www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arrats Beran
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

EZKONTXA-GOXA

 

Zaldi-otsak axian

—urkijak dardari—.

Kanpai-otsak torrian

—zuriz jantzi zadi!—.

 

Neskatxa zuriz dago

—ezkongei politta—.

Kopeta daukan eder

jazmiñez esitta!

Leyuan zagoz gertu?

Senargaya or dozu!

 

Zaldi-otsak axian

—iñor dator larri—

Kanpai-otsak torrian

—zuriz jantzi zadi!—.

 

Estalkai zuriduna,

gonantza gorrija.

Or dator mattasuna

egadun lilija!

Arin dabiltz liparrak,

gordez duaz ixarrak.

 

Zaldi-otsak axian

—galdu dira urruti—

Kanpai-otsak torrian

—Zuriz jantzi zadi!—.

 

—Ene ama, ezkondu

ezkondu gura naz.

Goiz-goiz erdija dogu,

enarak ba-duaz.

Itxasua dan urdin,

makalak egon-ezin!—.

 

Zaldi-otsak axian

—iñor ezta agiri!—

Kanpai-otsak torrian

—baltzez jantzi zadi!—.

 

aurrekoa hurrengoa