www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eguren Jaunaren Metodoa
Klaudio Otaegi
c. 1867, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Beste animali batzuk

 

        Zaldie da mundu guztin ezautzen dan animali bat bere protxu aundiati; serbitzen kargea eramateko, gañea igotzeko ta tiratzeko ala kotxeai nola gurdi kargatuei. Zaldi jenero desberdiñe padie ta da animali intelijentea, prestue ta obedientea, ba añ indartsue ta balientea izanatik, erakusten zako ta obeditzen do, emakumen menden sartzeraño. Txit azukar da zaldie, eta erakusten dioenak au ematen dioe obetogo ezitzeko, gutxi gora bera 25 urteti otamarrera bizi oi die. Astoa da gizonantzat protxu aundiko animali mantso bat; beste paño giao da bere eaman ta gutxi bearrati ta da launtze aundikua mandazaientzat eta nekazari pobreantzat. Asko sufritzen do ala lan aundie nola janarin faltea; eta gaizki tratatzen do gizonak bidebae kastigauz eta txarki kontu einez. Astok txit sudur ona titu, ba urrutiti sentitze itu usaiek; zaldie aimeste bizitzen da; astaemen esnea eraten da erremediotzat eta animali onen narruk serbitzen do galbaiek, atabalak, pergaminok eta zapatak eiteko. Mulak eta mandok beorrakin astoarran ume tie, ero astaemekin zaldinak; indar aundikok eta zaldie baño gutxigokin mantentzen dienak, delikadu gutxikok eta mendibidetako ta Kastillako nekazarintzat guztiz onak. Txakurre da animali guztitan prestuna, leialana ta kariñosona; izugarri istinto aundie do, ezautzen ditu arritzeko modun nausin deseok eta izaten dio bestek ez bezelako kariño bat. Morroirik onana peziñ ondo ondo be nausin etxeri kontu eiten dio, zerk eiten don txit bearrekoa, ala re gure baserritan, be jenio onak aztu eraiten dio eiten zakon txarkerik, eta miñasten do kastigatzen donan eskue.

        Txakurre bizitzen da amabi urte bezela, eta aimeste jeneron arten, ondorengo otie printzipalanak: artzai txakurre zeñ dan ganaduri kontu eiteko destinatzen dana, urtxakurre, eper txakurre, erbitxakurre, karlin txakurre ta txakurtzarra. Artxai txakurrek kontu eiten dio ganaduri ta defenditze itu persegitzen doen pistitati, guztiz serbizio nak einez ganaduri; be janarie, ogibeltz eta gogor batera urritue, txit kastu gutxikoa da.

        Txakurrek guztiz usai fiñe do; usaiti ezautze itu zeñ bidetati pasatu dien erbie, eperra ta gañerakok; eta arrasto oni segita topatzen do eize, au arkitzen dan lekun geldituz nausik il dezan.

        Txakurtzarrak, ero karnazei-txakurrek ez do usai au be nausie gauez ezautzen ez doneaño, zeñ dala medio gertau dien desgrazik askotan; letagiñek dauzke eltzen donen kurutzan ta erres ez kentzeko modun; arrazoi oneati karnizerok usatze itue ganadue errenditzeko. Ur-txakurre da guztitan geiana dakina, eta alako modun erakusten zako, nun alleatzen dan gauzaik arrigarrinak ikastera. Karlin txakurre geianen izaten da umen jolas ta pozetako eta da danetan protxue txikinekoa. Txakur jenero otanak bata bestekin kasteauekin etatzen da beste jenero bat ez baten ta ez besten antzi tona ta otako tie geianak; otako tie gure baserritan darenak. Katue da inklinazio txarretako animali bat. Saguk iltzeko jenioa dona, zeñtzun etsairik aundina dan; arrazoi oneati eukitzen da etxetan, ba gañeakon estimazio txikikoa da. Guztiz gogorra da, eskerbagea ta lapurre; intxte itu be umek eta mortifikatze itu be mendeko beste animalik; atzamarka eiten dio bere nausiri, eta jaten ematen dionai berai e, eta arrapatzen do al don guztie naiz ez izan premik. Katuk guztiz traidore tie, eta la da nola ez doen beñe kara kara beiratzen; argik ofenditze itu eta gauez beste animali paño obetogo ikusten doe; txit lo gutxi eiten doe, eta amar bat urten bezela bizitzen die.

 

aurrekoa hurrengoa