 |
EUSKALDUNEI BATASUN ESKE
1754, Corografía de Guipúzcoa
Eztakit zer esain dizutedan. Aspaldi nabil nola Euskal Erriak edertu, ta jasoko ditudan. Bost gau illun, eta bost egun argi iragoak ditut, egiteko onetan; baita gure euskera, izkuntza guztien zarrena aien garai nola ezarriko dedan. Baña ezta sinistekoa zer gertatzen zatan. Batzuek diote bestelako lan txarretan nabillela. Ezta ezer; oiek jakiñezak dirade, zer darauskioten ere eztakitenak. Besteak obeko nukeala itxegi beargai goragoren ta ederragoren bati. Ezta anik: oiek alperpotzak dira berok, ez gorago ez berago dan lanik ukitu ere nai eztutenak. Elakio hitzonzia, beargai txar diokan horri, ta ara ni itxekiko natxeok prestuagoari. Ainbeste urtean neabile ezagutu naiez gure hizkuntza miragarriaren txitezkoak, ta etzeatiet oraindikan osoro ezagutu; ain dek beargai au andi, larria. Eta lotsatzen ez aiz hi ta hire lagun oroitzar horiek, lan txarra deitzea lanik gaitzen ta latzenari? Hi ta hire ballerakoak besterik ezpaliz mendarte oietan, euskeraren saietsetik euskaldunok galduak, baita tuak ere gindukek, erdaldunen bekaitzez ezin ekusiaz, ta juzku gaiztoz. Baldin elkar artzen bagendu guziok, nor bere sallari ditxekala, Franzian ikaratuko gintuke franziar guziak, ta Españian españiar guziak. Non da ordea elkarte hori? Nagokan isillik. Nere min garratzena da, are eztakuzkula onetatik darraizkun kalteak eta gaitzak; era, dirudienez, ezagutuko ere eztitugula, ditugun on piskak galdu ditzagun artean.
|
 |