www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eguren Jaunaren Metodoa
Klaudio Otaegi
c. 1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Protxuzko insektok

 

        Erlea da arrautzati jaiotzen dan insekto txiki bat; arrigarri tie aren ijenioa, lan einaie ta obedientzie; eta ren eztie ta argizaie balio aundiko tie. Erlek bizi die alkarrekin erregiñen menden, zeñ dan beste pezelako bi aundi, eta rek gobernatzen ditu ta aintzen die besteai, kargu au izanda bere eiteko bakarra. Erle bakoitze titu 20 millati 40 milla erle beargille, eta 1800 erle ar, listorrak deitzenak, ezten baek eta bearrik eiten ez doenak. Erle beargilletako batzuri ibilkarin izena ematen zaie, kanpora irtetzen doelako eztie ta argizaie eiteko komeni zaien lorak bitzera, eta besteai obragilleña (sic) eztie iten bakarrik aitzen dielako. Langillek iltze itue listorrak jaiota 45 eunera, geianen Uztaillen; ill onen aizken aldera arrapatzen e die erlekumak, zeintzu tien erlen umek. Erlen eztie eiteko modue marabilla ba ta; apropos eiten doen betun batekin estaltze itue erlautzen irristuk eta gero eite itue argizaizko panale batzuk nun ipintzen doen eztie. Erlek eiteko euki bear da gogon beroa ta aizeizkutue bear doela. Serea eiten don arra da, erlea bezela arrautzati jaiotzen dan insekto bat, eta lau aldiz narrue mudau ta gero arretik txipilota eiten da. Masusta ostokin mantentzen da, eta kapullu bat eiteko propiedadea dauke, zeñ dan 300 kana baño geiaoko serazko ari bat eitea, aren barrun sartuta. Kapullu otati batzuk azitako euzten die ta gañeakok ur beron ipintzen die arra ill ta kapullue aprobetxau dein, ontati serarie etaraz. Azitako euzten dien arrak ogei eun dituenen kapullun zulo bat ein dandi irtetzen doe txipiloten itxuran, gerogo berriz arra ematen don arrautzak emanez.

 

aurrekoa hurrengoa