 |
Harmada
Ederra zen egun hetan,
Iruñeko zelhaietan,
Soldadu lerruan emana,
Francisco Asisek mana.
Beruak etzuen izitu
Nahiz nola zen agertu
Gerla bide itzulitan
Utziak aski berritan.
Jendia zagolarik erria,
Sapha minian baitzen airia,
Soldaduak arratsaldian
Kausten ziren hoberenian;
Ibili ziren lasterka,
Aitzindariak oihuka,
Goiti behiti lerrotan,
Erregen gustu handitan.
Sarthu zirenian hirian
Etzen bustirik bisaian;
Hanbat lasterken ondotik,
Doian ezagun hatsetik
Asisen zaldizkuek zuten
Sartzian ederren ematen;
Bainan bazen oinezkotan
Zain hartagorik menbrotan.
Halako soldaduekin,
Aitzindari jakinekin,
Bentzu diteke mundua,
Nahi bezin hedatua.
Ez dire beldur gosiaren,
Ez eta ere bidiaren,
Guti janik ikhasiak
Laster higaten mendiak.
Suntsuna, xirribikekin,
Nafartar soldaduekin,
Gerian dabilke jostetan
Nola Eliza bestetan.
Goizeti arrats askotan
Suan eta mendietan,
Zigarroa bat musuan
Bizi ditezke multzuan.
Sos baten agorienta
Hekin edari plazenta;
Soldadu on ilkhitzeko
Bada heki beiratzeko.
Erromanuen denboretan
Lehoin ziren mendietan;
Ondoriuak bizi dire
Gutiago ez baitire.
Bertze hanbat jende zoro,
Guziak direnian haro,
Zer diren eskaldun umiak
Errateko zen, aizkidiak:
Lau mila urthe bederen
Nausi dire toki beren;
Ez da munduan bertzerik
Hek bezala itzaturik.
Higatu dire mendetan
Populuak bazterretan;
Bere lurretik suntsitu,
Nausiek asko kasatu,
Eskalduna Pirenetan
Ez da izitu gerletan
Aitak ehortzi tokian
Izanen bethi agian.
Aski J. M. H.
|
 |