www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Klaudio Otaegi
1863-1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

AZPEITIKO DOTRINA

 

 

Kristaubaren doktrinarako sarrera

 

        Kristau fiel guztiyak daure obligatubak deboziyoa izatera biotz guztitik Jesus gure argiyaren Kurutze Santubakin zeñian ill nai izan zuan gu ateratziatik pekatubaren mendetik eta diabruaren katiberiyotik. Orregatikan bada oitu biar zera ala ziñatzera nola Aitaren egitera iru kurutze egiñaz. Lenengua bekokiyan, Jangoikuak libra gaitzan pensamentu txarretatik. Bigarrena auan Jangoikuak libra gaitzan itz gaiztoetatik. Irugarrena bularrian Jangoikuak libra gaitzan obra eta deseo gaiztoetatik onela esanaz: Kurutze + Santubaren Señaliatik gure + etsaietatik libra gaitzatzu gure Jauna + eta Jaungoikua. Aitaren, eta Semiaren eta Espiritu Santubaren izenian Amen.

 

 

Kredua

 

        Sinisten det Jaungoiko Aita, guztiz aldunian, Zerubaren eta lurraren egintzalleagan, eta aren seme bakar Jesukristo gure Jaunagan zeiñ sortu zan Espiritu Santubaren obraz eta graziyaz jaio zan Mariya Birjiñagandik; padezitu zuan Ponzio Pilatosen agintzearen azpiyan, izan zan kurutzian josiya, illa eta enterratuba, jatxi zan infernubetara, piztu zan illen artetik irugarren egunian, igo zan zerubetara, eta dago jarririk Jaungoiko Aita guztiz aldunaren eskuiko aldetik; andik etorriko da biziyak eta illak juzgatzera. Sinisten det Espiritu Santuagan, Eliza Ama Santa Katolika, Santuben Komuniya, pekatuben barkaziyua, aragiyaren piztutzia, eta bizitza sekulakua. Amen.

 

 

Artikulu fedekuak dira amalau

 

        Lenengo zazpirak tokatzen zaizka Jaungoikotasunari, eta beste zazpirak gure Jaun Jaungoiko eta gizon egiyazkuaren umanidade Santubari.

 

        Jaungoikotasunari tokatzen zaizkanak dira auek.

 

        Lenengua, sinistu Jaungoiko guztiz aldun bakar baten.

        Bigarrena sinistu Aita dala.

        Irugarrena, sinistu Semia dala.

        Laugarrena sinistu Espiritu Santuba dala.

        Bostgarrena, sinistu Kriadoria dala.

        Seigarrena, sinistu Salbadoria dala.

        Zazpigarrena, sinistu Glorifikadoria dala.

 

        Umanidade Santubari tokatzen zaizkanak dira auek.

 

        Lenengua, sinistu Jesukristo gure Jauna, gizona dan partetik izan zala sortuba Espiritu Santubaren obraz eta graziyaz.

        Bigarrena, sinistu jaio zala Santa Mariya Birjiñagandik, gelditzen zala dontzella, jaio baño len, jaiotzean, eta jaio ezkero.

        Irugarrena, sinistu artu zitubala eriyotza eta pasiyua gu pekatariyak salbatziatik.

        Laugarrena, sinistu jatxi zala infernubetara, eta bere etorrera santubari itxoiten zeuren Guraso Santuben animak atera zitubala.

        Bostgarrena, sinistu piztu zala illen artetik irugarren egunian.

        Seigarrena, sinistu igo zala zerubetara, eta dagoala jarririk Jaungoiko Aita guztiz aldunaren eskuiko aldetik.

        Zazpigarrena, sinistu etorriko dala biziyak eta illak juzgatzera, esan nai det, onai ematera gloriya, zergatik aren mandamentu Santubak gorde zituben, eta gaiztuai pena sekulakua zergatik gorde etzituben.

 

 

Aita guria

 

        Aita guria zerubetan zaurena, santifikatuba izan bedi zure izena; betor gugana zure erreinua; egin bedi zure borondatia ala zeruban nola lurrian. Eman iguzu eguneroko gure ogiya, eta barkatu izkutzu gure zorrak, guk gure zordunai barkatzen diegun bezela, eta ez gaitzatzula utzi tentaziyuan erortzen, baizikan libra gaitzatzu gaitzetik. Amen. Abe Mariya, graziyaz betia, Jauna da zurekin, beinkatuba zera zu andra guztiyen artian, eta beinkatuba da zure sabeleko frutuba Amen. Santa Mariya, Jaungoikuaren Ama erregutu ezazu gu pekatariyok gatik orain eta gure eriyotzako orduban Amen.

 

 

Salbia

 

        Jaungoikuak salba zaitzala Erregiña eta Ama errukitsua, bizitza, gozotasun eta esperantza guria. Jaungoikuak salba zaitzala; zuri otska gaure Ebaren ume desterratubak, zugana gaure suspiriyoz eta negarrez negarrezko leku onetan. Ia bada Andria, gure bitartekua, itxuli itzatzu gugana zure begi errukitsu oiek, eta destierro onen ondoren erakutsi iguzu Jesus zure sabeleko frutu beinkatuba. O errukitsuba! O biotz beraduna! O Birjiña Mariya gozua! erregutu ezazu gugatik Jaungoikuaren Ama Santa merezi dezagun iritxitzia Jesukristo gure Jaunaren promesak. Amen.

 

 

Jaungoikuaren legeko mandamentubak dira amar

 

        Lenengo irurak tokatzen zaizka Jaungoikuaren onrari, eta beste zazpirak projimuaren probetxubari.

        Lenengua, Jaungoikua maite izatia gauza guztiyen gañian.

        Bigarrena, aren izen Santubaz juramentu alferrik ez egitia.

        Irugarrena, jai egunak santifikatzia.

        Laugarrena, aita eta ama onratzia.

        Bostgarrena, ez iñor iltzia.

        Seigarrena, lujuriyako pekaturik ez egitia.

        Zazpigarrena, ez ostutzia.

        Zortzigarrena, testimoniyo gezurrezkorik ez jasotzia eta gezurrik ez esatia.

        Bederatzigarrena, projimuaren emasterik ez deseatzia,

        Amargarrena, besteren ondasunik ez deseatzia.

        Amar mandamentu auek enzerratzen dira bitan: Jaungoikua serbitzian eta maite izatian gauza guztiyen gañian eta projimua gure buruba bezela Amen.

 

 

Kristaubaren doktriñarako deklaraziyua,
galdetzen eta erantzuten dala

 

        Galdetzen det: Kristauba zera?

        Erantzuten det: Bai Jaungoikuaren graziyaz.

        G. Kristaubaren izen au norgandik izan zenduban?

        E. Kristo gure Jaunagandik.

        G. Zer esan nai du Kristaubak?

        E. Kristoren gizona.

        G. Zer aditzen dezu Kristoren gizonagatik?

        E. Jesukristoren fedia duan gizona, zeñak artu zuan bataiuan, eta dago eskeñirik aren serbiziyo santura.

        G. Zein da Kristaubaren señalia?

        E. Kurutze santuba.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik dan Kristo kurutzian josiyaren itxura, zeñian erredimitu ginduzen.

        G. Zenbait modutan egiten du kristaubak señale au?

        E. Bitan.

        G. Zein dira?

        E. Ziñatzia eta Aitaren egitia.

        G. Zer gauza da ziñatzia?

        E. Iru kurutze egitia eskuiko eskuko biatz lodiyarekin. Lenengua bekokiyan. Bigarrena auan. Irugarrena petxubetan, itz egiten duala Jaungoiko gure Jaunarekin.

        G. Erakutsi nola?

        E. Kurutze Santubaren + señaliatik, gure + etsaietatik, libra gaitzen + gure Jaune eta Jaungoikua.

        G. Zergatik ziñatzen zera bekokiyan?

        E. Libra gaitzan Jaungoikuak pensamentu txarretati.

        G. Zergatik auan?

        E. Libra gaitzan Jaungoikuak itz gaiztuetatik.

        G. Zergatik bularrian?

        E. Libra gaitzan Jaungoikuak obra eta desio gaiztuetatik.

        G. Zer gauza da Aitaren egitia?

        E. Kurutze bat egitia eskuiko eskubaren biatz birekin, bekokitik petxuraño, eta ezkerreko sorbaldatik eskuikoraño, ots egiten diyola Trinidade guztiz Santari.

        G. Erakutsi nola?

        E. Aitaren eta Semiaren + eta Espiritu Santubaren izenian Amen.

        G. Noiz egin biar degu señale au?

        E. Obra on bat asitzen degun guziyan, edo aurkitzen geranian premiya, tentaziyo edo perillen batian, batez ere oiti jaikitzian, elizan sartzian, jatorduban eta oiratzian.

        G. Zergatik onenbeste bider?

        E. Zergatik beti eta leku guziyetan gure etsaiak gonbatitu eta persegitzen gaituben.

        G. Zer etsai dira auek?

        E. Demoniua, munduba eta aragiya.

        G. Beraz badu kurutziak birtutea etsai oien kontra?

        E. Bai jauna.

        G. Nundik dauka kurutziak birtute ori?

        E. Kristok bere eriyotzarekin an bentzitu zitubalako.

        G. Kurutzia adoratzen dezunian nola esaten dezu?

        E. Adoratzen eta beinkatzen zaitugu Kristo bada zure kurutze Santubarekin libratu zenduban munduba.

 

Kristaubaren doktrinarako partiziyua

        Ikusi degu kristauba zerana, kristaubaren izen eta señaliatik: esaidazu bada oraiñ.

        G. Zenbait gauza jakin biar ditu kristaubak uso arrazoizkora etortzen danian?

        E. Lau gauza.

        G. Zeintzubek dira?

        E. Zer sinistu, zer oraziyo egiñ, zer obratu eta zer artu biar duan jakitia.

        G. Nola jakingo du zer sinistu biar duan?

        E. Jakiñarekin Kredua edo artikulu fedekuak.

        G. Nola jakingo du zer oraziyo egin biar duan?

        E. Jakiñarekin Aita guria eta elizako beste oraziyuak.

        G. Nola jakingo du zer obratu biar duan?

        E. Jakiñarekin Jaungoikuaren legeko eta Eliza Ama Santaren Mandamentubak, eta obra miserikordiyazkuak.

        G. Nola jakingo du zer artu biar duan?

        E. Jakiñarekin Eliza Ama Santaren Sakramentubak.

 

 

Kristaubaren doktriñarako lenengo partia

zeñean ematen diran aditzera kredua eta artikulu fedekuak

 

        Lenengora etortzian; Esan ezazu.

        G. Nork esan zuan kredua?

        E. Apostolubak.

        G. Zertako?

        E. Fedeko gauzak guri erakusteko.

        G. Eta zuk zertako esaten dezu?

        E. Kristaubak degun fede au aitortzeko.

        G. Zer gauza da Fedia?

        E. Sinistia ikusi ez deguna.

        G. Ikusi zenduban Jesukristo jaiotzen?

        E. Ez jauna.

        G. Ikusi zenduban illtzen edo zerura igotzen?

        E. Ez jauna.

        G. Sinisten dezu?

        E. Bai jauna sinisten det.

        G. Zergatik sinisten dezu?

        E. Zergatik Jaungoiko gure Jaunak ala argitu zuan eta Eliza Ama Santak onela erakusten digun.

        G. Zer gauza dira kristaubak bezela dauzkatzunak eta sinisten dituzunak?

        E. Eliza Ama Santa Erromakuak dauzkanak eta sinisten ditubanak.

        G. Zer dira zuk eta Eliza Ama Santa Erromakuak daukazubenak eta sinisten dituzubenak?

        E. Artikulu fedekuak, Kreduan dauren bezela.

        G. Zer dira artikulu fedekuak?

        E. Dira gure fedeko misteriorik prinzipalenak.

        G. Zertako dira artikulu fedekuak?

        E. Berri emateko Jaungoiko gure Jaunarena, eta Jesukristo gure Redentoriarena.

        G. Zein da Jaungoikua?

        E. Da gauza bat esan eta uste alditekian izaterik aundi eta arrigarriyena; Jaun bat atzen gabe ona, guziya dezakiana jakintsuba, txusena, gauza guztiyen asiera eta akabera.

        G. Trinidade guztiz Santa nor da?

        E. Da Jaungoikua bera Aita, Semia eta Espiritu Santuba, iru persona diferentiak eta Jaungoiko egiyazko bat.

        G. Aita Jaungoikua da?

        E. Bai, jauna.

        G. Semia Jaungoikua da?

        E. Bai, jauna.

        G. Espiritu Santuba Jaungoikua da?

        E. Bai, jauna.

        G. Iru Jaungoiko dira?

        E. Ez, jauna. Baizikan Jaungoiko egiyazko bakar bat.

        G. Aita Semia da?

        E. Ez, jauna.

        G. Espiritu Santuba da Aita edo Semia?

        E. Ez, jauna.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik iru personak diran diferentiak, Jaungoiko egiyazko bakar bat bada ere.

        G. Ori orrela izanik, zenbat izate, zentzu eta borondate daure Kristogan?

        E. Izate bat, zentzu bat eta borondate bat bakarra.

        G. Eta zenbait persona?

        E. Iru diferentiak, zeñak diran Aita, Semia ta Espiritu Santuba.

        G. Nola da Jaungoiko guztiya dezakiana?

        E. Zergatik bere nai izatearekin beste gabe egin dezakian nai duan guztiya.

        G. Nola da egintzallea?

        E. Zergatik utsetik egin zituban gauza guztiyak.

        G. Zertarako egin zuan Jaungoikuak gizona?

        E. Bera mundu onetan serbitzeko, eta gero betiko biziyan poztutzeko.

        G. Nola da salbatzallia?

        E. Zergatik ematen duan graziya eta barkatzen dituan bekatubak.

        G. Nola da gloria emantzallia?

        E. Zergatik aren graziyan irauten duanari ematen diyon gloriya.

        G. Jaungoikuak badu korputz iruririk guk bezela?

        E. Jaungoikua dan aldetik ez, zergatik dan Espiritu garbiya, baña bai gizona dan aldetik.

        G. Iru persona Jaungoikozko auetatik zeiñ egin zan gizon?

        E. Bigarrena zeña dan Semia.

        G. Aita egin zan gizon?

        E. Ez, jauna.

        G. Espiritu Santuba egin zan gizon?

        E. Ez, jauna.

        G. Zein bada?

        E. Semia bakarrik, zeñeri gizon egiñik deritza Jesukristo.

        G. Ori orrela izanik nor da Jesukristo?

        E. Da Jaungoiko biziyaren Semia gu salbatziagatik eta nola bizi erakustiatik gizon egin zana.

        G. Eta zenbat izate, borondate eta zentzu arkitzen dira Kristogan?

        E. Bi izate bata Jaungoikozkua eta bestia gizonezkua; bi borondate Jaungoikozkua bat eta gizonezkua bestia; eta bi zentzu bat Jaungoikozkua eta bestia gizonezkua.

        G. Eta zenbait persona eta memoriya?

        E. Persona bat bakarra Jaungoikua dan aldetik, zeña dan Trinidade guztiz santaren bigarren persona, eta memoriya bat bakarra gizona dan aldetik, zergatik Jaungoiko dalarik ez dauka memoriyarik.

        G. Zer esan nai du Jesusek?

        E. Salbatzallia.

        G. Zertatik salbatu ginduzen?

        E. Gure bekatutik eta deabruaren mendetik.

        G. Zer esan nai du Kristok?

        E. Untatuba.

        G. Zerekin izan zan untatuba?

        E. Espiritu Santubaren graziyaz eta doaiaz.

        G. Kristo gure Jauna nola sortu, eta jaio zan ama donzellagandik?

        E. Obratzen zuala Jaungoikuak sortitzaren legetatik kanpora eta mirariz.

        G. Zergatik esaten dezu sortitzaren legetatik kanpora eta mirariz?

        E. Zergatik Jesukristo ez sortu eta ez jaio zan beste gizonak bezela.

        G. Bada nola obratu zan sortzera aren misteriyuba?

        E. Mariya dontzellaren entrañaetan egin zuan Espiritu Santubak Señora onen odol txit garbitik, gorputz bat guztiz perfetua, egin zuan ezerezetik anima bat eta alkartu zuan korputzarekin, eta ordubantxe bertan gorputz eta anima auei juntatu zitzaien Jaungoikuaren Semia, eta modu onetan lenago Jaungoikua bakarrik zana egin zan gizon Jaungoikotasuna utzi gabe.

        G. Eta nola jaio zan mirariz?

        E. Mariya guztiz Santaren sabeletik ateratzen zala bere donzellatazunaren kaltegabe, kristal batetik eguzkiyaren argitasuna sartzen dan moduban, hura ausi eta zikindu ere gabe.

        G. Eta gero bere Ama beti bizi izan donzella?

        E. Bai, jauna, beti.

        G. Zergatik nai izan zuan Kristok ill gurutzian?

        E. Libratziagatik gu pekatutik eta betiko eriotzagandik.

        G. Nola bada erori giñan artan?

        E. Egiten zuala pekatu gure lenengo guraso Adanek, zeñen guztiyok egin genduan bekatu.

        G. Zer aditzen dezu Kristo ill eta gero jetxi zan infernubagatik?

        E. Ez kondenatuben tokira, baizikan linbora onak zeudenera.

        G. Zer bada, infernu bat baño geiago dira?

        E. Bai, jauna, lau dira lurraren zentro edo barruban, eta deritzen zaie, kondenatuben infernuba, purgatoriyua, aurren linboa, eta anima onen linboa.

        G. Eta zer gauza dira?

        E. Kondenatuben infernua da tokia, zeñera juten diran bekatu mortalian iltzen diranak beti an oñazatubak izateko. Purgatoriyua da tokia, zeñera juten diran Jaungoikoaren graziyan illtzen diranen animak oso pagatu gabe bere pekatubakgatik, izateko an purgatubak oñaze aundiyakin. Aurren linboa da tokiya, zeñera juten diran uso arrazoizkora etortzera baño lenago bataiatu gabe iltzen diranen animak; eta anima onaena da tokiya, zeñera juten ziran gure erredenziyua egin arte Jaungoikuaren graziyan iltzen ziranen animak, oso purgatu eta gero, eta Jesukristo izatez eta egiaz jetxi zan toki hura bera.

        G. Nola jetxi zan?

        E. Anima eta Jaungoikotasuna baturik

        G. Eta gorputza nola gelditu zan?

        E. Baturik bere Jaungoikotasunarekin.

        G. Nola piztu zan irugarren egunian?

        E. Biurtzen zirala bitzera bere gorputz eta anima gloriosua ez beñere berriz iltzeko.

        G. Nola igo zuban Zeruetara?

        E. Bere birtutez.

        G. Zer da egotia eseririk Aita Jaungoikuaren eskuiko eskutik?

        E. Izatea aitak ainbat gloriya Jaungoikua dan partetik, eta beste erozeñek baño geiago gizona danetik.

        G. Noiz etorriko da biziyak eta illak juzgatzera?

        E. Mundubaren akaberan.

        G. Eta orduban piztuko dira ill guztiyak?

        E. Bai, jauna, lengo gorputz eta animakin berakin.

        G. Eta mundubaren akabera baño lenago izango dira gizonak juzgatubak?

        E. Bai, jauna, guztiyak bere biziyaren akaberan juzgatu eta erabakiko ditu Jaungoikuak onai betiko gozatzia Jaungoikoa zeruban, eta gaiztuai betiko oñazak padezitzia infernuban.

        G. Zer siñisten dezu esaten dezunian sinisten det Santuen Komuniyua?

        E. Kristau leialak debela parte besteen animen ondasunetan gorputz baten partiak bezela, zein dan Eliza.

        G. Zer da Eliza?

        E. Da kristau leialen batzarra, zeñen buruba dan Aita Santuba.

        G. Nor da Aita Santuba?

        E. Da Eliz gizon guztiyen buru Erromakua, lurrian Kristoren ordekoa, zeñi guztiyok gaudek (sic) obligaturik obedezitzera.

        G. Kredua eta Artikuluaz gañera, besterik sinisten dezu?

        E. Bai, jauna, Eskritura Santuban dauan guztiya, eta Jaungoikuak Elizari agerturik daukan guztiya.

        G. Zer gauza dira oriyek?

        E. Ez ori niri galdetu, bada naiz ezjakiña, baditu Eliza Ama Santak jakingo duenak erantzuten.

        M. Ondo diyozu; jakinsubai dagokiye kontu ematia fede santuko gauza guztiyena eta ez zuri; zuentzat asko da ematia Artikulubenak Kreduan dauren bezela.

 

 

Dotriña kristianaren bigarren partia

zeñian aitzera ematen dan zer eskatu biar dan,
eta Ama Eliza Santaren oraziyuak

 

        Ikusi degu nola dakizun sinistu biar dezuna, zeñ dan estreñakua; gatozen bigarrenera zer dan eskatu biar dana.

        G. Esan ezazu: Nork esan zuan Aita guria?

        E. Jesukristok.

        G. Zertako?

        E. Guri oraziyoa egiten erakusteko.

        G. Zer gauza da oraziyoa egitia?

        E. Da jasotzia biotza Jaungoikoana eta eskatzia berari mesediak.

        G. Zenbait modutan da oraziyua?

        E. Bitan, aozkua eta zentzuzkoa.

        G. Zer da zentzuzkoa?

        E. Da egiten dana animaren potenziyak ibilkatzen dirala, akordatzen gerala memoriyarekiñ gauza onen batez, pensatzen eta ikusten degula zentzubarekin bere gañez, eta egiten ditugula borondatiarekin amoriyozko egite batzubek, nola diran bekatuben damutasuna, edo asmo batzubek, nola diran konfesatzeko edo bizitza mudatzeko.

        G. Zer da aozkua?

        E. Da itzak esanaz egiten deguna; (konturako), egiten deguna Aita guria esaten degunian.

        G. Eta nola egin biar da oraziyua?

        E. Atenziyo, umiltasun, konfianza eta iraupenarekin.

        G. Aita guria esaten dezunian, zeñekin itz egiten dezu?

        E. Jaungoiko gure Jaunarekin.

        G. Nun dago Jaungoiko gure Jauna?

        E. Leku guztiyetan, batez ere zerubetan eta Aldareko Sakramentu guztiz Santuban.

        G. Eta Kristo gizona dan aldetik nun dago?

        E. Zeruban eta Aldareko Sakramentu guztiz Santuban bakarrik.

        G. Zein da oraziyuetan onena?

        E. Aita guria.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik Jesukristok esan zuan bere aotik, Apostoluen eskabidez.

        G. Zergatik geiago?

        E. Zergatik dituban zazpi eskabide karidade guziyan fundatubak.

        G. Zein dira?

        E. Lenengua da santifikatuba izan bedi zure izena.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide orretan?

        E. Jaungoikuaren izena izan dedilla ezagutua eta onratua mundu guztiyan.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Betor gugana zure erreñuba.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide orretan?

        E. Erreiña dezala Jaungoikuak gure animetan, emen lurrian graziyarekin, eta gero eman dizaigula gloriya.

        G. Zeiñ da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatea ala zeruban nola lurrian.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide orretan?

        E. Egin dezagula Jaungoikuaren borondatia lurrian gaurenak, zorionekuak zeruban egiten deben bezela.

        G. Zein da laugarrena?

        E. Eman iguzu eguneroko gure ogiya.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide orretan?

        E. Eman dizaigula Jaungoikuak korputzari konbeni zaion janariya eta animarentzat graziya eta sakramentubak.

        G. Zein da bostgarrena?

        E. Barkatu izkutzu gure zorrak guk guri zor diguenai barkatzen diyegun bezela.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide orretan?

        E. Barkatu deizkigula Jaungoikuak gure bekatubak, guk barkatzen diyegun bezela kalte eta gaitz egin diguenai.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Ez gaitzatzula utzi tentaziyuan erorten.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide orretan?

        E. Ez dizaigula utzi Jaungoikuak ez erorten, eta ez leku ematen pensamentu eta tentaziyo gaiztoai, zeintzubekin deabrubak alegiñ egiten dun gu bekatuban erori erazitzera.

        G. Zeiñ da zazpigarrena?

        E. Baizik libra gaitzatzu gaitzetik.

        G. Zer eskatzen dezu eskabide orretan?

        E. Libra gaitzala Jaungoikuak anima eta gorputzeko gaitz eta peligro guztiyetati.

        G. Bada zergatik lenengo esaten dezu Aita guria zerubetan zaurena?

        E. Jasotzeko biyotza Jaungoikuana eta eskatzeko umiltasun eta konfiantzarekin.

        G. Zer esan nai du azkenian esaten dezun itz Amen ark?

        E. Ala izan dedilla.

        G. Zer oraziyo esaten dizkatzu batezere gure Ama Birjiñari?

        E. Abe Maria eta Salbia.

        G. Zeñek esan zuan Abe Maria?

        E. Aingeru S. Gabrielek etorri zanian diosala egitea (sic) gure Señora Maria Birjiñari.

        G. Zeñek esan zuan Salbia?

        E. Ama Eliza Santak dauka arturik.

        G. Zertako?

        E. Eskatzeko mesediak gure Señorari.

        G. Abe Maria edo Salbia esaten dezunian, zeñekin itz egiten dezu?

        E. Gure Señora Mariya Birjiñarekin.

        G. Nor da gure Señora Mariya Birjiña?

        E. Da Andra bat birtutez betia, Jaungoikuaren Ama eta dagoana zeruban.

        G. Eta aldarian dagoana zeiñ da?

        E. Da zeruban dagoanaren iduri bat.

        G. Eta zertako dago an?

        E. Artatik akorda gaitezen zeruban dauanaz, eta bere iduriya izanik erreberenziyatu dezagun.

        G. Bada igual egin biar diyezu beste Santuben imajiña eta errelikiai.

        G. Egin biar diyegu oraziyo aingeru eta Santuai ere?

        E. Bai, jauna, gure bitartekoai bezela.

        G. Zer gauza dira Aingerubak?

        E. Dira zorioneko espiritu batzuek daurenak zeruban Jaungoikua gozatzen.

        G. Zertako egin zituban Jaungoiko gure Jaunak?

        E. Beti alabatu eta beinkatu dezaten.

        G. Eta zertako geiago?

        E. Aren ministruak bezela goberna dezaten Eliza eta gorde ditzaten gizonak.

        G. Beraz badezu zuk ere Aingeru guardakuba?

        E. Badet eta gizon bakoitzak dauka beria.

        M. Bada izan egiozu deboziyo aundiya eta enkomendatu berari egunero.

 

 

Dotrina kristianaren irugarren partia

zeñian aditzera ematen dan zer obratu biar dan

 

        Ikusi degu zer sinistu eta zer oraziyo egin biar dezun. Esan ezazu.

        G. Zein da Jaungoikuaren legeko lenengo mandamentuba?

        E. Maite izatia Jaungoikua gauza guztiyen gañean.

        G. Nork maite izaten du Jaungoikua?

        E. Aren mandamentu santubak gordetzen ditubanak.

        G. Zer da Jaungoikua maite izatia gauza guztiyen gañian?

        E. Naiago izatia galdu guztiyak bera ofenditu baño.

        G. Zertara geiago obligatzen gaitu mandamentu onek?

        E. Adoratzera Jaungoikua bakarrik, korputzeko eta animako erreberentzi guztiyarekin, sinisten eta esperatzen degula beregan fede biziyarekin.

        G. Nork egiten du pekatu onen kontra?

        E. Idoloetan edo Jaungoiko falsoetan adoratu edo sinisten duanak, fedearen kontra gauzaren bat sinisten duanak, edo dudatzen duanak bere misterioren batian edo premiyazkuak ez dakitzanak; egiten ez ditubanak obligatuba daguanian Fede, Esperantza eta Karidadeko aktuak, edo deskonfiatzen du Jaungoikuaren errukitasunez, edo artzen du ezdiñaro sakramenturen bat.

        G. Nork geiago?

        E. Sinisten duanak aztikeriyetan edo soginkeriyak usatzen dituanak.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Aren izen Santubaz juramentu alperrik ez egitia.

        G. Nork egiten du juramentu alperrik?

        E. Juramentu egiten duanak egiya gabe, justiziya gabe eta premiya gabe.

        G. Zer da juramentu egitia egiya gabe?

        E. Juramentu egitia sentitzen duanaren kontra edo gezurretan.

        G. Eta zer pekatu egiten du juramentu egiten duanak egiya gabe, edo dudarekin juramentu egiten duana egiya otedan?

        E. Guztiz mortala naiz izan dedilla juramentuba gauza ariñaren gañian.

        G. Zer da juramentu egitia justiziya gabe?

        E. Juramentu egitia gauza bidegabeko eta txar bat, konparaziyora, projimuari gaitzen bat egitia.

        G. Eta zer pekatu egiten du juramentu egiten duanak justiziya gabe?

        E. Guztiz mortala baldin bidegabeko gauza pisuba bada, eta ariñtxo baldin bada ariña.

        G. Zer da juramentu egitia premiya gabe?

        E. Juramentu egitia motibo aundi bat gabe, edo gauza ezerez bategatik.

        G. Zer pekatu da au?

        E. Ariña ezpazaio faltatzen egiyari, justiziyari eta juramentubari.

        G. Eta egiten duanak juramentu, boto edo promesa gauza on bat egiteko, dago obligatuba hura kunplitzeko?

        E. Bai, jauna, eta hura ez kunplitzea edo berandutzia asko da pekatu mortala baldin gauza pisuba bada.

        G. Eta pekatu da juramentu egitia kriaturakgatik?

        E. Bai, jauna, zergatik aietan egiten zaion juramentu egilliari.

        G. Nola juramentu egiten da kriaturakgatik?

        E. Esanaz, konparaziyora, nere animiatik, zerubagatik, lurragatik, etc, au ala dala.

        G. Zer erremediyo dago juramentu alperrik ez egiteko?

        E. Oitutzea esatera bai edo ez Kristok erakusten digun bezela.

        G. Eta eragozten da beste gauzaren bat mandamentu onetan?

        E. Bai, jauna, eragozten da ere blasfemiya, zeña dan esatia bidegabeko itzak Jaungoikuaren eta beren santuben kontra, eta au da pekatu mortala.

        G. Zein da irugarrena?

        E. Jai egunak santifikatzia.

        G. Nork santifikatzen ditu jai egunak?

        E. Meza osoa entzun eta aietan premia gabe biarrik egiten ez duanak.

        G. Eta zer pekatu egiten du jaietan premiya gabe biarra egiten duanak?

        E. Pekatu mortala baldin ordu bi baño geiago biar egiten badu, baño gutxiago egin ezkero ariña geienean.

        G. Zeiñ da laugarrena?

        E. Aita eta ama onratzia.

        G. Nork onratzen ditu gurasoak?

        E. Obedezitzen, laguntzen eta erreberentziatzen ditubanak.

        G. Zeintzubek pekatu mortala egiten debe onen kontra?

        E. Etxeko gobernubari eta oitura onai dagozkiyon gauzaetan beren gurasoai obedezitzen ez diyen semiak; beren premiyetan laguntzen ez diyenak; madarikatu, burla egin edo eskuba jasotzen diyenak; eta beren bendiziyo eta konseju gabe ezkontzeko asmoak artzen ditubenak.

        G. Nor besterik aditzen dira gurasotzat?

        E. Aundiyagoak edadian, dignidadian eta gobernuban.

        G. Eta mandamentu onetan, semiak gurasoakganako dituben obligaziyuaz gañera zartzen (sic) da besterik?

        E. Bai jauna, nagusiyak beragokuakin eta gurasoak semiakin ditubenak.

        G. Eta zein dira auek?

        E. Mantendu, erakutsi, korrejitu, ejenplo ona, eta konbeni zaion bizimoduba denbora danian ematia.

        G. Eta zer pekatu egiten debe auetan faltatzen debenak?

        E. Mortala geienean.

        G. Zeiñ da bostgarrena?

        E. Ez iltzia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Ez egitia iñori gaitzik, ez obraz, ez itzez eta ez ere desioz.

        G. Eta nork egiten du pekatu mandamentu onen kontra?

        E. Nork berari edo besteri eriyotza edo beste gaitz pisurenbat desiatzen diyonak, edo gorrotatzen duanak; bestzia jo, zauritu edo iltzen duanak; moskortzen danak; bere osasunaren kalte aundiko gauzak jaten dituanak, edo bere bizia peligruan ipiñi edo kendu egiten duanak; eta nork bere buruari edo besteari maldiziyoa botatzen diyonak.

        G. Zer gauza da maldiziyua botatzia?

        E. Da eskatzia batek beretzat edo besterentzat gaitzen bat, esango balu bezela: bertan ill da eroriko altzera.

        G. Eta zer pekatu da maldiziyua egitia?

        E. Baldin bada gaitz pisubaren desiuarekin, pekatu mortala.

        G. Eta baldin bada orrelako desiogabe?

        E. Ariña, baña ez beti.

        G. Zeintzubek egiten debe bada pekatu mortala, orrelako desio gabe maldiziyo egiten duenian?

        E. Batik bat guraso eta nagusi beren mendekoen aurrian maldiziyua botatzen duenak, oitura duenak maldiziyuak egiteko, eta alegiña egiten ez duenak.

        G. Eta zergatik orrela?

        E. Zergatik bere izkuntza eta ejenplo gaiztoakin, zirikatzen dituan bestiak Jaungoikua ofenditzera gauza pisuban, zeri deitzen zaion eskandalua.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Lujuriako pekaturik ez egitia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Izan gaitezela garbiyak eta kastuak pensamentu, itz eta obraetan.

        G. Zeintzubek egiten debe pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Jakiñaren gaiñian gozatzen diranak pensamentu zikiñetan, naiz da obraz ez ipiñi, ez ipintzeko desiorik izan ere gauza torpeak esan edo kantatzen ditubanak, edo atsegintasunarekin aitzen ditubanak, eta nor berekin edo besterekin ukitze edo eginbide desonestuak dauzkanak, edo egitia desiatzen dituanak.

        G. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez oztutzea.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Ez kentzia, ez edukitzia, ez ere nai izatia besteren gauzarik jabiaren borondatiaren kontra.

        G. Zeintzubek egiten debe pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Onelako edozein gauza egiten debenak, edo beste moduren batian projimuari gauza pisuban kalte egiten diotenak bere ondasunetan.

        G. Eta onetan kalte egiten diyonak projimuari, edozein modutan dala, geratzen da obligaziyoren batekin?

        E. Geratzen da biurtzeko obligaziyo pisubarekin eta pagatzeko len bait len egin diyuen kalte guztiyak.

        G. Zein da zortzigarrena?

        E. Testimoniyo falsorik ez jasotzia, ez ere gezurrik esatia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Ez juzgatzia errazkiro (au da motibo eta fundamentu gabe) projimuaren gaitzik, ez esan, ez aditu ere aren faltak.

        G. Nork ausitzen du mandamentu au?

        E. Arrazoiaren kontra juzga (au da artarako fundamentu aundi gabe) fama kentzen duanak, gauza isilla agertu edo gezurra esaten duanak.

        G. Eta projimuari fama kentzen diyonak gauza pisuban, aren gaizki egite gezurrezko edo egiyazkorenbat, baña ezkutukua, edo dauzkan faltak arpegira botiaz geratzen da obligaziyoren batekin?

        E. Kendu diyon onra edo fama atzera biurtzeko obligaziyuarekin.

        G. Zer eragozten da bederatzigarren eta amargarren mandamentuban?

        E. Desonestidadiaren eta aberastasunaren desiuak.

        M. Esan itzatzu Eliza Ama Santaren Mandamentubak.

 

        Eliza Ama Santaren Mandamentubak dira bost.

 

        Lenengua, igandetan eta beste jaietan meza osua entzutia.

        Bigarrena, urtian beiñ gutxiyenaz konfesatzia, edo lenago esperatzen badu iltzeko peligrorik, edo komulgatu biar badu.

        Irugarrena, Pazkua erresurrekziyokuetan komulgatzia.

        Laugarrena, Eliza Ama Santak agintzen duanian badaur egitia.

        Bostgarrena, Jaungoikuaren Elizari amarrenak eta primiziak pagatzia.

        G. Zertako dira mandamentu auek?

        E. Jaungoikuaren legekuak obeto gordetzeko.

        G. Eta lenengua meza entzutia, zeintzubek obligatzen ditu?

        E. Uso arrazoizkua daukaten bataiatu guztiyak.

        G. Eta nola entzun biar debe?

        E. Presente daurela mezatan gauza espiritualen baten atenziyua jarririk; meditatubaz edo errezatubaz deboziyuarekin.

        G. Eta meza entzun dezakiala entzuten ez duanak, edo daguanak dala guztiyan dala parte señalatu baten atenziyo gabe, edo jartzen danak ez entzuteko peligruan, zer pekatu egiten du?

        E. Pekatu mortala.

        G. Eta bigarren eta irugarren au da konfesatziak eta komulgatziak zeintzubek obligatzen ditu?

        E. Obligatzen ditu pekatu mortalaren azpiyan uso arrazoizkua deben guztiyak.

        G. Eta gaizki komulgatu eta konfesatzen diranak, au da sakrilejiyua egiñaz kunplitzen debe aiekin?

        E. Iñolako moduz ez, eta bi gauza oietako bakoitzian egiten ditube pekatu mortal bi.

        G. Eta zer egin biar du batek eriyotzako peligruan ezbadu konfesorerik?

        E. Akto kontriziozko egiyazko bat, konfesatzeko asmuarekin.

        G. Eta laugarrena, zeña dan badaur egitia, zeintzubek obligatzen ditu?

        E. Ogei ta bat urte kunplitu ditubenai.

        G. Eta nola badaur egin biar da?

        E. Janari debekatuak utziaz, eta otordu bat bakarra eguerdian egiten dala.

        G. Eta onetara faltatu gabe artu lezake goizetik zerbait?

        E. Kausa izan ezkero, txikiya izanagatik ere, artu liteke onza bat bezela.

        G. Eta arratsian?

        E. Artu liteke kolaziotan konzienzi oneko jendiaren artian artu oi dana, galdetubaz dudarik dagoanian konfesore jakinsu bati.

        G. Eta kausa justu gabe badaurra egiten ez duenak zer pekatu egiten debe?

        E. Pekatu mortala.

        G. Eta aragiya ez jateko agindubak badaur egunetan eta gordetzietan, ez nastutzia auetan aragiya eta arraia otordu baten, eta ez jatia garisuman arrautzarik eta esne gauzarik bulda ez daukatela, zeintzubek obligatzen ditu?

        E. Uso arrazoizkua deben guztiyak.

        G. Eta zer pekatu egiten debe gordetzen ez ditubenak?

        E. Mortala, egunian onetara faltatzen deben bakoitzian.

        M. Esan itzatzu obra miserikordiyazkuak.

 

Obra miserikordiyazkuak dira amalau,
zazpi espiritualak eta zazpi korputzari dagozkiyonak

        Espiritualak dira auek.

        Lenengua, ez dakiyanari erakustia.

        Bigarrena, konseju ona ematia biar duanari.

        Irugarrena, gaizki egiten duana zuzentzia.

        Laugarrena, bidegabiak barkatzia.

        Bostgarrena, triste daguana konsolatzia.

        Seigarrena, gure projimuaren miseriyak eta argaltasunak pazienziyarekin eramatia.

        Zazpigarrena, biziyak eta illakgatik Jaungoikuari erregutzia.

        Korputzari dagozkiyenak dira auek.

        Lenengua, gaisuak ikustia.

        Bigarrena, gosiak daguanari jaten ematia.

        Irugarrena, egarriyak daguanari eraten ematia.

        Laugarrena, katibuak erreskatatzia.

        Bostgarrena, narru gorriyan daguana janzitzia.

        Seigarrena, peregrinuari ostatu ematia.

        Zazpigarrena, illak enterratzia.

        G. Zergatik deitzen zaie miserikordiyazkuak?

        E. Zergatik ez diran zor justiziyaz.

        G. Noiz obligatzen dute agintzaz?

        E. Gizon adituben iritziyan diranian premi aundiyak.

        G. Eta obra miserikordiyazko eta beste obra on kristaubak egiten dituanakgatik naiz izan ditezela obligaziyozkuak, naiz deboziyozkuak, zer logratzen du?

        E. Baldin badago Jaungoikuaren graziyan merezi du aiekgatik geitzia graziya eta gloriya; eman berakin pekatuben satisfaziyoa, eta iritsi Jaunagandik ala ondasun espiritualak nola akabatzen diranak konbeni bazaizka.

        G. Eta zergatik esaten dezu badago Jaungoikuaren graziyan?

        E. Zergatik pekatu mortalian daurenak egiten dituben obra onak, ez dira merezimentuzkuak, ez ere satisfaziyo eman dezakeenak, baizik mesede ekarliak, zeren aien bitartez alkanza litezke moduren baten meseden batzubek Jaunagandik.

 

 

Laugarren partia

zeñian aditzera ematen dan artu biar diran Sakramentubak

 

        Ikusi degu nola dakizun zer sinitu, zer oraziyo eta zer egin biar dezun; ikusi dezagun nola dakizun zer artu biar dezun, zeña dan azkenekua; esan itzatzu Sakramentubak. Eliza Ama Santaren Sakramentubak dira zazpi, lenengo bostak dira premiyazkuak, egiñaz edo desioz, auek gabe eziñ diteke salbatu gizona utzitzen baditu menospreziyoz, beste biyak dira borondatezkuak.

        Lenengua, Bataiua.

        Bigarrena, Konfirmaziyua.

        Irugarrena, Penitenziya.

        Laugarrena, Komuniyua.

        Bostgarrena, Estrema-Unziyua.

        Seigarrena, Ordena.

        Zazpigarrena, Matrimoniyua.

        G. Zer gauza dira Sakramentubak?

        E. Dira señale agiri batzubek Jesukristo gure Jaunagandik egiñak guri auekgatik emateko bere graziya eta birtutiak.

        G. Zer gauza da graziya?

        E. Da izate Jaungoikozko bat, gizona egiten debena Jaungoikuaren seme eta zerubaren heredero.

        G. Eta nola deritza grazi oni?

        E. Santutzallia.

        G. Eta onezas gañera bada beste graziyan bat?

        E. Badira beste batzubek deitzen diyegunak orainguak, edo laguntzak eta biyotz ikutsiak, auek gabe eziñ daikegu asi, ez ere segitu, ez ere akabatu betiko bizitzarako gauza eramangarririk.

        G. Eta zer dira auek?

        E. Gaitzetik iges egin eta ondo obratzeko Jaungoikuak eman digun laguntza batzubek; nola diran sermoiak, ejenplo onak, uste gabeko eriyotzak, argi batzubek zeñakin argi egiten diyon gure zentzuai, ta desio santu batzubek zeñakin mugitzen dituben gure borondatiak onerako.

        G. Zer birtute ematen debe Sakramentubak graziyarekin batian?

        E. Batezere iru teologalak eta Jaungoikozkuak.

        G. Zein dira?

        E. Fedia, Esperantza eta Karidadia.

        G. Zer gauza da Fedia?

        E. Sinistia ikusi ez gendubena, zergatik Jaungoikuak ala agertu duan.

        G. Zer gauza da Esperantza?

        E. Esperatzia gloriya Jaungoikuaren grazi eta gure obra onaen mediyoz.

        G. Zer gauza da Karidadia?

        E. Jaungoikua maite izatia gauza guztiyen gañian, eta projimua geuren burubak bezela, izaten gerala aiekin, aiek gurekin izatia nai degun bezela.

        G. Zertako izan zan egiña Bataioko Sakramentuba?

        E. Jatorrizko pekatuba kentzeko eta beste edozeiñ bataiatzen danagan arkitzen dana.

        G. Zer da jatorrizko pekatuba?

        E. Pekatu ura zeñakin guztiok jaiotzen geran heredaturik gure lenengo gurasuetatik.

        G. Eta uste gabeko premiyan nork bataiatu dezake?

        E. Uso arrazoizkoa duan edozeiñ gizon edo emakumiak.

        G. Eta nola egin biar du?

        E. Umearen burubaren gañera botatzen duala ur naturala, eta esaten debela bataiatzeko intenziyuarekin: nik bataiatzen zaitut Aitaren, Semiaren eta Espiritu Santubaren izenian.

        G. Zertako da Sakramentu konfirmaziyokua?

        E. Konfirmatzeko eta jarritzeko fuerte bataiuan artu genduban fedian.

        G. Eta uso arrazoizkoa debenak eta artzen debenak Sakramentu au pekatu mortalian pekatu egiten du?

        E. Guztiz mortala.

        G. Bada, zer egin biar du artzen duala ez pekaturik egiteko?

        E. Prestatu lenago konfesiyo on bat egiñaz.

        G. Zertako da Sakramentu Penitenziyakua?

        E. Bataiatu ezkero egindako pekatubak barkatzeko.

        G. Zer pekatu dira auek?

        E. Pekatu mortalak bai eta benialak ere.

        G. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatia, egitia, pensatzia edo desiatzia zerbait Jaungoikuaren legearen kontra gauza pisuban.

        G. Zergatik deitzen zaizka mortala?

        E. Zergatik illtzen duan egiten dubenaren anima.

        G. Eta noiz errezibitzen degu Sakramentu Penitenziyakua?

        E. Ondo konfesatu eta absoluziyua artzen degunian.

        G. Zer parte ditu penitenziyak kentzeko pekatu mortala?

        E. Iru.

        G. Zein dira?

        E. Biyotzeko kontriziyoa, auazko konfesiyua, eta obrazko satisfaziyua.

        G. Eta Sakramentu au artu nai debenagan prezisoak diran iru gauza auetan sartzen dira besten batzubek?

        E. Bai, jauna, kontriziyoan sartzen da enmendatzeko proposituba, eta konfesiyuan konzienziako esamiña.

        G. Beraz onela, zenbait gauza biar dira Sakramentu Penitenziyako artzeko edo bat konfesatzeko ondo?

        E. Bost, eta dira: konzienziyako esamiña, biyotzeko kontriziyoa, enmendatzeko proposituba, auazko konfesiyua eta obrazko satisfaziyua.

        G. Zer da konzienziyako esamiña?

        E. Da alegiña egitia gogoratzeko batek konfesatu ez dituben pekatuak, pensatzen duala Jaungoikuaren eta Elizaren mandamentubetan, zein tokitan ibilli dan, eta zer egiteko izan dituben, bere kulpak ezagutzeko Jaungoikuari argiya eskatu ezkero.

        G. Zenbait modutan da biyotzeko kontriziyoa?

        E. Bitan: bat kontriziyo egiyazkua, eta bestia ez añ ona, deitzen zaizkana atriziyoa.

        G. Zer da kontriziyoa egiyazkua?

        E. Jaungoikua ofenditutako damu bat izanagatik zeiñ dan, au da, izanagatik guztiz ona, konfesatzeko, enmendatzeko eta penitenziya kunplitzeko propositubarekin.

        G. Eta zer da atriziyua?

        E. Jaungoikua ofenditutako damu bat pekatubaren itsusitasunagatik, edo infernubaren bildurragatik, edo galdu dualako gloriya, konfesatzeko propositubarekin etc.

        G. Eta zeiñ da damu auetan onena?

        E. Kontriziyo egiyazkua.

        G. Eta zergatik?

        E. Zergatik kontriziyozkoa datorren amoriyotik eta atriziyozkua bildurretik; kontriziyo egiyazkuagatik bat konfesatzen dan baño lenago barkatzen zaizka pekatu mortalak, eta gelditzen da Jaungoikuaren graziyan; baño atriziyuagatik bakarrik ez dira iritxitzen ondasun auek.

        G. Eta ondo konfesatzeko bat atriziyozko damuba asko da, edo biar da izan kontriziyozkoa?

        E. Geienian esaten da asko dala atriziyoa, baño obe eta segurugo da kontriziyo egiyazkua eramatia, eta au eramatia egin biar du alegiña konfesatzen danak.

        G. Eta damuba noiz iduki biar da?

        E. Konfesoriak penitentiari absoluziyua eman baño lenago.

        G. Zer gauza da proposituba?

        E. Asmo firme bat beñere ez Jaungoikua ofenditzeko gauza pisuban.

        G. Zer da auazko konfesiyua?

        E. Da esatia konfesoreari pekatu mortal guztiyak engañu eta gezur gabe penitenziya kunplitzeko asmuarekin.

        G. Eta isiltzen debenak lotzaz pekatu mortalen bat, edo konfesatzen debenak egiñ ez duan pisuren bat, edo egiten debenak bere konfesiyua damu edo propositu gabe, edo penitenziya kunplitzeko animorik gabe, konfesatzen da ondo?

        E. Ez jauna, egiten du sakrilejiyo aundi bat, eta gelditzen da berriz konfesatzeko obligaziyuarekin, konfesatu zituben eta ez zituben pekatubak egin zuben sakrilejiyuarekin.

        G. Eta zeintzubek uste izan bear du ez izana dolorerik eta propositurik euren konfesiyoetan?

        E. Apartatzen ez diranak okasiyotatik, eta konfesiyo bat eta bestiaren ondoren pekatu auetan euretan erortzen diranak.

        G. Eta zer konbeniko da egitia dolore eta propositu egiyazkua izatera mugitzeko?

        E. Konfesatzera allegatu baño lenago eskatzia Jaungoikuari sokorri dezala bere laguntzakin, gogoratu piska batian Jaunak egin diyon mesediatan, edo bere pasiyo eta eriyotzan, edo bere borondatian, edo beñ edo geiago aldiz esan akto kontriziyozkoa.

        G. Zer gauza da obrazko satisfaziyua?

        E. Da pagatzia oso Jaungoikuari pekatubakgatik zor diran tenporalak, konfesoriak ematen diyon penitenziya kunplitzen duala.

        G. Eta penitenziya kunplitzen ez debenak, edo denbora asko pasatzen debenak kunplitzen, zer pekatu egiten du?

        E. Guztiz mortala penitenziya pisuba bada.

        G. Eta Jaungoikuari oso pagatu daikegu pena tenporalgatik ematen zaigun penitenziyakin besterekin?

        E. Bai jauna, Jaungoikuaren graziyan egindako obra on guztiyakin eta induljenziyak irabazita.

        G. Eta zer gauza dira induljenziak?

        E. Grazi batzubek, zeintzubekgatik ematen dan pena tenporalaen barkaziyua pagatu biar dana mundu onetan edo bestian.

        G. Eta nola irabazi biar dira?

        E. Egiten duala Jaungoikuaren graziyan onetarako agintzen dana.

        G. Eta bizitza onetan oso pagatu ez ditubelako purgatoriyora juan diranai guk lagundu gentzake?

        E. Bai jauna, satisfaziyua eman dezakegun obra aiekiñ berakin.

        G. Eta biar du bereala konfesatu pekatu mortalian erortzen dan batek barkatzeko?

        E. Ongi izango litzake baño ez da prezisoa.

        G. Bada zer egiñ biar du?

        E. Iduki bere pekatuben egiyazko kontriziyozko damu bat, enmendatzeko eta konfesatzeko asmuarekin, Eliza Ama Santak agintzen dubenian.

        G. Zer gauza da pekatu beniala?

        E. Da pekatu mortalaren disposiziyo bat.

        G. Zergatik deritza beniala?

        E. Zergatik laister, au da erraz gizona erortzen dan artan eta erraz barkatzen zaizkan.

        G. Zenbait gauzagatik barkatzen zaizka?

        E. Bederatzigatik.

        G. Zein dira?

        E. Lenengua, meza entzutiagatik.

        Bigarrena, komulgatziagatik.

        Irugarrena, konfesiyo jenerala esatiagatik.

        Laugarrena, obispoaren bendiziyuagatik.

        Bostgarrena, ur beinkatubagatik.

        Seigarrena, ogi beinkatubagatik.

        Zazpigarrena, sermoia aditzeagatik.

        Zortzigarrena, Aita guria esatiagatik.

        Bederatzigarrena, petxuko golpiagatik eskatzen diyola barkaziyua Jaungoikuari.

        G. Zergatik esaten dezu eskatzen diyola barkaziyua Jaungoikuari?

        E. Aditzera emateko, pekatu benialaen barkaziyua iristeko, izan biar degula gauza auekgatik damu bat izatez gañera.

        G. Eta pekatu benialak konfesatzera obligatubak gaure?

        E. Ez jauna, baño ona eta probetxugarria da.

        G. Eta azkeneko konfesiyua ezkero bakarrik benialak ditubenari, zer konbeni zaizka egitia dolore eta proposituba aseguratzeko?

        E. Konfesatu ere naiz auetatik konfesatu dedilla lenago bizitzako pekatu mortalen bat.

        G. Zertako da Sakramentu guztiz Santu Komuniyukua?

        E. Errezibitzen degula biar dan disposiziyuarekin izan dediñ gure animaen janariya eta aumenta dizagun beraren graziya.

        G. Zergatik esaten dezu biar dan disposiziyuarekin?

        E. Aditzera emateko Sakramentu au ez dala izango animaen janariya ezpadegu artzen biar dan bezela ala animaren aldetik? nola gorputzarenetik.

        G. Bada zer disposiziyo biar da, animaren aldetik

        E. Jaungokuaren graziyan egotia.

        G. Eta pekatu mortalian erori zanak nola disponitu biar du komulgatzeko?

        E. Konfesatuta.

        G. Eta konfesatu ezkero akordatzen danak pekatuan batez, zer egin biar du?

        E. Konfesatu hura lenago.

        G. Eta gorputzaren aldetik zer disposiziyo biar da?

        E. Allegatzia badaurrik (ez izanian komuniyua Elizakuakin) ezerere ez jan eta ez eran gabe aurreko gaueko amabiyak ezkero.

        G. Zer errezibitzen debe Sakramentu guztiz Santu Komuniyokuan?

        E. Kristo Jaungoiko eta gizon egiyazkua zeña dagoan egiyaz Sakramentu Santu aldarekoan.

        G. Onela danez zein dago ostiyan konsagratuta gero?

        E. Jesukristoren gorputza, bere odol, anima eta Jaungoikotasuna.

        G. Eta Kalizan?

        E. Jesukristoren odola, bere gorputz, anima eta Jaungoikotasunarekin.

        G. Beraz onela, Jesukristo guztia dago ostian eta kalizan?

        E. Jesukristo guztiya dago ostiya guztiyan, eta guztiya aren edozeiñ puskatan eta igual kalizan.

        G. Eta konsagratuta gero badago ogirik ostiyan edo ardorik kalizan?

        E. Ez jauna, baizikan ogiyaren eta arduaren akzidenteak, nola diran usai, kolore eta sabore eta ganerakuak.

        G. Eta partitzen bada ostiya edo dibiditzen bada kalizan dagoana partitu edo dibiditzen da Jesukristo?

        E. Ez jauna, parte guztiyetan eta parte bakoitzian guztiya oso gelditzen da.

        G. Eta komuniyura allegatzen danak esan diran disposiziyuak gabe errezibitzen du ere Jesukristo?

        E. Bai jauna; baño ezeren probetxu gabe, zergatik egiten deben pekatu bat guztiz pisuba.

        G. Eta probetxatzen diranai, zer konbeni zaizkate egitia, esan danaz gañera iristeko frutu aundiagoak?

        E. Komulgatu baño lenago konsideratu zein da eurengana datorren Jauna, Fede, Esperantza eta Karidadeko aktuak, eta errezibitu umiltasun eta erreberenzi aundiyarekin, eta gero eman graziyak aiñ onegiñ aundiyagatik.

        G. Zertako da Sakramentu Extrema-Unziyokua?

        E. Iru gauzatarako.

        G. Zein dira?

        E. Lenengua, bizitza gaizto pasatuaren arrasto eta relikiyak kentzeko.

        Bigarrena, animari indarra emateko demoniuaren tentazioen kontra.

        Irugarrena, gorputzari osasuna emateko konbeni bazaizka.

        G. Eta uso arrazoizkoa debenak, eta peligroan gaiso daurenak, badute obligaziyorik Sakramentu au artzeko?

        E. Bai jauna, eta egiten debe pekatu guztiz mortala, aldebela ezpadute artzen, edo artzen badu pekatu mortalian.

        G. Zer egiñ biar du bada pekatu mortalian arkitzen danak?

        E. Konfesatu lenago, eta ezin konfesatu balezake, egin akto kontriziyozko bat.

        G. Zertako da Ordenako Sakramentuba?

        E. Konsagratzeko eta ordenatzeko elizako ministro dignoak, nola diran abadeak, diakonoak eta auen urrangoak.

        G. Elizako ministroak, batezere abadeak, izan biar dute errespetatuak eta beneratuak?

        E. Bai, jauna.

        G. Zertako da Sakramentu Matrimoniyokua?

        E. Eskontzeko eta eskondubai emateko graziya onekin bizi ditezen pakian euren artian, eta azi ditzaten semiak zerurako.

        G. Eta premiyazkua da Jaungoikuaren graziyan egotia ezkongaiak, Sakramentu au biar bezela artzeko?

        E. Bai jauna, pekatu mortalaren azpiyan.

        G. Eta Jaungoikuaren graziyan ez daurenak, zer egin biar debe eskontzeko?

        E. Konfesatu.

 

Pekatu kapitalak dira zazpi

        Lenengua, Soberbiya.

        Bigarrena, Abariziya.

        Irugarrena, Lujuriya.

        Laugarrena, Ira.

        Bostgarrena, Gula.

        Seigarrena, Enbidiya.

        Zazpigarrena, Nagitasuna.

        G. Zergatik deitzen diyozute pekatu kapitalak zazpi geianetan mortalak esaten zaizkanari?

        E. Deitzen zaizkate kapitalak zergatik diran auetatik jaiotzen diran beste biziyoen buru, iturri eta zuztarrak bezela, eta mortala deitzea ez dator aiñ ondo bada askotan ez dira benialak baño geiago.

        G. Noiz dira mortalak?

        E. Jaungoikuaren eta projimuaren karidadiaren kontra diranian.

        G. Noiz dira karidadiaren kontra?

        E. Aiekgatik ausitzen danian Jaungoikuaren edo Elizaren mandamenturen bat gauza pisuban.

        G. Zer da soberbiya?

        E. Bestiak baño geiago izateko nai desordenatu bat.

        G. Zer da Abarizia?

        E. Ondasunaren desio desordenatu bat.

        G. Zer da lujuria?

        E. Aragiyaren atsegintasun eta gusto zikiñan desio desordenatu bat.

        G. Zer da ira?

        E. Benganzaren nai desordenatu bat.

        G. Zer da gula?

        E. Jateko eta erateko desio desordenatu bat.

        G. Zer da enbidia?

        E. Besteren onaren damutasun bat.

        G. Zer da nagitasuna?

        E. Obra onak egiteko animuaren falta.

 

Zazpi biziyo auen kontra dira zazpi birtute

        Soberbiyaren kontra umiltasuna.

        Abariziyaren kontra, emallea.

        Lujuriaren kontra, kastidadia.

        Iraren kontra, pazienziya.

        Gularen kontra, tenplanza.

        Enbidiaren kontra, karidadia.

        Nagitasunaren kontra, egin naia.

 

Animaren etsaiak zeintzubetatik iges egin biar degun dira iru

        Lenengua, da munduba.

        Bigarrena, demoniua.

        Irugarrena, Aragiya.

        G. Zein da munduba?

        E. Dira munduko gizon gaiztuak eta biyurriak.

        G. Zein da demoniua?

        E. Da aingeru bat, zein Jaungoikuak sorturik zeruban, jaiki zalako beste askorekin bere Majestadiaren kontra, amildu zuan infernubetara bere gaiztotasuneko lagunakin, zeñari deitzen diyogun demoniuak.

        G. Zeiñ da aragiya?

        E. Da gure gorputza bera, bere pasiyo eta inklinaziyo gaiztuakin.

        G. Nola benzitu eta iges egiten da mundubagandik?

        E. Au benzitu eta iges egiten da onen banidade eta aunditasunari kasorik egin gabe.

        G. Nola benzitu eta iges egiten da demoniuagandik?

        E. Oraziyuakin eta umiltasunakin.

        G. Nola benzitu eta iges egiten da aragiyagandik?

        E. Au benzitu eta iges egiten da, badaur, mortifikaziyo eta diszipliñakin, au da etsairik aundiyana, zergatik aragiya eziñ apartatu daikegu guregandik, baño bai munduba eta demoniua.

 

Birtute Teologalak dira iru

        Lenengua, Fedia.

        Bigarrena, Esperantza.

        Irugarrena, Karidadia.

        G. Nola ez degu faltatuko birtute auen aktuak egiteko degun obligaziyuari?

        E. Debozioz eta sarritan errezatzen degula (edozeiñ kristauak egitia arrazoi dan bezela) Kredua, Aita guria; eta akto kontriziyozkoa biyotzetik esan da.

 

Birtute Kardinalak dira lau

        Lenengua, Prudenzia.

        Bigarrena, Justiziya.

        Irugarrena, Fortaleza.

        Laugarrena, Tenplanza.

 

Korputzaren sentiduak dira bost

        Lenengua, ikustia begiyakin.

        Bigarrena, aditzia belarriyakin.

        Irugarrena guztatzia auakin.

        Laugarrena usai egitia sudurrakin.

        Bostgarrena ikutzia eskubakin.

        G. Zertako eman zizkigun Jaungoikuak sentiduak eta beste mienbro guztiyak?

        E. Guztiyakin eta gauza guztiyetan bera serbitu gentzan.

 

Animaren potenziyak dira iru

        Memoriya, zentzua eta borondatia.

        G. Zertako eman zigun Jaungoikuak memoriya?

        E. Akordatzeko artzaz eta aren mesede aundiyaz.

        G. Zertako eman zigun zentzua?

        E. Ezagutzeko gure Jauna eta argan pentsatzeko.

        G. Zertako eman zigun borondatia?

        E. Maita dezagun ontasunik aundiyana bezela eta projimua beragatik.

        G. Eta zer gauza gure anima, zeñaren potenziyak diran auek?

        E. Da espiritu akabera gabeko bat Jaungoikuak utsetik egiña bere irudira.

 

Espiritu Santubaren doaiak dira zazpi

        Lenengua, jakinduriyako doaia.

        Bigarrena, zentzuko doaia.

        Irugarrena, konsejuko doaia.

        Laugarrena, jakiteko doaia.

        Bostgarrena, fortalezako doaia.

        Seigarrena, biyotz berako doaia.

        Zazpigarrena, Jaungoikuaren bildurtasunako doaia.

 

Espiritu Santubaren frutubak dira amabi

        Lenengua, karidadia.

        Bigarrena, pakia.

        Irugarrena, animaren firmetasuna.

        Laugarrena, benignidadia.

        Bostgarrena, fedia.

        Seigarrena, kontinenziya.

        Zazpigarrena, pazienziya.

        Zortzigarrena, gozoa.

        Bederatzigarrena, ontasuna.

        Amargarrena, mansedunbria.

        Amaikagarrena, modestia.

        Amabigarrena, kastidadia.

 

Zorionak dira zortzi

        Zorionekuak espirituz pobriak diranak, zergatik aiena dan zerubetako erreinua.

        Zorionekuak, mansuak, zergatik aiek izango diran lurran jabiak.

        Zorionekuak negar egiten debenak, zergatik aiek izango diran konsolatuak.

        Zorionekuak justiziyan gose eta egarriya dutenak zergatik aiek izan diran asiak.

        Zorionekuak biyotz berakuak, zergatik aiek iritxiko deben errukiya.

        Zorionekuak biyotz garbikuak, zergatik aiek ikusi deben Jaungoikua.

        Zorionekuak paketsuak, zergatik aiek izango diran deituak Jaungoikuaren semiak.

        Zorionekuak, justiziagatik persekuziyoa padezitzen debenak, zergatik aiena dan zerubetako erreinua.

        G. Zer esan ditugu oraiñ?

        E. Zortzi zorionak.

        G. Zer gauza dira zortzi zorion auek?

        E. Espiritu Santubaren birtute eta doaien obrarik onanak.

        G. Zeintzubek dira espirituz pobriak?

        E. Nai ez debenak, beintzat amoriyoz, onra eta aberastasunik txikiyanik ere.

        G. Zeintzubek dira mansuak?

 

        E. Gorrotorik ez debenak, eta ere kasi mobimenturik.

        G. Nola euregatuko debe lurra?

        E. Euren buruban jabiak bezela.

        G. Zeintzubek dira negar egiten debenak?

        E. Utzitzen ditubenak atsegiñik txikiyanak ere.

        G. Zeintzubek dira justiziyan gose eta egarriya dutenak?

        E. Gauza guztiyetan beren obligaziyoa zintzo egiten debenak.

        G. Zeintzubek dira biyotz berakuak?

        E. Erbestekuakin erruki asko debenak.

        G. Zeintzubek dira biyotz garbikuak?

        E. Euren pasiyo guztiyetan mortifikatzen diranak.

        G. Zeintzubek dira pakeosuak?

        E. Pakia egintzalliak beregan eta besteretan.

        G. Zeintzubek dira justiziagatik persekuziyoa padezitzen debenak?

        E. Gauza guztiyetan firme daurenak, naiz persegituak izan.

        G. Zergatik deitzen zaizkate auei zorionak?

        E. Zergatik auetan daguan bizitza onetako zoriona eta besteko esperantza.

        G. Zenbait dira azken fiñak?

        E. Lau: eriyotza, juiziyoa, infernuba eta gloriya.

        G. Zer da gloriya?

        E. Guztiz egoera on bat, zeñian dauren ondasun guztiyak batere gaitzik senti gabe; ala nola infernuban dauren gaitz guztiyak batere onik probatu gabe.

        G. Eta onetatik libratu eta ura iristeko zer egin biar degu?

        E. Gorde mandamentubak.

        G. Eta aldira bide artarakoren batzubek errasago gorde daiskegun auek, eta aietara ez utsik egiteko?

        E. Bai jauna.

        G. Zeintzubek dira?

        E. Sakramentu Santubak sarri artzia, goizetik Jaungoikuari obra onak eskeintzia, egunero meza entzutia, eta Birjiña Santisimari errosariyoa errezatzia; leitzia liburu Jaungoikozkuak; gauetan konzienziyako esamiña egitia; eta asko ditubela batek esateko, autatu konfesore jakintsu, birtuoso eta prudente bat, eta sujetatu guztiyan aregana.

        M. Ondo esaten dezu, zergatik konfesore on bat autatzia S. Franziskok de Salesek diyon bezela adbertenziyen adbertenziya. Egin bada zuek onela, bada au izango zatzute aingeru bat bezela, giyatuko zaituztena, erakutsiaz auek eta beste bideak, zuzen zoasten mandamentuben bide txiorretatik, eta allega zaitezten Jaungoikua gloriyan ikustera, zer dan akabera zenetarako izan giñan ezerezetik egiñak.

        G. Jaungoikuak eraman gaitzala guztiyok ara, Amen.

 

Ni pekataria euskeras

        Ni pekatariya konfesatzen nazaio Jaungoiko guztiya aldezakianari, zorioneko beti Birjiña Mariyari, Zorioneko S. Migel Aingerubari, S. Juan Bautistari; S. Pedro eta S. Pablo apostolu Santubai, Santu guztiyai; eta zuri Aita, pekatu egin dulako pisuro pensamentu, itz eta obrakin, nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa guztiz aundiyaz; orregatik erregutzen diyot zorioneko Mariya beti Birjiñari; S. Migel aingeru zorionekuari, S. Juan Bautistari; S. Pedro eta S. Pablo Apostolu Santubai, Santu guztiyai; eta zuri Aita espirituala erregutu zazutela nigatik Jaungoiko gure Jaunari Amen.

 

Akto kontriziyozkoa

        Nere Jesukristo Jauna Jaungoiko eta gizon egiyazkua, nere kriadoria eta erredentoria, zu zerana izanagatik, eta zergatik maite zaituan gauza guztiyen gañian, damu det biyotz guztitik zu ofendituba, eta artzen det asmo firmia ez geiago pekaturik egiteko, konfesatzeko eta kunplitzeko ematen zairan penitenziya, apartatzeko zu ofenditzeko okasiyo guztitik; ofrezitzen dizut nere bizitza, obra eta nekiak nere pekatu guztiyen satisfaziyorako, eta daukat konfianza zure ontasun eta erruki akabera gabean, barkatu diazula zure odol guztiz prezioso, pasiyo eta eriyotzaren merezimentubakgatik, eta emango diazula graziya enmendatzeko eta irauteko zure serbiziyo Santuban nere biziyaren akaberaraño. Amen.

 

Oraziyo laburra

        Eskeñtzeko goizetik obra guztiyak Jaungoikuaren onra ta gloriyara. Nik ematen dizut ezkerrak, nere Jaungoikua, zure esku emalletik artu dituan onegiñ guztiakgatik, eta batezere utzi diazulako gaurko egun au iristen, zeñian eskeñtzen dizut zure onra eta gloriyara, nere pensamentu itz eta obra guztiyak Jesukristoren odol eta merezimentubakin eta artzen det asmo firme bat ez zu ofenditzeko zure graziyaren mediyoz. Sokorritu bada, Jauna, zure laguntzakin onela egiteko Jesukristoren merezimentubakgatik, Ama guztiz Santarenakgatik, eta Santu guztiyenakgatik Amen.

 

AKABERA

 

aurrekoa hurrengoa