 |
Zezenak
Ez badu ikusi berak,
Ez du erranen paperak
Zer den gudu izigarri
Mintzatzerat nohan hori.
Zezena mendi batekin,
Bere ahal ez deusekin,
Hau da gizona burutan,
Bien odola zurrutan.
Kostuma zaharren errua!
Noiz zaik xarturen ondua?
Ordu huke suntsitzeko,
Eztiago agertzeko!
Ikusatzu atheratzen,
Elkharrekin aitzinatzen,
Hamar bat gizon tieso,
Lerruan jarriz besoz-beso.
Hartzen dutena erdian,
Mentadun herri guzian,
Duzu erregen aiskidia,
Montes, josteten hastalia.
Montes bere lagunekin,
Bertzez kasu gutirekin,
Badua zerbeit eskatzerat
Erregien balkoin perat.
Errespetu handienian
Han dago belhaun bat lurrian,
Humilki buruz behera,
Eta denak hari beira.
Gakhua, libragai zezena,
Aski iguriki dena,
Arthikitzen zaio airez,
Moldatua erribanez.
Nemurseren andriak bada,
Isabelen nahia da;
Izan du ohore hori,
Beiratua lehenari;
Errege espainolentzat
Agertzen bethi nausitzat;
Zezenetan berian ere
Hortako frogak badire.
Aphez eta mirikua,
Pare bardin ohitua,
Athian dituzte ezartzen,
Eian nihor den behartzen.
Paperez eginik gizon bat
Ethortzian plaza erdirat,
Hirriak dire saltatzen,
Ez baitu nihor izitzen.
Lehen barrera athetik,
Bigarrenaren azpitik,
Ilkhiz xahalen aita,
Sartzen da plazan saltota;
Patroina bakharri kaustuz,
Hasten zaio sudur ziztuz;
Mundua oihuz goratik,
Mila biba ingurutik.
Laster ikusteko zer den,
Hartuz boliada lehen,
Hor tripatik adarretan
Ematen du girginetan;
Patroinak tripa bultua
Ihiziz zuen hantua;
Hirriz eman zen mundua,
Xoriz bethetzian zerua.
Han uso bat plazerekin
Ikusi zen hegalekin,
Ez jakinez jautsi norat,
Gaten erregina ganat.
Lehen Erroman segurki,
Iruñian bezin goraki,
Banaturen zuten hola
Zerua mintzatzen zela:
Isabela, zure khorua!
Jabal bedi Carlos berua;
Sorthu zare erregina;
Ixil zeruko dohaina.
Erreginak Nemursari,
Eman zion uso hori:
Hartaz artha izan badu,
Zuina higatzen du!
Aski da jostetarena;
Bilha begiez zezena.
Burua kasik zeruan,
Arrapua suilaz musuan,
Behatzez joka lurrari,
Marrumaz beira jendiari,
Plazan dabila lasterka,
Desafiatuz adarka.
Nor da bada agerturen
Orai kontra zezenaren?
Ausartzia handirekin
Montes bere lagunekin.
Zein den gero jakiteko
Hemen dut seinalatuko;
Ez da ederrenetarik,
Ez eta itsusitarik.
Hasia ilia urdintzen,
Bainan ez zangua pisatzen;
Bezti galtza labur ferdez,
Sedazko gairik senduenez;
Aztalak xuri zirikuz,
Oinetan zapatak larruz;
Hark duen maipolisa
Izan behar da belusa.
Errexago da ikustia,
Ezen ez haren pintatzia,
Dirdiratuz iguzkian
Ehun izarrez begian,
Zilharra xoilki ageri,
Zertako beira zolari?
Maipolis barnekotik
Paileta gandi sedatik.
Urthez dohanian bezan bat,
Badu berroitahamar bat;
Kortesia denak baitu;
Tretu bizi, beltxak ditu;
Ez da bizkarrian kargarik,
Ez lasterkaren trabarik;
Bururaino espanta,
Ezagun du zaila dela.
Hark bizkar xuriz zuena,
Lagunak horiz emana,
Zen galtza motx arrosekin
Ez gutiago senduekin
Besuan zituzten garbiki,
Doblian behiti puliki,
Kapa batzuek arinak,
Hori, urdinez eginak.
Sare beltz sedaz buruak
Ezin hobeki lothuak,
Erribanez katagona
Lephuan behera zohana.
Hek bezala beztitzeko
Behar da zenbeit untzako.
Holakuak toreadoriak,
Zaldiz dire Pikadoriak.
Azken hoiek zezenetan
Nola nobliak denboretan.
Xapel zuri zabalekin,
Beztidura horiekin,
Galtza hazkarrenak larruz,
Barrutik bardin xabalduz;
Haga luze bat eskuan,
Zorrotz haltzairuz buruan.
Zaldia begiak gordia,
Inguru mokanes ferdia.
Hekien ondotik txuluak,
Ez baitire behar tontuak,
Bezti, iduri dutela
Figaro piztu zaiela
Bere jauntzi guziekin
Tirriatzeko heiekin.
Jo du trunpeta airosak;
Huna gudu seriosak;
Ixil jartzen da mundua,
Nola balitz izitua:
Plazan zaldiz pikadoriak,
Eskutan haga traidoriak,
Hurbil ilkhi tokiari
Beira daude zezenari.
Xahalaren aita gaitza,
Farrastan lurrian behatza,
Erro zabilan inguru,
Ez jakinez nori buru,
Izitua, nahasia,
Ahua arrapoz gaindia,
Jendiaren harramentzekin
Errabia guziekin.
Izan gabe flakatua
Asma guzia galdua
Bazterreko ihurtzuriz,
Egorriak aho goriz;
Zanguak, burua, buztana
Alferretan zabilkana.
Ikus duen bezin laster
Bultu bat inguru ezker.
Hor duako hiru saltotan
Jastatzeko adarretan;
Frixtan hurbildurik kolpez,
Miran hartzen du berustez
Pikadoriaren zaldia,
Barrera kontra ilkhia;
Zaldi bakhotxa zaurituz,
Lasterka dua aitzinatuz.
Zaldikuak luzatuz lantza,
Sistatzian espalda gaitza,
Baldin ungi hartzen badu
Hainitz aldiz izitzen du;
Bera bada izitua,
Mundua ere laztua
Ikusiz, odolian denak,
Zaldi bulhar hazkarrenak.
Oi, nola iliak buruan
Xutik diren inguruan,
Beldurrez odola hila,
Hatsik, ez hitzik ez dela!
Biziaren estalkia,
Gainekuari adrezia
Orduan eskasten bada,
Lazdura sobranitan da.
Lurrerat dua erroz gora,
Zaldia arin gainera.
Ouf! Bera ez da ukia;
Bainan nola den zaldia!
Bulhar guzia ageri,
Sahetsetik odol gorri;
Tripa dario herrestan
Zezenaren ohoretan.
Zaldizkua, segur iduri
Zeren dituen ezarri
Burdin xabalak non nahi
Kolpe gaixtuen urrun bahi,
Fundi lezake zezenak
Urrun balitu lagunak;
Bainan hurbil dire txuluak,
Arin dituztenak zanguak.
Ezpadak hekin buruan,
Airetan harmak eskuan,
Zezenari dire gaten,
Jauziz orotarik hasten;
Sobra hurbil gabetarik,
Bere kapak arthikirik,
Zezena dute zoratzen,
Haren bitima salbatzen.
Hanbat kolorez deithua,
Zezen errabiatua,
Heki duakote lauhazka,
Utziz zaldia ihauska.
Zer ophila bihotzetik
Dena urruntzen geroztik!
Heriuari hurbilena
Da geroztik segurena.
Arin behar da orduan,
Kontu egin inguruan;
Norat behar den ihestu
Aitzinetik begiztatu,
Toleadoren ondotik,
Ahurina muthurretik,
Dualakotz airez zezena,
Guzia odol egina.
Atheka behar da geroz
Bien artian eman saltoz,
Beiratu gabe gibelat
Etsaiaren jostatzerat.
Arthikitzen zaio kapa,
Nahiz ethortzian lasterka,
Jabalarazi gezurrez,
Tentatzaliaren itxurez.
Maiz ikusten da hargatik
Aitzinatzen kapagatik,
Atheka jauziz pasatzen,
Ikharaz denak bethetzen.
Asko aldiz pikadoria,
Erroz gora zaldiz gordia,
Zezena hurbil duenian,
Ez da mintzo haren menian.
Miletan dohatsu baldin
Ez badu jo adarrekin!
Haren musuko ferekak
Ez dire amen besarkak;
Itziliphurdi egitian
Loth baditeke barrerian,
Lagunek hartuz barnerat
Hel diteke segurerat.
Zenbat aldiz dago ordian,
Ubel, umatua, lurrian,
Barreraren kontra zapan,
Odola gaiaz zurrutan,
Zezenak su handienian
Uki-beldur buru fuinian;
Ez badiote urruntzen,
Laster heriua agertzen.
Xarpak xoilki hiruetan,
Zaldia on iztapetan,
Eman zuen munduari
Atsegina pasagarri;
Hari hil arte azpikua
Kobarde zezena sendua;
Bainan hura galtziarekin,
Bera jarri kobardekin.
Batek zezena adreki
Biraka zuen puliki,
Buztan puntatik lothurik,
Han ibili zoraturik,
Zezena bira bezanbat
Hura lastertuz aitzinat,
Hiru erri etzelarik
Iphurdirat adarretik.
Zezena saltoz ethortzian,
Frixtan bazakien airian
Kaparekin enganatzen,
Haren dexiduz trufatzen
Hil denian zenbait zamari,
Aski zaldizko erori,
Besta jaunzten da berritan,
Guziek maite gustutan.
Utzi plaza pikadoriek
Hartu behar dute txuluek;
Urruntzen dire zaldiak,
Zangoz egiten jauziak.
Hirietako trunpetak
Eta xirola bastartak.
Oihuz daude aski dela
Zaldiz ixuri odola.
Metra eskas den makhila
Txuluek dute banderila,
Haltzairuzko puntarekin,
Sarthu behar lasterrekin
Zezenari lepho gainean,
Egon behar adar menian,
Gauez hari bekhoz-bekho,
Beldur gabe harendako.
Eian behar dute oinik,
Buru, begi, bihotz iminik!
Doblezka dire makhilak
Fida direnian muthilak;
Makhila hek ingurutan
Paper kroxkatuz jauntzitan,
Ikusgarri hala hala,
Zezenen lephuan bezala.
Bethia dire petartekin,
Zeineri khardo mitxekin
Baitzaie sua ematen,
Etxa diren baino lehen
Folsua ungi dagola
Sartzen denian banderila,
Ethorriz aitzin aldetik,
Ginatuz adar artetik;
Bertzenaz da ikustekua
Banderila ondikozkua,
Arthikia adarrekin,
Gor ahaleko bestekin.
Pikoz eta suz mindua,
Zuziez irakitua,
Zezena saltoka orruaz
Jartzen da gora buruaz;
Espaldetako zauriak,
Doble berak idekiak,
Ero dabil jo lasterrez,
Mendeku nonbait beharrez,
Ozartu nahi delarik,
Indar guziak bildurik,
Errabiak hazkartua
Nahiz hainitz izitua.
Bainan harentzat azkena
Jo du trunpeta orena.
Eskuz muleta hedatuz,
Beira nor duan aitzinatuz,
Nola errege zetruari,
Lothuz arrai ezpatari,
Txulozko lerro batekin
Bihotzeko bakiarekin.
Deitzen da hori ezpada,
Holakoez paria bada;
Ez duen gisa parerik,
Hortan Montes ageririk.
Aphuru lazgarri dena,
Ezpada eta Zezena,
Bekhoz bekho dire jartzen,
Elkharren indar miratzen.
Zezen aitzinian gizona
Behar izan artexena,
Hura ondartzen zaionian
Jartzeko adar gerizian;
Zezena han da ezarria,
Nahiz ase errabia,
Ezin gorde dezakena,
Odol galdetzen duena.
Ezpadaren banderari
Zezena da beira jarri;
Higuin ahal da gorria;
Hark eman dion furia!
Hantu da hainitz lephotik.
Hura ikusiz geroztik;
Zartatzerat duazko zainak
Bere indarren pikainak.
Nola orduan gizona
Diteke galtzetan barna!
Ez du ageri kanpora,
Bainan du asko pirpira.
Ikuspen horri josiak
Daude guzien begiak;
Ez da deus bertze ikusten,
Nahiz asko den amesten.
Noizere bada zezena,
Gehiago ez daukena,
Baitua saltoz gizonari,
Ez ustez segur bertzeri,
Horra, ustez jo etsaia,
Non duen atzeman zaia,
Beso ezker petik airian
Hiltzaliak bide egitian.
Eskuinaz dio adreki,
Buru galdu gabe, finiski,
Ezpata hezur artetik
Zuzen sartzen garrotetik,
Bi alde espaldan uzten,
Lehen kolpe lurrian ematen,
Gorphutz guzia dardaran,
Azken biziko pirpiran.
Harma atheraz frixtakuan
Zezenari hiltzerakuan,
Altxatzen du balentriaz,
Agurrarazten bilkhuiaz.
Bere du lehen zezena,
Urre balio duena,
Gortheko heian hazia,
Gosta delakotz bizia.
Badu oraino harekin,
Aberatsen agurrekin,
Asko gauza, zilhar, urre,
Sederia eta lore;
Guzien mihi puntetan
Haren izena lerrotan,
Sekulakotz da ikhasten
Ohoriak zaizko ematen.
Bainan zezena ukia;
Aldian utziz hil tokia,
Gaten bada sarraskitan
Odola gaiaz zurrutan,
Haragiz lephua ezagun
Kolpatzalia ganik urrun,
Molde gabiaren paguak
Dire trufazko xiztuak.
Zezena bada nausitzen
Eta gizona izitzen,
Bapo da xahalen aita;
Bapo gizona hileta!
Ezpada hilik bestetan
Deus ez da eskas jostetan;
Bibak dire bazterretik,
Egorriak bihotzetik.
Ezpada gudutik denian
ilkhitzen trionfa menian,
Ikusten da hainitzetan
Kortesiazko pausutan,
Andre handien zenbaiti
Xingola butatzen goiti:
Heiek dute seinalatzen
Hila nondik den ilkhitzen.
Nork erran galanteriak
Hor zituela «graziak»?
Moruek dute Espainian
Hori utzi zahar mendian.
Hiru egunen segidan
Plazak odola du edan.
Ehun zamari bederen
Ezpatan pasatu ziren.
Hekin hertzezko berdurak
Galdetzen zituzken urak;
Bainan ohituak naski
Nihork etzuen arthiki;
Zezen bat hiltzen zutenian
Hiru mandok ederrenian,
Lepho kraskailaz bethekin
Zaramaten lasterrekin.
Gizonak unhatu onduan,
Eguna jabaltzerakuan,
Zakhurrak ziren largatu,
Zezenekin engaiatu;
Etzuten eman amorrik
Nahiz etzuten adarrik;
Hainitz gathasken buruan
Nausitu ziren guduan.
Zezenak zituen behin
Butatzen airetan arin,
Hartuz adarren puntetan
Hurbil aldi guztietan;
Bainan zirenian oroitu,
Batzuk beharritik lothu,
Bertziak ixter zainetarik,
Zezenagan eskutarik.
Hiltzeko azken zezena,
Bildu zen errotazaina;
Hamabi ziren hetarik,
Denak xuriz beztiturik,
Iliak irineztatuak,
Batzuk bertzeri lothuak,
Batian zuazin elkharrekin
Haga luze batzuekin.
Jainkuak beira makhurtzetik,
Lagunen lerrua uztetik!
Bakhar denak berehala
Eginen du karanbola:
Ikusi ziren nigarrak
Zezena sarthuz adarrak
Bi muthilei ziotenian
Hatsa khendu hoberenian.
Hainitz gathasken ondotik,
Hamabi lantzen sasitik,
Lotzen dute paretari
Onduan lotzeko lurrari:
Utz ordu dire zezenak,
Espainolentzat eginak:
Ni banintz erregetarik,
Ez liteke zezenarik.
Horrek ez du espainola
Izituren berehala;
Ez dut hekien gusturik,
Halere naski nererik.
Dena den, adio bethikotz
Etzarete neretakotz,
Josteta hirriskutsuak,
Barbarian asmatuak!
|
 |