www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraldea
Nemesio Etxaniz
1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Arraldea, Nemesio Etxaniz. Argiaren Idaztiak, 1923.

 

 

aurrekoa hurrengoa

II
Oitura zarra

 

        Ez nuan neuk ikusi, nere amonari entzun bainion; ta arek ere bere amak ikusi ta berari aditua zuala, zion. Aspaldikoa da ba, gertaera au. Alare entzun nuenetik josi-josiak ditut nere gogoan Arraldeko aitz-muturrak.

        Gure Zarautz onetan, orain aztutako amaika oitura eder ta ikusgarri baziran antxiñan. Oyen artean Garbaidunena, ikusgarrienetakoa zenduten. Garbaidunak erriko gizasemeak oi ziran, ez lekaideak: ta noizean-bein, Azpeiti-bideko «Villa Padierna» jauregi-aldean gabaz batu oi-ziran.

        Bakoitza bere bidez, argitzalle bat aldamenean ta burnizko kate sendoak soñean zituala, jauregi aren ingururatzen ziran. Andik asi ta guziak ibildeuna egiñaz, batera erriratzen ziran. Ikusgarria zan gero egun ayetan alderdi ura! Erritik gabaren illunpean ainbat argi sotil agertzen ziran, ta Garbaidunen otoitz eta kate-otsak, itzalgarriagotzen zuten bide artako illunpe beltza.

 

aurrekoa hurrengoa