 |
Pasaiuak
Ilhun alderat hirian,
Pasaiatuz agerian,
Gaindiz da jendia ikusten,
Ttipi handiak nahasten.
Edergailu munstratzeko,
Hara-hunat ibiltzeko,
Jendiak ilkhi nahi badu,
Takonerak gaitzik ez du.
Nahi denian norbeit jarri
Ez da nihon eskas harri;
Badire itzal ederrak
Eginak platan adarrak,
Erdian zabal baratziak
Arraiki zabalduz loriak,
Hala nola koloretan,
Denak gaindiz usainetan.
Hiri barnian da pasaiua,
Ederra bezin arrarua,
Jendez, nola liliekin,
Bethi bezti gusturekin.
Hortik lekhora kafetan
Jendia sartzen arratsetan,
Gizonak bezala andriak,
Kostuma idekiz athiak.
Bere bolada esnekin,
Limonada arnandekin,
Pausu handienian husten,
Pezeta erdi iristen;
Tripak ederki betheta,
Higual zaiote zer gasta;
Jendia bizi da beroki;
Gutitan naski hobeki.
Onhetsia alkhietan
Jartzia aphezak lerrotan,
Kate, pasaio, zezenak,
Guzientzat dire onak;
Hetan bakhotxa beretzat,
Jelosla nihorentzat:
Berak egiten duena
Nola bertzetan kondena?
Jeloskorra, har eskola
Ixil egon behar dela
Bertzek nola hik egitian
Bere bizitzeko moldian.
Bere ustez jakinsunak,
Badire ikusten jaunak
Trufatzen direnak jendez,
Beztiak hekien tintez.
Hek, kantatuz libertatia,
Hustian kafetako athia,
Bidian nihor ezin jasan,
Guziak ezartzen basan,
Iruñen ez halakorik,
Han nihork ez ahalkerik,
Egitian bertzek bezala,
Aphez edo lego dela.
|
 |