www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eguren Jaunaren Metodoa
Klaudio Otaegi
c. 1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nekazariri komeni zakon
animalik eta on protxuk

 

        Beie da gure nekazaitzea eiteko modurako animalik protxugarrina, bera asko da lurrek lantzeko, eta gañera emate itu esnea, mantekea eta jateko aragie. Beie kastu gutxikin azitzen da ta asko ematen do, ikullun garbitasun aundie ta belar onak eskatzen ditu, gañera denpora onakin larrera etaraz. Bide onen karga aundi eamateko irie obea da be indar ta irauteati; baño gure menditan kargak eabiltzeko ezta eokie bere korputz tajun medioz. Ardik ematen do protxu asko be, mantenue gutxi kostatzen dalako, alare samalda txikin badie, eta asko balio doe an protxuk. Illez gañea emate itu esnea ta gaztaie, zitz ona ta ume bat ero bi urtero; ustebae artaldea azitzen dan modun. Ardik eukitzeko mendik asko dauken erozen nekazarik euki bear ditu ardik naiz izan samalda txikie, eta bestela ezin bado, naisikin (sic) erdi bana, ba denpora gutxin izango da artalde baten jabe. Auntze, gure baztarra pezelakotan, nun lur guztik lantzen dien kasi, ezta protxuzkoa kanpotan eite ituen kalte aundikaiti arbola ñiñikak eta landaran adar biunek janez; arrazoi oneati ezta libre eukitzea baserritan lotue ezpada pentsue emanez. Gure nekazarin janari prinzipalan bat dan esnek dauzke mantekea, gaztaie, gasure ta azukarra ta beie da esneik geiana ematen don animalie. Txerrie da protxu aundiko animali bat, ta jaten do ematen zakon guztie eta la mantentzen da kastu gutxikin, onen puska guztik ondo aprobetxauta, ba onen aragie da familirako launtze aundi bat. Berez añ zikiñe dirudin animali ontan añ bearra da garbitasune nola bestetan, ba one pakarrik asko launtzen dio azitzen ta gizentzen. Olloa guztiz protxugarrie ta emallea da baserri baten, ba be mantenue kanpon gutxi kostatzez gañea, urte batez beste emate itu 50 arrautza. Usok eta atak e emate itue protxun batzuk baserri batzutan; baño nolako lekue dan kontun euki bear da ematen doena baño geiao kosta ez ditezen.

 

aurrekoa hurrengoa