 |
Zuziazko tiruak
Hamar orenek jo onduan,
Hedatua jendia heguan
Beira zagon denborari,
Zeru garbi, ederrari,
Zitadelan karrosekin,
Gibeletik oinezkuekin,
Sarthu zen gorthe guzia
Argiz zuela hesia.
Kanpotik eta barnetik
Alderdi guzietarik,
Birabira harrasiak
Zuzko sokekin argiak,
Bastun hegi guzitan,
Inguruko itzulitan,
Hiru herrunka bederen
Suz piztu basuak baziren.
Portaliak gain beheretan,
Zubien bere gathetan,
Denak suzko argiekin
Arin ziren gauarekin;
Ezker eskuin hainitz urrun,
Milaka bazen lanpiun,
Ezarriak halturetan,
Bide bazter guzietan.
Hetaz piztuak arbolak,
Hetaz gaztela kantaiak;
Etzen uste bizi lurrian
Bainan ametsezko gauian,
Ethorriz zitadelatik
Argi nola eguzkitik.
Agertu zen zitadelan
Tronu bat egina gelan;
Zariola sederia,
Franjetan dena horia,
Arkajuz egin colonak,
Urria gaindiz daritenak.
Gorthe dena han zen jarri
Beira zuzien gerlari;
Sua zen hasi kanpotik,
Soldaduz zen larrainetik.
Balazo enganatzaliak,
Ederrenian beztiz airiak,
Jausten ziren izarretan
Ibiliz nola jostetan;
Pezak ixil hari ziren
Arthikitzen iguzkiren;
Oren batez zeru dena
Izan zen sutan emana.
Bazen kasik errateko
Sobera zela lurreko;
Halako gerla ikustia
Nihorentzat nigar bidia;
Soldaduentzat odola;
Bainan kontu diotela
Kekin ezpata gorriak
Seinalatzian justiziak.
|
 |