 |
Etxeko zurtasune
Gauza danetan premizkona manerea da gauza onik eingo bada, eta la etxeko lanetan lenengo billau bear dana da gauza bakoitzentzat dagola leku jakin bat, eta gauza bakoitze be lekun. Bere eitekotan manerea ta modue daukenak beti dauke denporea danerako; aldrebes, gauza prezioso au ez dauke bere lanak ondo preparatzen ez titunak. Ondo aitutako urritasunek konsejatzen do alperrikako premik ez sostenitzea; ontako lenengoti euki bear da kontue alperkastuik ez eiteko, ba, dan txikinak izanatik gero inportantzi aundiko tie premizkok eiten badie. Garbitasune ta txukintasune emakumek guztiz bear ditun kualidadek, asko launtzen doe urritasuneako, ba zikintasunek gauzak alperrikalduta, etxeko premi ta kastuk geitze itu. Manerea, garbitasune ta urritasune die emakuma batek izan bear ditun etxeko birtutek; eta baldin be etxen ok isten baitu, seguro da eingo dola be familin zoriona. Eleike maneraik ezta urritasunik e baldin donakin kastun arteko berdintzeik ezpadao; ontarako batzuk eta bestek apuntau bear die xuxen, eunero kastatzen dana ta irazten dona seguro jakiteko modun, beti zerbait sobratzea aleiƱe einez. On da ikustea askotan eunero kastatzen dana ta ill bateko kastuk bestekokin konparatzea, kastu on arten kendu litekenen bat ote dan ikusteko egizko premia beiratzea eutzi bae. Saiau bear da, ba, primik ikastea ta oi kunplimentu ematea, lendi kontue xuxen etaraz zenbait diru bear dan antzat; onla isten da ezer ez kastatzea alperrik eta erres dirue sobratzea, zer dan familiko amak izan bear don asmoa.
|
 |