www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraldea
Nemesio Etxaniz
1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Arraldea, Nemesio Etxaniz. Argiaren Idaztiak, 1923.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII
Il da!

 

        Alako baten Odolbeltzen indarrak atea austen du, ta orduan ditu Manttonik estusun ta larri guziak berekin. Odolbeltzen begiak atea erori zaneko, otso gosetiarenak bezela, argi-argi agertu ziran Manttoniren begietan. Orduntxe bai etzitzayola igesiko bere esku artetik! Antxe ordainduko zizkion ainbeste egunetako biotz-min eta gorrotoak!

        Ala uste: baña Jaunaren begiak alako gaiztakeririk ez ikusiko, ez oixe! Gaizkilleak noiz-edo-noiz bere gogo zimurrak betetzea baliteke, baña noizbait elduko zayo ari ere Jainkoaren ezpata zorrotza, ta burnia uretan bezela, gaiztoaren gogoa sulezeko zoko beltzenera eroriko da.

        Estusunean, zeruak ate berri bat iriki zion Manttoniri. Odolbeltz gañera zetorkiola, badijoa igesi ukullura: an dago etxeko zezena askan lotuta. Etxeko guztiak ondo ezagutzen ditu ta ala Manttonik bildurrik batere eztio. Azkatzen du aberea: adarretatik eltzen dio, ta gizona sartu zai zutik gelditzen da.

        Ua bilguna emakurne ta zezenarena! Au lepo sendoa okerka, adar-zorrotz, sudur-oska, emakumearen galtzoria usmatu balu bezelaxe eraso zai. Ua berriz, aitzurdin-irudia zirudiela, eskuak zezen adarretan: begiak atean josiak: arpegia zuri-zuri: illeak arutz-onutz. Antxiñeko emakume garalle bat zala, esan bear.

        Une bat geroago izan balitz, galtzen zan Manttoni. Odolbeltz, aizto gaizkillea eskuian ta argia eskerrean duala, ikulluan sartzen da. Emakumea illunpean begiztatu orduko, ez zezen ta ez beste, barruko gorroto guziak eragiten diola, itxu-itxu bere gañera dijoa.

        Gero... emakume-garrazi bat... zezen-orru ikaragarria urrengo, ta erio-deadar larria egiñaz gorputz bat luze-luze lurrera datorr. Il da!...

        —Zein...? zein, alta? —eraso genion anai guziok batera.

        Aitak begiratu zigun eta ixil-ixillik gelditu zan. Txingorrak gogor jotzen zuan leyo-atea, ta aizeak, zirrikixtotik ziar, intziri Iuze bat bialdu zigun.

        —Manttoni errukarria!... —esan nun bildurraren bildurraz aitari gogor eutslrik.

        —Etzan Manttoni, seme —erantzun zidan.

        —A... —egin genduan anai guziok arnasartuaz.

        Ta aitak, bertan ikusiko balu bezelaxe, onela jarraitu zion:

        —Ez da Manttoni, ez. Odolbeltz da. Zezenaren adar zorrotzak sayetsa idiki dio ta ikulluko ate aldera odol-jario luzea dijoa.

        Manttonik begiratzen dio pixka batean; gero zerura begira: «Eskerrak Zuri, dio, nere Jainko maite orri!» ta beste itzik gabe lurrera erortzen da. Ordu arte bildurrak eusten zion, baña azke arkitu daneko, ainbeste neke ta larritasunez etenda! gaxoa! txorabiatu egin da.

 

* * *

 

        Urrengo goiza... Eguzki-izpiak ikullu atetik sartuta barrua argitzen dute. Ate ondoan emakume bat dago, arnasa gabe dirudienez arutzago, gizon bat datza: ta bien artean odol-erreka luzea... Zezena bakarrik bizi dala dirudi, an dago gizonari sudur-oska jaikiten ote zayon zai bezela, baña, ez ailperrik!

        Emakumea ostera, berriro arnaska asten da begiak irikitzen ditu: eskuak bekokira badaramazki... eztaki zer gertatzen zayon... Ontan besoak beratu ta «Ene, odola!» dio, ta bat-batean gabeko gertapen guziak burura zaizkio. Au beltzak, nere Jaungoikoa!

        Baña era batean bere umetxoaren sotiñak entzuten ditu, ta bizi-bizi aren seaskara dijoa. Aurra irri-parrez goiz-argiarl agurka ari zan. Manttoni makurtzen zayo: bere besoetan estu-estu artzen du: ta ama-biotzak bakarrik lezaken eran laztanduaz: —«Ene semetxo maitea —dio—, ai! ta zure amatxo bart il balitz...!».

 

aurrekoa hurrengoa