www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eguren Jaunaren Metodoa
Klaudio Otaegi
c. 1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Denporenak

 

        Zer denpora modu eiten do aldeotan? Guztiz txarra, Jaune, illa bete baño geiao da eurie eiten ez dola. Baño ordekon eun ederrak eta garbi tare ta kanpoz gozatzen euzten doe. Ori ona izango da paseatzen doen jauntxontzat, baño lurre landuz bizi geanok ezteu orla uzte. Zer ba, kanpontzat eztator ondo denpora au? Aldrebes, jaune, ereiteko ure pear ditugu eta leorte onek kalte eiten diu. Eta ereiteko ezin itxon leike eurie dezanaño? Bai jaune, estazioa aurrea dijoa ordea, eta ortako txit beandu eiten da. Ordun poztuko nitzeke lenbailen eurie eitez, ba guzion ona da lenengo. Ala desatzen deu nekazariok e, zeati baldin giro gaiztokin ereiten ba ezta seguroa labore urte on bat. Eta esan beit, baztar otan otz aundie eiten do? Ez jaune, emen eztie geieikok otzak eta berok. Ala aitzea ematen doe kanpotan ikusten dituan arbolak eta landarek. Ikusten deanez, jaune, beori ezta probintzikoa? Ez, erdeldune naiz, baño nola alderdi ok onatielako notizi tituan denporaldi bat emen pasatzea pentsatzet. Etzako damuko, Jaune, zeati emen guztiz ondo bizi gea. Ala ustet; gizon ona, geldi bei Jainkokin. Adios.

 

aurrekoa hurrengoa