www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Poema itzuliak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1927-1931, 1974

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

EURIA DAGI

 

                (Paul Verlaine)

 

Urian legez euria dagi

neure biotzian.

Nundik sartzen yat itun aldia

goguan erdian?

 

Tella ganetan tak-tak euriak,

baita be lurrean;

bere negarrak poza dariost

biotz itunean.

 

Nire biotza negarrez dago.

Zergaitik zotiñak?

Salkeri batek ez dautsoz sartu

ezpata samiñak...

 

Nekez dagist samin ziyoa

jakin-ez-eiteak;

maitasun-erra barik darona

biotz errugeak!

 

                        (Euzkadi, 1930, epailla, 14)

 

aurrekoa hurrengoa