IKAS-EKO ERRIENT ETA ERRIENTSEI: ESKUAL TEATROAZ
NORAT ARI DEN!
Gure eskuarazko teatroak, hedamen eta arrakasta badu, zonbait urte hautan.
Bere kalitateeri esker, ikusliarrentzat da abusamendu aberatsgarri, gogoen altxagarri, eta... diru biltzeko molde.
Teatroa nahi bada bizi-arazi eta zabaldu, behar zaio laguntza ekarri.
Teatro-izkirialeri
Hauk ez dira baitezpada diruz lagundu behar... Gutik dute dirurik petrenitzen, beren lanaren sari... Horien plazerrik handiena da, agertu duten lana, tauletan emana izan dadien.
Horien lanak ez diten gal, edo debalde izan, on litazke, balirezke, lan horien biltzeko eta hedatzeko arta har lezaketen presuna edo batasunak.
Teatro-gidari
Teatrokia ez da aski izkiriatzea... Behar da taulen gainean muntatu. Teatro-gidariak behar du izan norbait, jokolarien biltzeko eta heien arteko errespetua beiratzeko, behar du izan norbait ere bere jakitatez, jokolariak ontsa moldatzeko.
Teatro jokalarien gidatzeko jakintza duten presunak, arras guti dira Eskual-Herrian... Horietarik zonbaiten moldatzea, lan baitezpadakoa laiteke.
Teatro-jokolariak
Ikusgarri baten muntatzeko bada lan, behar da ibili buruhauste eta erakutsi borondate on.
Ikusgarri bat preparatu duen jokalari-taldeak badu beraz merezimendu.
Merezimendu horren saririk hoberena laiteke jokalarientzat, balute ahala beren ikusgarriaren emaiteko, bederen bizpahiru-lau aldiz.
Batasun eta herrieri da laguntzea, hola izan dadien.
(P.L.)
|