www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
1657

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egileak: Iolanda Beristain, Maitane Amorena eta Iker Zaldua

 

  hurrengoa

I

 

Erranen duta? ahal dezaket,

Egia dena bezala,

Zu begistatuz geroz laket

Zu bezi ehor etzautala.

Bana zer hobe, zuk gorreti

Badagidazu zur' aldeti?

Bana zer hobe, zuk' gorreti

Badagidazu horla beti?

 

Geroz oihana lilitu da

bait' ar'orstatu lauretan;

Ud' ere negu, negi'uda

gerthatu da hain berzetan.

Bana zer hobe etc.

 

Arte hartan, zer eztut egin

Zureki adizkidetzeko?

Zuk nizaz, nik zuzaz atsegin

Biek orozbat hartzeko?

Bana zer hobe etc.

 

Non ere, noreki ere bainiz,

Pena dut zutan pensatzez,

Hal'ere, hanbat neur'etsai niz,

Laket niz hortan penatzez.

Bana zer hobe etc...

 

Noiz ere batzen baitzitzautzat

Bidean iragaitean,

Minak zatiz arhintzen zautzat,

Zuri bi hitz erraitean,

Bana zer hobe etc.

 

Ur-sortak, ardur'arduratuz,

Harria xila zirozu;

Ni zuri, beti bet'eskatuz

Zinzurr'arhetsik niagozu,

Bana zer hobe etc.

 

Niri baibaten erraitera

Etzenthozke ehoiz-ere?

Orai, zure minez hiltzera

Nohela, ikusiz berere?

Zeren berhetuz zuk gorreti

Baitagidazu zur'aldeti;

Zeren berhetuz zuk gorreti,

Baitagidazu horla beti.

 

  hurrengoa