www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal testuak
Manuel Larramendi
1729-1763, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manuel Larramendi. Euskal testuak, Manuel Larramendi (Patxi Altunaren eta Joseba Lakarraren edizioa). Andoaingo Udala, 1990

 

 

  hurrengoa

SEI OLERKI

 

 

Euskara

 

Errege bat Zerutik

Madriden agertu-zan,

Nola noizbait Aingeru

Eder bat gertatzen-da.

 

Elurrez, ta karmiñez

Edertzen aurpegi-a

Perlak, ta rubiak ere,

Nork geiago zebiltzan.

 

Zuen isurtzen galanki

Txit argizko itsaso bat,

Zergatik Zeruko gauzak

Ez oi datoz bestela.

 

Gipuzkoan goraturik

Mendiak euren gañean,

Bera ikusteko luzatzen

Zuten lepo gogorr-a.

 

Jakiñez, piztutzen zala

Lengu urrezko edade-a

Geldituko ezta nigatik,

Zion mendi bakoitzak.

 

Naizuen mendi edozeñek

Potosi bezala izan,

Ez nai burni-a Emanik,

Baizen Ofirko urre-a.

 

Baña Zeruak goizegi

Dio, Luisez asko da,

Bada Errege agertu danak

Iraun du asko lurrean.

 

Esferak eraman digu

Ganbara urdiñ artara;

Ez ta ikusten; baña agitz

Sentitzen lajatzen da.

 

España illunbean dago,

Nola eklipse zikiñak

Egerdian kentzen dio

Eguzkiari argi-a.

 

Nola dan ikusten maiz

Soro eder, loredun bat

Ipar eri gaitzarekin

Lore gozoen obi-a.

 

Burni edade-a berriz

Dator zori gaistoan,

Urre-oriak kendurikan

Burnidun anz illunak.

 

Zeruak erakasten digu

Ezin bizi direla

Ondasunak luzaro,

Ezpada euren errian.

 

 

Amardun

 

Baldin bada zeruan

Jaten usakumerik,

Ezin lizake oberik

Auxe baño an ere jan.

Ha zer usaia zeuan!

Hil bat lezake piztu,

Ezen ez ni sendatu:

Zer? uste-det, Aingeruak

Ziradela gosetuak

Usakumez zaletu.

 

 

Amalaudun

 

Nor, goi Lenen, izan da, garr-ori

Piztu debana? ausartzi, edo onesgun?

Ausartzi; ordea fiñ: onets, indardun.

Amodio ausart zan, ta onesle-usartzi.

 

Etzeban aberek uste egotzi

Zeure ausartzian zerbait izigun:

Zegokan gustu bati (etzan mindun).

Zure onesgun txingartzen zanari.

 

Auxe, eskutagai zeure Esposaren.

Garturik irten zan ain biziro,

Non arraio bati da berdindu.

 

Ta tximista ain bero oni, zeñaren

Polborak, mirets danean luzaro,

Balaren indarra zion fidatu.

 

 

Amardun

 

Jauna, egin eder orrez

Zori on zezenari,

Lun-erdiak dituenari

Illargi betezko ohorez.

Zerura argitasunez,

Artizar berri doake,

Dala egiazko asnase

Oi zegoena hilgunaz;

Ta Maiatzaren lotsaz

Otzaillaren Signo obe.

 

 

Beste bat

 

Ain kartsu bizarria,

Jauna, etzenduenean

Anim-erdi baizikan,

Esposan beste erdia?

Baldin esku ausartia

Ala garai bada erraz

Basotiaren indarraz;

Zer izango da, ikusi

Bazaitzagu armez janzi

Anima oso guziaz?

 

 

Beste bat

 

Ez naiz, Jauna, ikara egon,

Ikusiaz, zezenari,

Ausartziak, izenari

Ohoreak tiratu dion.

Hiru bostgun, ta ain gizon?

Ez naz miretsi; zerren

Igazko Españan, emen

Ler badeza esangiak,

Dakusa oraño etsaiak

Dirala Fernando aurten.

 

  hurrengoa