|
Argiak
Iruñan gaituk, muthilak;
Bazter orotan ezkilak;
Pezak pezari oihuka,
Jendia non nahi murruka.
Hau da munduaren sortzia!
Gaitz da elkhar ezagutzia.
Jende orainik heldu da,
Bihar non sarthu behar da?
Sartzian fransesak hirian,
Hiria jarri lorian,
Guziek kasik iduri
Gutan nahi aitzindari.
Lau egun hautan bederen
Ez da lanik ikusiren:
Jan, edan, nun nahi dantza;
Biba, ez diguk lan gaitza!
Anjelusek jo du, horra,
Argiz etxetan berdura
Basuak zazpi koloretan
Izar dire paretetan;
Balkoinen burdinak suaz
Ikusgarri dire gauaz;
Aingeru khoruak iduri,
Beira athen arkueri.
Non nahi ziren kolonak
Antze handitan eginak,
Bere frisa, kornixekin,
Gain-behera piztuekin;
Argiz seinalatuz kantak,
Ikusten dire paretak
Mintzo direla arraiki,
Kortesanuak bezain zinki.
Ez bada ere kontutan,
Komerziua agurretan
Hainitz ederki da mintzo;
Egun ona zuen atzo.
Korreiua estaltzian argiz,
Ez da errenkura astiz;
Noizbait galdu da beltzdura
Eta argitu figura.
Zenbat izan den fidela
Suz da mintzatzen kartzela;
Zerbitzua du oraino
Seguratzen gaixto deino.
Eliza dorren puntatik,
Ageri ziren urrundik,
Argitan distiantenak
Bafatzen bere urinak.
Aitu baduzu mintzatzen,
Entzun dukezu aiphatzen
Ezkila baten omena,
Hirian den handiena:
Hamabi zapatain barnian
Koka omen luzke lanian,
Elkhar uki gabetarik,
Birungan denak jarririk.
Hartaz behiti kanpotik,
Aingeruen eskuinetik,
Ageri zen dorre gainian
Gurutze bat ederrenian:
Distiatuz ilhunbetan
Argi gaindiz gauerditan
Hedatzen zuen eguna
Guziek maite dutena.
Palazio guzietan,
Lehen plazen ezkinetan
Ehunka ziren agurrak,
Mihi zuztenak sukharrak;
Argi bat etzen ageri,
Non etzen betan koplari
Ez duke eho kalakak
Asmatua Espainolak.
|
|