www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eguren Jaunaren Metodoa
Klaudio Otaegi
c. 1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

Kortesie

 

        Kortesie dao gure eiteko guztitan beiratuk izaten; dao atentziokin da modu onakin mundu ontan tratatzen deun personakin portatzen. Kortesie da kualidade bat añ bearra nola ona ta protxuzkoa mundun, au doen personak ondo errezibitu tie toki danetan, zeati kondizio onek estimau eraiten ditu ondo azitako jenden arten.

        Kortesik aintze itun lenengotako eitekoa da korputzen txukintasune ta apaintzea; eta la ezteu ezer e euki bear gure korputzen besteai eoki itziko etzaienik. Ala saiau e bear deu besteai gusto ematen geure modu onakin, zeintzuk izan bear doen arkitzen gean lekuri ta tratatzen ditun personan kondizioai tokatzen zaien modukok. Guri bizie man, ta gu ondo azitzeko neke jenero danak pasauta gañea, gure zoriontasune ta ondo izateati aleiñe eiten doen gurasok tratau bea itugu amorio aundi, errespeto aundi ta obedentzi itxukin. Esker onekok alako señalek eman bear dieu maisuai e, beiramentu oso ta errespetokin tratauta, zeati dien gure biarren gurasok eta erakusten diguen gure denporea ondo enpleatzen erakusten diguen eskolen bitartez. Aundigokiko tratun, zeintzu tien gu paño edade, esperientzi, dinidade ta beste alderdi aundigo tauzkenak, aitzea eman bear dieu beti errespetoa ta umildadea, akin berdindu nai deulako motiboik ezertan e eman bae.

        Geure modukok izan bear ditu beti maitego ta tratau aundigo paño aiskiretasun geiaokin, baño a paño aundigotzat dauzkeula geure buruk aitzea eman bae. Txikigokiko tratuk naiditu ontasune, kariñoa ta leguntasune, kondizioik humillenekok txit ondo merezi dolako gure konsiderazioa. Iñoi gaitzik ein bae danai gustoa ematea da jendearteko tratun billau bear dan fine; gurekin eitea nai gendukena danakin guk eitea da au isteko modue.

 

aurrekoa