www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arrats Beran
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

AURRE-ITZA

 

        Ludi onen bestaldez loratzen diran landaraen usañak goxalde bakotxak dakarkidaz. Auxe da neure sakona! Bestiak entzuten eztaben egal-otsa neure gelara yatort eta barneko zugatz onettatik txorijak aidatu ziranarren, abar-dardarea ezta amattu.

        Neurez betirarte ixilduko nintzan, barruko ixurpen oneintzat ezpaitago azal ederrik. Euzkeraz batez-be! Erabillijak ixan diran izkuntzak bost jarrai-bide erakutsi dagiskegubez, baña ele onen iruliak gerau gara.

        Arrokerijaren abotsai jaramon-egin ba-neutsoen, idazkirik ezeukazuben, iñoren aburubak atzaldu dagikiezan akatzak eta bost neronek dakidazalako. Baña adibide bati gagokijozan. Aberatsaren semiak eskutau dagikez bere laukuak arein zain ezpaitagoz ogittarako. Txiruari etxagoko orren besterik.

        Elerti-zale nazan onek ziarkeri ta pirtxilleritzat daukodaz olerkijok. Maisialarijak esango dabez esatekuak! Baña ele lander baten seme jayo nintzan ezkero bertso ñimiño oneik, be, argittara datorz.

        Amaika bidar jagi ixan naz izneurtuben ala, amaika bidar, ostera, erri onenganako mattasunak olerkijetara nauzu. Elerti-zaliak ezetz, abertzaliak bayetz! Nori nagokijoke? Bestiai txaluak jo edo noxian-bein sorayokeriz barre-egittia, eztijagua neuretzat litzake.

        Solasketan ibilteko bixija nozu, orrattiño aberrijaganako larrijak jaso nau. Agur, ba, seme xurrok. Elertijak etzaube babestuko, abertzaletasunak baño.

        Erranak eder, egiñak lander.

 

aurrekoa hurrengoa