www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste zenbat itzulpen
Klaudio Otaegi
1863-1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

TOLOSAKO DOTRINA

 

 

Dotriña kristianaren sarrera

 

        Kristau fiyel guziyak daude obligaturik gurutzia adoratzera eta deboziyoa izatera. Biyotz guzitik Jesus gure argiyaren gurutze santubakin, zeñean ill nai izan zuan gu ateratziagaitik pekatubaren mendetik eta etzaiaren kautiberiyotik. Orregaitik bada oitu biar zera nola ziñatzia ala Aitaren egitia iru gurutze egiñaz lenbizikua bekokiyan Jangoikuak libra gaitzan pensamentu gaiztuetatik bigarrena auban Jangoikuak libra gaitzan itz gaiztuetatik irugarrena bularretan Jangoikuak libra gaitzan obra ta desio gaiztuetatik onela esanaz: gurutze santubaren senaliagaitik gure etzaietatik libra gaitzatzu gure Jauna ta Jangoikua. Aitaren eta Semiaren eta Espiritu Santubaren izenian Amen.

 

 

Kredua

 

        Sinisten det Jangoiko Aita guziz poderoso zerubaren ta lurraren Kriadoriagan, eta aren seme bakar Jesukristo gure Jaunagan: Zeña konzebitu zan Espiritu Santubaren obraz ta graziyaz: jaio zan Mariya Birjiñagandik, padezitu zuan Ponziyo Pilatosen agintiaren azpiyan izandu zan kruzifikatuba illa ta enterratuba, jetxi zan infernuetara, piztu zan illen artetik irugarren egunian. Igo zan zeruetara an dago eseririk Jangoiko Aita guziz poderosuaren alde eskubitik; andik etorriko da biziyak eta illak juzgatzera Sinisten det Espiritu Santubagan Elizama Santa Katolika, Santuen Komuniyua pekatuen barkaziyoa aragiyaren resurreziyoa, eta bizitza sekulakua Amen.

 

 

Artikulu fedekuak dirade amalau

 

        Lenbiziko zazpirak pertenezitzen zaizka dibinidadiari eta beste zazpirak gure Jaun Jesukristo Jangoiko ta gizon egiyazkuaren umanidade santubari.

        Dibinidadiari pertenezitzen zaizkanak dirade obek.

        Lenbizikua sinistia Jangoiko guziz podero bakar bategan.

        Bigarrena sinistia Aita dana.

        Irugarrena sinistia Semia dana.

        Laugarrena sinistia Espiritu Santuba dana.

        Bostgarrena sinistia Kriadoria dala.

        Seigarrena sinistia salbadoria dala.

        Zazpigarrena sinistia glorifikadoria dala.

        Umanidade Sanbari pertenezitzen zaizkanak dirade obek.

        Lenbizikua sinistia Jesukristo gure Jauna gizona dan partetik konzebituba izan zala Espiritu santubaren obraz ta graziyaz.

        Bigarrena sinistia jaio zala Mariya Birjiñagandik, zala Birjiña Kristo jaio baño len jaiotzian eta jaio ezkero.

        Irugarrena sinistia errezibitu zituala eriyotza ta pasiyoa gu pekatariyok salbatziagaitik.

        Laugarrena sinistia jetxi zala infernuetara, eta aren etorrera santubari itxoten zeuden guraso santubak libratu zituala.

        Bostgarrena sinistia erresuzitatu zala illen artetik irugarren egunian.

        Seigarrena sinistia igo zala zeruetara, eta daguala eseririk, Jangoiko Aita guziz poderosuaren alde eskubitik.

        Zazpigarrena sinistia etorriko dala biziyak eta illak juzgatzera au da onai ematera gloriya, zerren aren mandamentubak gorde zituen eta gaiztuai sekulako pena zerren gorde etzituen. Amen.

        Aita guria zeruetan zaudena, santifikatuba izan bedi zure izena, betor gugana zure erreinuba; egin bedi zure borondatia nola zeruban ala lurrian. Eman iguzu gure eguneroko ogiya barka gizkigutzu gure zorrak guk gure zordunai barkatzen diyegun bezela, eta ez gaitzatzu utzi tentaziyoan erortzen baizikan libra gaitzatzu gaitzetik Amen.

        Abemariya graziyaz betia, Jauna da zurekin bedeinkatuba zera zu andre guziyen artian eta bedeikatuba da zure sabeleko frutuba Jesus. Santa Mariya Jangoikuaren Ama erregu zazu gu pekatariyok gaitik orain ta gure eriyotzako orduban Amen Jesus.

 

 

Salbia

 

        Jangoikuak salba zaitzala erregiña miserikordiyaren Ama bizitza ta dulzura, eta esperantza guria: Jangoikuak salba zaitzala zure deiez gaude Ebaren ume desterratubok zugana gaude suspiriyoz sentimentuz eta negarrez negarrezko balle onetan: Ea bada gure abogada itzulitzatzu gugana zure begi miserikordiyosuak. Ta destierro onetatik irteten geranian erakutsi iguzu Jesus zure sabeleko frutu bedeinkatuba O klementisima! O piadosa! O miserikordiosa! O dulze Birjiña Mariya: erregutu zazu gugaitik Jangoikuaren Ama Santa, izan gaitezen dignuak iristeko Jesukristo gure Jaunaren promesak. Amen.

 

 

Jangoikuaren legeko mandamentubak dirade amar

 

        Lenbiziko irurak pertenezitzen zaizka Jangoikuaren onrari, eta beste zazpirak projimuaren probetxubari.

        Lenbizikua Jangoikua amatzia gauza guziyen ganian.

        Bigarrena aren izen santubaren gañean juramentua alferrik ez egitia.

        Irugarrena jai egunak santifikatzia.

        Laugarrena aita tama onratzia.

        Bostgarrena inor ez iltzia.

        Seigarrena lujuriyako pekaturik ez egitia.

        Zazpigarrena ez ooztutzia.

        Zortzigarrena testimoniyo falsorik ez jasotzia eta gezurrik ez esatia.

        Beatzigarrena projimuaren emazterik ez deseatzia.

        Amargarrena besteren gauzarik ez deseatzia.

        Amar mandamentu obek enzerratzen dira bitan, serbitzian ta amatzian Jangoikua gauza guziyen gañian, eta projimua gure buruba bezela Amen.

 

 

Dotriña kristianaren deklaraziyoa
galdetzen eta erantzuten dala

 

        GALDETZEN DET: Kristauba zera?

        ERANZUTEN DET: Bai Jauna Jangoikuaren graziyaz

        G. Kristaubaren izen ori norgandik izan zenduan?

        E. Kristo gure Jaunagandik.

        G. Zer esan nai du kristaubak?

        E. Kristoren gizona

        G. Zer aditzen dezu Kristoren gizonagaitik?

        E. Kristoren fedia duan gizona zeñak errezibitu zuan bataiatzian, eta dago eskenirik aren serbiziyo santura.

        G. Zer da kristaubaren señalia?

        E. Gurutze santuba.

        G. Zergaitik?

        E. Zergaitik dan Kristo kruzifikatubaren figura, zeñean erredimitu ginduzen.

        G. Zenbait modutan egiten du kristaubak señale au?

        E. Bitan

        G. Zein dirade?

        E. Zinatzia ta santiguatzia

        G. Zer gauza da ziñatzia?

        E. Iru gurutze egitia eskubiko eskubaren aurreneko beatzarekin, lenbizikua bekokiyan bigarrena auban, irugarrena bularretan itz egiten dala Jangoiko gure Jaunarekin.

        G. Egin zazu nola?

        E. Gurutze Santubaren senaliagaitik, gure etsaietatik libra gaitzatzu gure Jauna ta Jangoikua

        G. Zergaitik ziñatzen zerade bekokiyan?

        E. Libratzeagaitik Jangoikuak pensamentu gaiztoetatik.

        G. Zergaitik auban?

        E. Libratzeagaitik Jangoikuak itz gaiztuetatik.

        G. Zergaitik bularretan?

        E. Libratzeagaitik Jangoikuak obra ta desio gaiztuetatik.

        G. Zer gauza da santiguatzia?

        E. Egitia gurutze bat eskubiko eskuko beatz biyakin bekokiti bularreraño, eta sorbalda ezkerrekotik eskubikoraño deitzen zaiola trinidade Santisimari

        G. Ejin zazu nola?

        E. Aitaren eta Semiaren eta Espiritu Santubaren izenian Amen

        G. Noiz egin biar dezu señale au?

        E. Obra onen bat asitzen dan guziyan, edo arkitzen naizenian nezesidade, tentaziyo edo peligroren batian prinzipalmente oitik jeikitzian etxetik irtetean elizan sartzian jaterakuan eta lo egiterakuan

        G. Zergaitik orrenbeste bider?

        E. Zergaitik denbora ta leku guziyan gure etsaiak konbatitu ta persegitzen gaituen

        G. Zer etsai dirade oriyek?

        E. Munduba demoniyoa ta aragiya.

        G. Esan egidazu bada gurutziak badu birtuterik etsai oriyen kontra?

        E. Bai jauna.

        G. Nundik izan zuan gurutziak birtute ori?

        E. Benzitzeagandik Kristok gurutzian etsai oiek bere eriyotzarekin.

        G. Gurutzia adoratzen dezunian zer esaten dezu?

        E. Adoratzen ta bedeinkatzen zaitut Kristo, zergaitik zure gurutze santubarekin erredimitu zenduan munduba.

 

Dotriña kristianaren partiziyoa

        Ikusi det kristauba zerana kristaubaren izenak ta señaliagaitik. Esan egidazu orain zenbait gauza jakin biar ditu kristaubak uso arrazoizkua izatera allegatzen danian?

        E. Lau gauza

        G. Zein dirade?

        E. Jakitia zer sinistu biar duan, zer oraziyo egin biar duan zer obratu biar duan eta zer errezibitu biar duan

        G. Nola jakingo du zer sinistu biar duan?

        E. Jakiñarekin kredua ta artikulu fedekuak.

        G. Nola jakingo du zer oraziyo egin biar duan?

        E. Jakiñarekin Aita guria ta elizako beste oraziyoak

        G. Nola jakingo du zer obratu biar duan?

        E. Jakiñarekin Jangoikuaren legeko mandamentubak elizama Santarenak eta obra miserikordiyazkuak.

        G. Nola jakingo du zer errezibitu biar duan?

        E. Jakiñarekin Elizama Santaren Sakramentubak.

 

 

Doktrina kristianaren lenbiziko partia

zeñean deklaratzen diran Kredua ta Artikulu fedekuak

 

        G. Esanzazu: nor esan zuan Kredua?

        E. Apostoluak

        G. Zertako?

        E. fedeko gauzak guri erakusteko.

        G. Eta zuk zertako esaten dezu?

        E. Kristaubok degun fede au konfesatzeko

        G. Zer gauza da fedia?

        E. Ikusi ez genduena sinistia.

        G. Ikusi zenduan Kristo jaiotzen?

        E. Ez jauna.

        G. Ikusi zenduan iltzen edo zeruetara igotzen?

        E. Ez jauna.

        G. Sinisten dezu?

        E. Bai sinisten det.

        G. Zergaitik sinisten dezu?

        E. Zergaitik Jaungoikuak errebelaturik Elizama Santak onela erakusten digun.

        G. Zer gauza dira kristauba bezela dituzunak, eta sinisten dituzunak?

        E. Elizama Santa Erromakuak dituanak eta sinisten dezuena?

        E. Artikulu fedekua prinzipalmente kreduan dauden bezela.

        G. Zer gauza dirade artikulu fedekuak?

        E. Dirade fedeko misteriyorik prinzipalenak.

        G. Zertako dirade artikulu fedekuak?

        E. Emateko berri trinidade santisimarena, eta gure Redentore Jesukristorena.

        G. Nor da Jangoikua?

        E. Da gauza bat esan eta pensatu alditekean ba no ere ezelentiagua ta miragarriyagua: Jaun bat infinitamente ona poderosua, jakintsua justua, asiera ta akabera gauza guziyena.

        G. Trinidade santisima nor da?

        E. Da Jaungoikua bera Aita Semia ta Espiritu Santuba, iru persona diferentiak eta Jangoiko egiyazko bat.

        G. Aita Jangoikua da?

        E. Bai jauna.

        G. Semia Jangoikua da?

        E. Bai jauna.

        G. Espiritu Santuba Jangoikua da?

        E. Bai jauna.

        G. Iru Jangoiku dira?

        E. Ez da Jangoiko egiyazko bat baizik.

        G. Aita Semia da?

        E. Ez jauna.

        G. Espiritu Santuba Aita eta Semia da?

        E. Ez jauna.

        G. Zergaitik?

        E. Zergaitik personak diran diferentiak, Jangoiko egiyazko bat izanagaitik ere.

        G. Beraz orrela, zenbait naturaleza, entendimentu ta borondate arkitzen dira Kristogan?

        E. Naturaleza bat entendimentu bat eta borondate bat bakarra.

        G. Eta zenbait persona?

        E. Iru diferentiak: zeñak dira Aita Semia eta Espiritu Santuba.

        G. Nola da Jangoiko guziz poderosua?

        E. Zergaitik ezerezetik egin zituan gauza guziyak.

        G. Zertarako Jangoikuak egin zuan gizona?

        E. Hura mundu onetan serbitzeko eta gero bestean igarotzeko.

        G. Nola da Salbadoria?

        E. Zergaitik ematen duan graziya, eta barkatzen dizkigun pekatubak.

        G. Nola da glorifikadoria?

        E. Zergaitik ematen diyon gloriya aren graziyan irauten duanari.

        G. Jangoikuak badu gorputzaren figurarik guk bezela?

        E. Ez du Jangoikua dan partetik, zergaitik dan espiritu purua, baño badu gizona dan partetik

        G. Iru persona dibinotatik zeiñ egin zan gizon?

        E. Bigarrena zeña dan semia

        G. Aita egin zan gizon?

        E. Ez jauna

        G. Espiritu Santuba egin zan gizon?

        E. Ez jauna.

        G. Zein bada?

        E. Semia bakarrik, zeñari gizon egiñik deritzon Jesukristo.

        G. Beraz orrela nor da Jesukristo?

        E. Da Jangoikuaren biziyaren semea, gizon egin zana gu salbatziagaitik eta bizitza onaren ejenplua ematiagaitik.

        G. Eta zenbait naturaleza, entendimentu ta borondate arkitzen dira Kristogan?

        E. Bi naturaleza, bata dibinua ta bestia umanua; bi borondate humanua bata eta dibinua bestia; eta bi entendimentu bata dibinua eta umanua

        G. Eta zenbait persona ta memori?

        E. Persona bat bakarra Jangoikua dan partetik zeña dan trinidade santisimako bigarren persona, eta memori bat bakarra gizona dan partetik zergaitik Jangoikua dan partetik ez dauka memoririk

        G. Zer esan nai du Jesusek?

        E. Salbadoria edo libratzallia

        G. Zertatik salbatu ginduzen?

        E. Gure pekatu eta demoniyoaren mendetik

        G. Zer esan nai du Kristok?

        E. Ontatuba

        G. Zertaz izan zan untatuba?

        E. Espiritu Santubaren graziyaz ta doiaz

        G. Kristo gure jauna nola izan zan konzebituba ta jaio zan Ama Birjiñagandik?

        E. Egiten ziala Jangoikuak obra milagrosua.

        G. Zergaitik esaten dezu egin zuala milagroz?

        E. Zergaitik Jesukristo etzan konzebitua izan eta ez jaio ere beste gizonak bezela.

        G. Bada nola izan zan konzebitze aren misteriyoa?

        E. Mariya Birjinaren entrañatan, Andre onen odol txit garbithik formatu zuan Espiritu Santubak gorputz bat guziz perfetua, ezerezetik egin zuan anima bat eta unitu zuan gorputz arekin, eta bertantxe gorputz eta anima oiei unitu ziyen Jangoikuaren semia, eta modu onetan len Jangoikua bakarrik zana, egin zun gizon Jangoikotasuna utzi gabe.

        G. Eta nola jaio zan milagroz?

        E. Mariya guziz Santaren sabeletik bere Birjiñatasunaren kalterik gabe irtenta, kristal batetik erreiñuba sartzen dan bezela hura ausi ta zikindu gabe.

        G. Eta bere Ama geroz beti izan zan Birjiña?

        E. Bai jauna beti.

        G. Zergaitik nai izan zuan ill gurutzian?

        E. Gu pekatutik ta eriyotzatik libratziagaitik

        G. Nola bada artan erori giñan?

        E. Gure lenbiziko Aita Adanek pekatu eginta, zeñean guziyok egin genduen pekatu.

        G. Zer aditzen dezu Kristo ill ezkero jetxi zan infernubagaitik?

        E. Ez kondenatuben tokiya, baizikan linbua justuak zeudena.

        G. Zer bada infernu bat baño geiago?

        E. Bai jauna, dira lau lurraren zentrua, eta deitzen zaiekondenatuben infernuba, purgatoriyoa, aurren linbua eta justuen linbua edo Abraanem senua

        G. Eta zer gauza dira?

        E. Kondenatuben infernuba da pekatu mortalian iltzen diranaen tokiya, an atormentatubak izateko beti. Purgatoriyoa, Jangoikuaren graziyan bere pekatubakgaitik oso pagatu gabe iltzen diran animak juaten diran tokiya, an purgatubak izateko oñaza aundiyakin. Aurren linbua da uso arra arrazoizkora allegatu baño lenago bataiatu gabe iltzen diran animaen tokiya, eta Abraanem senua da gure erredenziyoa egin baño lenago Jangoikuaren graziya, oso purgatuta iltzen iran animaen tokiya, eta Jesukristo bera ara jetxi zan egiyaz.

        G. Nola jetxi zan?

        E. Anima Jangoikotasunakin uniturik.

        G. Eta gorputza nola gelditu zan?

        E. Jangoikotasunarekin uniturik.

        G. Nola piztu zan irugarren egunian?

        E. Biurtzen ziradela aren gorputz ta anima gloriosua juntatzera ez geiago iltzeko.

        G. Nola igo zan zeruetara?

        E. Bere birtute propiyoarekin.

        G. Zer da egotia eseririk Aita Jangoikuaren alde eskubitik?

        E. Izatia Aitak ainbat gloriya dan partetik, eta beste guziyak baño geiago gizona dan partetik.

        G. Noiz etorriko da biziyak eta illak juzgatzera?

        E. Mundubaren atzenian.

        G. Eta orduban ill guziyak biar due piztu?

        E. Bai jauna, izandu zituzten anima eta gorputzakin berakin.

        G. Eta mundubaren akabera baño lenago gizonak izango dira juzgatubak?

        E. Bai jauna, guziyak euren biziyaren akaberan juzgatu eta sentenziyatuko ditu Jaunak, onai betiko Jangoikua goratzia zeruban, eta gaiztuai padezitzea infernuban betiko penak.

        G. Zer zinisten dezu esaten dezunian, sinisten det santuen komuniyoa?

        E. Kristau fiyelak duela parte besten ondasun espiritualetan gorputz baten mienbruak bezela zeña dan Eliza.

        G. Zer da eliza?

        E. Da Kristau fiyelen kongregaziyoa, zeñaren buruba dan Erromako Aita Santuba.

        G. Nor da Aita Santuba?

        E. Da Erromako Apaiz nagusiya zeñari guziyok gauden obligaturik obedezitzera.

        G. Sinisten dezu Kredua ta artikuluaz gañera beste gauzarik?

        E. Bai jauna Eskritura Sagraduan daguan guziya eta Jangoikuak Elizari errebelatu diyon guziya

        G. Zer gauza dirade oriyek?

        E. Ez dirala ori galdetu neri, bada ez naiz jakintsua; baditu Elizama Santak Doktoriak jakingo duenak eranzuten. M. Ondo diyozu doktoriai dagokiye kontu ematia gure fede santuko gauza guziyena, eta ez zuri: zuretzat asmo ematia artikuluena kreduan dauden bezela.

 

 

Dotriña kristianaren bigarren partia

zeñean deklaratzen dan zer eskatu biar dan,
eta Elizama Santaren oraziyoak

 

        Ikusi degu nola dakizun zer sinitu biar dezun zeña dan lenbizikua, guazen bigarrenera, zeña dan zer eskatu biar dan jakitia: Esan zazu Nork esan zuan Aita guria?

        E. Jesukristok.

        G. Zertako?

        E. Guri oraziyoa egiten erakusteko.

        G. Zer gauza da oraziyoa egitea?

        E. Da jasotzia biyotza Jangoikuagana eta eskatzia mesediak.

        G. Zenbait modutara da oraziyoa?

        E. Bitara aubaskua ta entendimentuzkua.

        G. Zer da entendimentuzko oraziyoa?

        E. Da animaren potenziyakin egiten dana, gauza onen batez akordatzen gerala memoriyakin; pensatzen ta diskurritzen degula entendimentubarekin aren gañian, eta amoriyozko obra batzuek egiten ditugula borondatiakin, nola dan pekatuban damutasuna, edo resoluziyo batzuek nola diran konfesatzea edo bizitza mudatzeko.

        G. Zer da aubazkua?

        E. Da itzak esanaz egiten dana, B.g. Aita guria errezatzen degunian egiten deguna

        G. Eta nola egin biar da oraziyoa?

        E. Aenziyo, umiltasun konfianza ta iraupenarekin.

        G. Aita guria esaten dezunian morekin itz egiten dezu?

        E. Jaungoiko gure Jaunarekin.

        G. Nun dago Jangoiko gure Jauna?

        E. Toki guziyan espezialmente zeruban eta Sakramentu Santu aldarekuan.

        G. Eta Kristo gizona da partetik nun dago?

        E. Zeruban ta aldareko Sakramentu txit Santuban bakarrik.

        G. Zein da oraziyoetan onena?

        E. Aita guria.

        G. Zergaitik?

        E. Zergaitik Apostoluak eskatu ta esan zuan Jesukristok bere autik.

        G. Zergaitik geiago?

        E. Zergaitik dituan zazpi petiziyo karidade guziyan fundatubak.

        G. Zein dirade?

        E. Lenbizikua santifikatuba izan bedizure izena.

        G. Zer eskatzen dezu petiziyo orretan?

        E. Reina dezala Jangoikuak gure animetan emen lurrian graziyakin eta gero eman dizugula gloriya.

        G. Zein da irugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatia nola zeruban ala lurrian.

        G. Zer eskatzen dezu petiziyo orretan?

        E. Egin dezagula Jangoikuaren borondatia lurrian gaudenok bienabenturaduak zeruban egiten duen bezela.

        G. Zein da laugarrena?

        E. Eman iguzu gure eguneroko ogiya

        G. Zer eskatzen dezu petiziyo orretan?

        E. Eman dizagula Jangoikuak gorputzarentzat konbeni zaigun mantenuba ta animarentzat graziyaren mantenu espiritubala ta Sakramentubak

        G. Zein da bostgarrena

        E. Barkagizkigutzu gure zorrak, gukgeren zordunai barkatzen diyegun bezela.

        G. Zer eskatzen dezu petiziyo orretan?

        E. Barka dizagula Jangoikuak gure pekatubak, guk barkatzen diyegun bezela agrabiyatu gaituenai, eta gaizki egin digenai.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Ez gaitzatzula utzi tentaziyoan erortzen.

        G. Zer eskatzen dezu petiziyo orretan?

        E. Ez deigula utzi Jangoiko gure Jaunak erortzen ta toki ematen pensamentu ta tentaziyo gaiztuai, zeñetan demoniyoak alegiña egiten dun gu pekatuban eroritzea

        G. Zein da zazpigarrena?

        E. Baizikan libra gaitzatzu gaitzetik.

        G. Zer eskatzen dezu petiziyo orretan?

        E. Libra gaitzala Jangoikuak animako ta gorputzeko gaitz eta peligro guziyetatik

        G. Bada zergaitik esaten dezu lenbiziko; Aita guria zeruetan zaudena?

        E. Jasotzeko biyotza Jangoikuagana eta eskatzeko mesediak umildade ta konfiyanzarekin.

        G. Zer esan nai du atzenian esaten dezun itz Amen ark?

        E. Ala izan dedilla.

        G. Zer oraziyo esaten diozkatzu prinzipalmente Birjiña Soberanari?

        E. Abe Mariya edo Salbia.

        G. Nork esan zuan Abe Mariya prinzipalmente Birjiña soberanari?

        E. Abe Mariya edo Salbia.

        G. Nork esan zuan Salbia?

        E. Elizama Santak, zeñak daukan errezibiturik.

        G. Zertako?

        E. Faboriak eskatzeko ainguben erregiña Mariya Birjiñari

        G. Abe Mariya edo Salbia esaten dezunian zurekin itz egiten dezu?

        E. Gure Señora Mariya Birjiñarekin.

        G. Nor da gure Señora Mariya Birjiña?

        E. Da Señora birtutez ta graziyaz bete bat, zeña dan Jangoikuaren Ama eta daguana zeruban.

        G. Eta aldarian daguana nor da?

        E. Da zeruban daguanaren antz bat.

        G. Zertako dago an?

        E. Hura ikusita akorda gaitezen zeruban daguanaz, eta aren antzekua dalako arreberenziyatu dezagun. M. Bada igualegin biar diyezu beste santuen imajiña ta relikiyei.

        G. Santubai ere egin biar diyegu oraziyoa?

        E. Bai jauna gure bitartekuai bezela.

        G. Zer gauza dirade Aingerubak?

        E. Dire zorioneko espiritu batzuek, zeruban daudenak Jangoikua goratzen.

        G. Zertako kriatu zituan Jangoiko gure Jaunak?

        E. Eternidade guziyan alabatu eta bedeinkatu dezaten.

        G. Eta zertako geiago?

        E. Aren ministruak bezela goberna dezaten Eliza ta gorde ditzaten gizonak.

        G. Beraz badezu zuk Aingeru guardakua?

        E. Bai daukat eta gizon bakoitzak dauka beria M. bada izaiozu deboziyo asko, eta enkomendatu berari egunero.

 

 

Dotriña Kristianaren irugarren partia

zeñean deklaratzen dan zer obratu biar dan

 

        Ikusi degu zer sinistu eta zer oraziyo egin biar dezun, ikusi dezagun nola dakizun zer obratu biar dezun. Esan ezazu.

        G. Zein da Jangoikuaren legeko lenbiziko mandamentuba?

        E. Jangoikua ama amatzia gauza guziyen gañian.

        G. Nork amatzen du Jangoikua?

        E. Aren mandamentu santubak gordetzen dituanak.

        G. Zer da Jangoikua amatzia gauza guziyen gañian?

        E. Naiago izatia galdu guziya hura ofenditu baño.

        G. Zertara geiago obligatzen gaitu mandamentu onek?

        E. Jangoikua bakarrik adoratzia gorputzeko ta animako erreberenziyakin sinisten eta esperatzen degula beragan fede osuarekin.

        G. Nork egiten du pekatu mandamentu onen kontra?

        E. idolo edo Jangoiko falsuetan sinisten duenak, feden kontrako gauzatan sinistu edo dudatzen duenak misteriyoren batian, edo ez dakizkinak premiyazkuak: obligatuba dagonian egiten ez dituanak fede, esperanza ta karidadezko aktuak, edo konfiyanzarik ez duenak Jangoikuaren miserikordiya, edo dignoro artzen ez duenak sakramenturen bat.

        G. Nork geiago?

        E. Aztikiriyeta edo sorginkeriyetan sinisten duenak.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Aren izen santubaren gañean juramentu alferrik ez egitia

        G. Nork egiten du juramentu alferra?

        E. Juramentu egiten duanak egiya gabe, justiziya gabe, eta premiya gabe.

        G. Zer da juramentu egitia egiya gabe?

        E. Juramentu egitia senti duanaren kontra edo gezurrakin.

        G. Eta zer pekatu egiten du juramentu egiten duanak egiya gabe, edo dudakin egiten duan juramentuba egiya otedan?

        E. Txit mortala naiz izan juramentuba gauza txikiyan gañean.

        G. Zer da juramentu egitia justiziya gabe?

        E. Juramentu egitia gauza bidegabeko eta txarren baten gañean projimuari gaitzen bat egitia bezela.

        G. Eta zer pekatu egiten du justiziya gabe juramentu egiten duanak?

        E. Txit mortala bidegabeko gauza grabia bada, eta lebia gauza gutxikua bada.

        G. Zer da premiya gabe juramentu egitia?

        E. Juramentu egitia kausa graberik gabe, edo momentuko gauzagaitik.

        G. Zer pekatu da au?

        E. Lebia ezpadiyo faltatzen egiyari, justiziyari eta juramentubari.

        G. Eta juramentu egiten duanak, edo boto edo promesa egiten duanak gauza on bat egiteko, obligatuba dago kunplitzea?

        E. Bai jauna eta kunplitzen ez badu, edo asko berandutzen badu kunplitzen da pekatu mortala, gauza grabia bada.

        G. Eta pekatu da juramentu egitia, kriaturakgaitik?

        E. Bai jauna zergatik oietan egiten zaizkan juramentu kriadoriari.

        G. Nola egiten da juramentu kriaturakgaitik?

        E. Esango balitz bezela; nere animagaitik zerubagaitik, lurragaitik Gª au ala izan dedilla.

        G. Zer erremediyo dago ez egiteko juramentu alferrik?

        E. Akostunbratzia esatia bai edo ez Kristok erakusten digun bezela.

        G. Eta eragozten da beste gauzaren bat mandamentu onetan?

        E. Bai jauna, eragozten da ere blasfemiya au da, bidegabeko gauzak esatia Jangoikuaren eta bere santuen kontra, zeña dan pekatu mortala.

        G. Zein da irugarrena?

        E. Jai egunak santifikatzia.

        G. Nork santifikatzen ditu jai egunak?

        E. Meza osua entzuten duanak, eta aietan premiya gabe biarrik egiten ez ezduanak.

        G. Eta zer pekatu egiten du jaietan premiya gabe biar egiten duanak?

        E. Pekatu mortala biar egiten badu bi ordu baño geiaguan, eta geianian beniala gutxiago egiten badu.

        G. Zein da laugarrena?

        E. Aita tama onratzia.

        G. Nork onratzen ditu gurasuak?

        E. Obeditu, lagundu ta erreberenziyatzen dituenak.

        G. Nortzuek egiten due pekatu mortala onen kontra?

        E. Gurasuai obeditzen ez diyen semiak etxeko gobiernuari dagokiyen gauzatan eta kostunbre onetan laguntzen ez dituanak euren nezesidadetan; itz gaiztuak esan, burla egin edoeskuba jasotzen duenak: eta eskontzera pensatzen duenak aien bendiziyo ta konseju gabe.

        G. Nortzuek besterik aditzen da gurasotzat?

        E. Aundiyaguak edadian, dignidade ta gobiernuan.

        G. Eta mandamentu onetan aditzen dira semiak gurasuana dituen obligaziyoak besterik?

        E. Bai jauna, nagusiyanak bere mendekuakin eta gurasonak bere semiakin.

        G. Eta zer dira obek?

        E. Mantendu, erakutsi: korrejitu, ejenplo ona eman eta alduan estadurik obena denbora danian.

        G. Eta zer pekatu egiten du onetan faltatzen duanak?

        E. Geienian pekatu mortala.

        G. Zein da bostgarrena?

        E. Iñor ez iltzia.

        G. zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Ez egitia iñori gaitzik, ez itzez ez obraz ta ez desioz.

        G. Eta nork egiten du pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Nork bere burubari edo projimuari deseatzen diyonak eriyotza edo beste gaitz aundiren bat, edo gorrotua daukanak; besterik jo, eritu edo iltzen duanak, moskortzen danak, bere osasunaren kalteko gauzak jaten dituanak, bere biziya peligruan jarri edo kentzen duanak, eta nork berari edo besteri maldiziyoa botataen diyonak.

        G. Zer da maldiziyoa botatzia?

        E. Da batek beretzat edo besterentzat gaitzen bat eskatzia, esango balu bezela, or eroriko altzera illa.

        G. Eta zer pekatu da maldiziyoa botatzia?

        E. Pekatu mortala gaitz aundiyaren desioakin baldin bada.

        G. Eta orrelako desio gabe baldin bada?

        E. Lebia, baño ez beti.

        G. Bada nortzuek pekatu mortala egiten due, orrelako desio gabe maldiziyoa botata?

        E. Regularmentu mendekuan aurretik botatzen dituen guraso eta nagusiyak, eta botatzeko kostunbrea kentzeko alegiña egiten ez duenak.

        G. Eta zergaitik orrela?

        E. Zergaitik bere esan eta ejenplo gaiztuakin artaratzen dituen bestiak Jangoikua ofenditzera gauza grabian, zenari deitzen zaion eskandalua.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Lujuriyako pekaturik ez egitia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Izan gaitezela garbiyak eta kastuak pensamentu itz eta obretan.

        G. Nortzuek egiten due pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Jakiñaren gañean goratzen diranak pensamentu txarretan, naiz ez jarri eta ez deseatu obraz jartzia, esan eta kantatzen dituenak gauza torpiak edo gustoz aditzen dituenak eta nork berarekin edo besterekin dauzkanak ukiyera edo egiteko desonestuak edo nai dituenak izan.

        G. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez ostutzia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Ez kendu, iduki eta nai izatia besterenik, jabiaren borondatiaren kontra.

        G. Nortzuek egiten due pekatu mortala mandamentu onen kontra?

        E. Oietako edozein gauza edo beste moduren batez kalte egiten diyonak projimuari bere ondasunetan gauza grabian.

        G. Eta onetan kalte egiten diyonak projimuari, nola nai dala, gelditzen dira obligaziyon batekin?

        E. Gelditzen dira obligaziyo aundiyakin biyurtzeko eta pagatzeko len baño len egin diyoen dañu guziyak.

        G. Zein da zortzigarrena?

        E. Testimoniyo falsorik ez jasotzia, eta gezurrik ez esatia.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan?

        E. Ez juzgatzia agudo (au da motibo eta fundamentu gabe) projimuaren gaitzik, eta ez esan eta aditu aren faltak.

        G. Nork ausitzen du mandamentu au?

        E. Arrazoiaren kontra juzgatzen duanak, (au da fundamenturik bage) fama kentzen duanak, gauza isilla agertu eta gezurra esaten duanak.

        G. Eta projimuari fama kentzen diyonak gauza grabian, arengaitik gauza falso edo egiyazkoren bat esanaz, baño isilla, edo botatzen badiyo arpegira bere faltak gelditzen da obligaziyoren batekin?

        E. Gelditzen da kendi diyon onra fama biurtzeko obligaziyoakin.

        G. Zer eragozten da beatzigarren eta amargarren mandamentuban?

        E. Desonestidadiren eta aziendaren desioak. M. Esa itzatzu Elizama Santaren mandamentubak. Elizama Santaren mandamentubak dira bost.

        Lenbizikua meza osua enzutia igande eta jai guziyetan.

        Bigarrena urtian beiñ gutxiyenaz konfesatzia, edo lenago iltzeko peligrorik esperatzen badu.

        Irugarrena Paskua resurreziokuetan komulgatzia.

        Laugarrena Elizama Santak agintzen duanian barautzia.

        Bostgarrena amarrenak eta premiziyak pagatzia.

        G. Zertako dirade mandamentu obek?

        E. Obetuago gordetzeko mandamentu dibinuak.

        G. Eta Lenbizikua meza enzutia, nortzuai obligatzen diye?

        E. Uso arrazoizkua du duen guziya.

        G. Eta nola enzun biar due?

        E. Presente egoten dirala mezan atenziyoakin gauza espiritualen batera; meditatzen edo errezatzen deboziyoakin.

        G. Eta bidez eragotzi gabe daguan ark ezpadu enzuten, edo egoten bada parte señalatun baten atenziyo gabe, edo jartzen bada ez enzuteko peligruan, zer pekatu egiten du?

        E. Pekatu mortala.

        G. Eta bigarrena ta irugarren konfesatzia ta komulgatzia nortzuai obligatzen diye?

        E. Pekatu mortalaren azpiyan obligatzen dithu uso arrazoizkua duen kristau guziyak.

        G. Eta sakrilejiyoz konfesatu ta komulgatzen diranak kunplitzen due?

        E. Iñola ere ez, eta bi gauza oietako bakoitzian egiten ditue pekatu mortal bi.

        G. Eta baldin batek eriyotzako peligruan ez badu konfesorerik, zer egin biar du?

        E. Akto kontriziyozko egiyazko bat, konfesatzeko asmuakin.

        G. Laugarrena, zeña dan barau egitia, nork du obligaziyoa?

        E. Ogeita bat urte kunplitu dituanak.

        G. Eta nola barau egin biar du?

        E. janari debekaturik jan gabe, eta bein bakarrik eguerdiyan janta.

        G. Eta onetara faltatu gabe artu liteke zerbait goizian?

        E. Kausakin, baño lebia, artu liteke ontza bat bezela.

        G. Eta gauean?

        E. Artu liteke kolaziyorako konziyenzi oneko jenderen artian usatzen dana, onen gañean dudarik badu konfesore jakintsu bati galdetuta.

        G. Eta biar dan motibo gabe barau egiten ez duanak zer pekatu egiten du?

        E. Mortala

        G. Eta aragiya ez jateko agintzak barau egunetan eta gordetzetan, ez oietan jateordu baten nasteko aragiya ta arraia, et ez jateko arrautze ta esnejakiyak garizuman ezpadu buldarik nortzuai obligatzen diye?

        E. Uso arrazoizkua duen guziyai.

        G. Eta zer pekatu egiten due gordetzen ez dituztenak?

        E. Txit mortala, egunian faltatzen duen aldi bakoitzean.

 

Esa itzatzu obra miserikordiyazkuak

        Obra miserikordiyazkuak dira amalau, zazpi espiritualak eta zazpi korporalak.

        Zazpi espiritualak dira obek.

        Lenbizikua, ez dakiyenari erakustia.

        Bigarrena, premiya duanari konseju ona ematia.

        Irugarrena, gaizki egiten duana korrejitzea.

        Laugarrena, injuriyak barkatzia.

        Bostgarrena, triste daguana konsolatzia.

        Seigarrena, gure projimuen miseriyak eta flakezak paziyenziakin sufritzea.

        Zazpigarrena, biziyak eta illakgaitik Jangoikuari erregutzia.

        Zazpi korporalak dira obek.

        Lenbizikua, gaixoak bisitatzia.

        Bigarrena, gosiak daguanari jaten ematia.

        Irugarrena, egarriyak daguanari eraten ematia.

        Laugarrena, kautibuak erreskatatzia.

        Bostgarrena, larru gorriyan daguana janzitzea.

        Seigarrena, peregrinuai ostatu ona ematia.

        Zazpigarrena, illak enterratzia.

        G. Zergaitik deitzen zaie miserikordiyaskuak?

        E. Zergaitik ez diran zor justiziyaz

        G. Noiz dirade obligaziyozkuak?

        E. Gizon Aithuen iritziyan premi aundikuak diranian.

        G. Obra miserikordiyazko eta kristaubak egiten dithun beste obra on batzuekgaitik, naiz izan ditezela obligaziyozkuak, eta naiz deboziyozkuak zer konsegitzen du?

        E. Jangoikuaren graziyan badago merezitu gloriya ta graziya geiago pagatu oso aiekin bere pekatuen zorra, eta Jaunagandik iritxi ondasunak nola animarentzat ala gorputzarentzat.

        G. Eta zergaitik esaten dezu Jangoikuaren graziyan badago?

        E. Zergaitik pekatu mortalian dauden aiek egindako obrak ez dira meritoriyoak, ez ere satisfatoriyoak, baizikan inpetratoriyoak bakarrik, zenakgaitik nolapait konsegitu litezke onegiñen batzuek Jaunagandik.

 

 

Laugarren partia

zeñean deklaratzen diran errezibitu biar diran Sakramentubak

 

        Ikusi degu nola dakizun zer sinistu, zer oraziyo eta zer obratu biar dezun, ikusi dezagun nola dakizun zer errezibitu biar dezun, zeña dan atzena: esa itzatzu Sakramentubak.

        Elizama Santaren sakramentubak dira zazpi, lenbiziko bostak dira premiyazkuak, izatez eta borondatez, oiek gabe eziñ salba diteke gizona utzitzen badithu menospreziyoz, beste biyak dira borondatezkuaak.

        Lenbizikua Baustismua.

        Bigarrena konfirmaziyua.

        Irugarrena Penitenziya.

        Laugarrena komuniyoa.

        Bostgarrena estremaunziyoa.

        Seigarrena Ordena.

        Zazpigarrena matrimoniyoa.

        G. Zer gauza dira sakramentubak?

        E. Dirade señale batzuek istitutu edo egiñak Jesukristo gure Jaunagandik oiekin emateko guri bere graziya ta birtutiak.

        G. Zer gauza da graziya?

        E. Da izate Dibino bat, egiten duana gizona Jangoikuaren seme ta zerubaren heredero.

        G. Eta nola deritzo graziyoni?

        E. Santifikantia.

        G. Eta bada beste graziren bat orrezaz gañera?

        E. Badira beste batzuek aktualak, edo laguntza edo ispiraziyuak deitzen diyegunak, oiek gabe ez dezakegu, asi, aurreratu eta ez ere akabatu betiko bizitzarako gauza eramangarririk.

        G. Eta obek zer dira?

        E. Jangoikuak ematen dizkigun laguntza batzuek, gaitzetik apartatu eta ondo obratzeko nola diran sermoiak, ejenplo onak, derrepenteko eriyotzak eta alako argi batzuek zeintzurekin Jangoikuak argi egiten diyen gure entendimentubai, eta desio santu batzuek zeintzuekin mogitzen dithun gure borondatiak onerako.

        G. Zer birtute ematen dithue Sakramentubak graziyakin batian?

        E. Prinzipalmente iru teologalak eta dibinuak.

        G. Zein dirade?

        E. fedia esperanza eta karidadia.

        G. Zer gauza da fedia?

        E. Ikusi ez genduena sinistia zergaitik Jangoikuak ala errebelatu duan.

        G. Zer gauza da esperanza?

        E. Esperantzia gloriya Jangoikuaren graziyan ta gure obra onen mediyoz.

        G. Zer gauza da karidadia?

        E. Amatzia Jangoikua gauza guziyen gañean, eta projimua geren burubak bezela, izaten gerala aiekin, aiek gurekin izatia nai degun bezela.

        G. Zertako izandu zan istituituba Sakramentu Santu Bautismokua?

        E. Kentzeko pekatu orijinala eta beste bautizatzen danagan arkitzen dan edozeiñ.

        G. Zer da pekatu orijinala?

        E. Pekatu hura, zeñarekin jaiotzen geraden heredaturik gure lenbiziko gurasuetatik.

        G. Eta premiyazko kasuan nork bautizatu dezake?

        E. Edozein gizon edo emakume uso arrazoizkua duenak

        G. Eta nola egin biar du?

        E. Aurraren burubaren gañera ur naturala botata, bautizatzeko intenziyoakin esanaz: nik bautizatzen zaitut Aitaren, eta Semiaren eta Espiritu Santubaren izenian.

        G. Zertako da Sakramentu Konfirmaziyokua?

        E. Konfirmatzeko ta ipintzeko fuerte bautismuan errezibitu genduan fedian.

        G. Eta uso arrazoizkua duanak, eta Sakramentu au pekatuban artzen duanak, pekatu egiten du?

        E. Txit mortala

        G. Bada zer egin biar du pekatu egin gabe artutzeko?

        E. Prestatu lenago konfesiyo on bat egiñaz

        G. Zertako da Sakramentu penitenziyakua?

        E. Bautizatu ezkero egindako pekatubak barkatzeko.

        G. Zer pekatu dira obek?

        E. Mortalak eta benialak.

        G. Zer da pekatu mortala?

        E. Da esatia, egitia, pensatzia edo desiatzia zerbait Jangoikuaren legiaren kontra gauza grabian.

        G. Zergaitik deitzen zaio mortala?

        E. Zergaitik iltzen duan egiten duanaren anima.

        G. Eta noiz errezibitzen degu penitenziyako Sakramentuba?

        E. Ondo konfesatu eta asoluziyo artutzen degunian.

        G. Zer parte dithu penitenziyak kentzeko pekatu mortala?

        E. Iru.

        G. Zein dirade?

        E. Biyotzeko kontriziyoa, auzko konfesiyoa eta obrazko satisfaziyoa.

        G. Eta iru premiyazko gauza oietan Sakramentu au ondo errezibitzeko sartzen dira besten batzuek?

        E. Bai jauna, kontriziyoan sartzen da emendatzeko proposituba, eta konfesiyoan konzienziko esamiña.

        G. Beraz orrela, zenbait gauza dira premiyazkuak penitenziyako sakramentuba errezibitzeko, edo bat ondo konfesatzeko?

        E. Bost eta dira: konzienziko esamiña, biyotzeko kontriziyoa, emendatzeko proposituba, auzko konfesiyoa eta obrazko satisfaziyoa.

        G. Zer da konzienziko esamiña?

        E. Da konfesatu gabeko pekatubak memoriyara ekartzeko dilijenziyak egitia, Jangoikuaren ta Elizaren mandamentuetan diskurrituaz, zein tokitan ibilli dan, eta zer eginbidiak izandu dithun bere kulpak ezagutzeko Jangoikuari argiya eskatuta.

        G. Zenbait modutan da biyotzeko kontriziyoa?

        E. Bitan; bat perfetua eta bestia ez aiñ perfetua zeñari deritzan atriziyoa.

        G. Zer da kontriziyoa?

        E. Jangoikua ofenditutako damutasun bat, au da izanagaitik txit ona konfesatzeko, emendatzeko eta penitenziya kunplitzeko propositubakin Eª.

        G. Eta zein da dolore oietan onena?

        E. Kontriziyoa.

        G. Eta zergaitik

        E. Zergaitik kontriziyoa Jangoikuaganako amoriyotik dator, eta atriziyoa bildurtasunatik; kontriziyoagaitik konfesatu baño lenago barkatzen dira pekatubak, eta jartzen da bat Jangoikuaren graziyan; baño atriziyoa bakarragaitik ez dira konsegitzen ondasun oiek.

        G. Eta batek ondo konfesatzeko asko du atriziyoa edo izan biar du kontriziyoa?

        E. Komunmente esaten da asko dala atriziyoa, baño obia eta seguruago da kontriziyoa eramatia, eta au idukitzea egin biar du alegiña konfesatzen danak.

        G. Eta noiz iduki biar da damutasuna?

        E. Konfesoriak penitentia pekatuetati asolbitu baño lenago.

        G. Zer gauza da propusituba?

        E. Jangoikua beñere ez ofenditzeko resoluziyo firme bat.

        G. Zer da auzko konfesiyoa?

        E. Da esatia konfesoreari pekatu mortal guziyak engañu eta gezur gabe penitenziya kunplitzeko inteziyuakin.

        G. Eta lotsaz pekatun bat isiltzen duanak, edo konfesatzen duanak egin gabeko graberen bat, egiten duanak konfesiyoa damutasun ta propositu gabe, edo penitenziya kunplitu gabe utzitzeko animuakin, ondo konfesatzen da?

        E. Ez jauna; egiten du sakrilejiyo aundi bat, eta gelditzen da obligaziyoakin berriz konfesatzeko konfesatu zitun eta etzitun pekatubak, sakrilejiyoa egin zuanakin.

        G. Eta nortzuek irudi due ez izana damutasun eta propositurik euren konfesiyotan?

        E. Okasiyotatik apartatzen ez diranak eta konfesiyo bat eta besteren ondoren eroitzen diranak pekatu aietan euretan.

        G. Eta bati damutasuna eta proposituba formatzeko zer konbeniko zaio egitia?

        E. Konfesoriagana allegatu baño lenago eskatu Jaunari sokorri dezala bere laguntzakin, meditatu piska batian Jaunak egin diyon onegiñetan edo aren pasiyo eta eriyotzan, edo aren borondatian, eta esan askotan akto kontriziyozkua.

        G. Zer gauza da obrazko satisfaziyoa?

        E. Pagatzia Jangoikuari pena pekatubakgaiti zor zaiona, konfesoriak ematen duan penitenziya kunplituta.

        G. Eta zer pekatu egiten du penitenziya kunplitu ez, edo kunplitzen denbora asko pasatzen duanak?

        E. Txit mortala penitenziya grabia bada.

        G. Eta pagatu dezaiokegu Jangoikuari pena tenporalakgaitik, konfesoriak ematen digun penitenziya baño geiagokin.

        E. Bai jauna, Jangoikuaren graziyan gaudela egindako obra on guziyakin, eta induljenziyak irabazita.

        G. Eta zer gauza dira induljenziyak?

        E. Grazi batzuek zeintzuekgaitik ematen dan pena tenporalaren barkaziyoa, pekatubakgaitik pagatu biar dana mundu onetan edo bestian.

        G. Eta mundu onetan pagatu gabe purgatoriyoara juan diranai, guk sokorritu eta lagundu daikegu?

        E. Bai jauna, pagatzen degun obra oiekin berakin.

        G. Eta batek pekatu mortalian erortzen dan bakoitzean biar du beriala konfesatu pekatubak barkatzeko?

        E. Ondo izango litzake baño ez da prezisua

        G. Zer egin biar du bada?

        E. Izan bere pekatuen damutasun egiyazko emendatzeko ta konfesatzeko propositubarekin Elizama Santak agintzen duanian.

        G. Zer gauza da pekatu beniala?

        E. Da pekatu mortalaren disposiziyo bat.

        G. Zergaitik deritza beniala?

        E. Zergaitik beriala, au da, erraz erortzen dan gizona artan, eta erraz barkatzen dan.

        G. Zenbait gauzagaitik barkatzen zaio?

        E. Beatzigaitik

        G. Zein dirade?

        E. Lenbizikua mezan enzutiagaitik.

        Bigarrena komulgatziagaitik.

        Irugarrena konfesiyo jeneralagaitik.

        Laugarrena Obispuaren bendiziyoagaitik.

        Bostgarrena ur bedeinkatubagaitik.

        Seigarrena Ogi bedeinkatubagaitik.

        Zazpigarrena Aita guria esatiagaitik.

        Zortzigarrena sermoia aditzeagaitik.

        Beatzigarrena petxuko golpiagaitik eskatzen zaiola barkaziyoa Jangoikuari.

        G. Zergaitik esaten dezu eskatzen zaiola barkaziyoa Jangoikuari?

        E. Aditzea emateko pekatu benialan barkaziyoa konsegitzeko izan biar degula gauza oien gañera aien damutasun aundi bat.

        G. Eta badegu pekatu benialak konfesatzeko ezkero benialak bakarrik dauzkanari zer konbeniko zaio egitia, damutasun eta proposituba aseguratzeko?

        E. Konfesatu ere, naiz konfesatu oietatik lenagoko bizitzako pekatu mortalen bat

        G. Zertako da Sakramentu santu Komuniyokua?

        E. Errezibitzen degula biar dan disposiziyoakin izan dedin gure animen mantenimentuba eta aumenta dizagun graziya.

        G. Zergaitik esaten dezu biar dan disposiziyoakin?

        E. Adierazitzeko Sakramentu au ez dala izango gure animen mantenimentuba ezpadegu errezibitzen biar dan maneran nola animaren partetik ala gorputzaren aldetik.

        G. bada zer disposiziyo biar da animaren partetik?

        E. Jangoikuaren graziyan egotia.

        G. Eta pekatu mortalian erori zana nola disponitu zan komulgatzeko?

        E. Konfesatuta.

        G. Eta konfesatu ta gero akordatzen danak pekatu grabe batez zer egin biar du?

        E. Konfesatu lenago.

        G. Eta gorputzaren aldetik zer disposiziyo izan biar du?

        E. Allegatu (komuniyoa elizakuakin ezpada) baraurik ezerere jan ta eran gabe aurreko gauerdiya ezkero.

        G. Zer errezibitzen dezue Sakramentu txit santu onetan?

        E. Kristo Jangoiko ta gizon egiyazkua, zeña daguan egiyaz aldareko Sakramentu txit Santuban.

        G. Beraz orrela zein dago ostiyan konsagratu ezkero?

        E. Jesukristoren gorputza bere odol, anima ta Jangoikotasunakin batian.

        G. Beraz orrela Jesukristo guziya ostiyan ta kalizan?

        E. Jesukristo guziya dago osti guziyan, eta guziya aren edozein partetan eta igual kalizan.

        G. Eta konsagraziyoa ezkero badago ostiyan ogirik eta kalizan ardorik?

        E. Ez jauna, baizikan ogiyaren ta arduaren azidentiak, nola diran usaia, koloria eta saboria.

        G. Eta puskatzen bada ostiya ero partitzen bada kalizan daguana partitzen da Jesukristo?

        E. Ez jauna guziya osorik gelditzen parte guziyetan eta parte bakoitzean.

        G. Eta komuniyora allegatzen danak esan diran disposiziyo gabe errezibitzen du ere Jesukristo?

        E. Bai jauna, baño probetxu gabe, zergaitik egiten duan pekatu bat txit grabia.

        G. Eta esan dañez gañera, aprobetxatzen diyen aiei zer konbeniko zaizkate egitia onegiñ aundiyaguak konsegitzeko?

        E. Konsideratu komulgatu baño lenago nor dan aietara datorren Jauna, eta egin akto fedeko, esperanzako eta karidadekuak, eta gero artu umiltasun ta erreberenzi aundiyakin, eta eman gero graziyak aiñ onegin aundiyagaitik.

        G. Zertako da Sakramentu estremaunziyokua?

        E. Iru gauzatarako.

        G. Zein dirade?

        E. Lenbizikua bizitza gaiztua pasatubaren arrastua eta relikiyak kentzeko.

        Bigarrena animari indarra emateko demoniyoaren tentaziyoan kontra.

        Irugarrena gorputzari osasuna emateko konbeni bazaio.

        G. Eta uso arrazoizkora allegatuta, gaixo peligruan daudenak badue Sakramentu au errezibitzeko obligaziyorik?

        E. Bai jauna, eta egiten due pekatu bat txit mortala, baldin alduela errezibiten ezpadue, edo pekatu mortalian egiten badue.

        G. Bada zer egin biar du pekatu mortalian daguanak biar dan disposiziyoakin errezibitzeko

        E. Konfesatu lenago, eta ezpadezake, egin akto kontriziyozko egiyazko bat.

        G. Zertako da sakramentu ordenakua?

        E. Konsagratzeko ta ordenatzeko elizako ministro dignoak nola dira apaizak, diakonuak eta sudiakonuak.

        G. Eta elizako ministruak partikularmente apaizak izan biar due errespetatubak eta beneratubak espezialmente?

        E. Bai jauna.

        G. Zertako da Sakramentu matrimoniyokua?

        E. Eskontzeko ta eskonduai graziya emateko, onekin bizi ditezen pakian alkarren artian eta azi ditzaten semiak zerurako.

        G. Eta premiyazkua da au artuteko biar dan bezela Jangoikuaren graziyan egotia eskontzen diranak?

        E. Bai jauna, pekatu mortalaren azpiyan.

        G. Eta Jangoikuaren graziyan arkitzen ez diranak nola preparatu biar due?

        E. Konfesatuta.

 

Pekatu kapitalak dirade zazpi

        Lenbizikua suberbiya.

        Bigarrena abariziya.

        Irugarrena lujuriya.

        Laugarrena ira.

        Bostgarrena gula.

        Seigarrena inbidiya.

        Zazpigarrena nagitasuna.

        G. Zergaitik deitu diyesu kapitalak zazpi geienian mortalak deitzen zaienai.

        E. Deitzen zaie kapitalak, zergaitik diran aietatik jaiotzen diran beste biziyon burubak iturriyak eta sustraiak bezela, eta mortalak deitzea ez datorkiye aiñ ondo bada askotan ez dira benialak baizik.

        G. Noiz dirade mortalak?

        E. Jangoikuaren ta projimuaren karidadiaren kontra diranian.

        G. Noiz dira karidadiaren kontra?

        E. Aiekgaitik ausitzen danian Jangoikuaren edo Elizaren mandamentun bat gauza grabian.

        G. Zer da soberbiya?

        E. Beste edozein baño geiago izateko apetitu desordenatu bat.

        G. Zer da abariziya?

        E. Ondasunen desio desordenatu bat.

        G. Zer da lujuriya?

        E. Aragiyaren gozotasun zikiñen apetitu desordenatu bat.

        G. Zer da inbidiya?

        E. Besteren onaren damutasun bat.

        G. Zer da nagitasuna?

        E. Obra onak egiteko animaren faltak.

 

Zazpi oien kontra dirade zazpi birtute

        Soberbiyaren kontra umildadia.

        Abariziyaren kontra emanaia.

        Lujuriyaren kontra kastidadia.

        Iraren kontra pazienziya.

        Gularen kontra tenplanza.

        Inbidiyaren kontra karidadia.

        Nagitasunaren kontra eginaia.

 

Animaren etsaiak zeñetatik iges egin biar degun dira iru

        Lenbizikua munduba.

        Bigarrena demoniyoa.

        Irugarrena Aragiya.

        Zein da munduba?

        E. Munduko gizon gaizto eta biurriyak

        G. Zein da demoniyoa?

        E. Da aingeru bat, zeña Jangoikuak zeruban kriatuta bere kontra beste askorekin jaiki zalako bota zuan infernutara bere gaiztotasuneko lagunakin, zeñai deitzen diyegun demoniyoak.

        G. Zein da aragiya?

        E. Da gure gorputza bera, bere pasiyo ta inklinaziyo txarrakin.

        G. Nola garaitu ta iges egiten da mundubagandik?

        E. Despreziatzen dirala aren ponpak eta banidadiak.

        G. Nola garaitu ta iges egiten da demoniyoagandik?

        E. Au garaitu eta iges, egiten zaio oraziyoakin ta umildadiakin.

        G. Nola garaitu eta iges egiten da aragiyagandik?

        E. Au garaitzen da eta iges egiten zaio barau; mortifikaziyo eta disziplinakin, au da etsairik aundiyena, zergaitik aragiya ezin bota dezakegu gugandik, baño bai munduba ta demoniyoa.

 

Birtute teologalak dira iru

        Lenbizikua fedia.

        Bigarrena esperanza.

        Irugarrena karidadia.

        G. Nola faltatu ez diyogu birtute oien aktuak egiteko daukagun obligaziyoari?

        E. Deboziyoakin eta sarritan errezatuta (justua dan bezela kristaubak egitia) kredua ta Aitaguria, eta biyotzetik esaten dula akto kontriziyozkua.

 

Birtute kardinalak dirade lau

        Lenbizikua prudenziya.

        Bigarrena justiziya.

        Irugarrena fortaleza.

        Laugarrena tenplanza.

 

Gorputzaren sentiduak dirade bost

        Lenbizikua ikustia begiyakin.

        Bigarrena aitzea belarriyakin.

        Irugarrena usai egitia sudurrakin.

        Laugarrena ukitzea eskubakin.

        Bostgarrena guztatzia aubakin.

        G. Zertako eman zizkigun Jangoikuak sentidu eta beste mienbruak?

        E. Guziyakin ta gauza guziyetan serbitu genezan.

 

Animaren potenziyak dirade iru

        Memoriya, entendimentuba ta borondatia.

        G. Zertako eman zigun Jangoikuak memoriya?

        E. Akordatzeko artaz eta aren mesede aundiyaz.

        G. Zertako eman zigun entendimentuba?

        E. Ezagutzeko gure Jauna eta argan pensatzeko.

        G. Zertako eman zigun borondatia?

        E. Ama dezagun ontasun guziya bezela duna bezela ta projimua argatik.

        G. Eta zen gauza da gure anima, zeñaren potenziyak diraden obek?

        E. Da atzengabeko espiritu bat Jangoikuak ezerezetik egiña bere antzera.

 

Espiritu Santubaren doiak dirade zazpi

        Lenbizikua jakinduriyako doia.

        Bigarrena entendimentuko doia.

        Irugarrena konsejusko doia.

        Laugarrena fortalezako doia.

        Bostgarrena zienziyako doia.

        Seigarrena piedadeko doia.

        Zazpigarrena Jangoikuaren bildurtasuneko doia.

 

Espiritu Santubaren Frutubak dirade Amabi

        Lenbizikua Karidadia.

        Bigarrena pakia.

        Irugarrena animaren Aunditasuna.

        Laugarrena benignidadia.

        Bostgarrena fedia.

        Seigarrena kontinenziya.

        Zazpigarrena gozo espiritubala.

        Zortzigarrena pazienziya.

        Beatzigarrena Ontasuna.

        Amargarrena mansedunbria.

        Amaikagarrena modestiya.

        Amabigarrena kastidadia.

 

Bienabenturanzak dirade zortzi

        Bienabenturadubak pobraza eskojitzen duenak zergaitik aiena dan zeruetako erreinuba.

        Bienabenturadubak mansuak, zergaitik aiek izango diran lurrian jabiak.

        Bienabenturadubak negar egiten duenak zergaitik aiek izango diran konsolatubak.

        Bienabenturadubak justiziyaren gosia ta egarriya duenak zergaitik aiek izango kontentatubak.

        Bienabenturadubak miserikordiyosuak zergaitik aiek alkanzatudo duen miserikordiya.

        Bienabenturadubak paketsubak zergaitik oiek izango diran deitubak Jangoikuaren semiak.

        Bienabenturadubak justiziyagaitik persekuziyoa padezitzen duenak zergaitik aiena dan zeruetako erreinuba.

        G. Zer esan ditugu orain?

        E. Zortzi bienabenturanzak.

        G. Zer gauza dirade zortzi bienabenturanza oiek.

        E. Espiritu Santubaren birtue ta doian obrarik onenak.

        G. Nor dirade espirituz pobriak?

        E. Nai ezduenak beintzat amoriyoz onrarik eta aberastasunik gutxiyenik ere.

        G. Nor dirade mansuak?

        E. Gorrotorik ez duenak, ezta mobimenturik ere.

        G. Nola izango dirade lurrian jabiak?

        E. Beren buruban jaunak bezela.

        G. Nor dira negar egiten duenak?

        E. Gustuak utzitzen dituenak txikiyenak izanagatik ere.

        G. Nor dirade justiziyaren gosia ta egarriya duenak?

        E. Bere egin bide guziyak kuidaduakin egiten dituenak.

        G. Nor dira miserikordiyosuak?

        E. Piedadia duenak arrotzakin ere.

        G. Nor dira biyotz garbiya duenak?

        E. Beren pasiyo guziyetan mortifikatzen diranak.

        G. Nor dira paketzubak?

        E. Pakezko obrak egiten dituenak berenetan eta bestetan.

        G. Nor dirade justiziyagaitik persekuziyoa padezitzen duenak?

        E. justiziyan firme daudenak persegitubak izanagaitik ere.

        G. Zergaitik deitzen zaie oiei bienabenturanzak?

        E. Zergaitik aietan konsistitzen dan bizitza onetako bienabenturanza eta besteko esperanza.

        G. Zenbait dira nobisimuak?

        E. Lau da esatia: eriotza, juiziyoa, infernuba ta gloriya.

        G. Zer da gloriya?

        E. Da estadu txit perfekto bat, zeñetan dauden ondasun guziyak, batere gaitzik sentitu gabe, infernuban gaitz guziyak dauden bezela batere onik progatu gabe.

        G. Eta emendik libratu eta hura konsegitzeko zer egin biar degu?

        E. Mandamentubak gorde.

        G. Eta badaude mediyon batzuek oiek errexago gorde eta aiei ez faltatzeko?

        E. Bai jauna.

        G. Zeintzuek dira?

        E. Sarritan artu Sakramentubak, Jangoikuari eskeni goizetik obra onak, meza enzun egunero, errosariyoa esan, meditatu eta gogoratu Jangoikuaz, esaminatu gauetan konzienziya; eta batek badituala mediyo asko esatiagaitik elejitu konfesore jakintsu, birtuoso ta prudente bat, eta arenganatu guziyan. H. Ondo diyozu, zergaitik konfesore on baten eleziyoa S. Franzº Salesek diyon bezela adbentenziyaren adbertenziya. Egin bada zuek onela, bada au izango zaitzue aingeru bat bezela, giyatuko zaituztena proponitzen dizuela oiek eta beste mediyoak, zuzen zuasten mandamentuen bidetxigorretik, eta allegatu zaitezten Jangoikua gloriyan ikustia, zertarako izan giñan kriatuak.

 

Ni pekatariya

        Ni pekatariya konfesatzen naitzaio Jangoiko guziz poderosuai, Santa Mariya beti birjiñari, S. Migel aingerubari, S. Juan Bautistari S. Pedro ta S. Pablo Apostolu Santuai, Santu guziyai eta zuri Aita espiritubala, zergaitik egin dian pekatu pensamentuz; itzez eta obraz, nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa txit aundiyaz; orregaitik erregutzen diyot Santa Mariya beti Birjiñari, S. Migel aingerubari; S. Juan Bautistari, S. Pedro ta S. Pablo apostolu santuai; santu guziyai ta zuri Aita espiritubala erregu zazu nigaitik Jangoiko gure Jaunari Amen.

 

Akto kontriziyozkua

        Nere Jesukristo Jauna Jangoiko ta gizon egiyazkua, nere Kriadoria eta Redentoria, Zu zerana izanagaitik, eta zergaitik amatzen zaituan beste gauza guziyak geiago, damu det biyotz guzitik zu ofendituba, eta artzen det propositu firmia ez geiago pekaturik egiteko konfesatzeko ta kunplitzeko ipintzen zaidan penitenziya; eskeñtzen dizut nere bizitza obra eta trabajuak nere pekatuen satisfaziyorako, eta fiyatzen naiz zure ontasun ta miserikordiyan, barkatuko diazula zure odola txit prezioso, pasiyo eta eriyotzaren merezimentubakgaiti, eta emango diazula graziya emendatzeko eta irauteko zure serbiziyo santuban nere biziyan akaberaño. Amen.

 

Oraziyo laburra goizetik ez keñtzeko
egun artako obra guziyak
Jangoikuaren onra eta gloriyara

        Nik ematen dizkitzut ezkerrak, nere Jangoikua, zure esku liberaletik artu dituan ondasun guziakgaitik, ta prinzipalmente gaurko egunera allegatzera utzi diazulako, zeñetan zure onra eta gloriyara eskeñtzen dizkitzut nere pensamentu, itz eta obra guziyak Jesukristoren odol ta merezimentubakgaitik, eta artzen det propositu firme bat zure graziyakin ez ofenditzeko: lagundu bada neri Jauna zure laguntzakin orrela egiteko Jesukristoren merezimentubakgaitik, Ama txit Santarenakgaitik eta Santu guziyenakgaitik Amen.

 

aurrekoa hurrengoa