www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iruņeko bestak 1845
Jean Martin Hiribarren
1845, 2001

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jean Martin Hiribarren, Iruñeko bestak 1845 (Patri Urkizuren edizioa). Lapurdum VI, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zaldi lasterkak

 

Plazan sarthu dire betan

Hogoi muthil zamaritan;

Bizarrak doian zioten

Kokotsian itzal egiten;

Gorputzez ziren lerdenak,

Larruz itzalian egonak;

Har zitezken jauntientzat

Iguzkiko erregetzat.

 

Bat zen bezti lander hariz,

Kapatik hasirik xuriz;

Buruan estalki kobria,

Iduri baitzuen urria;

Kaskatik lumek airetan,

Haiziaren hatsez jostetan,

Edertzen zuten nausia,

Jadanik ez itsusia.

 

Belusa zen bertzia jauntzi;

Halako sedekin untzi

Baliteke bilhatzeko;

Deus hain pulitik gaineko,

Kapa labur hat ezkerrian,

Akhabo dena belhaunian.

Gaphelu xabal batekin

Bi lumaia xurirekin.

 

Hirugarrena ez gaizki

Bezti zen estranioki,

Galtza largo batzuekin,

Morotako pikurekin,

Sabre eder bat dilindan,

Oihal gaphelu kopetan;

Sedaz bordura guziak,

Kapusailian urreriak.

 

Nihor etzen bezti hetan,

Bat bertziaren arropetan;

Loria bat zen ikustia,

Ez aipha hala izatia

Urrezko estriberekin,

Lantza punta zilharrekin,

Zangotako brodekinak

Arropen funtsian eginak.

 

Zaldi ezin itxikiak

Emanak Andaluziak,

Bere gainekuez hartuak,

Lasterkarat paratuak,

Farrastan lurrari joka

Nahiz eman galupaka,

Ahotik zirrapua jari,

Irrintzirinaz mintzari.

 

Galdetzen dute lasterka

Abiatzia zein lehenka,

Ekharriak lehertzerat,

Ahal guzien urtzerat,

Bere nausiak trionfan

Eremateko airetan,

Iduri badakitela

Bertzenaz deus ez direla.

 

Airetan zen ereztuna

Behiti hariz emana.

Zaldizkuek here lantzekin,

Zuazilarik lau hatzekin,

Behar zutena zilhotik

Atzeman lehen kolpetik;

Behar zen besta hortako

Begi on eta zaldizko.

 

Zaldizko bakhotxak bada,

Hartuz geroz boliada,

Segura zuen berekin

Ereztuna xingolekin;

Segitzen zaion xingola,

Kometa buztan bezala,

Lantza punta zuenari

Sarthu ereztuen zilhuari.

 

Zaldiak zuazin airetan

Largatuak bridanetan,

Lurra seinale etzela

Zangoz ukitzen zutela,

Hekin gainean egoteko,

Gehienentzat lan asko;

Bainan hagan zituztenak

Etziren beldur zutenak.

 

Lasterka horren ondotik,

Sega baten ingurutik,

Atxatzen zituzten loriak,

Zaurthu gabe beso luzeak;

Hoitan ere gehienak

Izan ziren eskaldunak:

Erran nahi da artexak,

Diona hitz horren funtsak.

 

Moro bat eman zutenian,

Xutik alkhi baten gainian,

Zaldizkuak bazuazun hari,

Bulharrak zaurthuz pekuari,

Bainan etzaizkon hurbiltzen,

Zaldiak ziren izitzen,

Behin abiatu orduan

Gibelat egiten saltuan;

Xanxak han onduan ziren;

Zanpelei lothu behar zen.

 

Batek zaurthu zuen Morua

Eta irabazi khorua,

Ezin hurbilduz nihondik

Lantza arthikiz urrundik.

Norbera baita suntsitu

Lantzak duena zilhatu,

Bestak dire ganbiatzen,

Berritan emanik sortzen.

 

Zaldizkuak bi burutarik,

Arroltzez zarpak betherik,

Hor dire hasten elkharri

Besainka, haurrak iduri;

Ez da zilegi gelditzia,

Zaldi galupa baratzia;

Besainka zarpak huts arte,

Gutik amor eman dute.

 

Kobrezko eskudak zuzten

Beso ezkerrian ematen,

Bisaiatik beiratzeko

Kolpe hori arroltzezko;

Hetan leherturik kroskuak

Saltatzen ziren gorringuak;

Kiski-kaska zuan denbora,

Ekhia sartzian ohera.

 

aurrekoa hurrengoa