 |
Zuziak
Plaza nausia arratsian
Ezin agertu zen hutsian,
Estali zuten arbolaz,
Hekien gainak bolboraz,
Paperezko adarrekin,
Plegatuak uztaiekin,
Asur arrudak iduri,
Edo zenbait asmu berri.
Bi oren handiz bederen
Etzinduen ikusiren
Plaza guzian pixturik,
Bertze nihongo argirik,
Iduri plazer zuela,
Besta eder zitzaiola,
Zeruak berak izarrak
Utzirik pixtu beharrak.
Arrudak dire birungan,
Ginharrak denek burrunban,
Zuzirien ithurriak,
Izarrezko zurxuriak;
Argiz eginik dantelak,
Hedatuak bere belak,
Argi arte denetarik
Deseinuak agerturik.
Orga, gaztelu, arkada,
Iguzki, lanpa parada,
Zer nahi den figura zen
Kartuxatik atheratzen;
Gaten zirenak airetan,
Jauzten ziren urgulutan
Ehun arraioz gaindiak,
Kolore urdin-xuriak.
Plaza Castillo erdian
Gauza probetxos berian,
Ithurri bat ur onekin
Ikusten da plazerekin,
Hura ere paretetan,
Dena bezti kartuxetan,
Aphaindua zen gerlako,
Su luzeki egiteko.
Hiru gerlako fregatek,
Higituak mekanikek,
Jautsiz gain behera betan,
Gordiak zuzten arrudetan,
Hiru aldetarik belan
Eman zioten asko lan;
Hara hunat bazabiltzan,
Nola itsasoz balentzan.
Guzietarik deskarga
Betan egiten aldizka,
Biratzeko artexketan
Balak igorriz panpetan;
Bonbak ziren iguzkiak,
Balak izarren pesiak;
Fortiak amor eman zuen
Zuzirik noiz ez baitzuen.
Pulunpatzen ziren ganian,
Kolpez aurkhitzen egunian;
Zenbatenaz ilhunago,
Hanbat orduan argiago,
Oi, zer gau ederra hura;
Ez da halako ardura,
Ez eta ere beharrik,
Inguru denian beharrik.
|
 |