www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arraldea
Nemesio Etxaniz
1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Arraldea, Nemesio Etxaniz. Argiaren Idaztiak, 1923.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI
Illunpean argi

 

        Utzi ditzagun pixka bateko gure garbaidun ta berekin dijoan emakume izutua. Beste garbaidunak ikusi bear ditugu. Irakurle, oitura arrigarria ikusteko zaude. Atozea nerekin ta sartu zaite, arren, ixil-ixillik Azpeitirako bitxabalean. An datoz erri-aldetik bana-banaka, orain askok parrez ikusiko lituzketen, baña orduan begirakunez ta lotsaz ikusten zituzten garbaidunak.

        Gure aurrekoak dira. Etzaite zu beintzat parrez asi: ordukoak bezela, begirakunez ta arrigarriz geldi zaite beren aurrean. Ayen sinismen sendoak gure artean iraungo balu, ez giñake oraingo euskaldunik asko geran bezin lotsagarriak izango! ez oixe!

        Ara or bide erdian guregana datorren argi bat. Aurretik argiakin datorrena, Zarauzko etxerik ospetsuenetakoa dezu: aren atzetik, saku zar bat bizkarretik bera, esku-oñak katez lotuak, begiak lurrean ta ezpañak otoika dakarzkien orrek etzuan orañ arte orrelako apal-itxurarik. Bera ere etxe oneko jauna ta argi-egiten dijoakionaren etsai amorratua zan: baña orain gorroto-kutsuak Jainkoaren aurrean garbitu nairik, len gorroto zuanaren ondoren apal-apal pekatari-jantzian dijoakizu. Ori bide zuzena!

        Ta urrutiago datorren beste bikote ua? Ene! oixen da arritzeko bilquna! Ille zuria batek buruan ta besteak berriz ume-irria arpegian. Nola ote? Garbaidun-eguna eldu danean aiton zarrak bere soñeko zakarra jantzi du: an dago illoba txikia aitonaren soñekoari bildur-antzean begira. Aitonak eskutik eldu ta: «Illobatxo maitea, dioyo, atoz gaur nerekin. Neri orrelaxe erakutsi zidaten nere aurrekoak eta zuk ere Jainko-barkapena nola eskatu bear dan, gaur gabean ikusiko dezu. Atoz: zu aurretik argi-editen; ni Jainkoari erruki-eske zure ondoren». Ta ala datoz biak.

        Or beste bi ere. Ama —gaxoa!— il zaye-ta, aren gogoa lenbailen zeruratzeko, beren buruen beratze au Jainkoari eskeintzen diote. Seme onak ala bear!

        Oyen antzera beste argi eta argiak ere nunnai azaltzen dira. Bide biurretan arutz-onuzka agertu ta eskutatu: bein eskerrera ta beste bein eskuira: erritik eta inguruko baserrietatik. Gau onetan ezta gizon edo emakume azirik etxe barruan gelditu: umetxoren bat zaitu bearrik-edo ez izanik beintzat. Zarautz guzia ementxe bildu zaigu.

        Argitzalleak len esan degun jauregi alderaño laguntzeko bearra zuten; ez baña andik errira berriz itzultzeraño. Iñoiz garbaidunak berak bide erdiraño bakarrik laguntzeko agintzen zion bere argitzalleari, ta orduan araño bakarrik lagundu bear zion. Ala-re askotan argitzalleak, berriz erriratu arte bere gogoz lagundu oi zion.

        Odolbeltzek, ikusi degunez, Kolarkoko iturriraño bakarrik laguntzeko agindu dio Manttoniri ara ezkero eztu bear geyago lagundu bearrik. Gerotxoago auei ere jarraituko diegu: bitartean beste garbaidunekin egongo gera.

        Ara poliki-poliki bi mordoxkatan nola zatitzen diran: baita banaka-banaka bidearen bi ertzetatik erriratzen nola ekiten dioten ere. Orain gu Eleiz ondora goazen, andik etorrera obeto ikusiko degu-ta.

        Lenengoak bide muturrean agertzen asi dira zugatz artean bi argi-lerro luzetzen-luzetzen... zorgin-talde bat edo anime gaxoen batzuek ote diran ere esan liteke! Alakotxe ixil eta astiro datoz. Ez beti baño; iñoiz ixil bildurgarri ua kate-otsak urratzen du... garbaidunen kateena dezue... Itxasoko olatuen burrunda ayen otoitz-surru-murruaz nasten da, ta bien bitartean erriko etxe banatuak argi gorri-illunez jazten ari dira.

        Garbaidun gaua! gau itzalgarria! Beren argia garbitokiko su-txinpartak dirudite: Miserere mei!... Erruki ni! erruki ni! oska ari zaizkigula esan bear. Ai, anima gaxo ayek lurrera etorri al balitezke! zer gorputz-urratze ta ze neke eramango lituzketen beren utsak garbitzeagatik!

        Sulezetik ere deadarka ari zaizkigula dirudi. «Oi nere zorigaitza! oi nere gau beltza! Oraindik lurrean zaudeten gizonok, or zaudeten bitartean zeuen pekatua garbi itzazute. Gero garbitzerik eztago-ta. Ai au il-eziña! Ai au betiko bearra».

        Garbaidunak beren azken otoitzak egitera Eleizan sartu dira. Oraintxe itxi du azkenengoak Elizeko sarrera, ta andik ate gelditzen zan argi pittiña berarekin urtu da... Oi, au beltz gelditu da erri-barrua! Akelarko sapoak ere ixillik daude gau onetan. Lur guzia illunak irintsi duala, dirudi...

        Bañan... zaude geldik1... zer zarata da ori? zer oin zalaparta? Emakume-kurrixka bat entzun ote dedan, nago... Bai... ara berriz ere... Orain gizonen baten itz asarratua... emakumearen ondoren aizto bat eskuan duala, dijoa!... Oi! bera da? Odolbeltz!... ta igesi dijoan emakumea... Manttoni! Zer dute? nundik nora agertu zaizkigu emen? Atoz nerekin pixka baten ta lenago utzi ditugun tokian bertan ar ditzagun biak.

        Munoan, ondartzatik ziar iturrirako bidean ekitekotan utzi ditugu len. Goazen araxe ta beren begietatik eskutu, jarrai dizayegun.

 

aurrekoa hurrengoa