TXO MOSKORTUBA
Itxastarren barre-zantsuak
txo arek edan baitaruak!
Ez, ezegik edan pattarrik
gorputz baltziskadun umia!
Illundu yak begi-unia
eta eztakuskek zerurik.
Auxe samiña,
yanzki medun txo panpiña
ta zut egon-eziñik yagok!
Itxas—otsuok
kendu orri pattar—laketa
ara—onaka yabilk—eta!
Dantza ta dantza, lotu-barik,
ixai zaurittu bat yirudik.
Bere keñubak dozak loyak!
Ontzi-gibelan kentzen yozak
alkondara ta praka urdiñak.
Auxe samiña,
itxastarren barre-zantsuak
txo arek edan baitaruak!
Zer dok bare arrats oztiña!
Eta soñutzik
urtzi eder baten antzera
begi bijak lausoz beterik
jausi yakuk itxas-barnera!
|