www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraldea
Nemesio Etxaniz
1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Arraldea, Nemesio Etxaniz. Argiaren Idaztiak, 1923.

 

 

aurrekoa hurrengoa

I
Su ondoan

 

        Gau ura, neguan oi-diranez, illuna zan. Aurrean genduan itxasoa olatu biziz eta ekaitz-indarrez arrotua: zerua tximist-orruka: aizea, kalezoko ta leyo-zirrikixtoetan txistuka. Gau arlan etxetik ate girorik etzan!

        Ni umea ere banintzan artean eta egualdi beltz arek oso bildurtzen ninduan. Antxe, apalondoan gaztaña erreak kolkoan nituala, su-ondoratu nintzakion nere aitari; ta bere alboan nere barruko blidurra uxatu nairik, eskuak bere belaunetan nituala, gaztaña zuritzen eta jaten ekin nion.

        Gau artan aitaren begiak, kezka bildurgarri batek baleragie bezela, beltzagoak ziran. Ni ezer galdetzen ausartu gabe, zai-zai ta eten gabe begira jarri nintzakion.

        Nolzbait nigana itzuli zan ta bere antz illuna galtzeke, nere eskuak berien artean igurtzi zizkidan.

        —Seme, entzun al dezu beñere, Arraldeko Garbaidunarena?

        Au entzun-orduko anai guziak aitarenganatu ziran bizi-bizi, ta onek gure gogoa barneatu zuen ezkero, onela ekin zion:

 

aurrekoa hurrengoa