www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
1657

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egileak: Iolanda Beristain, Maitane Amorena eta Iker Zaldua

 

aurrekoa hurrengoa

II

 

Margarita,

Badaidita

Othe huts zin egitez,

Begiz urdin

Bezain gordin

Zarela zur'egitez?

 

Nik zupertuz,

Badut gertuz

Maitazarre zugana,

Zer profeitu,

Balin peitu

Bazara zu nigana?

 

 

Bertze lanik

Baduta nik

Diela hanbat denbora,

Zure artatzez,

Zerbitzatzez,

Et onhestez kanpora?

 

Alabana,

Enegana,

Orano eia zurekik,

Heldu denez,Deus ogenez,

Eta gaitzez bertzerik?

 

Hanbat beti

Gotorreti

Egiten derautazu,

Baninz bezain

Zenbait betzain

Edo ilhagin zarpazu.

 

Haur hal'ezten,

Ardirezten

Baitzituket batzutan

Ez agerri,

Ez enzuerri

Eztateien lekutan,

 

Han erasten

Zerik hasten

Bainaiz ene gaizkiaz,

Eta, nure

Bezain, zure

Nola nizan egiaz,

 

Zu bertarik,

Artetarik,

Ez trostaz, ez urhatsez,

Bana zoaz,

Laurherroaz,

En'erranak phuztatzez.

 

Horiegatik

Orogatik,

Etzinzuzket ehula

Baninz fida

Zuk gupida

Noizbait nindukesula;

 

Bana bertze

Ez ikertze

Gaurgoitik ukeiteko;

Oradrano

Duzun bano

Ongi niri egiteko;

 

Enendauke,

Ez elauke

Bertzebat hunl'oboro,

Net bilaizi

Baliz baizi

Zenzuz edo burzoro.

 

Eia bada

Ordua da,

Zuretan has ziteen

Ene hartzen,

Et'ohartzen

Zeren zordun zaudeen;

 

Nola nizaz,

Motil-gizaz,

Ziren, iraganean,

Zerbitzatu,

Et'ohatu

Nezka ororen gainean,

 

Zenbat nizan

Zutan izan

Beti tink eta ekhuru;

Zein manura

Er', ardura

Erpai, ern'et'aiduru:

 

Gerp zizaz

Zeinen luzaz

Ukaturik nagoan,

Eta halaz,

Hanbat alas!

Errekeitu gaxtoan.

 

Horik harren

Oro barren

Galkatuz bihotzera,

Berz'atunik,

Bana hunik,

Gogo egizu hartzera.

 

Et'uztazu

Gutiziazu

Nizan horri berere

Amerztera,

Pot-gitera,

Dudan zuri botere.

 

Gero azkenik,

Beharrenik

Emadazu dudana,

Margarita,

Jin-kongita

Gauan behin zugana.

 

aurrekoa hurrengoa