www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Klaudio Otaegi
1863-1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

HERNANIKO DOTRINA

 

 

Kristau doktriñaren sarrera

 

        Kristau fiel guztiya dago obligatuba gurutzia adoratzera eta deboziyo izatera. Zergatik Kristok an salbatu giñuzen gure pekatutik eta etsaien mendetik. Argatik zathe jarri Santiguatzera sarri; baita ere ziñatzera iru gurutze egithera. Bekokiyan lenena, aban bigarrena, bestia bularretan, iru leku oietan. Bekokiyan libratziagatik pensamentu gaistuetatik, aban libratziagatik itz gaistuetatik, bularretan libratziagatik obra eta deseo gaistuetatik. Egiñ bada beriala esaten dezula onela: Gurutze Santubaren siñaliagatik gure etsaietatik libra gaitzatzu gure Jauna eta Jainkua. Aitaren, eta Semiaren eta Espiritusantubaren izenian. Amen.

 

 

Kredua

 

        Nik sinisten det Jainko Aita guztiya dezakian eta zeruba ta lurra egiñ zitubenagan, eta aren Seme bakar gure Jaun Jesukristogan; zeña sortuba izan zan Espiritubaren bidez eta doaiez; jaio zan Mariya Birjiñagandik padezithu zuben Ponzio Pilatosen agintez; kruzifikatuba, illa ta enterratuba izan zan; jetxi zan infernubetara, pistu zan irugarren egunian illen artetik; igo zan zerubetara, ta an dago eseririk Jainko Aita guztiya dezakianaren eskuiko aldetik, andik etorri biar du biziyak eta illak juzgatzera. Sinisten det Espiritusantubagan Eliz-ama Santa Katolika, Santuben komuniyua; pekatuben barkaziyua, aragiyaren berriz-pistia, eta bukaera gabeko bizitzan Amen.

 

 

Artikulu fedekuak dire amalau

 

        Lenengo zazpiyak Jainkotasuneri dagozkiyo, eta beste zazpiyak gure Jaun Jesukristo Jainko ta gizon egiyazkuaren gizatazun Santubari.

        Jainkotasunari dagozkiyonak dira oiek.

        Lenengua, sinistia Jainko guztiya dezakian bakar bategan.

        Bigarrena, sinistia Aita dana.

        Irugarrena, sinistia Semia dana.

        Laugarrena, sinistia Espiritusantuba dana.

        Bosgarrena, sinistia egillia dala.

        Seigarrena, sinistia salbatzallia dala.

        Zazpigarrena, sinistia glorifikatzallia dala.

        Gizatasun Santubari dagozkiyonak dira oiek.

        Are maizago egiñ biar degu Aitaren esaten diyogun kristau siñalia. Biyak egithen dira esanaz: Gurutze etc.

        Lenengua, sinistia Jesukristo gure Jauna gizona dan aldetik sortuba izan zala Espiritusantubaren bidez eta doaiez.

        Bigarrena, sinistia jaio zala Santa Mariya Birjiñagandik, semia egiñ baño len, egithian eta egiñ ezkero birjiña gelditzen zala.

        Irugarrena, sinistia nai izan zubela padezithu ta ill gu pekatariyok salbatziagatik.

        Laugarrena, sinistia jetxi zala infernubetara, eta aren etorrera Santubari itxoithen zeuden Guraso Santuben animak atera zithubela.

        Bosgarrena, sinistia pistu zala illen artetik irugarren egunian.

        Seigarrena, sinistu iyo zala zerubetara, eta daguala eseririk Jainko Atha guztiya dezakianaren eskuiko aldetik.

        Zazpigarrena, sinistia etorriko dala biziyak eta illak juzgatzera; da esatia, onai gloriya ematera, bere agindubak egiñ zituztelako, ta gaistuai bukaera gabeko pena egiñ etzithuztelako.

 

 

Aita guria

 

        Aita guria zerubetan zaudena, santifika dedilla zure izena; datorrela gugana zure erreinuba; egiñ dedilla zure borondatia zeruban bezela lurrian ere. Gaur iguzu gure eguneroko ogiya; eta barka zaizkigutzu gure zorrak guk geren zordunai barkatzen dizkigun bezela; eta ez dizaguzula utzi tentaziyuan erortzen, baizik libra gaitzatzu gaitzetik. Amen.

        Agur, Mariya, graziyaz betia, Jauna da zurekiñ, bedinkatuba zera zu andre guztiyen artian, eta bedinkatuba da ere zure sabeleko frutuba Jesus. Santa Mariya, Jainkuaren Ama, erregu zazu gu pekatariyokgatik oraiñ eta gure eriyotzako orduban Amen.

 

 

Salbia

 

        Jainkuak salba zaitzala urrikaltasunaren Ama ta erregiña, bizitza, eztitasun eta esperantza guria; Jainkuak salba zaitzala; Zuri oju egithen dizugu Ebaren hume desterratubok; zuri suspiriyo egithen dizugu intziriz eta negarrez negar malkuen leku onetan. Ia bada, gure bitartekua, biurtu itzatzu gugana zure begi urrikaltsu oiek; eta destierro onen ondorian, ager zaguzu Jesus zure sabeleko frutu bedinkatuba. Oh biyotz bera! Oh piadosa! Oh birjiña gozo Mariya! Erregu zazu gugatik Jainkuaren Ama Santa gure Jesukristo Jaunaren agindubak iristia merezi dezagun. Amen.

 

 

Jainkuaren legeko mandamentubak dira amar

 

        Lenengo irurak Jainkuaren onrari dagozkiyo eta beste zazpiyak projimuaren protxubari.

        Lenengua, Jainkua amatzia gauza guztiyen gañian.

        Bigarrena, bere izen santuba alferrik ez autatzia. Irugarrena, jai-egunak santifikatzia.

        Laugarrena, gurasuak onratzia.

        Bosgarrena, iñor ez illtzia.

        Seigarrena, lujuriyako pekaturik ez egithia.

        Zazpigarrena, ez ostutzia.

        Zortzigarrena, testimonio falsorik ez asmatzia eta gezurrik ez esatia.

        Bederatzigarrena, lagun projimuaren emaztia ez deseatzia.

        Amargarrena, besteren gauzaren kutizirik ez izatia.

        Bithara datoz amar mandamentu oiek: Jainkua serbitu eta amatzera gauza guztiyen gañian; eta projimuak geren burubak bezela.

 

 

Kristau doktrinaren athormena
galde eta erantzunetan

 

        GALDETZEN DET: Kristaba zera?

        ERANTZUTEN DET: Bai, Jainkuaren graziaz.

        G. Kristabaren izen au norgandik izan zenduben?

        E. Kristo gure Jaunagandik.

        G. Zer esan nai du Kristabak?

        E. Kristoren gizona.

        G. Zer aditzen dezu Kristoren gizonagatik?

        E. Kristoren fedia duben gizona, bataiatzen artu zubena, eta beraren serbiziyo santura obligatuba daguena.

        G. Zein da Kristabaren siñalia zer da?

        E. Gurutze Santuba.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik dan Kristo Kruzifikatubaren antza; an erredimitu giñuzelako.

        G. Zenbat modutan egiten du Kristabak siñale au?

        E. Bithan.

        G. Zein dira?

        E. Ziñatzia ta santiguatzia.

        G. Zer gauza ziñatzia?

        E. Eskuiko eskuko biatz aundiyarekiñ iru gurutze egitia; aurrenekua kopetian, bigarrena aban, irugarrena petxuban, Jainkuarekiñ itz egiñaz.

        G. Eta nola?

        E. Gurutze santubaren siñaliagatik, gure etsaietatik libra gaitzatzu gure Jauna eta Jainkua.

        G. Zergatik egithen dezu gurutzia kopetian?

        E. Jainkuak pensamentu gaistuetatik libratziagatik.

        G. Zergatik aban?

        E. Jainkuak itz gaistuetatik libratziagatik.

        G. Zergatik petxuban?

        E. Jainkuak libratziagatik obra ta desio gaistuetatik.

        G. Zer da santiguatzia?

        E. Eskuiko eskuko bi biatzekiñ gurutze bat egitia; kopetetik petxuraño, eta sorbalda ezkerrekotik eskuikoraño, Trinidade Santisimua izendubaz.

        G. Ia egizu?

        E. Aitaren, eta Semiaren, eta Espiritu santubaren izenian Amen.

        G. Noiz egiñ biar dezu siñale au?

        E. Gauza on bat aste bakoitzian, eta premiya, tentazio edo peligroren batian arkitzian; batez ere oitik jeikitzian, etxetik ateratzekuan, elisako sarreran, jaterakuan eta oirakuan.

        G. Zergatik orrenbeste bider?

        E. Denbora da leku guztiyetan gure etsaiak persegitzen gaithustelako.

        G. Zer etsai dira oiek?

        E. Munduba, demoniñua ta aragiya.

        G. Eta gurutziak badu birtutia etsai oien kontra?

        E. Bai jauna.

        G. Nundik du gurutziak birtute ori?

        E. An garathu zithubelako Kristok bere eriyotzarekin.

        G. Gurutzia adoratzian zer esaten dezu?

        E. Adoratzen eta bedinkatzen zathut Kristo, zure gurutze santubarekin munduba erredimitu zendubelako.

 

Kristau doktriñaren puskaera

        Kristaba zerala ikusi degu Kristabaren izena ta siñaliaren bidez. Esan zarazu oraiñ.

        G. Zenbat gauza jakiñ biar ditu Kristabak uso arrazoizkora allegatzian?

        E. Lau gauza.

        G. Zeiñ dira?

        E. Zer sinistu, zer errezatu, zer egiñ eta zer artu biar duben jakithia.

        G. Nola jakingo du zer sinistu biar duben?

        E. Kredua edo artikulu fedekuak jakinda.

        G. Nola jakingo du zer errezatu biar duben?

        E. Aita guria eta Elizako beste oraziyuak jakiñda.

        G. Nola jakiñgo du zer egiñ biar duben?

        E. Jainkuaren legeko mandamentubak, Eliz-ama Santarenak eta obra miserikordiyazkuak jakiñda.

        G. Nola jakiñgo du zer artu biar duben.

        E. Eliz-ama Santaren Sakramentubak jakinda.

 

 

Kristau dotriñaren aurreneko puska

zeñian agertzen dira Kredua edo artikulu fedekuak

 

        Aurrenekora etortzian; Esazu!

        G. Nork esan zuben Kredua?

        E. Apostoluak.

        G. Zertarako?

        E. Fede santuko gauzak guri erakusteko.

        G. Eta zertarako esaten dezu zuk?

        E. Kristabok degun fede au athortzeko.

        G. Zer gauza da fedia?

        E. Ikusi ez deguna sinistia.

        G. Jaiotzen ikusi zenduben Jesukristo?

        E. Ez jauna.

        G. Illtzen edo zerubetara iyotzen ikusi zenduben?

        E. Ez jauna.

        G. Sinisten dezu?

        E. Bai jauna, sinisten det.

        G. Zergatik sinisten dezu?

        E. Jainko gure Jaunak ala errebelatu, eta Eliz-ama santak onela erakusten digulako.

        G. Zer gauza dira Kristaba bezela dithuzunak eta sinisten dithuzunak?

        E. Eliz-ama Santa erromakuak dithuanak eta sinisten dithuanak.

        G. Zer gauza dira zuk eta ark dithuzubenak eta siñisten dithuzubenak?

        E. Batez ere artikulu fedekuak Kreduan dauden bezela.

        G. Zer dira artikulu fedekuak?

        E. Aren misteriyorik aundiyenak.

        G. Zertarako dira artikulu fedekuak?

        E. Jainko gure Jauna eta Jesukristo gure erredentoria nor diran argiro aditzera emateko.

        G. Nor da Jainko gure Jauna?

        E. Da gauza bat esan eta pensatu aldithekian ederrena ta arrigarriyena; jaun eziñ geiago ona, guztiya dezakiana, jakintsuna, txushena; gauza guztiyen asiera eta akabera edo bukaera.

        G. Nor da Trinidade Santisimua?

        E. Jainkua bera, Atha, eta Semia, eta Espiritusantuba; iru persona diferentiak eta Jainko egiyazko bat.

        G. Atha Jainkua da?

        E. Bai jauna.

        G. Semia Jainkua da?

        E. Bai jauna.

        G. Espiritusantuba Jainkua da?

        E. Bai jauna.

        G. Iru Jainko dira?

        E. Ez, baizik egiyazko Jainko bakar bat, nola ere dan guztiya dezakian bakar bat, asiera ta bukaera gabeko bakar bat, eta Jaun bakar bat.

        G. Atha Semia da?

        E. Ez jauna.

        G. Espiritu santuba Atha edo Semia da?

        E. Ez jauna.

        G. Zergatik?

        E. Personak diferentiak diralako, egiyazko Jainko bakar bat izanagatik.

        G. Orrela beraz, zenbat izate, borondate eta ariyurre daude Kristogan?

        E. Izate bat bakarra, borondate bat bakarra ta ariyurre bat bakarra.

        G. Eta zenbat persona?

        E. Iru diferentiak; zeñak diran Atha, Semia eta Espiritusantuba.

        G. Nolaz da Jainkua guztiya dezakiana?

        E. Bere alegiñez bakarrik nai duben guztiya egithen dubelako.

        G. Nola da Kriadoria?

        E. Ezerezetik guztiya egiñ zubelako.

        G. Jainkuak zertarako egiñ du gizona?

        E. Mundu ontan bera serbithu, eta bukaera gabeko bizitzan beraz gozatzeko.

        G. Nolaz da salbadoria?

        E. Grazia eman, eta pekatubak barkatzen dithubelako.

        G. Nolaz da glorifikatzallia?

        E. Bere graziyan irauten dubenari gloriya ematen diyolako.

        G. Jainkuak badu figura gorputzezkua guk bezela?

        E. Jainkua danez ez, espiritu utza dalako; baña bai gizona danez.

        G. Iru persona Jainkozkuetatik, zeiñ egiñ zan gizon?

        E. Bigarrena, zeña dan Semia.

        G. Atha, egiñ zan gizon?

        E. Ez, jauna.

        G. Espiritusantuba, egiñ zan gizon?

        E. Ez, jauna.

        G. Zeiñ bada?

        E. Semia bakarrik, zeñari gizon egiñik deritza Jesukristo.

        G. Orrela beraz, nor da Jesukristo?

        E. Da Jainko biziyaren semia, gizon egiñ zana gu erredimithu ta guri nola bizi erakustiagatik.

        G. Zenbat izate, borondate ta ariyurre daude Kristogan?

        E. Izate bi, bat Jainkozkua ta bestia gizonezkua; borondate bi, Jainkozkua bat eta gizonezkua bestia, eta ariyurre bi, bat jainkozkua eta bestia gizonezkua.

        G. Eta zenbat persona ta memoriya?

        E. Jainkozko persona bat bakarra, zeña dan Trinidade santisimako bigarrena; eta gizonezko memoriya bat bakarra, zergatik Jainkua danez ez du memoriyarik.

        G. Zer esan nai du Jesusek?

        E. Salbadoria edo libratzallia.

        G. Zertatik libratu giñuzen?

        E. Gure pekatutik eta demoniñuaren mendetik.

        G. Kristok zer esan nai du?

        E. Untatuba.

        G. Zertzaz untatuba izan zan?

        E. Espiritusantubaren graziyaz eta doaiez.

        G. Kristo gure Jauna, nola sortu izan eta Ama birjiñagandik jaio zan?

        E. Guk adithu ez gentzakian bezela eta milagroz.

        G. Zergatik esaten dezu guk adithu ez gentzakian bezela eta milagroz?

        E. Beste gizonak bezela sortuba izan ez zalako Jesukristo, ezta jaio ere.

        G. Nola obratu zan bada bere sortziaren misteriyua?

        E. Mariya birjiñaren entrañetan egiñ zuben Espiritusantubak señora onen odol garbi garbiz gorputz eder guztizko bat; ezerezetik sortu zuben anima bat, eta unithu ziyon gorputz ari; denbora berian Jainkuaren Semia unithu zitzaien gorputz eta anima oiei; eta onela, len bakarrik Jainkua zana, izatez utzi gabe, gelditu zan gizon egiñik.

        G. Nola jaio zan miragarrizko moduban?

        E. Mariya santisimaren sabeletik bere birjiñidadea ausi gabe irtenda; eguzki erraiñuba ispillu batetik au ausi ta zikindu ere gabe pasatzen dan bezela.

        G. Eta bere Ama geroz birjiña bizitu zan beti?

        E. Bai, jauna, beti beti.

        G. Kristok zergatik nai izan zuben ill gurutzian?

        E. Pekatutik eta bukaera gabeko eriyotzatik gu libratziagatik.

        G. Nolatan etorri giñan artara?

        E. Gure aurreneko Atha Adanek pekatu eginda, eta argan bere ondorengo guztiyok.

        G. Zer aditzen dezu Kristo ill ezkero jetxi zan infernubagatik?

        E. Ez kondenatuben lekura baizikan justubak zeuden linbora.

        G. Infernu bat baño geiago alda bada?

        E. Bai Jauna; lau dira lurraren barrenen, eta deritzaie: kondenatuben infernuba, purgatoriyua, aurren linbua eta justuben linbua edo Abrahanen senua.

        G. Eta zer gauza dira?

        E. Kondenatuben infernuba da pekatu mortalian illtzen diranen animak juaten diran lekuba, an beti beti atormentatubak izateko; Purgatoriyua, Jainkuaren graziyan, baña beren pekatuben zorrak txit pagatu gabe, illtzen diran animak juaten diran lekuba; aurren linbua, bataiatu gabe, uso arrazoizkora allegatu baño lenago illtzen animak juaten diran lekuba; eta justubena edo Abrahanen senua, gure erredenziyua egiñ zan arte Jainkuaren graziyan illtzen ziranen animak, beren pekatuben zorrak osoro pagatuta juaten ziran lekuba, eta Jesukristo, ziñez ta egiaz jetxi zan artara.

        G. Nola jetxi zan?

        E. Jainkotasunari erantsitako animarekin.

        G. Eta gorputza nola geldithu zan.

        E. Jainkotasunari berari erantsiya.

        G. Nola pistu zan irugarren egunian?

        E. Bere gorputz eta anima zorionekua berriz elkarganatuta, ez geiago illtzeko beñere.

        G. Nola igo zan zerubetara?

        E. Bere birtutez.

        G. Zer da Atha Jainkuaren eskuiko aldian eserita egotia?

        E. Berak aña gloriya izatia Jainkua danez, eta gizona danez beste iñork baño geiago.

        G. Noiz etorriko da biziyak eta illak juzgatzera?

        E. Mundubaren bukaeran.

        G. Eta ill guztiyak pistu biaute orduban?

        E. Bai Jaune; izan zithusten gorputz eta animakiñ berakiñ.

        G. Eta mundubaren bukaera baño lenago juzgatubak izango dira gizonak?

        E. Bai, guztiyak juzgatu ta sentenziyatuko dithu Jaunak beren biziyaren bukaeran, onak gloriyan Jainkuaz beti betiko gozatzera, ta gaistuak, beñere athuko ez diran tormentubak infernuban padezitzera.

        G. Santuben komuniyua esaten dezunian, zer sinisten dezu?

        E. Kristau fiel guztiyak partia dutela bestien ondasun espiritualetan, Eliza deritzan gorputz baten puskak diralako.

        G. Zeiñ da Eliza?

        E. Da kristau fielen kongregaziyua, Erromako Atha Santuba buru dala.

        G. Nor da Atha Santuba?

        E. Eliz gizon guztiyen buru Erromakua, lurrian Kristoren oñ-ordekua, zeñari obeitzera obligatubak gaude gustiyok.

        G. Kredua ta artikuluaz gañera, beste gauzarik siñisten dezu?

        E. Bai jauna, eskritura sagraduban daguana, eta Jainkuak Elizari errebelatu diyon guztiya.

        G. Zer gauza dira oiek?

        E. Ori ez bizat galdetu neri, bada ez dakit; Eliz-ama santak badithu gizon adithu eranzuten jakingo dutenak.

        M. Ondo diyozu jakintsubei dagokiyela ta ez zuei, fedeko gauza guztiyen arrazoia ematia; zuentzat asko da ematia artikulubena kreduan dauden bezela.

 

 

Kristau dotrinaren bigarren puska

zeñian agertzen da zer eskatu biar dan
eta Eliz Ama Santaren orasiyuak

 

        Ikusi det nola dakizun siñistu biar dezuna, zeña dan aurrenekua; guazen bigarrenera zeña dan eskatu biar dana. Esan ezazu: Nork esan zuben Aita guria?

        E. Jesukristok.

        G. Zertarako?

        E. Guri oraziyua egiten erakusteko.

        G. Oraziyua egithia zer da?

        E. Biyotza Jainkuagana jasotzia, eta mesediak eskatzia.

        G. Zenbat modutakua da oraziyua?

        E. Bitakua: pensamentuzkua ta itzezkua.

        G. Zein da pensamentuzkoa?

        E. Animaren potenziyaz baliyatubaz egiten dana; memoriyakin gauza onen bat gogora ekarriyaz; entendimentu edo ariyurriarekin aren gañian pensatu ta kontubak ateriaz, eta borondatiarekin akto edo asmo batzubek egiñaz; nola dan pekatuben damutasuna edo buruz-bide batzubek, nola diran konfesatzia ta bizi-modu berri bat artzia.

        G. Zein da itzezkua?

        E. Itz agiriz egiten deguna; konturako, Aita guria errezatzian egiten deguna.

        G. Oraziyua nola egin biar da?

        E. Atenziyo ta humildadiarekiñ, konfiantza ta iraupenarekiñ.

        G. Aita guria esaten dezunian norekiñ itzegithen dezu?

        E. Jainko gure jaunarekiñ.

        G. Nun dago Jainko gure jauna?

        E. Leku gustiyetan; batezere zeruban eta aldareko sakramentu santisimuen.

        G. Eta Kristo gizona danez, nun dago?

        E. Zeruban eta aldareko sakramentu santisimuan bakarrik.

        G. Oraziyorik onena zein da?

        E. Aita guria.

        G. Zergatik?

        E. Kristok bere aoz esan zubelako, apostoluak eskatuta.

        G. Gañera zergatik?

        E. Zazpi eskabide karidade guztiyan fundatubak dauzkalako.

        G. Zein dira?

        E. Aurrenekua da: Santifika dedilla zure izena.

        G. Eskabide orretan zer eskatzen dezu?

        E. Mundu guztiyan ezagutuba ta honratua izan derilla Jainkuaren izena.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Datorrela gugana zure erreinuba.

        G. Eskabide orretan zer eskatzen dezu?

        E. Erreina dezala Jainkua gure animetan, emen lurrian graziyaz; eta gero eman dizagula gloriya.

        G. Zein da irugarrena?

        E. Egin dedilla zure borondatia Zeruban bezela lurrian ere.

        G. Eskabide orretan, zer eskatzen dezu?

        E. Egiñ dezagula Jainkuaren borondatia lurrian gaudenok, zorionekuak zeruban egithen duten bezela.

        G. Zein da laugarrena?

        E. Gaur iguzu gure eguneroko ogiya.

        G. Eskabide orretan zer eskatzen dezu?

        E. Eman dizagula Jainkuak gorputzarentzat dagokigun mantenuba, ta animarentzat graziyazko espirituala ta sakramentubak.

        G. Zein da bostgarrena?

        E. Barka zaizkigutzu gure zorrak, guk geren zordunai barkatzen dizkigun bezela.

        G. Eskabide orretan, zer eskatzen dezu?

        E. Barka dizaizkigula Jainkua gure pekatubak agrabiyatu ta kalte egin digutenai, guk barkatu diyegun bezela.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Ez gaitzatzula utzi tentaziyuan erortzen.

        G. Eskabide orretan zer eskatzen dezu?

        E. Ez dizagula utzi Jainkua erortzen eta leku ematen ere, demoniñuak pekatuban erori arazteko alegiña egithen dithuben pensamentu ta tentaziyo gaistuetan.

        G. Zein da zaspigarrena?

        E. Baizikan libra gaitzatzu gaitzeti.

        G. Eskabide orretan zer eskatzen dezu?

        E. Libra gaitzala Jainkuak animako ta gorputzeko gaitz eta peligro guztiyetatik.

        G. Zertarako esaten dezu aurrena, Aita guria zerubetan zaudena?

        E. Jainkuagana biyotza jasotzeko, ta humildade ta konfiantzarekiñ mesediak eskatzeko.

        G. Zer esan nai du bukaeran esaten dezun itz Amen ark?

        E. Ala izan derilla.

        G. Gure Señorari, zer oraziyo esaten dizkatzu prinzipalmente?

        E. Agur Mariya ta Salbia.

        G. Nork esan zuben Agur Mariya?

        E. Aingeru San Gabrielek, gure Señora birjiña Mariyari diosala egithera etorri zanian.

        G. Nork esan zuben Salbia?

        E. Eliz-ama Santak dauka beretzat artuba.

        G. Zertarako?

        E. Gure Señorari laguntza eskatzeko.

        G. Agur Mariya edo Salbia esatian norekiñ itz egithen dezu?

        E. Gure señora birjiña Mariyakin.

        G. Zein da gure señora birjiña Mariya?

        E. Da birtutez betetako señora bat, zeña da Jainkuaren ama, ta zeruban dago.

        G. Eta aldarian daguana zein da?

        E. Da zeruban daguanaren iduri edo antz bat.

        G. Zertako dago an?

        E. Zeruban daguanaz argatik akorda gathezen, eta bere imajiña dalako erreberenziyatu dezagun.

        M. Ori bera egiñ biazu bada gañerako Santuta errelikiyen imajinakiñ.

        G. Egiñ biar diyegu oraziyo aingeru ta santubai ere?

        E. Bai jauna, gure bitartekuai bezela.

        G. Zer gauza dira aingerubak?

        E. Dira espiritu zorionekoa (sic) batzubek, Jainkuas gozatzen zeruban daudenak.

        G. Zertarako sortu zituben Jainko gure jaunak?

        E. Azken gabeko iraupen guztiyan alabatu ta bedinkatu dezaten.

        G. Eta zertako geiago?

        E. Bere serbitzariyak bezela Eliza gobernatu ta gizonak gorde ditzaten.

        G. Beraz, badezu zuk aingeru guardakua?

        E. Badet bai, ta gizon bakoitzak du beria.

        M. Izaiozu bada deboziyo aundiya ta enkomendatu zaizkatzaio egunero.

 

 

Kristau dotriñaren irugarren puska

zeñian agertzen da zer egiñ biar dan

 

        Ikusi degu zer siñistu ta zer oraziyo egiñ biar dezun; ikusi zagun nola dakizun zer egiñ biar dezun. Esazu: Jainkuaren legeko aurreneko aginduba edo mandamentuba zeiñ da?

        E. Jainkua amatzia gauza guztiyen gañian.

        G. Nor amatzen du Jainkua?

        E. Bere agindubak egithen dithubenak.

        G. Zer da bera gauza guztiyen gañian amatzia?

        E. Bera ofendithu baño guztiyak galdu naiago izatia.

        G. Zertara geiago obligatzen gathu mandamentu onek?

        E. Bera bakarrik adoratzera gorputzeko ta animako erreberentziya guztiyarekin, fede biziyarekin beregan siñistu ta esperatubas.

        G. Onen kontura nor egithen du pekatu?

        E. Jainko faltso edo idoluak adoratzen dithubenak, edo aietan siñisten dubenak; fediaren kontrako zerbait siñistu, edo aren misteriyuetakoren bat dudan jartzen dubenak, edo premiyazkuak ez dakizkiyenak; akto fedeko, esperantzako ta karidadekuak ogligatubak daguenian egithen ez dithubenak, edo Jainkuaren miserikordiyaz etsitzen dubenak, edo sakramenturen bat pekatu mortalian artzen dubenak.

        G. Nor geiago?

        E. Aztiyetan siñisten duenak, eta patu gaisthuak eta sorgiñak aintzakosat dauzkanak.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Bere izen santuba alperrik ez autatzia.

        G. Nork esaten da autatzen dubela Jainkua alperrik?

        E. Gezurraren gañian, gauza gaiztuaren gañian edo premiya gabe autatzen dubenak.

        G. Zer da gezurraren gañian Jainkua autatzia?

        E. Ala ez dala dakiyen gauzaren gañian Jainkua testigu jartzia.

        G. Eta zer pekatu egithen du gezurraren gañian, edo gezurra dan edo ez dudan, juramentu egithen dubenak?

        E. Mortala; juramentuba gauza ezerezaren gañian izanda ere.

        G. Zer da gauza gaistuaren gañian jainkua autatzia, edo juramentu justiziya gabe egithia?

        E. Gauza biar ez dan edo gaisto bat egingo dubela esatia, Jainkua testigu jarririk; konturako, projimuari gaitz egitia.

        G. Eta zer pekatu egithen du gauza gaistuaren gañian Jainkua autatzen dubenak?

        E. Mortala, gauza gaistua berez pisuba bada; ta ariña bada beniala.

        G. Zer da premiya gabe Jainkua autatzia?

        E. Motibo aundigabe edo ezerezkeriyakgatik juramentu egithia.

        G. Zer pekatu da au?

        E. Beniala; gezurrezkua edo bidegabezkua ezpada.

        G. Gauza on bat egithia, juramentuz, agintzen dubena edo asmo on bat artu edo promesa on bat egiten dubena, kunplitzera obligatuba dago?

        E. Bai jauna; ta gauza berez pisuba bada, pekatu mortala egingo du ez kunplitziarekiñ, edo txit geroko uztiarekiñ.

        G. Kriaturakgatik juramentu premiya gabe egithia pekatu da?

        E. Bai, jauna; aietan Kriadoriari juramentu egiten zaiolako.

        G. Nola egiten da juramentu kriaturakgatik?

        E. Esanaz (egiñ zagun kontu) nere animagatik, zerubagatik, lurragatik, etc. au onela dala.

        G. Premiya gabe juramento ez egitheko zer erremediyo da?

        E. Bai edo ez esatera oitzia, Kristok erakusten digun bezela.

        G. Eta zer geiago eragosten da mandamentu onetan?

        E. Bai jauna; eragosten da blasfemiya ere; au da, itz desegokiyak esatia Jainkuaren edo bere santuben kontra; eta au pekatu mortala da.

        G. Zein da irugarrena?

        E. Jai-egunak santifikatzia.

        G. Nor santifikatzen dithu jai eguna?

        E. Mesa osua entzun, eta aietan lanik egiten ez dubenak, premiya gabe.

        G. Jaietan premiya gabe, lan egithen dubenak zer pekatu egithen du?

        E. Mortala, bi ordutik gora aritzen bada; ta oietatik bera beniala geienian.

        G. Zeiñ da laugarrena?

        E. Gurasuak honratzia.

        G. Nork honratzen dithu gurasuak?

        E. Obeditzen diyenak; sokorrithu edo lagundu eta errespetatzen dithubenak.

        G. Onen kontra zeñek egiten dute pekatu mortala?

        E. Etxeko gobernubari eta othura onai dagozkiyoten gauzetan gurasoai obeditzen ez seme alabak; beren premiyetan sokorrithu edo laguntzen ez diyenak; madarikatzen dithubenak; edo burla egithen diyenak, edo aien kontra eskuba jasotzen dutenak; eta beren bendiziyo ta konseju gabe ezkontzeko asmuan daudenak.

        G. Nor besterik aditzen dira gurasotzat?

        E. Edadian, dignidadian eta gobiernuan aundiyago diranak.

        G. Eta mandamentu onetan, seme alaben gurasunganako obligaziyuaz gañera, besterik arkitzen da?

        E. Bai, jauna, nagusi edo aundiyaguenak, mirabe edo beraz betikakuakiñ, eta gurasunak beren umiakiñ.

        G. Oiek zeiñ dira?

        E. Alimentatzia, erakustia, korrejitzia, ta ejenplo ona ta dagokiyen estaduba bere denboran ematia.

        G. Oietan faltatzen dutenak zer pekatu egithen dute?

        E. Mortala geienian.

        G. Zein da bostgarrena?

        E. Ez illtzia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Ez egithia iñori gaitzik, ez itzez, ez obraz ezta desioz ere.

        G. Eta mandamentu onen kontra nork egithen du pekatu mortala?

        E. Eriyotza eta beste gaitz aundiren bat desiatzen dubenak beretzat edo bere projimuarentzat; edo oni gorrotua diyonak; iñor ill, herithu edo golpatzen dubenak, moskortu, bere osasunaren kalte aundiko gauzak jan, bere biziya kendu edo arriskuban jartzen dubenak; eta bere buruba edo besterik madarikatzen dubenak.

        G. Zer da madarikatzia edo maldiziyua botatzia?

        E. Beretzat edo besterentzat gaitzen bat eskatzia; ejenpotzat: Betan, illko al aiz.

        G. Eta maldiziyua zer pekatu da?

        E. Gaitz aundiyaren desiuarekiñ bada, pekatu mortala.

        G. Eta alako desiorik gabe bada?

        E. Beniala, baña, ez beti.

        G. Zeñek egithen dute bada pekatu mortala kunplitzeko, desio gabe maldiziyo egin da?

        E. Regularmente guraso ta persona nagusi beren mendekuen aurrian maldiziyua botatzen dithuztenak, eta othura au izanik kentzeko neurrik (sic) artzen ez dutenak.

        G. Zergatik orrela?

        E. Beren esan eta ejenplo txarrakiñ jainkuari ofensa aundiyak egithera bestiak zirikatzen dithuztelako, zeñari deritza eskandalua.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Lujuriako pekaturik ez egithia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Izan gaithezela garbiyak eta kastubak pensamentu, itz eta obretan.

        G. Zeñek egithen dute pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Pensamentu zikiñetan, jakiñaren gañian, atsegin artzen dutenak, naiz ez egiñ eta egiteko desiorik izan ere alako gauza txarrik; kontu ta kanta zikiñetan jarduten diranak, edo atsegintasunarekiñ entzuten dithuztenak; eta beren buruarekiñ edo bestiakiñ ikuitze edo egithe loiak dithuztenak, edo egiteko desiua daukatenak.

        G. Zeiñ da zazpigarrena?

        E. Ez ostutzia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Ez kentzia, ez edukitzia ta ez nai izatia besteren gauzarik jabiaren borondatiaren kontra.

        G. Onen kontra nork egithen duthe pekatu mortala?

        E. Esan diran gauzetan edozeiñ egithen dutenak, edo beste alderen batera projimuari bere ondasunetan kalte aundiren bat egithen diyotenak.

        G. Projimuari kalte modu oiek egithen dizkatenak edozeiñ gisetan dala, obligaziyoren batekiñ gelditzen dira?

        E. Lenbailen ostuba biurtu, ta egiñ dizkaten kalte guztiya ornitzekuarekiñ.

        G. Zeiñ da zortzigarrena?

        E. Testimoniyo falsorik ez asmatzia, ta gezurrik ez esatia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Juiziyo txarrik projimuaz ez egithia aisatxo, au da, bide edo fundamentu gabe; ta ez ezan (sic) eta ez entzun ere aren gauza txar edo defektuak.

        G. Eta nork austen du mandamentu au?

        E. Arrazoiaren kontra, au da artarako biar diñako ezaguerik gabe, juzgatzen dubenak; kreituba kendu, sekretua agertu edo gezurra esaten dubenak.

        G. Eta projimuari bere kreituban kalte aundiya egithen diyonak, utsegithe gezurresko edo egiyazkoren bat, baña gordian daguena, artzaz esanda, edo bere utsegithia arpegira botata, gelditzen obligaziyoren batekin?

        E. Kendu diyon honra edo kreituba biurtzekuarekiñ.

        G. Zer eragozten da bederatzigarren eta amargarren mandamentubetan?

        E. Zikintasunen irrikiyak, eta ondasunak bide gabe nai izatia.

        M. Esan itzatzu Ama Eliza Santaren Mandamentubak.

 

Ama Eliza Santaren mandamentubak dirade bost

        Aurrenekua, igande ta beste jaietan meza osua entzutia.

        Bigarrena, urtian beiñ gutxienaz konfesatzia, edo lenago illtzeko peligrorik esperatzen badu, edo komulgatu biar badu.

        Irugarrena, pazkua udaberrikuan komulgatzia.

        Laugarrena, Ama eliza Santak agintzen dubenian barautzia.

        Bostgarrena, Jainkuaren Elizan amarnak eta primiziyak pagatzia.

        G. Zertako dira mandamentu oiek?

        E. Jainkuarenak obeto guardatzeko.

        G. Nork obligatzen dithu aurrenekuak, zeña dan meza entzutia?

        E. Uso arrazoizkua duten bataiatu guztiyak.

        G. Eta nola entzun biaute?

        E. Mezako denboran presente egonda, animari dagokiyon gauzaren batian atenziyua daukatela, deboziyoz meditatu edo errezatubaz.

        G. Entzuten ez dubenak, nun da eziñ bestian gelditzen dan; guztiyan edo parte aundiyan atentziyo gabe daguena, edo meza gabe gelditzeko peligruan jartzen danak, zer pekatu egithen du?

        E. Mortala.

        G. Bigarren eta irugarrenak, konfesatzia ta komulgatzia, nor obligatzen dithue?

        E. Pekatu mortalaren azpiyan obligatzen dithue uso arrazoizkua duten kristau guztiyak.

        G. Eta pekatu mortalian konfesatu ta komulgatzen diranak kunplitzen dithuzte?

        E. Iñolako ere moduz; eta bi gauza oietako bakoitzian bi pekatu mortal egithen dituzte.

        G. Eta eriyotzako orduban konfesore gabe aurkitzen danak, zer egiñ biar du?

        E. Akto kontriziyozko egiyazko bat, konfesatzeko asmuarekiñ.

        G. Eta laugarrena, zeña dan, barautzia, nor obligatzen ditu?

        E. Ogeita bat urtetik gorakuak.

        G. Eta nola egiñ biar da barau?

        E. Eragotziyak dauden janaririk gabe egunian otordu bat bakarra eginda.

        G. Eta onetan utsegin gabe artu litheke zerbaith goizian?

        E. Premiya bada, naiz txikiya izan, artu litheke ontza bateraño.

        G. Eta gabian?

        E. Artu litheke kolaziyotzat konzienzi oneko jendien neurrituban, onetarako galdetzen zaiola, dudarik bada, konfesore jakintsun bati.

        G. Barautzez uzten dutenak, egiyazko premiya gabe, zer pekatu egithen dute?

        E. Mortala.

        G. Eta barau ta bijili egunetan aragirik ez jateko, otordu batian aragiya ta arraia ez nastutzeko eta garizuman arraultz eta esne gauzarik ez jateko agindubak, buldarik ez badute, nor obligatzen dithue?

        E. Uso arrazoizkua duten guziyak.

        G. Eta obeitzen ez dutenak zer pekatu egithen dute?

        E. Zenbat bider egunian faltaten duten, ainbeste pekatu mortal.

        M. Esan itzatzu obra miserikordiyazkuak.

 

Obra miserikordiyazkuak dira amalau

        Zazpi animaren aldekuak, eta zazpi gorputzarenekuak. Animaren aldekuak oiek dira.

        Aurrenekua, ez dakiyenari erakustia.

        Bigarrena, premiya dubenari konseju ona ematia.

        Irugarrena, uts egiten duben (sic) korrejitzia.

        Laugarrena, injuriyak edo egiñ zaizkigun txarkeriyak barkatzia.

        Bostgarrena, triste daguana alaitzia.

        Seigarrena, gure projimuen atsekabe ta argaltasunak pazienziyan eramatia.

        Zazpigarrena, biziyak eta illakgatik Jainkuari erregutzia.

        Gorputzaren aldekuak oiek dira.

        Aurrenekua, eri daudenak bisitatzia.

        Bigarrena, gosiak daguanari jaten ematia.

        Irugarrena, egarriyak daguanari eraten ematia.

        Laugarrena, kautibuak erreskatatzia.

        Bostgarrena, larrugorriyan daguana jantzitzia.

        Seigarrena, peregrinuari ostatu ematia.

        Zazpigarrena, illak enterratzia.

        G. Zergatik deitzen zaie miserikordiyazkuak?

        E. Jusitiziyaz zor ez diralako.

        G. Noiz obligatzen dute nai ta nai ez?

        E. Gizon arithu edo diskretuen iritziyan premiyak aundiyak diranian.

        G. Eta obra miserikordiyazku oiek eta kristabak egithen dithuben beste onakgatik, naiz agintezkuak naiz deboziyozkuak izan, zer irabazten du?

        E. Jainkuaren graziyan badago, merezi du aiekgatik graziya ta gloriyaren aumentuba, bere pekatuben satisfaziyua ta iristia Jaunagandik doai espiritualak eta korporalak, konbeni bazaio.

        G. Eta zergatik esaten dezu Jainkuaren graziyan badago?

        E. Zergatik pekatu mortalian daudenak egindako obra onak ez dute baliyo, ez gloriya irizteko ta ez pekatuben satisfaziyorako, baizik bitartekotzat bezela bakarrik, aien bidez, moduren batian iritxi litezkiala Jaunagandik zerbaith gauz on.

 

 

Laugarren partia

zeñian agertzen dira artu biar diran Sakramentubak

 

        Ikusi degu nola dakizun zer sinistu, zer errezatu eta zer egiñ biar dezun; ikus dezagun nola dakizun zer artu biar dezun, zeña dan azkenekua. Esaitzu Sakramentubak. Ama Eliza santaren Sakramentubak dira zazpi; aurreneko bostak dira premiyazkuak, egiñez edo desioz artubiarrak, zeñak gabe eziñ salba ditheke gizona ezetarako eztzat uzten badithu; borondatezkuak dira beste biyak.

        Aurrenekua, Bataiua.

        Bigarrena, Konfirmaziyua.

        Irugarrena, Penitenziya.

        Laugarrena, Komuniyua.

        Bostgarrena, Estrema-Unziyua.

        Seigarrena, Ordena.

        Zazpigarrena, Matrimoniyua.

        G. Zer gauza dira Sakramentubak?

        E. Dira siñale agiriko batzubek, Kristo gure Jaunak ipiñiyak, bere graziya ta birtutiak guri oien bidez emateko.

        G. Zer gauza da graziya?

        E. Da izate Jainkozko bat, gizona Jainkuaren Seme ta Zerubaren heredero egithen dubena.

        G. Eta graziya oni nola deritza?

        E. Santifikatzallia.

        G. Eta ontzaz gañera badira beste graziya jeneroren batzubek?

        E. Badira beste orainguak deitzen diyotegunak edo laguntza ta biyotz ikuitziak; zeñak gabe eziñ gentzake ez asi, ez aurreratu ta ez bukatu, betiko bizitzarako egokiya dan gauzarik.

        G. Eta oiek zer dira?

        E. Pekatutik aldegiñ eta obra onak egitheko Jainkuak ematen dizkigun laguntza batzubek; nola diran sermoiak, ejenplo onak, bat bateko eriyotzak eta argitasun batzubek, zeñen bidez argitzen dithu Jainkuak gure entendimentubak, eta desio on batzubek bultzarazotzen dithuztenak gure borondatiak obra onak egithera.

        G. Zer birtute ematen dithue Sakramentubak graziyarekiñ batian?

        E. Batezere iru, teologalak eta jainkozkuak.

        G. Zeiñ dira?

        E. Fedia, Esperantza ta Karidadia.

        G. Zer gauza da Fedia?

        E. Ikusi ez gendubena sinistia, Jainkuak errebelatu dubelako.

        G. Zer gauza da Esperantza?

        E. Gloriya esperatzia, Jainkuaren graziya ta gure obra onen bidez.

        G. Zer gauza da Karidadia?

        E. Jainkua amatzia gauza guztiyen ganian, eta gure projimuak geren burubak bezela, izaten gerala aiekiñ, aiek gurekiñ izatia nai gendukian bezela.

        G. Zertarako ipiñia izan zan Bataioko Sakramentuba?

        E. Jatorrizko pekatuba ta beste erozeiñ bataiatzera dijuanagan arkitzen dana kentzeko.

        G. Jatorrizko pekatuba zer da?

        E. Jaiotzetik guztiyok dakarguna, gure aurreneko gurasuetatik heredatuba.

        G. Premiyan arkitzian nork bataia dezake?

        E. Edozeñ gizonezko edo emakumezko uso arrazoiezkua dubenak.

        G. Eta nola egiñ biar du?

        E. Aurraren burura ur naturala botiaz, eta Aitaren, eta Semiaren, eta Espiritusantubaren izenian esanaz, bataiatzeko asmo edo intenziyoarekiñ.

        G. Zertarako da Sakramentu Konfimaziyokua?

        E. Bataiuan artu genduben fedian konfirmatu ta sendotzeko.

        G. Uso arrazoizkora allegatu danak, sakramentu au pekatu mortalian daguala artzen badu, egithen du pekatu?

        E. Bai, mortala.

        G. Zer egiñ biar du bada pekaturik egiñ gabe artzeko?

        E. Konfesiyo on baten bidez Jainkuaren graziyan jarri.

        G. Zertarako da sakramentu Penitenziyakua?

        E. Bataiatu ezkero egindako pekatubak barkatzeko.

        G. Zer pekatu dira oiek?

        E. Mortalak, eta benialak ere bai.

        G. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatia, egithia, pensatzia edo desiatzia zerbaith Jainkuaren legiaren kontra gauza grabian.

        G. Zergatik deritza mortala?

        E. Egithen dubenaren anima illtzen dubelako.

        G. Eta noiz artzen degu Penitenziyako Sakramentuba?

        E. Ondo konfesatu ta absoluziua artzian.

        G. Zer parte dithu penitenziyak pekatu mortala kentzeko?

        E. Iru.

        G. Zeiñ dira?

        E. Biyotzeko kontriziyua, abozko konfesiyua ta obrazko satisfaziyua.

        G. Eta sakramentu au artu nai dubenagan prezisuak diran iru gauza oietan, sartzen dira besteren batzubek?

        E. Bai, jauna, kontriziyuan sartzen da enmendatzeko proposituba, ta konfesiyuan, esamiña konzienziyakua.

        G. Onela beraz, zenbat gauza dira premiyazkuak? Penitenziyako sakramentuba artzeko edo bat ondo konfesatzeko?

        E. Bost dira: esamiña konzienziyakua, biyotzeko kontriziyua, enmendatzeko proposituba, abozko konfesiyua, ta obrazko satisfaziyua.

        G. Esamiña konzienziyakua zer da?

        E. Da konfesatu gabeko pekatubaz oroitzeko, bere kulpak ezagutzeko argitasuna Jainkuari eskatu ondorian, neurri egokiyak artzia, kontu ateriaz Jainkuaren eta Elizaren mandamentubetatik, ibilli dan lekubetatik eta izan dithuben zer egiñetatik.

        G. Zenbat modutakua da biyotzezko kontriziyua?

        E. Bithakua, bata egiyazkua edo perfektua ta bestia ez aiñ perfektua, oni atriziyua deritza.

        G. Zer da kontriziyo egiyazkua?

        E. Jainkua ofendithutako damutasuna bera danagatik, au da, aiñ guztiz ona dalako, konfesatzeko, enmendatzeko eta penitenziya kunplitzeko asmo edo propositubarekiñ.

        G. Eta zer da atriziyua?

        E. Jainkua ofendithutako damutasuna edo pekatubaren itsustasunagatik, edo infernubaren bildurragatik, edo zeruba galdu dubelako; konfesatzeko, etc. asmo edo propositubarekiñ.

        G. Eta dolore oietan onena, zeiñ da?

        E. Kontriziyo egiyazkua.

        G. Eta zergatik?

        E. Kontriziyo egiyazkua amoriyo garbitik eta atriziyua bildurretik datozelako; kontriziyo egiyazkuarengatik, pekatu mortalak konfesatu baño len barkaturik, iristen da Jainkuaren graziya; baña atriziyuarengatik bakarrik, ez dira ondore oiek iristen.

        G. Eta atriziyozko damuba asko da ondo konfesatzeko, edo premiyazkua da kontriziyo egiyazkua?

        E. Geienen ustian asko da atriziyua, baña obe da ta segurubago kontriziyo egiyazkua eramatia; ta au eramateko alegiña egiñ biar du konfesatzera dijuanak.

        G. Eta noiz iruki biar da damuba?

        E. Konfesoriak penitentiari absoluziyua eman baño len.

        G. Zer gauza da proposituba?

        E. Jainkuari ofensa aundirik beñere ez egitheko asmo sendo bat.

        G. Zer da abozko konfesiyua?

        E. Konfesoriari pekatu mortal guztiyak agertzia engañiyo ta gezur gabe, penitenziya kunplitzeko asmuarekiñ.

        G. Eta pekatu mortalen bat lotzaz konfesatu gabe uzten dubena, edo egiñ ez daben (sic) graberen bat konfesatzen dubena, edo konfesiyua dolore edo propositu gabe, edo penitenziya kunplitzeko asmo gabe egithen dubena, ondo konfesatzen da?

        E. Ez jauna, sakrilejiyua deritzan pekatu izugarri bat egithen du; ta konfesatu zithuben pekatubak eta konfesatu gabe utzi zithubenak, eta egiñ zuben sakrilejiyua berriz konfesatzeko obligaziyuarekiñ gelditzen da.

        G. Eta nork uste izan biar du beren konfesiyuetan izan ez dutela ez dolorerik eta ez propositurik?

        E. Okasiyuetatik aldegithen ez dutenak; eta konfesiyo bat eta bestiaren ondoren lengo pekatubetan erortzen diranak.

        G. Eta zer konbeniko da egithia dolore ta propositu egiyazkua izatera mugitzeko?

        E. Jainkuari eskatzia, konfesatzera juan baño lenago, sokorri dezala bere laguntzakiñ; goguan erabiltzia puskatxo batian edo Jaunak egiñ dizkan mesediak, edo bere eriyotza ta pasiyua, edo bere ontasuna, ta beiñ ta berriz ta berriz akto kontriziyozkua esatia.

        G. Zer gauza da obrazko satisfaziyua?

        E. Da pagatzia Jainkuari pekatubakgatik zor diran tenporalak, konfesoriak emandako penitenziya kunpliziarekiñ.

        G. Eta penitenziya kunplitzen ez dubenak, edo txit gerorako uzten dubenak, zer pekatu egithen du?

        E. Penitenziya grabia bada, pekatu mortala.

        G. Eta konfesoriaren penitenziyaz gañera eman geniyozake Jainkuari beste moduz pena tenporalen satisfaziyua?

        E. Bai, jauna; Jainkuaren graziyan gaudela egiten dithugun obra on guztiyakiñ; eta induljenziyak irabazita.

        G. Eta zer gauza dira induljenziyak?

        E. Graziya batzubek zeñakgatik barkatzen da pena tenporala mundu onetan edo bestian pekatubakgatik pagatu biar dana.

        G. Eta nola irabazi biar dira?

        E. Onetarako agintzen dana Jainkuaren graziyan egiñ da.

        G. Eta emen satisfaziyua eman ez zutelako purgatoriyora dijoazenai guk sokorru ta laguntzarik eman diyozatekegu?

        E. Bai jauna; satisfaziyua eman gentzakian obrakiñ berakiñ.

        G. Eta pekatuban erortzen dan bakoitzian beriala konfesatzera juan biar du batek pekatuba barka degikiyon?

        E. Ongi izango litzake, baña ez da premiyazkua.

        G. Zer egiñ biar du bada?

        E. Bere pekatuben egiyazko kontriziozko damu sendo bat iruki, enmendatzeko ta konfesatzeko propositubarekiñ Ama Eliza Santak agintzen dubenian.

        G. Zer da pekatu beniala?

        E. Pekatu mortala egitheko disposiziyuan jartzen duben bat.

        G. Zergatik deritza beniala?

        E. Zergatik errash, au da aisatasunarekiñ, erortzen dan gizona artan, eta errash barkatzen zaion.

        G. Zenbat gauzagatik barkatzen zaio.

        E. Bederatzigatik.

        G. Zein dira?

        E. Aurrenekua, mesa (sic) entzutiagatik.

        Bigarrena, komulgatziagatik.

        Irugarrena, konfesio jenerala esatiagatik.

        Laugarrena, Obispuaren Bendiziyuagatik.

        Bostgarrena, ur bedinkatubagatik.

        Seigarrena, ogi bedinkatubagatik.

        Zazpigarrena, Aita guria esatiagatik.

        Zortzigarrena, sermoia entzutiagatik.

        Bederatzigarrena, petxuko golpiagatik, Jainkuari barkaziyua eskatubaz.

        G. Zergatik esaten dezu azkenian Jainkuari barkaziyua eskatubaz?

        E. Pekatu benialen barkaziyua gauza oiekgatik iritxiko bada, oien jainkozko damuren bat izan biar degula aditzera emateko.

        G. Eta pekatu benialak konfesatzera obligatubak gaude?

        E. Ez, Jauna; baña ona ta probetxuzkua da.

        G. Eta azkeneko konfesiyua ezkero benialak baizik ez dubenari, zer konbeniko zaio egithia doloriak ta proposituba aseguratzeko?

        E. Lenagoko pekatu mortalen bat ere konfesatzia, azkeneko benialaz gañera.

        G. Komuniyoko sakramentu guztiz santuba zertarako da?

        E. Biar dan bezela edo ondo prestatuba errezibitzen degularik, gure animen mantenimentuba izateko, ta graziya aumentatzeko.

        G. Zergatik esaten dezu ondo prestatuta?

        E. Aditzera emateko, ez dala Sakramentu au gure animen mantenuba izango, biar dan disposiziyuarekiñ errezibitzen ez badegu; ala animaren aldetik, nola gorputzaren aldetik.

        G. Animaren aldetik, zer disposiziyo biar da bada?

        E. Jainkuaren graziyan egotia.

        G. Eta pekatu mortalian erori zanak, nola prestatu biar du komulgatzeko?

        E. Konfesatuta.

        G. Eta konfesatuta gero pekatu graberen batez oroitzen danak, zer egiñ biar du?

        E. Konfesatu au aurrena.

        G. Eta gorputzaren aldetik, zer prestaera eskatzen da?

        E. Aurreko gabeko amabiyak ezkero ezerere jan eta ez eran gabe (nun da Komuniyua miñez edo eri daguela artu biar ez dan), baraurik allegatzia.

        G. Zer errezibitzen dezu Komuniyoko sakramentu guztiz Santuban?

        E. Kristo, Jainko ta gizon egiyazkua, Aldareko sakramentu guztiz santuban egiyazki daguena.

        G. Onela danez, zeiñ dago hostiyan konsagraziyo ondorian?

        E. Jesu-Kristoren gorputza, bere odol, anima ta jainkotasunarekiñ.

        G. Eta kalizan?

        E. Jesu-Kristoren odola, bere gorputz, anima ta jainkotasunarekiñ.

        G. Jesu-Kristo guztiya dago hostiyan, eta orobat kalizan?

        E. Jesu-Kristo guztiya dago hostiyan, eta guztiya onen erozeiñ pusketan ere; ta orobat kalizan.

        G. Eta konsagratu ondorian badago hostiyan ogirik, edo kalizan ardorik?

        E. Ez, jauna; ez dago ogiyaren eta arduaren usai, kolore, gusto ta beste akzidentiak baizik.

        G. Eta hostiya puskatzen bada, edo kalizatik zerbait atera edo ishuri, puskatzen da Jesukristo?

        E. Ez jauna; puska guztiyetan eta puska bakoitzian guztiya oso gelditzen da.

        G. Eta esan diran prestaerak gabe komuniyora allegatzen danak ere errezibitzen du Jesu-Kristo?

        E. Bai, jauna; baña batere probetxu gabe, zergatik pekatu txit grabe bat egithen du.

        G. Probetxubarekiñ artzen dutenai, zer konbeniko zaie egithia, esan danaz gañera, frutu aundiyaguak iristeko?

        E. Komulgatu baño lenago konsideratu zein dan aiengana datorren Jauna, fede, esperantza ta karidadeko aktuak maiz egiñ; humildade ta erreberenziya aundiyarekiñ bera artu, ta gero graziyak eman aiñ benefiziyo aundiyagatik.

        G. Zertarako da Estrema-unziyoko sakramentuba?

        E. Iru gauzetarako.

        G. Zein dira?

        E. Aurrenekua, lengo bizitza gaistuaren arrasto eta kutsubak kentzeko.

        Bigarrena, animari indarra emateko demoniñuaren tentaziyuen kontra.

        Irugarrena, gorputzari osasuna emateko, konbeni bazaio.

        G. Eta sakramentu au errezibitzeko obligaziyorik badute uso arrazoizkora allegatu ta peligrozko eritasunian arkitzen diranak?

        E. Bai, jauna; ta pekatu mortala egithen dute aldezakiala artzen ez badute; edo pekatu mortalian daudela artzen badute.

        G. Pekatu mortalian daguanak, zer egiñ biar du bada biar bezela errezibitzeko?

        E. Aurrena konfesatu, ta au eziñ badezake, akto kontriziyozko egiyazko bat egiñ.

        G. Zertarako da Ordenako Sakramentuba?

        E. Konsagratzeko ta ordenatzeko Elizako ministro dignuak, nola diran sazerdote edo apaizak, diakonuak eta beste gañerakuak.

        G. Eta elizako ministruak, batezere apaizak, errespetatu ta beneratu biar dira espezialmente?

        E. Bai, jauna.

        G. Zertarako da Matrimoniyoko Sakramentuba?

        E. Eskontzeko ta eskondubai graziya emateko, onekiñ bizi dithezen pakian, eta semiak zerurako ezi ditzaten.

        G. Eta Jainkuaren graziyan ezkongaiak egotia, premiyazkua da, Sakramentu au artutzeko biar bezela?

        E. Bai, jauna; pekatu mortalaren azpiyan.

        G. Eta Jainkuaren graziyan ez daudenak, zer egiñ biaute eskontzeko?

        E. Konfesatu.

 

Pekatu kapitalak dira zazpi

        Aurrenekua, soberbiya.

        Bigarrena, abariziya.

        Irugarrena, lujuria.

        Laugarrena, ira.

        Bostgarrena, gula.

        Seigarrena, enbidiya.

        Zazpigarrena, nagitasuna.

        G. Zergatik deitu diyezu pekatu kapitalak komunmente edo geienian mortalak esaten zaien zazpiyai?

        E. Deitzen zaie kapitalak, zergatik diran burubak, aietatik jaiotzen diran beste biziyuen ithurri ta sustraiak bezela; mortala deitzia ez datorkiye ain egoki, askotan benialak baizik ez diralako.

        G. Noiz dira mortalak?

        E. Jainkuaren eta projimuaren karidade edo amoriyuaren kontra diranian.

        G. Noiz dira karidadiaren kontra?

        E. Aien bidez austen danian Jainkuaren edo Elizaren mandamenturen bat gauza grabian.

        G. Zer da soberbiya?

        E. Bestiengandik bereshituba izateko zale geiegi bat.

        G. Zer da abariziya?

        E. Ondasunen zale geiegi bat.

        G. Zer da lujuriya?

        E. Atsegiñtasun zikiñ eta aragizkuen zale geiegi bat.

        G. Zer da ira?

        E. Benganzaren zale geiegi bat.

        G. Zer da gula?

        E. Jateko ta erateko zale geiegi bat.

        G. Zer da enbidia?

        E. Besteren onaren damutasuna.

        G. Zer da nagitasuna?

        E. Obra onak egitheko animuaren falta.

 

Zazpi biziyo oien kontra dira zazpi birtute

        Soberbiyaren kontra humiltasuna.

        Abariziyaren kontra emalletasuna.

        Lujuriaren kontra kastidadia.

        Iraren kontra eramana.

        Gularen kontra tenplanza.

        Enbidiaren kontra karidadia.

        Nagitasunaren kontra egiñ-naia.

 

Animaren etsaiak zeñetatik iges egiñ biar degun dira iru

        Aurrenekua, da munduba.

        Bigarrena, demoniñua.

        Irugarrena, aragiya.

        G. Zein da munduba?

        E. Dira gizon mundutar gaisto eta gaitzeragilleak.

        G. Zein da demoniñua?

        E. Da aingeru bat, Jainkuak zeruban sortu, ta bere Majestadiaren kontra beste askorekiñ altxa zalako, infernura amildu zubena bere gaistotasuneko lagunakiñ, zeñai deitzen diyegu demoniñuak.

        G. Zeiñ da aragiya?

        E. Da gure gorputza bera, bere pasiyo ta inklinaziyo txarrakiñ.

        G. Nola garaitzen da munduba, ta iges egithen da argandik?

        E. Au garaitzen da ta iges egithen da onegandik bere ponpa ta banidadiaz kasorik egiñ ezta.

        G. Nola garaitzen da demoniñua, ta iges egithen da beragandik?

        E. Oraziyuarekiñ eta humiltasunarekiñ.

        G. Nola garaitzen da aragiya, ta iges egithen da argandik?

        E. Au garaitzen da, ta iges egithen da onengandik mortifikaziyuakiñ, dizipliñakiñ eta barabakiñ; au da etsairik aundiyena, zergatik aragiya eziñ bota gentzake gugandik; munduba ta demoniñua, bai.

 

Birtute teologalak dira iru

        Aurrenekua, fedia.

        Bigarrena, Esperantza.

        Irugarrena, Karidadia.

        G. Eta nola utsegiñgo ez degu birtute oien aktuak egitheko degun obligaziyuari?

        E. Deboziyoz eta maiz errezatziarekiñ (edozeiñ kristauk egitia arrazoi dan bezela) kredua, Aita guria, ta akto kontriziyozkua biyotzetik esatiarekiñ.

 

Birtute Kardinalak dira lau

        Aurrenekua, Prudenziya.

        Bigarrena, Justiziya.

        Irugarrena, Fortaleza.

        Laugarrena, Tenplanza.

 

Gorputzaren sentidubak dira bost

        Aurrenekua, begiyakiñ ikustia.

        Bigarrena, belarriyakiñ entzutia.

        Irugarrena, abarekiñ gustu ateratzia.

        Laugarrena, sudurrakiñ usai-egithia.

        Bostgarrena, eskubakiñ ikuitzia.

        G. Zertarako eman zizkigun Jainkuak sentidubak eta gañerako mienbro guztiyak?

        E. Guztiyakiñ bera serbi gentzan gauza guztiyetan.

 

Animaren potenziyak dira iru

        Memoriya, entendimentuba ta borondatia.

        G. Jainkuak memoriya zertarako eman zigun?

        E. Beraz eta bere mesediaz oroitzeko.

        G. Entendimentuba zertarako eman zigun?

        E. Gure Jauna ezagutu ta beragan pensatzeko.

        G. Borondatia zertarako eman zigun?

        E. Ontasun gañenekua bezela ama genezan, ta projimua beragatik.

        G. Eta gure anima, potenziya oien jabia, zer da?

        E. Da eziñ illko dan espiritu bat, Jainkuak ezerezetik bere antz eta idurira sortuba.

 

Espiritu Santubaren doaiak dira zazpi

        Aurrenekua, jakiñduriyako doaia.

        Bigarrena, zentzuko doaia.

        Irugarrena, konsejuko doaia.

        Laugarrena, jakiñduriako doaia.

        Bostgarrena, fortalezako doaia.

        Seigarrena, piedadeko doaia.

        Zazpigarrena, Jainkuaren bildurtasuneko doaia.

 

Espiritu santubaren frutubak dira amabi

        Aurrenekua, karidadia.

        Bigarrena, pakia.

        Irugarrena, animuaren sendotasuna.

        Laugarrena, benignidadia.

        Bostgarrena, fedia.

        Seigarrena, kontinenziya.

        Zazpigarrena, atsegiñ espirituala.

        Zortzigarrena, pazienziya.

        Bederatzigarrena, ontasuna.

        Amargarrena, mansedunbria.

        Amaikagarrena, modestiya.

        Amabigarrena, kastidadia.

 

Zoriontazunak dira zortzi

        Zorionekuak espirituz pobriak, zergatik aiena da zerubetako erreinuba.

        Zorionekuak mansuak, zergatik aiek izango diran lurraren jabiak.

        Zorionekuak negar egithen dutenak, zergatik aiek izango dira konsolatubak.

        Zorionekuak justiziyaren gosia ta egarriya dutenak, zergatik aiek izango dira asiak.

        Zorionekuak biyotz beradunak, zergatik aiek iritxiko dute errukiya.

        Zorionekuak biyotz garbidunak, zergatik aiek ikusiko dute Jainkua.

        Zorionekuak pakiosuak, zergatik Jainkuaren semiak deituko zaie.

        Zorionekuak justiziyagatik persegithubak diranak, zergatik aiena da zerubetako erreinuba.

        G. Zer esan ditugu oraiñ?

        E. Zortzi zoriontasunak.

        G. Zer gauza dira zortzi zoriontasun oiek?

        E. Espiritu santubaren birtute ta doaien obrarik onenak.

        G. Zein dira espirituz pobriak?

        E. Nai ez dutenak honra ta aberastasun txikirik ere (naitasunez beintzat).

        G. Zein dira mansuak?

        E. Errabirik ez dutenak, ezta kasik aren mobimenturik ere.

        G. Nola izango dira lurraren jabe?

 

        E. Beren buruben jabe bezela.

        G. Zein dira negar egithen dutenak?

        E. Gustuak, naiz txikiyak izan, uzten dithuztenak.

        G. Zeiñ dira justiziyaren gosia ta egarriya dutenak?

        E. Gauza guztiyetan beren obligaziyo edo egiñbiarra zintzoro egithen dutenak.

        G. Zein dira biyotz beradunak?

        E. Erruki asko dutenak atserrikuakin ere.

        G. Zein dira biyotz garbikuak?

        E. Beren pasiyuetan guztiz mortifikatubak diranak.

        G. Zein dira pakiosuak?

        E. Pakegilleak berengan eta bestiengan.

        G. Zein dira justiziagatik persegithubak diranak?

        E. Naiz persegithubak izan, gauza on edo justu guztiyetan sendo edo firme daudenak.

        G. Zergatik deitzen zaie oiei bienabenturantzak?

        E. Oietan dagelako mundu ontako zoriontasuna ta bestekuaren esperantza.

        G. Zenbat dira azkenfiñak?

        E. Lau: eriyotza, juiziyua, infernuba ta gloriya.

        G. Zer da gloriya?

        E. Estadu edo egoera guztiz eder bat, zeñian arkitzen diran ondasun guztiyak, gaitzaren pitxik esperimentatu gabe; ala nola infernuban arkitzen diran gaitz guztiyak, onaren pitxik esperimentatu gabe.

        G. Eta ontatik libratzeko eta ura iristeko zer egiñ biar degu?

        E. Mandamentubak guardatu.

        G. Eta aldira mediyo artakoren batzubek, zeñen bidez askos errashago guarda gintzakian oiek, eta aietan utsegithetik libra gintezkian?

        E. Bai, jauna.

        G. Zein dira?

        E. Sakramentu santubak maiz artzia; Jainkuari goizetik obrak eskeiñtzia; egunero meza entzutia, ta Birjiña Santisimari errosariyua errezatzia; libru onak letzia; gauza onetan meditatzia; gabetan konzienziyako esamiña egithia; ta askogatik baliyo duben bat esateko, konfesore jakintsu, birtuoso ta prudente bat autzia, ta argana guztiyan sujetatzia edo makurtzia.

        M. Ongi diyozu; zergatik konfesore on bat autzia da, S. Franziskok de Salesek diyona, adbertenziya guztiyen adbertenziya. Egizute, bada, zuek ori, ta onek giyatuko zathuzte aingeru batek bezela, oiek eta beste bideak erakutsiyaz, mandamentuben bide shiorretatik zabiltzaten, eta Jainkua gloriyan ikustera allega zathezten, bada onetarako sortubak izan giñan.

        E. Jaungoikuak eraman gaitzala guztiyok ara. Amen.

 

Ni pekataria euskeras

        Ni pekatari onek konfesatzen diyot Jainko guztiya dezakianari, zorioneko Mariya beti Birjiñari, zorioneko S. Migel Aingerubari, S. Juan Bautistari, S. Pedro ta S. Pablo apostolu santubari, santu guztiyai eta zuri, Aita espirituala, pekatu egiñ derala grabemente pensamentu, itz eta obrakiñ, nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa guztiz aundiyaz. Argatik erregutzen diyot zorioneko Mariya beti birjiñari, aingeru S. Migel zorionekuari, S. Juan Bautistari, S. Pedro ta S. Pablo apostolu santuari, santu guztiya, eta zuri, Aita espirituala, erregutu zaiozazutela nigatik Jainko gure jaunari.

 

Akto kontriziyozkua

        Nere Jesu-Kristo Jauna Jainko ta gizon egiyazkua, nere egillia ta erredentoria, zu zerana izanagatik, eta zergatik amatzen zathuran gauza guztiyak baño geiago, damu det biyotz guztitik zu ofendithuba, ta artzen det propositu sendua beñere geiago pekaturik ez egitheko, konfesatzeko, eman dizaizakedan penitenziya kunplitzeko ta zu ofenditzeko okasiyo guztiyetatik aldegitheko. Eskeiñtzen dizkitzut nere biziya, obrak eta nekiak nere pekatu guztiyen satisfaziyorako; eta daukat konfiantza zure jainkozko ontasun eta urrikaltasun bukaera gabian barkatuko dizkidatzula zure odol guztiz prezioso, pasiyo ta eriyotzaren merezimentubakgatik, eta emango dirazula graziya emendatzeko ta irauteko zure serbiziyo santuban nere biziyaren bukaeraraño. Amen.

 

Oraziyo laburra

 

        Jainkuaren honra ta gloriyarako eguneko obra guztiyak goizetik eskeintzeko. Graziyak ematen dizkitzut, nere Jainkua, zure esku emalletik artu dithuran mesede guztiyakgatik; batez-ere iristen utzi dirazulako egun au, zeñian eskeintzen dizkitzut, zure onra ta gloriyarako, nere pensamentu, itz eta obra guztiyak, Jesu-Kristoren odol eta merezimentubakiñ; eta artzen det propositu firmia gaur zu ez ofenditzeko zure graziyaren bidez. Sokorri nazazu, bada, Jauna, zure laguntzakiñ au onela egin dezadan Jesu-Kristo, bere Ama santisima ta santu guztiyen merezimentubakgatik. Amen.

 

BUKAERA

 

aurrekoa hurrengoa