www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira
Juan Ignazio Iztueta
1824

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia, Juan Inazio Iztueta (Mari Jose Ezeizabarrenaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

 

aurrekoa hurrengoa

GIPUZKUATARREN KONDAIRA
ERROMATARREN DENBORAN

Iztuetako Juan Inaziok
ogei amarreko aunditan ipiñia

 

        1

Ogei eta sei bat urte alde

Jesus baño lenagotik,

etsai gogorrak etorri ziran

Gure kontra Erromatik;

Bildur aundirik ustez etzuen

bada izango gugatik;

Asmo gaiztoak kontrara ziran

egiñal egiñagatik,

Euskaldunak bai garailariak

len eta orain ta beti.

 

        2

Antistio an eta Firmio

an Marko Agriparekiñ,

Oktabiano buruzaria

ere an zuten berekiñ:

Iru talderi etorri ziran

lau nagusitzar oiekin,

banidadea aren banderan

ongi zabalduarekiñ,

modu onetan sartu ziraden

ausardi gogorrarekiñ.

 

        3

Lenengo lana atiak itxi

itxasoaz eta legorrez,

bañan etziran luzaro egon

arpegi eman bildurrez:

loa gabean ariña, eta

begiak allert egunez,

bereala ziran balienteak

asi galdetzen lagunez,

aitaren seme irten ziraden

orain leitutzen degunez.

 

        4

Gogoan gorde leikeana da

seme orien esana,

«Erromatarrak or datozkigu

peleatzera gugana;

Al dan guzia biribillatu

bear degu alkargana

bildurrik gabe sartu aurrera

gogor etsaiarengana

benzu dezagun indarrarekin

onuntza agertzen dana».

 

        5

Uste etzala samiñdu ziran

Erromatar oien farrak.

Gipuzkoako mendi mutillak

ziradelako azkarrak:

Buruzariak ere etziran

orientzako aiñ txarrak,

oñak ariñak, gorputz lirañak,

gogor berriz atzaparrak.

Ainbeste milla gizon mendean

gure probinzi bakarrak!

 

        6

Asi ziraden etor berrian

Erromatarrak gogorki.

Bost bat urtean zenbat pelea

galdu zituzten nork daki?

Alegiñ asko egin det, baña

nik au ezin erabaki:

gerraren gura baziran ere

aspertu ziran ederki,

soldadu arro orgullosoak

jolastun egonagati.

 

        7

Izu-ikaran arkitzen zala

etsaiaren talderia,

Oktabianok atera zuan

erritarretan berria;

Nolabait ere edertu naiez

bere guda galgarria:

batalla onradu bat egin eta

batak besteri legia,

al zan lenena bukatu zedin

Kantabriako gerria.

 

        8

Euskaldunaren agintariak

ori enzutearekiñ,

eranzun zion «konforme gera

gu zure esanarekiñ;

Irureun mutill eskojituak

emen dauzkat nik nerekiñ,

azken batalla nai badezute

onela egin gurekiñ,

buruz buruan etor zaitezte

soldadu onenarekiñ».

 

        9

Bear bezala kunplitu zuten

beren itz onorezkua,

señalaturik zegoan bada

batallarako lekua,

Gipuzkoaren onra andirako

zelai bat Errezillgua,

makiñaren bat Erromatarrek

bizia utzitakua;

egun beretik da erri ori

esan dan izenekua.

 

        10

Ordu ta laurden iraun zuan

gauzak gutxi-gora-bera,

eta batalla beti bezala,

mendi-mutillen aldera;

Erromatarrak ia guztiak

erori ziran lurrera.

Oktabianok ekusirikan

bere jendeen galera,

zer gertatzen zan laixter biraldu

zuan Erroma aldera.

 

        11

Albista ori juan eta laister

an Erromako errian,

Senadu danak erantzun zuan

guziz kolera aundian;

«Pelea ori irabaz dute

txit errez beren errian:

guk ere ori egingo degu

nai bada geren lurrian:

gizonez gizon, euskaldun oiek

etorri nai dutenian».

 

        12

Uste gabeko eranzuera

arrokerizko orrekiñ,

Euskal mutillak berotu ziran

onran nai aundiarekiñ;

Oiarzunen zan jauregi-etxe bat;

Lartaunen izenarekin;

ango galai bat giari berriz

eun mendi mutill onakiñ

peleatzeko pozez juan ziran

bada danak alkarrekiñ.

 

        13

Erroma ondoko Tiber zeritzan

ibai zabalen erdian,

zelai polita antxe zegoan

arras leku ederrian,

exola-esiya zeukan egiña

guziz arreta aundian:

berreun gizon peleatzeko

itxitu orren erdian,

iges lekurik iñora ez ta

etsaiak berriz aldian.

 

        14

Erromatikan irten ziraden

batallarako lurrera;

Kantauritarrak arrimatuaz

ibaiaren bazterrera,

beren gabarra zulatu eta

bota zuten ondarrera:

Erromatarrak ekusten zeuden

mendi mutillen sarrera;

salto ta brinko igaro ziran

zelaitxoaren gañera.

 

        15

Erromatarrak albora ziran

etorri galdetutzera,

«Ea zergatik botatzen zuten

ontzi ura bazterrera».

Kantauritarren buruzariak

erantzun zien ostera:

«Lenengo lana orain goazen

zelaian peleatzera,

eta ondoren zuen gabarran

an gera beste aldera».

 

        16

Noizbait bear da, bildu ziraden

peleara alkarrekiñ,

bi aldetako buruzariak,

eun bana gizonekin:

lizar makillak orduko armak

puntan burni zorrotzekiñ,

biotzak salto egingo zien

ori ikustearekin;

Erromatarrak geienak iltzen

lenengo golpearekin.

 

        17

Ogei eta bat gizon ziraden

illak Kantauritarrari,

larogei eta geiago berriz

oiek Erromatarrari;

Euskaldunak an irabazirik

batalla sonatu ori,

une artantxe eldu zioten

etsaiaren ontziari,

eta betiko berendu zuten

Transtiberiko lur berri.

 

        18

Erromatarren presidenteak

Senaduko itzarekiñ

Euskaldun aiei au esan zien

frankeza guztiarekiñ;

«Alkardadean bizi nai degu

orain aurrera zuekiñ,

seme ordeko nai badezute

izan ill arte gurekiñ,

egingo degu guren alabak

emazte emanarekiñ».

 

        19

Euskaldun aiek animaturik,

guztiak baten itzera

erantzuera au esan zioten

jaun prestu aiei ostera:

«Jarriko gera zuen alabak

gure emazte izatera,

pake gozoan gerta gaitezen

gu alkarrekiñ aurrera;

anaiatasun guziarekiñ

Erroman biziko gera».

 

        20

Bi erri oiek pake gozoan

orduti ziran gelditu:

ter gertatu zan, orra nik esan

iñork nai badu aditu.

Gipuzkoa onak bere fueroak

egundaño gorde ditu:

probinzi onek seme leialak

oraindaño izan ditu;

aurrera ere ala dezala

beti dan arte segitu.

        Amen.

 

aurrekoa hurrengoa