salbea nokin itz egiten dezu?

        E. Gure Señora Marie Birjiñekin.

        G. Nor da gure Señora Marie Birjiña?

        E. Da andra bat birtutez betea, Jainkon Ama ta zerun dagona.

        G. Ta aldaren dagona, nor da?

        E. Da zerun dagonan ants bat.

        G. Ta zertako dago an?

        E. Zertako artati akorda gaitetzen zerun dagonaz ta bere irurikoa dalako erreberenziatu dezagun.

        M. Ba igoal egin bear diezue beste Santun imajiña ta errelikiei.

        G. Egin ber diezu orazio Aingeru ta santuei ere?

        E. Bai Jaune gure bitartekoai bezela.

        G. Zer gauza die aingeruk?

        E. Die zorioneko espiritu batzuk darenak zerun Jainkoa gozatzen.

        G. Zertako egin zitun Jainko gure Jaunek?

        E. Beti alabatu ta beinkatu dezen.

        G. Ta zertako geigo?

        E. Aren Ministrok bezela goberna Elizea, ta gorde gizonak.

        G. Beraz zuke badezu Aingeru guardakoa?

        E. Bai dauket, ta gizon bakoitzek dauke berea.

        M. Ba izan egiozu debozio asko, ta enkomendatu berai egunero.

 

 

Irugarren partea

nun aitzea ematen dan zer obratu bear dan

 

        Ikusi degu zer sinistu ta zer orazio egin bear dezun, ikusi dezagun nola dakizun zer obratu bear dezun. Esazu:

        G. Zein da Jainkon legeko lenengo mandametue?

        E. Maite izatea Jainkoa gauza guztin gañen.

        G. Nork maite izaten do Jainkoa?

        E. Aren mandamentu santuk gordetzen ditunak.

        G. Zer da Jainkoa maite izatea gauza guztin gañen?

        E. Naigo izatea galdu gauza guztik bera ofenditu baño.

        G. Zertara geigo obligatzen do mandamentu onek?

        E. Adoratzea Jainkoa bakarrik korputzeko ta animako erreberenzia geienakin sinisten ta esperatzen degula beregan fede bizikin. G. Nork egiten do pekatu onen kontra?

        E. Idolotan ero Jainko falsotan adoratu ero sinisten donak, sinisten donak gauzan bat feden kontra ero dudatzen do aren misterion baten, ero ez jakin premizkok, egiten ez ditunak obligatue dagonen fede, esperantza ta karidadeko aktok, ero deskonfiatzen do Jainkon errukitazunez, ero artzen do ez diñaro Sakramentun bat.

        G. Nork geigo?

        E. Sinisten donak astinantzatan ero usatzen donak sorginkeritan.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Aren izen santuz juramentu alperrik ez egitea.

        G. Nork egiten do juramentu alperrik?

        E. Juramentu egiten donak egie, justizie ta premie bage.

        G. Zer da juramentu egitea egie bage?

        E. Juramentu egitea sentitzen donan kontra ero gezurrekin.

        G. Ta nola pekatu egiten do juramentu egiten donak egie bage ero dudekin juramentu egiten dona egie ote dan?

        E. Mortalkiro, naiz juramentue izan dedilla gauza ariñen gañeti.

        G. Zer da juramentu egitea justizi bage?

        E. Juramentu egitea gauza bat bidebagekoa ta txarra, projimori gaitzen bat egitea bezela.

        G. Ta nola pekatu egiten do juramentu egiten donak justizi bage?

        E. Mortalkiro baldin bidebageko gauzea bada pisue ta beniala, bada ariñe.

        G. Zer da juramentu egitea premi bage?

        E. Juramentu egitea kausa pisu bage, ero momentu gutxiko gauzak gaiti.

        G. Zer pekatu da au?

        E. Beniala ezpado faltatzen egiri, justiziri ta juramenturi.

        G. Ta egiten donak juramentu, boto ero promesa gauza on bat egiteko obligatue dago ura kunplitzea?

        E. Bai jaune, ta ez kunplitzea ura, ero beandutzea asko da pekatu mortala, izanez gauza pisue.

        G. Ta pekatu da juramentu egitea kriaturek gaiti?

        E. Bai jaune, zeatik atan egiten zakon juramentu utsetik egilleri.

        G. Nola juramentu egiten da kriaturekgaiti?

        E. Esaten dala g.a. nere animen gaiti, zerun ta lurren gaiti, etc., au ala izan dedilla.

        G. Zer erremedio dago juramentu alperrik ez egiteko?

        E. Oitzea esatea bai ero ez Kristok erakusten digun bezela.

        G. Ta debekatzen da gauzan bat geigo mandamentu ontan?

        E. Bai jaune, debekatzen da re blasfemie, zer dan esatea bidebageko itzek Jainkon ta bere santun kontra, dana pekatu mortala.

        G. Zein da irugarrena?

        E. Jai egunek santifikatzea.

        G. Nork santifikatzen ditu jaiek?

        E. Meza osoa entzun, ta atan premi bage bear egiten ez donak.

        G. Ta nola pekatu egiten do jaietan premi bage bear egiten donak?

        E. Mortalkiro baldin bear egiten bado ordu bi baño geigo, ta gutxigo egiten bado benialkiro geianen.

        G. Zein da laugarrena?

        E. Aite ta ama onratzea.

        G. Nork onraten ditu gurasok?

        E. Obeditutzen, laguntzen ta erreberenziatzen dituenak.

        G. Zeintzuk pekatu mortala egiten doe onen kontra?

        E. Gurasoai obeditutzen ez dioen semek etxeko gobernori dagokien gauzatan ta oitura onatan; laguntzen ez dituenak euren premitan; itz gaiztok esan, burla egin ero eskue jasotzen dienak; ta tratatzen doenak eskontzea aren bendezio ta konseju bage.

        G. Zeintzuk besteik aitzen die gurasotzat?

        E. Aundigok edaden, dignidaden ta gobernon.

        G. Ta mandamentu ontan aitzen die obligazio geigo, semek gurasokin dituenak baño?

        E. Bai jaune, nagusinak beragokokin, ta gurasonak bere semekin.

        G. Ta zeintzuk die ok?

        E. Jana eman, erakutsi, korrejitu, ejenplo ona eman ta beretzat asko dan bizimodue denpora danen.

        G. Ta nola pekatu egiten doe ontan faltatzen doen ak?

        E. Geianen mortalkiro.

        G. Zein da bostgarrena?

        E. Ez iltzea.

        G. Zer agintzen da mandamentu ontan?

        E. Ez iñori gaitzik egitea, ez izatez, ta ez ere opaz ero deseoz.

        G. Ta nok egiten do pekatu mortala onen kontra?

        E. Nork berari, ero bere projimori deseatzen dionak eriotza ero beste gaitz pisun bat, ero daukenak gorrotoa; bestea jo, zauritu ero iltzen donak, moskortzen danak, jaten ditunak gauzak pisuro osasunen kaltekok, jarritzen donak peligron bere bizie ero kentzen dionak, ta nork berari ero besteri maldezioa botatzen dionak.

        G. Zer da maldezioa botatzea?

        E. Da eskatzea batek beretzat ero besterentzat gaitzen bat, esanez bezela: or eroriko altzea illa.

        G. Ta zer pekatu da maldezioa botatzea?

        E. Baldin bada gaitz pisun deseokin pekatu mortala.

        G. Ta baldin bada olako deseo bage?

        E. Ariñ, naiz es (sic) beti.

        G. Ba zeintzuk pekatu mortala egiten doe, maldezioa botaz olako deseo bage?

        E. Geianen gurasok ta nagusigok maldizioa botatzen doenak beragon aurreti, ta oitura doenak botatzeko ta ez doenak egiten alegiñe ura kentzeko.

        G. Ta zeatik ola?

        E. Zeatik bere esan ta ejenplo gaistokin zirikatzen dituen bestek Jainkoa ofenditzea gauza pisun, zeri deitzen zakon eskandaloa.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Lujuriako pekaturik ez egitea.

        G. Zer agintzen da mandamentu ontan?

        E. Izan gaitezela garbik ta kastok pensamentu, itz ta obratan.

        G. Zeintzuk egiten doe pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Jakiñez gozatzen dienak pensamentu zikiñetan, naiz ez ipiñi ta ez deseatu ipintzea obraz, esan ta kantatzen dituenak gauza torpek ero aitzen dituenak pozik, ta nork berakin ero bestekin dauzkenak ukiera ero eginbide desonestok ero deseatzen dituenak izatea.

        G. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez ostutzea.

        G. Zer agintzen da mandamentu ontan?

        E. Ez kendu, ez euki, ez nai izan bestenik jaben borondaten kontra.

        G. Zeintzuk egiten doe pekatu mandamentu onen kontra?

        E. Egiten dituenak otako erozeiñ gauza ez beste modun batera egiten dioenak kalte projimori bere ondasunetan gauza pisun.

        G. Ta ontan kalte egiten dioenak projimori, nola nai dala, geatzen die obligazion batekin?

        E. Geatzen die obligazio pisukin biurtzeko ta pagatzeko len baño len egin dioen kalte guztik.

        G. Zein da zortzigarrena?

        E. Testimonio falsorik ez jasotzea ez gezurrik esatea.

        G. Zer agintzen da mandamentu ontan?

        E. Ez juzgatzea agudo, (au da motibo ta fundamentu bage) projimon gaitzik, ta ez esan ta aitu aren faltak.

        G. Nork ausitzen do mandamentu au?

        E. Arrazoian kontra juzgatzen donak (au da, artarako fundamenturik asko bage), fama kentzen donak, gauza isille agertu ta gezurre esaten donak.

        G. Ta projimori fama kentzen dionak gauza pisun, esanez areati deliton bat falsoa ero egizkoa, baño gordea, ero botatzen diola arpegira bere faltak, geatzen da obligazion batekin?

        E. Geatzen da obligazioakin biurtzeko kendu dion onrea ta famea.

        G. Zer erautzitzen da beatzigarren ta amargarren mandamentun?

        E. Desonestidaden ta ondasunen deseok.

        M. Esan itzetzu Eliza Ama Santen mandamentuk.

 

Eliza Ama Santen mandamentuk die bost

        Lenengoa, meza osoa entzutea domeika guztitan ta jaietan. Bigarrena, konfesatzea urten beiñ gutxinaz, ero lenago uste bado izatea eriotzako peligroa, ero komulgatu bear bado. Irugarrena, komulgatzea, paskoa erresurreziokotan. Laugarrena, balur egitea Eliza Ama Santak agintzen donen. Bostgarrena, pagatzea amarrenak ta premizik Jainkon Elizeri.

        G. Zertako die amar mandamentu ok?

        E. Obetogo godetzeko Jainkon legekok.

        G. Ta lenengoa meza entzutea, zeintzuai obligatzen die?

        E. Uso arrazoizkoa dauken bautizatu guztiri.

        G. Ta nola entzun bear doe?

        E. Presente darela mezara atenziokin Jainkozko gauzan batera; gogoratzen ero errezatzen bezela deboziokin.

        G. Ta bear bezela erautsi bage dagon ark ezpado entzuten, ero egoten bada mezan ero parte señalatun baten atenzio bage, ero jartzen bada ez entzuteko peligron, nola pekatu egiten do?

        E. Mortalkiro.

        G. Ta bigarrena ta irugarrena konfesatzea ta komulgatzea zentzuai obligatzen die?

        E. Pekatu mortalan azpin obligatzen ditu uso arrazoizkoa dauzken guztik.

        G. Ta konfesatzen ta komulgatzen dienak sakrilejioz kunplitzen doe akin?

        E. Iñolare ez, ta bi gauza otako bakoitzen egiten ditue pekatu mortal bi.

        G. Ta baldin batek eriotzako peligron ez badauke konfesoreik, zer egin bear do?

        E. Ones-damuko akto egizko bat, konfesatzeko asmokin.

        G. Ta laugarrena dala balur egitea, zeintzuai obligatzen die?

        E. Ogei ta bat urte kunplitu dituenai.

        G. Ta nola balur egin bear da?

        E. Gordetzen dala bat janari debekatutati, ta jaten dola beiñ bakarrik eguerdin.

        G. Ta ontara faltatu bage artuko litzeke goizeti zerbait?

        E. Kausekin, urare ariñe, artu litzeke ontza bat bezela.

        G. Ta gauen?

        E. Artu litzeke kolaziorako konzienzi oneko jenten arten artzen dana, galdetzen diola onen gañen dudea donen, konfesore jakintsu bati.

        G. Ta bear bezelako kausa bage balur egiten ez doenak nola pekatu egiten doe?

        E. Mortalkiro.

        G. Ta aragik ez jateko agintzek balur egunetan ta gordetzetan, ez nastzeko otan aragie ta arraie jatordu baten, ta ez jateko arrautzak ta esnejakik garizuman ez baldinbado bulderik zeintzuai obligatzen die?

        E. Uso arrazoizkoa doen guztiri.

        G. Ta nola pekatu egiten doe gordetzen ez dituen ak?

        E. Mortalkiro, egunen faltatzen doen aldi guztitan.

        M. Esan itzetzu obra miserikordizkok.

 

Obra miserikordizkok die amalau,
zazpi animeri ta zazpi korputzeri dagokienak

        Animeri dagokienak die ok: Lenengoa, ez dakinari erakustea. Bigarrena, konseju ona ematea bear donari. Irugarrena, uts egiten dona zuzentzea. Laugarrena, bidebagek barkatzea. Bostgarrena, triste dagona postutzea. Seigarrena, gure projimon miserik ta argaltasunek pazienzikin sufritzea ero eramatea. Zazpigarrena, bizik, ta illek gaiti Jainkori erregutzea.

        Korputzeri dagokienak die ok. Lenengoa, gaixok ikustea. Bigarrena, gosek dagonari jaten ematea. Irugarrena, egarrik dagonari eraten ematea. Laugarrena, katibok erreskatatzea. Bostgarrena, narru gorrin dagona jantzitzea. Seigarrena, pelegrinori ostatue ematea. Zazpigarrena, illek lurpetzea.

        G. Zeatik deitzen zaie miserikordizkok?

        E. Zeatik ez diren zor juztiziz.

        G. Noiz obligatzen doe agintzen?

        E. Gizon aitun iritzin premi pisukok dienen.

        G. Obra miserikordizko eta kristauek egiten ditun beste on batzuk gaiti, naiz izan agintzezkok, naiz deboziozkok zer konsegitzen doe?

        E. Baldin badago Jainkon grazin, merezitu ak gaiti grazi ta glori geigo; pagatu oso akin bere pekatuk gaiti, ta iritxi Jaunegandik ondasunek ala animari dagokionak nola denborarako, konbeni bazako.

        G. Ta zeatik esaten dezu Jainkon grazin baldin badago?

        E. Zeatik obra onak egiñek pekatu mortalen daren atatik ez die merezillek, ez ere askodagarrik, baizik bakarrik erdietsik, bitarten ak gaiti, nolabait konsegitu leizke onegiñen batzuk Jaunegandik.

 

 

Laugarren partea

nun aitzea ematen don artu bear dien sakramentuk

 

        Ikusi degu nola dakizun zer sinistu, zer orazio ta zer obratu bear dezun; ikusi dezagun nola dakizun zer artu bear dezun, zein dan askena; esan itzetzu sakramentuk.

        Eliza Ama Santen Sakramentuk die zazpi: lenengo bostak die premizkok, izatez ero borondatez, ok bage ezin salbatu diteke gizona utzitzen baditu menosprezioz, beste bik die borondatezkok.

        Lenengoa, Bautismoa. Bigarrena, Konfirmazioa. Irugarrena, Penitenzie. Laugarrena, Komunioa. Bostgarrena, Aizken-unzioa. Seigarrena, Ordena. Zazpigarrena, Eskontza.

        G. Zer gauza die sakramentuk?

        E. Die señale agiri batzuk egiñek Jesukristo gure Jaunegandik, emateko guri ak gaiti bere grazie ta birtutek.

        G. Zer gauza da grazie?

        E. Da Jainkozko izate bat, egiten dona gizona Jainkon seme ta zerun jabe.

        G. Ta nola deitzo grazi oni?

        E. Santutzallea.

        G. Ta bada beste moduko grazin bat oriz gañera?

        E. Die beste batzuk deitzen diegunak egindazkok, ero laguntzek ta biotz mogidak, ok bage ezin daikegu asi, ez aurreratu, ez ere akabatu gauza eramangarririk betiko bizitzarako.

        G. Ta ok zer die?

        E. Jainkok ematen digun laguntze batzuk iges egiteko gaitzeti ta obratu ondo, nola dien sermoiak, ejenplo onak, eriotza bat batekok argi batzuk zeñekin Jainkok argi egiten dion gure zentzuai, ta deseo santu batzuk zeñekin mogitzen ditun gure borondatek onerako.

        G. Zer birtute ematen ditue sakramentuk grazikin baten?

        E. Batezere iru Teologalak ta Jainkozkok.

        G. Zeintzuk die?

        E. Fedea, esperantza, ta karidadea.

        G. Zer gauza da fedea?

        E. Sinistea ikusi ez genduna zeatik Jainkok aitzea eman don.

        G. Zer gauza da esperantza?

        E. Ustez izatea glorie Jainkon grazin ta gure obra onan bidez.

        G. Zer gauza da karidadea?

        E. Maite izatea Jainkoa gauza guztin gañen, ta gure projimok geuren buruk bezela, izaten gerala akin, ak gurekin izatea nai degun bezela.

        G. Zertako izan zan egiñe Bautismoko Sakramentue?

        E. Kentzeko pekatu jatorrizkoa, ta beste erozeiñ bautizatzen danegan arkitzen dana.

        G. Zer da pekatu jatorrizkoa?

        E. Pekatu ura zeñekin guztiok jaiotzen gan jabeturik gure lenengo gurasotatik.

        G. Ta uste bageko premin, nork bautizatu lezake?

        E. Erozein gizon ero emakume uso arrazoizkoa daukenak.

        G. Ta nola egiñ bear do?

        E. Botatzen diola ur berezkoa umen burun gañera ta esaten dola bautizatzeko intenziokin, nik bautizatzen zaitut Aitearen, Semearen ta Espiritu santun izenen.

        G. Zertako da sakramentu konfirmaziokoa?

        E. Konfirmatzeko ta fuerte ipintzeko bautismon artu gendun feden.

        G. Ta uso arrazoizkoa daukenak, ta artzen donak sakramentu au pekatu mortalen, egiten do pekatu?

        E. Mortalkiro.

        G. Ba zer egin bear do, artzen dola ez egiteko pekatu?

        E. Erabaki lenago egiten dola konfesio on bat.

        G. Zertako da Sakramentu Penitenzikoa?

        E. Bautizatu ezkero egindako pekatuk barkatzeko.

        G. Zer pekatu die ok?

        E. Mortalak ta bai ere benialak.

        G. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatea, egitea, uste izatea ero nai izatea zerbait Jainkon legen kontra gauza pisun.

        G. Zeatik deitzen zako mortala?

        E. Zeatik iltzen don egiten donaren animea.

        G. Ta noiz artzen degu Penitenziko Sakramentue?

        E. Konfesatzen geanen ondo ta artzen degunen absolbizioa.

        G. Zer parte dauzke penitenzik kentzeko pekatu mortala?

        E. Iru.

        G. Zeintzuk die?

        E. Biotzeko ones-damue, auzko konfesioa ta obrazko oso-pagatzea.

        G. Ta iru premizko gauza otan Sakramentu au artu nai donen, sartzen die besten batzuk?

        E. Bai jaune, ones-damun sartzen da enmendatzekoa asmoa ta konfesion konzienziko examina.

        G. Beraz orrela, zenbait gauza die premizkok artzeko Penitenziko Sakramentue, ero bat ondo konfesatzeko?

        E. Bost, ta die: konzienziko esamiña, biotzeko ones-damue, enmendatzeko asmoa, auzkoa konfesioa, ta obrazko oso-pagatzea.

        G. Zer da konzienziko esamiña?

        E. Da egitea zeregiñ eramangarrik, gogoratzeko bat konfesatu ez ditun pekatuz, pensatzen dola Jainkon ta Elizako mandamentatik (sic), zein tokitan ibilli dan, ta zer egitekok izan ditun, Jainkori argie eskatu ta gero ezagutzeko bere gaiztakerik.

        G. Zenbait modutan da biotzeko ones-damue?

        E. Bitan: bat obea, ta bestea ez aiñ ona deitzen dioguna izudamue.

        G. Zer da ones-damue?

        E. Jainkoa ofenditutako damu bat ura danagaiti, au da, izanagaiti txit ona, asmokin konfesatzeko, enmendatzeko ta kunplitzeko penitenzie.

        G. Ta zer da izudamue?

        E. Jainkoa ofenditutako damu bat pekatun itsusitasuneatik, ero infernun bildurreatik, ero glorie galdu dolako, asmokin konfesatzeko, ta gañerokok.

        G. Ta zeiñ da damu ontan onana?

        E. Ones-damue.

        G. Zeatik?

        E. Zeatik ones-damue dator amoriotik ta izudamue bildurretik; ones-damugaiti, bat konfesatu baño lenago barkatzen zako pekatu mortalak, ta jartzen da Jainkon grazin; baño izudamugaiti bakarrik ez die konsegitzen ondasun ok.

        G. Ta konfesatzeko bat ondo asko da izudamue, ero izan bear do ones-damue?

        E. Geianen esaten da asko izudamue; baño obe ta segurogo da eramatea ones-damue, ta au eukitzea egin bear do alegiñe konfesatzen danak.

        G. Ta noiz euki bear da damue?

        E. Konfesorek penitentea pekatutatik libratu baño lenago.

        G. Zer gauza da propositue?

        E. Asmo iraunkor bat sekula Jainkoa ez ofenditzeko pisuro.

        G. Zer da auzko konfesioa?

        E. Da esatea engañu ta gezur bage pekatu mortal guztik konfesoreri penitenzie kunplitzeko animokin.

        G. Ta isiltzen donak lotzaz pekatu mortalen bat ero konfesatzen donak egiñ ez don pisun bat, ero egiten do bere konfesioa damu ero propositu bage, ero penitenzie kunplitzeko animo bage, konfesatzen da ondo?

        E. Ez jaune, egiten do sakrilejio pisu bat, ta geatzen da obligaziokin itxultzeko konfesatzea konfesatu zitun ta ez zitun pekatuk, sakrilejioa eginzonakin.

        G. Ta zeintzuk sinistu leike ez izana damu ta propositurik euren konfesiotan?

        E. Apartatzen ez dienak peligrotatik, ta konfesio bat ta bestea ezkero eroitzen dienak pekatu atan bertan.

        G. Ta mogitzeko bat izatea damu ta propositue zer konbeniko zako egitea?

        E. Konfesatzea, allegatu baño lenago, eskatu Jauneri sokorri dezala bere laguntzekin, gogoratu puska baten Jaunek egin dion onegiñetan, ero bere pasio ta eriotzan, ero bere borondaten, ta beiñ ero geigo aldiz esan akto kontriziozkoa.

        G. Zer gauza da obrazko satisfazioa?

        E. Da oso-pagatzea Jainkori denporaldiko penak pekatukgaiti zor dana, kunplitzen dola konfesorek ipiñitzen don penitenzie.

        G. Ta nola pekatu egiten do penitenzie kunplitzen ez donak, ero berandutzen donak denpora asko kunplitzen?

        E. Mortalkiro izan ezkero penitenzi pisue.

        G. Ta oso-pagatu daikegu Jainkori pena denporaldikok gaiti, ipiñizen digun penitenzikin baño geiagokin?

        E. Bai jaune, Jainkon grazin egindako obra jenero guztikin, ta irabazitzen diela induljenzik.

        G. Ta zer gauza die induljenzik?

        E. Grazi batzuk zeintzuk gaiti ematen dan pena denporaldikon barkazioa, pagatu bear dana pekatuk gaiti bizitza ontan ero besten.

        G. Ta nola irabazi bear die?

        E. Egiten dola grazin dagola onetarako agintzen dana.

        G. Ta bizitza ontan oso-pagatu ez dituelako purgatoriora jun dienari, guk sokorritu ta lagundu daikiegu?

        E. Bai jaune, oso-pagatu daikegun obra akin berakin.

        G. Ta bear da beti, bat pekatu mortalen eroitzen danen konfesatu bereala barkatu daikion?

        E. Ondo izango litzeke, baño ez da bearra.

        G. Ba zer egin bear do?

        E. Izan egizko damu ones-damu obena bere pekatuna, enmendatzeko ta konfesatzeko asmokin Ama Eliza Santak agintzen donen.

        G. Zer gauza da pekatu beniala?

        E. Da pekatu mortalan bide bat.

        G. Zeatik otsegiten zako beniala?

        E. Zeatik laister, au da, erres erortzen dan gizona artan ta laister barkatzen zakon.

        G. Zenbait gauzagaiti barkatzen zako?

        E. Beatzigaiti.

        G. Zeintzuk die?

        E. Lenengoa, meza entzuteagaiti. Bigarrena, komulgatzeagaiti. Irugarrena, obispon bendezioagaiti. Laugarrena, Ni pekatarie esateagaiti. Bostgarrena, ur beinkatuegaiti. Seigarrena, ogi beinkatue gaiti. Zazpigarrena, Aite gurea esateagaiti. Zortzigarrena, sermoia aitzeagaiti. Beatzigarrena, petxuko golpegaiti, eskatzen diola barkazioa Jainkori.

        G. Zeatik osatzen dezu, eskatzen diola barkazioa Jainkori?

        E. Aitzea emateko pekatu benialan barkazioa konsegitzeko euki bear degula gauza ok gaiti an damun bat izatez gañera.

        G. Ta obligatuk gare konfesatzea pekatu benialak?

        E. Ez jaune, baño da ona ta protxugarrie.

        G. Ta azkeneko konfesioa ezkero benialak bakarrik daukenari, zer konbeniko zako egitea segurotzeko damu ta propositue?

        E. Konfesatu ere naiz konfesatu dedilla otatik lenagoko bizitzako pekatu mortalen bat.

        G. Zertako da Sakramentu guztiz santu Komuniokoa?

        E. Artzen degula bear dan prestaerekin izan dedin gure animen janarie ta geitu deigun grazie.

        G. Zeatik diozue bear dan prestaerekin?

        E. Agertzeko Sakramentu au ez dala izango gure animen janarie ezpadegu artzen bear bezela ala animen aldeti nola korputzen aldeti.

        G. Ba zer prestaera da premizkoa animen aldeti?

        E. Jainkon grazin egotea.

        G. Ta pekatu mortalen erori zana nola prestatu bear do komulgatzeko?

        E. Konfesatuta.

        G. Ta konfesatu ta gero akordatzen danak pekatun pisun batez zer egin bear do?

        G. Konfesatu ura lenago.

        E. Ta korputzen aldeti zer prestaera bear da izan?

        G. Etorri (ez izanen komunioa elizakokin) jan zarren, ez jan ta ez eran bage gauzan bat aurreko gaueko amabik ezkero.

        G. Zer artzen dezue Sakramentu guztiz Santu Komuniokon?

        E. Kristo Jainko ta gizon egiazkoa; zein dagon egiz Sakramentu guztiz Santu aldarekon.

        G. Au danez, zein dago ostin konsagratu ezkero?

        E. Jesukriston korputze bere odol, anima ta Jainkotasunekin baten.

        G. Ta kalizen?

        E. Jesukriston odola bere korputz, anima ta Jainkotasunekin baten.

        G. Au danez, Jesukristo guztie dago ostin ta kalizen?

        E. Jesukristo guztie dago osti guztin, ta guztie aren erozeiñ partetan ta igoal kalizen.

        G. Ta konsagrazioa ezkero badago ostin ogirik ero kalizen ardorik?

        E. Ez jaune, baizik ogin ta ardon itxurak, nola usai, kolore ta sabore, etc.

        G. Ta partitzen bada ostie ero dibitzen (sic) bada kalizen dagona partitzen ero dibitzen da Jesukristo?

        E. Ez jaune, dana oso getzen da parte guztitan ta parte bakoitzen.

        G. Ta komuniora allegatzen danak esan dien prestaera bage artzen do ere Jesukristo?

        E. Bai jaune, baño batere protxu bage, zeatik egiten do pekatu bat guztiz pisue.

        G. Ta esan danez gañera, protxatxen dien ari, zer konbeniko zaie egitea konsegitzeko onegiñ aundigok?

        E. Konsideratu komulgatu baño lenago zein dan atara datorren Jaune, ta egiñ akto fede, esperantzako ta karidadekok, ta artu ura umiltasun ta erreberenzi aundikin, ta eman gero grazik aiñ onegiñ aundie gaiti.

        G. Zertako da Sakramentu aizken-unziokoa?

        E. Iru gauzatarako.

        G. Zeintzuk die?

        E. Lenengoa, lenagoko bizitza gaiztoko arrastok ta kutzuk kentzeko. Bigarrena, animeri indarra emateko deabrun tentazion kontra. Irugarrena, korputzeri emateko osasune konbeni bazako. G. Ta uso arrazoizkora allegatu dienak, ta peligroko gaixon darenak badue obligaziorik Sakramentu au artzeko?

        E. Bai jaune, ta egiten doe pekatu mortala, baldin aldoela ezpadoe artzen, ero egiten badoe pekatu mortalen.

        G. Ba zer egin bear do pekatu mortalen dagonak artzeko bear dan bezela?

        E. Konfesatu lenago ta ezin badaike, egiñ akto kontriziozko egizko bat.

        G. Zertako da Sakramentu ordenakoa?

        E. Konsagratzeko ta ordenatzeko elizako ministro dignok, nola dien abadek, on urrangok ta urrangopekok.

        G. Elizako ministrok izan bear doe errespetatuk ta beneratuk batezere?

        E. Bai jaune.

        G. Zertako da eskontzeko Sakramentue?

        E. Eskontzeko ta emateko grazie eskonduai, onekin bizi ditezen baken alkarren arten ta azi ditezen semek zerurako.

        G. Ta sakramentu au artzeko bear dan prestaerekin da premizkoa eskontzen dienak Jainkon grazin egotea?

        E. Bai jaune, pekatu mortalan azpin.

        G. Ta Jainkon grazin arkitzen ez dienak nola prestatu bear doe?

        E. Konfesatuta.

 

Pekatu kapitalak die zazpi

        Lenengoa, Soberbie. Bigarrena, Kutizie. Irugarrena, lujurie. Laugarrena, Ira. Bostgarrena, gulerie. Seigarrena, onan damue. Zazpigarrena, nagitasune.

        G. Zeatik deitu ziozuen pekatu kapitalak zazpi geianen mortalak otsegiten zaienai?

        E. Deitzen zaie kapitalak zeatik dien atati jaiotzen dien beste bizion buruk, iturrik ta sustraiek bezela, ta mortalak deitzea ez datorkie aiñ ondo ba askotan ez die benialak baizik.

        G. Noiz die mortalak?

        E. Jainkon ta projimon karidaden kontra dienen.

        G. Noiz die Karidaden kontra?

        E. Akgaiti ausitzen danen Jainkon ero Elizen mandamentun bat gauza pisun.

        G. Zer da soberbie?

        E. Beste baño geigo izan zale nahasi bat.

        G. Zer da kutizie?

        E. Ondasunen deseoko zale txar bat.

        G. Zer da lujurie?

        E. Aragin gozotasun zikiñen nai gaizto bat.

        G. Zer da ira?

        E. Bengantzen deseo gaizto bat.

        G. Zer da gula?

        E. Jateko ta erateko zale geigi bat.

        G. Zer da enbidie?

        E. Besten onan damu bat.

        G. Zer da nagitasune?

        E. Obra onak egiteko animon erorkera.

 

Zazpi bizio on kontra die zazpi birtute

        Soberbin kontra umildadea. Kutizin kontra emanaie. Lujurin kontra kastidadea. Iran kontra pazienzie. Gularin kontra tenplanza. Enbidin kontra karidadea. Nagitasunen kontra eginaie.

        Animen etsaiek zeñetati iges egin bear degun die iru: Lenengoa, da Mundue. Bigarrena, Deabrue. Irugarrena, Aragie. G. Zein da mundue?

        E. Die munduko gizonak, gaiztok ta biurrik.

        G. Zein da deabrue?

        E. Da aingeru bat, zeiñ egiñik utseti Jainkok zerun, jaiki zalako Jainkon kontra beste askokin, amildu zon infernutan bere gaiztotasuneko lagunekin, deitzen dieguna deabruk.

        G. Zein da aragie?

        E. Da gure korputze bera, bere pasio ta jarkiera gaiztokin.

        G. Nola bentzitu ta iges egiten da munduegandik?

        E. Oni bentzitu ta iges egiten zako despreziatzen diela aren aunditasun ta banidadek.

        G. Nola bentzitu ta iges egiten da deanbrugandik?

        E. Oraziokin ta umiltasunekin.

        G. Nola bentzitu ta iges egiten da aragigandik?

        E. Au bentzitu ta iges egiten da balur, korputzeko laztasun ta azotekin, au da, etsai aundina, zeatik ezin bota daikegu aragie gugandi, mundue ta deabrue bai.

 

Birtute teologalak die iru

        Lenengoa, Fedea. Bigarrena, Esperantza. Irugarrena, Karidadea.

        G. Nola ez degu faltatuko birtute on aktok egiteko daukegun obligaziori?

        E. Errezatzen degula deboziokin ta askotan (bide dan bezela erozeiñ kristauek egitea) Kredoa, Aite gurea; ta esaten dola biotzetik akto kontriziozkoa.

 

Birtute kardinalak die lau

        Lenengoa, Prudenzie. Bigarrena, Justizie. Irugarrena, Indartasune. Laugarrena, Tenplanza.

        Korputzen zentzuk die bost. Lenengoa, ikusi begikin. Bigarrena, enzun belarrikin. Irugarrena, gustatu auakin. Laugarrena, usai egin sudurrekin. Bostgarrena, ikutu eskukin.

        G. Zertako eman zigun Jainkok zentzuk ta beste gañerako puzka guztik?

        E. Guztikin ta gauza guztitan bera serbigentzan.

 

Animen potenzik die iru

        Memorie, Zentzue ta Borondatea.

        G. Zertako Jainkok eman zigun memorie?

        E. Akordatzeko artzaz ta aren mesedez.

        G. Zertako eman zigun zentzue?

        E. Esagutzeko gure jaune ta argan pentzatzeko.

        G. Zertako eman zigun borondatea?

        E. Ama dezagun ontasunik aundina bezela, ta projimoa beratik.

        G. Ta zer gauza da gure animea, zeñenak dien potenziok?

        E. Da akabera bageko ispiritu bat Jainkok utseti egiñe bere antzera.

 

Espiritu santun doiak die zazpi

        Lenengoa, jakinduriko doia. Bigarrena, zentzuko doia. Irugarrena, konsejuko doia. Laugarrena, jakiteko doia. Bostgarrena, indartasuneko doia. Seigarrena, biotz berako doia. Zazpigarrena, Jainkon bildurrezko doia.

 

Espiritu Santun frutuk die amabi

        Lenengoa, karidadea. Bigarrena, bakea. Irugarrena, Animon firmetasune. Laugarrena, ondonaie. Bostgarrena, fedea. Seigarrena, kontinenzie. Zazpigarrena, espirituko poza. Zortzigarrena, pazienzie. Beatzigarrena, ontasune. Amargarrena, mansotasune. Amaikagarrena, modestie. Amabigarrena, kastidadea.

 

Zorionak die zortzi

        Zorionekok pobre dienak espirituz, zeatik ana dan zerutako erreinue. Zorionekok mansok, zeatik ak mendeatuko doen lurre. Zorionekok negar egiten doenak, zeatik ak izango dien poztuk. Zorionekok justiziri gose ta egarri dienak, zeatik ak izango dien asek. Zorionekok errukizkok, zeatik ak iritxiko doen errukie. Zorionekok biotz garbikok, zeatik ak ikusiko doen Jainkoa. Zorionekok bakezalek, zeatik ak izango die otsegiñek Jainkon semek. Zorionekok justizie gaiti persekuzioa padezitzen doenak zeatik ana dan zerutako erreinue.

        G. Zer esan degu oaiñ?

        E. Zortzi zorionak.

        G. Zer gauza die zortzi zorion ok?

        E. Espiritu Santun birtuten ta doian obrarik onanak.

        G. Zeintzuk die pobrek espirituz?

        E. Nai ez doenak, beñepein amorioz, onrarik ta aberastasunik gutxinik ere.

        G. Zeintzuk die mansok?

        E. Irarik ez doenak, ta ez ere kasi mogimenturik.

        G. Nola mendeatuko doe lurre?

        E. Euren burun jabek bezela.

        G. Zeintzuk die negar egiten doenak?

        E. Utzitzen dituenak atsegiñik txikinak ere.

        G. Zeintzuk die justizin gose ta egarri dienak?

        E. Ardurekin egiten dituenak bere egin bide guztik.

        G. Zeintzuk die errukizkok?

        E. Txit biotz berakok erbestekokin ere.

        G. Zeintzuk die biotz garbikok?

        E. Euren pasiotan guztiz mortifikatu dienak.

        G. Zeintzuk die bakezalek?

        E. Bakezko obrak egiten dituenak beregan ta bestetan.

        G. Zeintzuk die justizie gaiti persekuzioa padezitzen doenak?

        E. Gauza on guztitan firme darenak persegituk izanatik.

        G. Zeatik deitzen zaie ori zorionak?

        E. Zeatik otan dagon bizitza ontako zoriona ta besteko esperantzea.

        G. Zenbait die aitzenkik?

        E. Lau. Da esatea: Eriotza, Juizioa, Infernue ta Glorie.

        G. Zer da glorie?

        E. Egoera bat guztiz obena zeñetan daren ondasun guztik progatu bage gaitzen bat; nola infernun daren gaitz guztik progatu bage ondasunen bat.

        G. Ta gu libratzeko emendik, ta konsegitzeko ura zer egin bear degu?

        E. Gorde mandamentuk.

        G. Ta badie bide eramangarrin batzuk askos erraxago daizkegun gorde ok, ta zaitu gu aki faltatzea?

        E. Bai jaune.

        G. Zeintzuk die?

        E. Sakramentu Santuk sarri artzea, Jainkori eskeñtzea goizeti obrak, meza entzutea egun guztitan, errezatu errosario Birjiña guztiz Santeri; leitze Jainkozkoa, gogoratzea Jainkoz, konzienziko esamiñea gauetan; ta esatea gaiti batek badituela bide asko, autatu konfesore jakintsu, birtuoso ta prudente bat da mendeatu areana guztin.

        M. Ondo diozu, zeatik konfesore on baten aukera, Santu Franzisko Salesek dion bezela da oarkeren oarkera. Egin ba zuek onla, ba au izango zatzue aingeru bat bezela giatuko zaituena, aitatuz ok ta beste bidek, zuzen zoasten mandamentun bidetxigorretik, ta allegatu zaizten Jainkoa ikustea glorin, dana akaberea zertako izan giñen utseti egiñek.

        G. Jainkok eraman gaitzela guztiok arutza Amen.

 

Ni pekatarie eskueras

        Ni pekatarie konfesatzen nazaio Jainko guztiz aldonari, zorioneko beti dontzella Mariri, Santu Migel aingeru zorionekori, Santu Juan Bautistari, Santuk Pedro ta Pablo Apostoloai, Santu guztiai, ta zuri Aite pekatu egiñ dialako pisuro pensamentu, itz ta obrakin, nere kulpaz, nere kulpaz nere kulpa txit aundie gaiti; orreati erregutzen diot zorioneko beti dontzella Mariri, Santu Migel aingeru zorionekori, Santu Juan Bautistari, Pedro ta Pablo Apostolo santuai, santu guztiai ta zuri Aite Jainkozkoa, erregutu zazuela nigaiti Jainko gure Jauneri Amen.

 

Ones-damuko aktoa

        Nere Jesukristo Jaune Jainko ta gizon egizkoa, nere kriatzalle ta errendentorea, zu zerana izanagaiti, ta zeatik maite zaituan gauza guztin gañen, damu det biotz guztitik zu ofenditue, ta artzen det asmo iraunkorra ez geigo pekaturik egiteko, konfesatzeko ta kunplitzeko ipintzen zatan penitenzie, apartatzeko zu ofenditzeko bide guztitatik, eskeñtzen dizut nere bizi, obrak ta nekek pekatu guztin oso-pagurako, ta fiatzen naiz zure ontasun ta erruki aitzen-bagez, barkatuko diezula zure odol guztiz prezioso pasio ta eriotzen merezimentuk gaiti, ta emango diezula grazie enmendatzeko ta irauteko zure serbitze santun nere bizin akabera arten Amen.

 

Orazio laburre eskeñtzeko goizeti
eguneko obra guztik Jainkon obra ta glorira

        Nik ematen dizut eskerrak ero grazik, nere Jainkoa zure esku ongilletik artu dituan onegiñ guztik gaiti, ta batezere utsi diezulako allegatzea gaurko egunera, zeñetan zure onra ta glorira eskeñtzen dizut nere pensamentu, itz ta obra guztik Jesukriston odol ta merezimentukin, ta artzen det asmo iraunkorra zure grazikin ez ofenditzeko zu; lagundu ba, ni, Jaune, zure laguntzekin orrela egiteko, Jesukriston merezimentuk gaiti, Ama guztiz santenak gaiti ta Santu guztinak gaiti. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa