www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal testuak
Manuel Larramendi
1729-1763, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manuel Larramendi. Euskal testuak, Manuel Larramendi (Patxi Altunaren eta Joseba Lakarraren edizioa). Andoaingo Udala, 1990

 

 

aurrekoa  

BURGOSKO KRISTAU IKASBIDEA

 

Ý IKASBIDEA

KRISTAUEN DOKTRINA

Azalketa laburrakin, galdeaz, ta eranzuteaz.

Len Aita Gaspar Astete Jesusen Konpaniakoak Gaztelaniaz: Ta orain beste Jesuita batek Euskeraz ezarria.

Milla ta zazpieun, ta berrogeta zazpigarren urtean.

Bear diran ongidagoakin.

Burgosen. Konpañiako Hizkiroian.

 

KRISTAUEN DOKTRINA-RAKO SARRERA

 

        Kristau fiel guziak daude txit beartuak artzera debozioa beren biotz osotik Jesus gure argiaren Gurutze Santuarekin.

        Ezen an hil nai izan zuen gu erosi, ta ateratzearren pekatuaren mendetik, eta etsai gaiztoetatik.

        Orregatik bada oitu bear zera, ala ziñatzera, nola santiguatzera hiru gurutze egiñaz. Lenengoa bekokian jainkoak libra gaitzan pensamentu gaiztoetatik. Bigarrena aoan, Jainkoak libra gaitzan hiz gaitztoetatik. Hirugarrena bularrean Jainkoak libra gaitzan obra, ta gogo gaiztoetatik, gisa onetan esanaz. Gurutze Ý santuaren señaleagatik Gure Ý etsaietatik libra-gaitzatzu gure Ý Jauna, ta Jainkoa. Aitaren, ta semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Ala biz.

 

 

Aita gurea

 

        Aita gurea, zeruetan zaudena, santifika bedi zure izena, betorkigu zure erreinoa, egin bedi zure borondatea, nola zeruan, ala lurrean. Egun iguzu gure egun oroko ogia. Eta barka zaizkigutzu gure zorrak, guk gure zordunai barkatzen dieztegun bezela. Eta ez gaitzatzula utzi tentazioan erorten. Baizik libra gaitzatzu gaitzetik. Ala biz.

 

 

Ave Maria, edo Agur Maria

 

        Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeikatua zu andre guzien artean, ta bedeikatua da zure sabeleko frutua, Jesus. Santa Maria, Jainkoaren Ama, erregu ezazu gu pekatariok gatik, orain, ta gure eriotzako orduan. Ala biz.

 

 

Kredoa, edo sinisdeta

 

        Sinisten det aal guziko Aita Jainkoagan, zeña dan Zeruaren, ta lurraren egillea. Eta aren seme bakar JesuKristo gure Jaunagan, zeña sortu zan Espiritu Santuaren obraz, ta graziaz. Jaio zan Maria Birjinagandik. Padezitu zuen Ponzio Pilatosen mendean. Izandu zan gurutzefikatua, hilla, ta ehortzia. Jatxi zan ifernuetara, hirugarren egunean piztu zan hillen artetik. Igo zan zeruetara: an dago jarririk aal guzizko Aita Jainkoaren eskuyean. Andikan etorriko da biziak eta hillak juzgatzera. Sinisten det Espiritu Santuagan: Eliza Katholika, edo guziakikoa: Santuen partaletasuna, edo Komunioa: pekatuen barkazioa: aragiaren piztea: bizitza betikoa. Ala biz, edo Amen.

 

 

Salvea edo Agur Erregina

 

        Salve Erregiña, Ama miserikordiazkoa, bizitza, gozoa, ta esperanza gurea.

        Agur, ta zuri gagozkitzu Ebaren hume erbestetuak suspirioz, plañuz, ta negarrez ibar negarretako onetan. Ea bada, bitarteko gurea, gugana itzatzu zure begi urrikarrizko oriek, eta deserrite onen ondoren erakuskuzu Jesus, zure Sabeleko frutu bedeikatua. O! guziz beraa! O! urrikarrisua! O! Maria Birjina gozoa! Erregezazu gugatik, Jainkoaren Ama. Egin gaitean Kristoren promesen diña. Amen.

 

 

Jainkoaren Legeko Aginteak dira amar

 

        Lenbiziko hirurak dagozkio Jainkoaren honrari, beste zazpiak lagun urkoaren onari. Lenbizikoa da Jainkoa amazea gauza guzien gañean. Bigarrena, ez juramentu alperrik egitea, aren izen santua gaizki erabilliaz. Hirugarrena, jai egunak santukiro gordetzea. Laugarrena, aita, eta ama honratzea. Bosgarrena, ez iñor hiltzea. Seigarrena, aragizko pekaturik ez egitea. Zazpigarrena, ez ebastea, edo ez ostutzea. Zortzigarrena, ez falso testimoniorik ez gezurrik esatea. Bederatzigarrena, iñoren emazterik ez nai izatea. Amargarrena, besteren ondasunik ez gutiziatzea. Amar aginte oyek bitara datoz: Jainkoa serbitzera, ta gauza guzien gañetik onestera, ta zure lagun urkoa zere burua bezala. Ala biz.

 

Fedearen Artekoak dira amalau

 

        Lenbiziko zazpiak dagozka Jainkotasunari, beste zazpiak Jesu-Kristo gure Jaun ta Jainko, ta gizon egiazkoaren gizatasun santuari.

 

Jainkotasunari dagozkanak dirade oyek

 

        Lenbizikoa, sinistea Jainko aal guziko bakar bategan. Bigarrena, sinistea dala Aita. Hirugarrena, sinistea, dala semea. Laugarrena, sinistea dala Espiritu Santua. Bostgarrena, sinistea dala Kreatzallea. Seigarrena, sinistea dala Salbatzallea. Zazpigarrena, sinistea dala Glorifikatzallea.

 

Gizatasun Santuari dagozkanak dirade oyek

 

        Lenbizikoa, sinistea Jesu Kristo gure Jauna, gizona danez, sortu zala Espiritu Santuaren egitez. Bigarrena, sinistea, jaio zala Maria Birjina Santagandik, zalarik Birjina erdi baño len, erditzean, ta erdi ezkero. Hirugarrena, sinistea artu zuela eriotza ta pasioa, gu pekatariok salbatzeagatik. Laugarrena, sinistea jatxi zala ifernuetara ta atera zituela aren etorreraren zai zeuden guraso santuen animak. Bostgarrena, sinistea hirugarren egunean piztu zala hillen artetik. Seigarrena, sinistea igo zala zeruetara, an dagoala eserita Aita Jainko aal guzikoaren eskuyean. Zazpigarrena, sinistea etorriko dala biziak eta hillak juzgatzera. Esan nai du, onai gloria ematera, zergatik aren aginte santuak gorde zituzten: ta gaiztoai pena beti iraungarria, zerren gorde etzituzten. Ala biz.

 

 

Kristauen Doktrina-ren azaldura,
edo deklarazioa, galdez, ta eranzutez

 

        GALD. Zu Kristaua zera?

        ERANZ. Bai Jainkoaren graziaz.

        G. Nondik datorkizu Kristauaren izen hori?

        E. Jesu-Kristo gure Jaunagandik.

        G. Zer esan nai du Kristauak?

        E. Kristoren gizona.

        G. Zer aditzen dezu Kristoren gizonaz?

        E. Jesu-Kristoren fedea duena, zeña dan batayoan artu zuena, eta geroztanik bera serbitzera agindua dagoena.

        G. Zein da Kristauaren señalea?

        E. Gurutze santua.

        G. Zergatik?

        E. Zerren dan Kristo gurutzefikatuaren irudia, zeñean erosi ginduen.

        G. Zenbat gisatara egiten du kristauak señale hori?

        E. Bitara.

        G. Zein dira?

        E. Ziñatzea ta santiguatzea.

        G. Zer da ziñatzea?

        E. Da eskuyeko beatz lodiatz hiru gurutze egitea. Lenbizikoa bekokian. Bigarrena aoan. Hirugarrena bularrean, gure Jainkoari gagozkala.

        G. Erakutsi nola.

        E. Gurutze santuaren señaleagatik gure etsaietatik libra gaitzatzu gure Jainkoa.

        G. Zergatik ziñatzen zera bekokian?

        E. Jainkoak libra gaitzan pensamentu gaiztoetatik.

        G. Zergatik aoan?

        E. Jainkoak libra gaitzan hitz gaitztoetatik.

        G. Zergatik bularrean?

        E. Jainkoak libra gaitzan egite ta gogo gaiztoetatik.

        G. Zer da santiguatzea?

        E. Eskuieko beatz biakin gurutze bat egitea, bekokitik bularrera, ta ezkerreko besaburutik eskuiekora, Hirutasun santuari gagozkala.

        G. Erakutsi nola.

        E. Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

        G. Noiz egin bear dezu señale hori?

        E. Noiz eta egiteren bat asitzen degun, edo ikusten geran bearren batean, tentazio ta perillean; batez ere oetik jaikitzean, etxetik irtetean, Elizan sartzean, jaterakoan, ta oyerakoan.

        G. Zertarako ainbestetan?

        E. Zerren beti ta leku guzian darraizkun gure etsaiak eta gudukatzen gaituzten.

        G. Zer etsai dira horiek?

        E. Demonioa, mundua ta aragia.

        G. Beraz badu guruzzeak horien kontrako indarra?

        E. Bai, Aita.

        G. Nondikan du gurutzzeak indar hori?

        E. Antxe Kristok bere eriotzarekin garaitu zituelako.

        G. Gurutzea adoratzean nola esaten dezu?

        E. Adoratzen ta bedeikatzen zaitugu Kristo, zerren zure gurutzearen birtutez mundua erosi zenduen.

 

Kristau Doktrinaren berezidea.

 

        Ikusi degu nola zeran Kristaua Kristauaren izenez ta señalez. Baña esadazu orain.

        G. Zenbat gauza Kristauak jakin bear ditu bearrez, arrazoiaren usu ta argitara datorrenean?

        E. Lau gauza.

        G. Zein dirade?

        E. Jakitea zer sinistu, zer eskatu, zer egin, eta zer artu bear duen.

        G. Nola jakingo du zer sinistu?

        E. Jakinaz Kredoa, edo sinisdeta, eta fedearen artekoak.

        G. Nola jakingo du zer eskatu?

        E. Jakinaz aita gurea ta Elizaren beste gañerako eskabideak.

        G. Nola jakingo du zer egin?

        E. Jakinaz Jainkoaren legeko aginteak eta Eliz Ama Santarenak, ta urrikarimenezko ekintzak.

        G. Nola jakingo du zer artu?

        E. Jakinaz Eliz Ama Santaren Sakramentuak.

 

Doktrinaren lenbiziko partea zeñean azaltzen dan Kredo ta fedearen artekoak.

 

        G. Lenbizikora gatozen. Esazu, nork esan zuen sinisdeta.

        E. Apostoloak, edo Kristok bialduak.

        G. Zertako?

        E. Guri fedearen gauzak adierazitzeko.

        G. Eta zuk zertako esaten dezu?

        E. Kristauak degun fedea au berau aitortzeko.

        G. Zer gauza da fedea?

        E. Ikusi ezteguna sinistea.

        G. Jesu-Kristo jaiotzen ikusidezu?

        E. Ez Aita.

        G. Ikusi dezu hiltzen, edo zeruetara igotzen?

        E. Ez Aita.

        G. Sinisten dezu.

        E. Bai Aita, sinisten det.

        G. Zergatik sinisten dezu?

        E. Zerren gure Jainkoak ala agertu dion Eliz Ama Santari, ta onek ala erakasten digun.

        G. Zer ta zein dira Kristauari dagokan bezala daukaitzun ta sinisten dituzun gauzak?

        E. Erromako Eliz Ama santak daukatzienak ta sinisten dituenak.

        G. Zein dira Ark eta zuk sinisten dituzutenak?

        E. Fedearen artekoak, batez ere kredoari, sinisdetari, ditxeskanak.

        G. Zer gauza dira fedearen artekoak?

        E. Dirade aren misteriorik larrienak, garaiusterik andienak.

        G. Zertako dira fedearen artekoak?

        E. Gure Jainkoaren ta JesuKristo gure Eroslearen berri ta ezagera banaro emateko.

        G. Zer ta zein da gure Jainkoa?

        E. Da esan al, ta gogora al ditekean gauzarik garaien ta miragarriena, Jaun bat finikgabero ona, aal guziaren jabea, jakintsua, justua, ta gauza guzien asiera ta bukaera.

        G. Hirutasun guziz santua zein ta zer da?

        E. Da Jainkoa bera, Aita, Semea eta Espiritu Santua, hiru persona bana diranak eta Jainko bakar egiazko bat.

        G. Aita Jainkoa da?

        E. Bai, Aita.

        G. Semea Jainkoa da?

        E. Bai, Aita.

        G. Espiritu Santua Jainkoa da?

        E. Bai, Aita.

        G. Eta dirade hiru Jainko?

        E. Ez, Aita, baizikan Jainko egiazko bakar bat.

        G. Aita bada semea?

        E. Ez, Aita.

        G. Espiritu Santua bada Aita edo Semea?

        E. Ez, Aita.

        G. Zergatik?

        E. Zergatik personak bana diran, izan arren Jainko egiazko bakar bat.

        G. Nola da Jainkoa aaltia, aal guzikoa?

        E. Zeren bere aal bakarrez egiten duen nai duen guzia.

        G. Nola da Kriatzallea?

        E. Zeren gauza guztiak ezereztik egin zituen.

        G. Nola da Salbatzallea?

        E. Zeren grazia ematen duen eta pekatuak barkatzen dituen.

        G. Nola da Jainkoa gloriatzallea?

        E. Zeren gloria ematen dion aren grazian irauten duenari.

        G. Badu Jainkoak guk bezala irudi gorputzarenik?

        E. Jainkoa dan bezanbat eztu zergatik dan Espiritu uts nasgabea: baña bai gizona dan bezanbat.

        G. Jainkozko hiru personetatik zein egin zan gizon?

        E. Bigarrena, zeña dan semea.

        G. Aita egin zan gizon?

        E. Ez, Aita.

        G. Espiritu Santua egin zan gizon?

        E. Ez, Aita.

        G. Zein bada?

        E. Bakarrik Semea, gizon eginta Jesu-Kristo deritzana.

        G. Orrela beraz, nor da Jesu-Kristo?

        E. Jainko biziaren Semea, gu erosteagatik, ta bizimodua guri erakasteagatik, gizon egin zana.

        G. Zer esan nai du Jesusen hitz onek?

        E. Salbatzallea.

        G. Zertatik salbatu ginduen?

        E. Gure pekatutik, eta demoni[o]aren menpetik.

        G. Zer esan nai du Kristok?

        E. Ganzutua edo unjitua.

        G. Zerzaz ganzutua izan zan?

        E. Espiritu Santuaren graziaz ta doaiez.

        G. Jesu-Kristo gure Jauna nola sortu ta jaio zan Birjina zan Amagandik?

        E. Jainkoa zitxekala mirariz, ta izakiz gañera.

        G. Aren Ama gero beti Birjina bizitu zan?

        E. Bai, Aita, beti ta betiro,

        G. Zergatik gurutzeko eriotza autatu zuen?

        E. Gu pekatutik ta eriotztik libratzeagatik.

        G. Zer adizen dezu Jesu-Kristo gure Jauna hil ondoan jatxi zan ifernu arzaz?

        E. Ez doakabeen tokia, baizikan justuak, doakarriak, zeuden linboa deritzan leku hura.

        G. Nola jatxi zan?

        E. Animaz Jainkotasunari bataturik.

        G. Eta bere gorputza nola geratu zan?

        E. Jainkotasun berarekin batatua.

        G. Hirugarren egunean nola piztu zan?

        E. Berriz batatzen ziradela aren gorputz ta anima gloriatsua, ez geiagoren geiago hilzeko.

        G. Nola igo zan zeruetara?

        E. Bere aalez ta birtutez.

        G. Zer da Aita Jainkoaren eskuiean eserita egotea?

        E. Jainkoa danez ark adinbat gloria izatea, ta gizona danez edozeñek baño geiago.

        G. Noiz etorriko da hillak eta biziak juzgatzera?

        E. Mundu onen bukaeran ta akaballan.

        G. Eta hil guziak piztu bearrak dira orduan?

        E. Bai, Aita; ta beren lenagoko gorputz eta anima berakin.

        G. Zer sinisten dezu diozunean santuen partaletasuna, Santuen Komunioa?

        E. Fededun guziak partzoner dirala ondasun animari egokietan, gorputz baten bizakai, menbroak bezela, zeña dan Eleiza.

        G. Zer da Eleiza?

        E. Da kristau fededunen batzarrea, zeñen burua dan Aita Santua.

        G. Nor da Aita Santua?

        E. Erromako Apaiz nagusia, lurrean Kristoren ordekoa, zeñi baitezpada guziok obeditu bear diogun.

        G. Sinisdetaz ta artekoaz gañera besterik sinistatzen dezu?

        E. Bai, Aita, Eskritura Sagraduan dagoena eta bere Eleizari Jainkoak agertu diozkan gauza guziak.

        G. Eta zer gauza dira horiek?

        E. Ez niri hori galdetu, jakiñeza naizan oni; baditu Elizama santuak eranzuten jakingo dutenak.

        Ongi diozu. Erakasleai dagote, ez zuri, kontu ematea txeago ta luzeago fedeko gauzetan; zuentzat asko da artekoen kontu ematea, sinisdetan, edo kredoan, dauden bezala.

 

Doktrinaren bigarren partea zenean azaltzen dan eskatu bear dana ta Eliz-ama santuaren otoitzak edo orazioak.

 

        Ikusi degu nola dakizun sinistu bear dana, eta zan aurrena; gatozen bigarrenera eta da eskatu bear dana.

        G. Esazu, nork esan zuen Aita gurea?

        E. Jesu-Kristok.

        G. Zertako?

        E. Otoiz egiten guri erakasteko.

        G. Zer da erregu edo otoitz egitea?

        E. Da Jainkoagan biotza jasotzea, mesede eske gagozkala.

        G. Aita gurea esatean norekin hitzegiten dezu?

        E. Gure Jauna ta Jainkoarekin.

        G. Eta non dago gure Jainkoa?

        E. Leku guzietan, berezkiro Zeruan ta aldareko Sakramentu txitez santuan.

        G. Zein da otoitzen, edo orazioen artean onena?

        E. Aita gurea.

        G. Zergatik?

        E. Zerren apostoloak eskatu ta Kristok bere aoaz esan zuen.

        G. Zergatik geiago?

        E. Zerren zazpi eskari dituen karidade osoan ondekidatuak.

        G. Zein dira?

        E. Lenena santifika bedi zure izena.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Jainkoaren izena ezagutua ta honratua izan dedilla mundu guzian.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Betorkigu zure Erreinoa.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Erregiña dezala Jainkoak gure animetan, emen lurrean graziaz ta digula gero gloria.

        G. Zein da hirugarrena?

        E. Egin bedi zure borondatea nola zeruan ala lurrean.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Dagigula Jainkoaren borondatea lurrean gaudenok, doatsuak zeruan bezala.

        G. Zein da laugarrena?

        E. Egun iguzu gure egunoroko ogia.

        G. Zer eskazen dezu eskari orretan?

        E. Digula Jainkoak gorputzari dagokan mantenua ta animarentzat graziarena ta sakramentuen janaria.

        G. Zein da bostgarrena?

        E. Barka zaizkigutzu gure zorrak, guk gure zordunai barkatzen dieztegun bezela.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Jainkoak barka degizkigula gure pekatuak guk laidotu ta gaitz egin digutenai barkatu diegun bezala.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Ezkaitzatzula utzi tentazioan erorten.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Ezkaitzala Jainkoak utzi deabruak pekatuan eroriazteko dakaizkun tentazioetan; ez eta aren gogoeta lizun zikinetan erorten.

        G. Zein da zazpigarrena?

        E. Baizikan libra gaitzatzu gaitzetik.

        G. Zer eskatzen dezu eskari orretan?

        E. Jainkoak libra-gaitzala animaren ta gorputzaren gaitz eta perill guzietatik.

        G. Baña zergatik esaten dezu asieran Aita gurea zeruetan zaudena?

        E. Biotza Jainkoagana jasotzeko, ta ari humiltasunez ta fidanziaz eskatzeko.

        G. Azkenean diozun hitz ark, Amen zer esan nai du?

        E. Esan nai du ala biz, ala izan dedilla.

        G. Zer otoitzak, orazioak, esaten-diozkatzu bereizkiro guzien artean Ama Birjinari?

        E. Agur Maria, edo Ave Maria, ta Agur Erregiña, edo Salve Erregiña.

        G. Esadazu, nork esan zuen Agur Maria?

        E. Aingeru San Gabrielek, etorri zanean Ama Birjinari bein agur eginta gero berrionak ematera.

        G. Nork esan zuen Salvea, edo Agur Erregiña?

        E. Zana zala, Eleiz Ama Santak beretzatua dauka.

        G. Zertarako?

        E. Ama Birjinari fabore eskatzeko.

        G. Agur Maria, eta Agur Erregiña esatean, nori zagozkio?

        E. Gure Ama Birjina andre txitezko santari.

        G. Zein da Ama Birjina gure Andrea?

        E. Da andre bat birtutez betea, Jainkoaren Ama, ta zeruan dagoena.

        G. Eta aldarean dagoena zein da?

        E. Da Zeruan dagoanaren irudia. ta aren anza duena.

        G. Eta an zertako dago?

        E. Aren bidez oroi-gaitezen zeruan dagoenaz, ta onen irudia dalako dagiogun agur. M. Bada orobat egin bear diezu beste santuen anz eta irudi guziai.

        G. Eta are egin bear diegu erregu ta otoitz aingeruai ta santuai?

        E. Bai, Aita, gure bitartekoai bezala.

        G. Aingeruak zer dira?

        E. Dirade Jainko dakusten espiritu doatsu batzuek.

        G. Zertako Jainkoak egin zituen?

        E. Beti kaburik gabe bedeika ta alaba dezaten.

        G. Ta are zertako geiago?

        E. Bere ministroak bezala Eleiza goberna dezaten, ta gizonak zaitu ditzaten.

        G. Beraz zuk ere zaitzen zaituen aingerua badezu?

        E. Bai badet, ta gizon bakoitzak badu berea. M. Bada arr ezazu argana jaiera andia, ta egunoro enkomenda zatzaizka.

 

Hirugarren partea, zeñean azaltzen dan egin bear dana.

 

        Ikusi degu nola dakizun zer sinistu ta zer eskatu bear dezun. Dakuskun orain nola dakizun zer egin bear dezun.

        G. Esazu. Zein da Jainkoaren Legeko lenbiziko agintea?

        E. Jainkoa onestea gauza guztien gañean.

        G. Nork onesten du Jainkoa?

        E. Aren aginteak gordetzen dituenak.

        G. Zer da Jainkoa gauza guzien ganean onestea?

        E. Guziak galtzea naiago bera ofenditzea baño.

        G. Zertara geiago obligatzen gaitu aginte onek?

        E. Gorputz ta animaren gurgite andienaz bera bakarrik adoratzera, argan sinisten, ta esperatzen degula fede bizi batez.

        G. Nork onen kontra pekatzen du?

        E. Jainko eskuz egiñak adoratu ta aietan bere sinisturreak ifinten dituenak.

        G. Nork geiago?

        E. Aztinanzetan sinisten duenak, edo sorginkerietan, edo beste gauza dongedeetan.

        G. Zein da bigarrena?

        E. Ez juramentu alperrik egitea aren izen santua gaizki erabilliaz.

        G. Eta nork juramentu alperrik egiten du?

        E. Egiarik gabe, justiziarik gabe, ta premiarik gabe egiten duenak.

        G. Eta ezeri eztagokala kriaturakgatik juramentu egitea pekatu da?

        E. Bai, Aita; ezen aietan egilleari, Kreatzalleari, egitenzaio.

        G. Zer oskai, edo erremedio, ez alperrik juramentu egiteko?

        E. Oitutzea esatera ez, edo bai, Kristok erakusten digun bezala.

        G. Zein da hirugarrena?

        E. Jaiegunak santukiro goardatzea.

        G. Jaiegunak nork ala goardatzen ditu?

        E. Meza osoa enzun ta lanik premia gabe egiten eztuenak.

        G. Zein da laugarrena?

        E. Aita ta ama, edo gurasoak, honratzea.

        G. Nork honratzen ditu gurasoak?

        E. Obeditzen, laguntzen, ta begirunetzen dituztenak.

        G. Nor besterik aditzen da gurasoen izenez?

        E. Adinean, diñ[id]adean, ta gobernuan nagusiago diranak.

        G. Zein da bostgarrena?

        E. Ez iñor hiltzea.

        G. Zer agintzen da aginte onetan?

        E. Iñori gaitzik ez egitea, egitez, hitzez, ez eta gogoz ere.

        G. Zein da seigarrena?

        E. Aragizko pekaturik ez egitea.

        G. Zer agintzen da aginte onetan?

        E. Izan gaitezela garbi ta kasto gogoetan, hitzetan, obretan.

        G. Zein da zazpigarrena?

        E. Ez ebastea, edo ez ostutzea.

        G. Zer agintzen da aginte onetan?

        E. Ez kendu, ez iduki, ez nai izatea besterena, bere jabearen borondatearen kontra.

        G. Zein da zortzigarrena?

        E. Ez falso testimoniorik ez gezurrik esatea.

        G. Zer agintzen da aginte onetan?

        E. Arinkiro lagun urkoaz ez juzgatzea, ta aren utsaldeak ez esatea, ta ez aditzea.

        G. Nork austen du aginte au?

        E. Arrazo[i]rik gabe juzgatzen ta galosten, ta gaizki esaka dabillenak, iñoren goarpea agertzen duenak, eta gezurra dionak.

        G. Zer debekatzen da bederatzigarren ta amargarren agintean?

        E. Zentzunen gutiziak, ta aziendaren eresiak. M. Esaitzu Eliz-Ama Santaren aginteak.

 

Eliz-Ama Santaren aginteak dirade bost.

 

        Lenbizikoa, meza osoa enzutea igande ta jaiegun guzietan. Bigarrena, urtean bein bederik aitortzea, edo lenago bildurrik bada hilteko perillik izanen dala. Hirugarrena, paskoa loratuetan komulgatzea. Laugarrena, Eliz-Ama Santuak agintzen duenean barautzea. Bostgarrena, amarren, primiziak pagatzea.

        G. Zertako dira aginte oiek?

        E. Jainkoarenak obeto goardatzzeko. M. Esaitzu miserikordiazko eginbideak.

 

Urrikalmeneko egin-bideak dira amalau; zazpi espirituari ta beste zazpi gorputzari dagozkionak.

 

        Lenbizikoa, jakinezai erakastea. Bigarrena, bear duenari konseju on ematea. Hirugarrena, uts egiten duena oarterazoaz zuzentzea. Laugarrena, irañak barkatzea. Bostgarrena, tristeak kosolatzea. Seigarrena, gure urkoen gertakari latzak ta argaltasunak pazienziaz eramatea. Zazpigarrena, biziak gatik ta hillak gatik Jainkoari erregutzea, otoiz egitea.

 

Gorputzari dagozkan zazpiak dirade oiek.

 

        Lenbizikoa, heriak bisitatzea. Bigarrena, gose danari jaten ematea. Hirugarrena, egarri danari edaten ematea. Laugarrena, kautiboa erreskatatzea. Bostgarrena, bilusgorria janzitzea. Seigarrena, kanpotarrari, lekortarrari, ostatu ematea. Zazpigarrena, hillak ehortzitzea, lurperatzea.

        G. Zergatik derizte urrikalmenekoak?

        E. Zeren diran justiziaz zor eztiranak.

        G. Eta noiz zor dira agintez?

        E. Gizon jakintsuen iritzira pisuak diran estutasunetan.

 

Laugarren partea zeñean azaltzen diran artu bear diraden sakramentuak.

 

        Ikusi degu nola dakizun zer sinistu, zer eskatu, ta zer egin bear dezun. Dakuskun nola dakizun zer artu bear dezun; eta da atzeneko gauza. Esaitzu sakramentuak.

 

Eliz-Ama Santaren sakramentuak dira zazpi.

 

        Lenengo bostak bearrezkoak dira, izatez, edo borondatez; eta oiek gabe ezin salba di[te]ke gizona, ajolakabez ta mezprezioz uzten baditu. Beste biak dira borondatezkoak. Lenbizikoa, bateoa, bataioa. Bigarrena, indargeioa, konfirmazioa. Hirugarrena, miñarikoa, penitenzia. Laugarrena, komulgazioa, komunioa. Bostgarrena, azkeneko oleazea, extrema-unzioa. Seigarrena, ekidraba, ordena. Zazpigarrena, ezkontza, matrimonioa.

        G. Zer gauza dira sakramentuak, edo ezkutapeak?

        E. Dira JesuKristok emanikako señale agirian dauden batzuek, aien bidez guri emateko bere grazia ta birtuteak.

        G. Zer gauza da grazia?

        E. Da izate Jainkozko bat, gizona Jainkoaren seme egiten duena, baita zeruaren jabegai, primo edo heredero.

        G. Zer birtute graziarekin batean sakramentuak ematen dituzte?

        E. Bereizkiro hiru, theologalak deriztenak, edo Jainkoarekikoak.

        G. Zein dira?

        E. Fedea, esperanza, ta karidadea.

        G. Zer da fedea?

        E. Ikusi ezteguna sinistea, zeren Jainkoak ala erakutsi duen.

        G. Zer gauza da esperanza?

        E. Gloriaren zai egotea, edo esperatzea, Jainkoaren graziaz, eta gure obra onen bidez.

        G. Zer gauza da karidadea?

        E. Gauza guzien gañetik Jainkoa amatzea, ta lagun urkoak gerok bezala egiten diotegula aiek guri egitea naiko gendukeana.

        G. Zertako da ifinia bateoko Sakramentua, edo ezkutapea?

        E. Kentzeko pekatu jatorrizkoa, eta beste edozein, bateatzen dan argan arkitzen dana.

        G. Zer da jatorrizko pekatua, edo orijinala?

        E. Guziok arekin jaiotzen gerana ta lenbiziko gurasoetatik datorkiguna.

        G. Zertako da konfirmazioko, edo indargeioko ezkutapea?

        E. Gu indargeitzeko ta sendoagotzeko bataioak emanzigun fedean.

        G. Zertako da penitenziaren edo miñarikoaren sakramentua?

        E. Bataioa ezkero egindako pekatuak barkatzeko.

        G. Zer pekatu dira oriek?

        E. Eriozkoa ta ezeriozkoak, mortalak edo benialak.

        G. Zer da pekatu eriozkoa, edo pekatu mortala?

        E. Da esatea, egitea, pensatzea, edo zerbait nai izatea Jainkoaren Legearen kontra gai pisuren batean.

        G. Zergatik deritza eriotzkoa?

        E. Zerren egiten duenaren anima hiltzen duen.

        G. Zenbat parte ditu penitenziak pekatu eriozkoa kentzeko?

        E. Hiru.

        G. Zein dira?

        E. Biotzeko damua, aoko aitormena, ta obrazko askiestea, edo satisfakzioa.

        G. Eta bear ote du batek pekatu eriozkoan jauzten dan guzian bereala konfesatu barka dakion?

        E. On litzateke; ezta ordea bearrezkoa.

        G. Bada zer egin bear du?

        E. Izan bere pekatuen egiazko urrikimentua, artu ontzeko gogo bizia, asmo indartsua, eta konfesatu Eliz-Ama santak agintzen duenean.

        G. Ezeriozko pekatua, deritzana beniala, edo ariña, zer da?

        E. Da prestamen bat eriozko pekaturako.

        G. Zergatik deitzen da beniala, edo ariña?

        E. Zergatik ariñago gizona artan erorten, ta ariñago barkatzen zaion.

        G. Zenbat gauzaren bidez barkatzen zaio?

        E. Bederatziren.

        G. Zein dira?

        E. Lenbizikoa, meza enzuteaz. Bigarrena, komulgatzeaz. Hirugarrena, aitormen jeneralaz. Laugarrena, ipiztikuaren bendizioak. Bostgarrena, ur bedeikatuaz. Seigarrena, ogi bedeikatuaz. Zazpigarrena, Aita gurea esateaz. Zortzigarrena, sermoia enzuteaz. Bederatzigarrena, bularra jotzeaz Jainkoari barkazioa eskatzen zaiola.

        G. Zertako da komunioko sakramentu txit santua?

        E. Diñaro, ta bear dan bezala artuaz izan dedin gure animen janaria, eta geitu diezagun grazia.

        G. Zer artzen dezu komunioko sakramentu guziz santuan?

        E. Kristo, Jainko ta gizon egiazkoa, aldareko sakramentuan egiazki dagoena.

        G. Zertako da oleazio, atzeneko sakramentua?

        E. Hiru gauzatarako.

        G. Zein dira?

        E. Lenena, igaro dan bizi gaiztoaren utzikiak eta kutsuak kentzeko. Bigarrena, anima tentazioen kontra indartzeko. Hirugarrena, gorputzari, baldin badagokio, osasuna emateko.

        G. Zertako da ordena sakramentua?

        E. Eliz-gizonak, esan nai det, apaiz mezatako, diakono, ta subdiakonoak konsagratzeko ta ordentzeko.

        G. Zertako da ezkontzako sakramentua?

        E. Ezkontzeko, ta ezkonduai grazia emateko, alkarren artean bizi ditezen pakean ta aurrak azi ditzaten zerurako.

 

Pekatu burutarrak dirade zazpi.

 

        Lenbizikoa, goiteria, urgulleria, edo soberbia. Bigarrena, berguzia, edo abarizia. Hirugarrena, arageia, edo lujuria. Laugarrena, ira, irakundea. Bostgarrena, eztarguoa, edo gula. Seigarrena, ondamua, bekaitza, edo inbidia. Zazpigarrena, nagitasuna.

        G. Zergatik deitu dituzu pekatu burutarrak, geienean eriozkoak derizten zazpi pekatu oriek?

        E. Deritze burutarrak zerren beren burutik bezala besteak jaiotzen diran, eta zerren diraden beste pekatuen iturri, ta sustraiak. Eta deitzea eriozkoak ez letorkiote ain ondo, sarritan eztiralako benialak baizen.

        G. Noiz dira eriozkoak?

        E. Jainkoa ta lagun urkoa onestearen kontra diranean, edo karidadea austen danean.

        G. Noiz dira horien kontra?

        E. Noiz eta Jainkoaren edo Elizaren aginteren bat gauza grabean ausitzen dan.

        G. Zer da goiteria, edo soberbia?

        E. Besteak gallentzeko gurari erabageko bat.

        G. Zer da berguzia, edo abarizia?

        E. Ondasunen gurari erabageko bat.

        G. Zer da arageia, edo lujuria?

        E. Gorputzaren atsegin zikiñen gurari eragabeko bat.

        G. Zer da ira, irakundea?

        E. Mendekatzeko gurari eragabeko bat.

        G. Zer da eztargoa, edo gula?

        E. Jateko ta edateko gurari eragabeko bat.

        G. Zer da bekaitza, edo inbidia?

        E. Besteren onaren damua.

        G. Zer da nagitasuna?

        E. On egiteko desalaia, ta atzerapena.

 

Zazpi bizio oien kontra dira zazpi birtute.

 

        Goiteriaren, soberbiaren, kontra, humiltasuna. Berguziaren, abariziaren, kontra iyorinaia, liberaltasuna. Arageiaren, lujuriaren, kontra kastidadea, garbitasuna. Iraren kontra, osartea, pazienzia. Eztargoaren, gularen kontra gogiroa, tenplanza. Bekaitzaren, edo inbidiaren kontra, onesguna, karidadea. Nagitasunaren kontra, ekinaia, lasterrera.

 

Iges-egin bear diotegun animaren etsaiak dira hiru.

 

        Lenengoa, mundua; bigarrena, demonioa; hirugarrena, aragia.

        G. Nola iges egiten da mundutik?

        E. Aren andiusteen ta arrotasunen ajolezteaz, ta mezprezatzeaz.

        G. Nola iges-egiten da demonioagandik?

        E. Otoitzaz, orazioz, ta humiltasunez.

        G. Nola iges-egiten da aragiagandik?

        E. Aragi hildurakin, beillakin ta barauakin. Au da etsairik andiena, zeren guregandik aragiari ezin aldeeragin diogu; munduari ta demonioari, bai.

 

Birtute theologalak edo Jainkoaganonzkoak dira hiru.

 

        Lenbizikoa, fedea. Bigarrena, esperanza. Hirugarrena, karidadea.

 

Birtute kardinalak edo opotarrak dira lau.

 

        Lenbizikoa, prudenzia, edo zuhurzia. Bigarrena, justizia, edo ekadoia. Hirugarrena, fortaleza, edo sendagalla. Laugarrena, tenplanza, edo gogiroa.

 

Gorputzaren zentzuak edo bidadiak dira bost.

 

        Lenengoa, begiz ikustea. Bigarrena, belarriz enzutea. Hirugarrena, aoaz gusto artzea. Laugarrena, sudurraz usai egitea. Bostgarrena, eskuz utkitzea, ikutzea.

        G. Zertako Jainkoak eman dizku zentzuak, ta beste gañerako mienbro, edo bizakaiak?

        E. Guziakin serbi-genezan gauza guzietan.

 

Animaren potenziak ahalak edo almenak dirade hiru.

 

        Oroitza, adimentua, eta borondatea.

        G. Zertako Jainkoak eman zigun oroitza?

        E. Beraz ta bere ongitez oroitu gindezen.

        G. Zertako Jainkoak eman zigun adimentua?

        E. Gure Jauna ezagutzeko eta argan pensatzeko.

        G. Zertako eman zigun borondatea?

        E. Onik andiena bezala bera ama dezagun, ta beragatik lagun urkoa.

 

Espiritu Santuaren doaiak dira zazpi.

 

        Lenbizikoa, jakintasunaren doaia. Bigarrena, adimentuaren doaia. Hirugarrena, konsejuaren doaia. Laugarrena, zienziaren doaia. Bostgarrena, sendagallaren doaia. Seigarrena, piedadearen doaia. Zazpigarrena, Jainkoaren beldurtasunaren doaia.

 

Espiritu Santuaren fruktuak dira amabi.

 

        Lenengoa, karidadea, onesguna. Bigarrena, pakea. Hirugarrena, biotzandikera. Laugarrena, ongitea, benignidadea. Bostgarrena, fedea, sinismena. Seigarrena, kontinenzia, edo naikundeak hilduratzea. Zazpigarrena, espirituko gozaldea. Zortzigarrena, osartea, pazienzia. Bederatzigarrena, ontasuna. Amargarrena, mansotasuna. Amaikagarrena, modestia. Amabigarrena, kastidadea.

 

Doatsutasunak edo zorionak dirade zortzi.

 

        1. Zorionekoak espirituz pobre diranak, zerren aiena dan zeruetako erreinoa.

        2. Zorionekoak mansoak, zerren oiek menpetuko duten lurra.

        3. Zorionekoak negargilleak, ezen konsolatuak izango dira.

        4. Zorionekoak justiziaren gose ta egarri diranak, ezen aseak izango dira.

        5. Zorionekoak urrikaritsuak, zeren urrikarituak izango diran.

        6. Zorionekoak biotz garbikoak, zeren Jainkoa ikusiko duten.

        7. Zorionekoak pakezaleak, zeren Jainkoaren seme izendatuko diran.

        8. Zorionekoak justiziagatik persegituak, zerren aiena izango dan zeruetako erreinoa.

        G. Zer esan degu orain?

        E. Zortzi zorionak, edo zortzi doatsutasunak.

        G. Zer gauza dira doatsutasun oiek?

        E. Espiritu Santuaren birtuteen ta doaien egitekorik onenak.

        G. Nor dira espirituz pobreak?

        E. Ez honrarik nai dutenak, ez eta aberastasun andirik, ta adiñonik.

        G. Nor dira mansuak?

        E. Irarik ez dutenak, ez eta aren mugidarik.

        G. Nola menperatzen dute lurra?

        E. Beren buruen jabe izanikan.

        G. Nor dira negargilleak?

        E. Atsegin, zillegiak ere, uzten dituztenak.

        G. Nor dira justiziaren gose ta egarri diranak?

        E. Aalegiñez beren egokaria guzitan egiten dutenak.

        G. Nor dira urrikaritsuak?

        E. Arrotzakin ere txitez beraa diranak.

        G. Nor dira biotz garbikoak?

        E. Beren biotzetako naikari gaitzak hilduratzen dituztenak.

        G. Nor dira pakezaleak?

        E. Beren buruai ta besteai pake emalleak.

        G. Nor dira persegituak justiziaren amorez?

        E. Sendo ta fermu daudenak guzitan, persegituak izan arren.

        G. Eta oiek zergatik deitzen dira doatsutasunak, edo zorionak?

        E. Zeren oietan dagoen oraingo bizitzaren doatsutasuna, ta gerokoaren ustea, ta esperanza. M. Ene seme, Jainkoak arasye garamatziela guziok. Amen.

 

Oñaraño da Aita Asteteren katezismoa edo doktrina ikasteko bidea

 

 

Aitormen jenerala

 

        Aitortzen natzaio Jainko aalguzikoari, Maria beti Birjina doatsuari, Migel Arkanjel doatsuari, Juan Bautista doatsuari, Jondo[ne] Pedro ta Paulori. Jondone guziai, eta zuri, ene Aita, pekatu egindedala geiegi, gogoz, hitzez, ta egitez, ene faltaz, ene faltaz, ene falta andiaz. Argatik eskatzen diot Maria Birjiña doatsuari, Migel Arkanjel doatsuari, Juan Bautista doatsuari, Jondone Pedro, ta Paulori, eta Jondone guziai, eta Zuri, ene Aita, erregu dezazuten nigatik gure Jauna, ta Jainkoari.

 

 

Izare santuaren otoitza edo orazioa

 

        Gure Jauna ta Jainkoa, zure pasioaren señaleak utzi ziñizkuna izare santuan zeñean bildu zuten zure gorputz santua, Josefek jatxi zuenean gurutzetik. Iguzu arren grazia, zure eriotz eta obiaren bidez eraman gaitzaten pizteko gloriara, zeñean bizi zeran, ta erregiñatzen dezun Aita Jainkoarekin Espiritu Santuaren batasunean, Jainkoa mendetik mendera. Ala biz.

        Nere Jesu-Kristo Jauna, Jainko ta gizon egiazkoa, nere Kriadore ta Redentorea, zu zeranagatik ta zeren amatzen zaitudan gauza guzien gañean; damu det, Jauna, damu det biotz guzitik zu offendituaz proposito firmearekin ez gu[e]iago offenditzeko, ta pekatuaren bide guzietatik aldegiteko nere pekatuak konfesatzeko ta ematenzadan penitenzia egiteko. Eskeintzen dizut nere bizitza, obrak ta nekeak nere pekatuen satisfazioan; ta nola eskatzen dizudan ala konfiatzen det zure ontasun ta miserikordia fingabean barkatuko dizkidatzula zure odol prezioso, passio, ta eriotzagatik, ta emango didazula grazia, bizitza obetzeko, ta zu serbitzen irauteko eriotzako orduraño. Amen. Ala biz.

 

FIN

 

aurrekoa