www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal testuak
Manuel Larramendi
1729-1763, 1990

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manuel Larramendi. Euskal testuak, Manuel Larramendi (Patxi Altunaren eta Joseba Lakarraren edizioa). Andoaingo Udala, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

«EZ GAUDE... UZKIA IÑORI GARBITZEN OITUAK»

 

1757, Sobre los Fueros de Guipúzcoa

 

        ¡Bizi bedi Jaun done Errege gurea, bizi bedi, bizi anitz urtez, bizi dedilla urte askotan, bizi dedilla. Esker ta esker milla onelako aita ordeari, bizi bedi milla mendez. Betiko pakea Fernandori. Bizi ta bizi bedi. Betiko osasuna Fernandori; bizi dedilla ta bizi. Betiko kemena, errua ta indarra Fernandori, bizi bedi ta are bizi. Azpira zaizkitzu, Jauna, esaiak. Bizi bedi. Ayena zaizkiotzu, o gure Jainko andia, ayena zaizkiotzu lausengari sabel zuriak. Bizi bedi ta are bizi. Gerta zaizkiotzu mirabe ta aldamen menak, bere biotzaren erakoak. Bizi bedi. Idukazu zure eskupean, ta biziko da, amen, biz ala. Erabilli ezazu garai zure egalen kereizean ta biziko da, amen, ala biz ta bizi dedilla. Eta ezer egin da? Ah, Gipuztar esker gabeak!

 

* * *

 

        — Deabru etxera ta bidera! Orain datozkigu orrekin, leuntza dollor, txatar ayek? Burla ta iseka oriek, eta guri? Nork ordea? Autsetik arestian odeietara diranak, eta biar goitikan amildu ta, autsetarako diradenak? Aurren batzuek algera, ta aurr motel, negartiak, txitxia ta paparekin engañatuko gaituztenak? Ordu gaistoa ayentzat, ez gaude gu aek bezala uzkia iñori garbitzen oituak. Argitara bedi Errege Yaunari ikusi eraso bear dan gogoangarri hori; ta jakin bezate txiki ta andi munduko bazter guzietan zer mutil zuzenak edo zer tresna biurriak dabiltzan Nagusiaren inguruan.

 

* * *

 

        Eta arren obeago ote da, orañago ikusi diotegun bidea, eragozten eta gelditzen dituztela bazarre lenagokoetan agindu diranak, zeiñen ustean ta zai zeuden Hiri guziak? Asmatzen dituztela errazbageak, sortzen naspillak, isurtzen egiezak? Ta au zertako? Errege-konseju nagusiaren buruak agin-dezan, ta au are debeka-dezan, Hiriak elkarganatzea ta bear zan bezala biltzea, aalik balu ta iñoiz izandu baleu bezala, Fuero gureak ematen digun eskua kentzeko ta itxitzeko bidea? Baña zergatik orrela dabiltzan berak dakite; baita beste guztiok ere badakigu! alabañan agerian zebiltzan. Eztali bear, ez bear; eztali nai, ezkuta ezin zitekeana ta Gipuzkoari zekarrena bidegaberik latzena ta miñena.

 

* * *

 

        Argatik Azpeitikoan erabaki zan, Hiri guziai eman zedilla kontu, irundarrak billatu ta arkitu zituzten egiteko egiazkoena. Baña orduan bertan junta etzidin batzarrerik, asmatu zuen aitzakia hortik, luzagarri emendik Madridaño joateko eta Konsejuaren gobernariagandik ateratzeko, iñon ere ez batzarrera biltzeko agintea; alegia biltzen bazan, arazo andiak, jaiteak eta auziabarzak izango ziradela; zeña zan egia etzana; eta egia etzanean, zer ote zan? Badakite bada orrelako aginteak eskatzea, ta erakartea dala goitikan bera gure fueroa austea; eta eztirala egin bearrak, baizik utsik obeditu bearrak. Badakite, ez gobernariak ezen ez eta arekin batean bere bilguma osoak ere, ezin kenduko digula fueroak ematen digun eskua, libertadea ta bidea. Zer egiñen degu bada? Adiskideak goitik, lagunak betik, bearko ditugu noizbait; zinzilika bezala gaude bata besteagandik. Orain laurgitu dezagun, gero osatuko degu fueroa. Zori gaistoko buru, naskarriak!

 

aurrekoa hurrengoa