www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lehenagoko Eskualdunak zer ziren
Mixel Elizanburu
1889

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehenagoko Eskualdunak zer ziren , Michel Elissamburu (Asier Trekuren eta Iņaki Nazabalen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1993

 

aurrekoa hurrengoa

XI
Graziosa eta Manana

 

        Orai artean erran dugun bezala, Karakoetxeko sukhaldean egiten zen, Parise, Frantziako kapital handian eta bertze hirietan egiten dena.

        Parisen madarna aberats eta izpiritu handitako batzuek, idekitzen dituzte bere saloinak heien gradoko jaun eta andere adiskideeri, heiekin Frantziako, Europako eta mundu guziko berrien khondatzeko eta hetaz hitzkatzeko.

        Askotan, gizon jakintsun edo sabantak ere mintzatzen dire saloin hetan beren jakitatez, nola andereak mila moda egun guzietakoez.

        Hirietan ere badire bertze bilkhura batzu, zerkloak deithuak direnak. Espainian tertuliak deitzen dituzte.

        Karakhoetxeko sukhaldea edo supasterra zen, jadanik aditzerat eman dugun bezala, auzoko jende on guzien saloin, zerklo edo tertulia.

        lhautirian, ortzegun gizen batez. 1832an, kausitzen zen han bertze gauetan baino gizon eta emazte gehiago, ez xoilki jinak besta egiterat, ariz kartetan, musean, florean, trukean, hogoi eta hamekan eta bertze jokoetan, bainan oraino jinak ziren ongi ethorri erraterat Morde Tristanti, zoina bezperan sartua baitzen etxean, dotzena bat egun kanpoan egonik. Egun hek iragan bide zituen, Morde Tristantek, Baxe-Nabarreko hiri ttipitto batean, bere haur laguneko adiskide zahar, Jaun Erretor baten etxean.

        Aiphatu jende heien guzien agur eta konplimenduak on hartu ondoan, irriz erran zeien piaia anhitz luzea eginik zagoela, eta sakolak ixtorioz zituela betheak, orori gau hartan husteko edo gauzarik pollitenak heieri khondatzeko.

        Bainan, dio Morde Tristantek, ene piaiaz mintzatzen hasi nahi naiz, harateko bidea nola egin dudan erranez.

        Beraz, joan den astelehenean zortzi, abiatu nintzen bidean, argira oren bat, ilhargi xuritara, Piarres lekaiotzat nuelarik hartzen

        Goiz hartan berean enekin athera ziren etxetik gure etxeko anderea eta alaba, eta lothu, heiek ere bideari, Amikuzeko herri batean ahaide batzuen ikhustera joateko.

        Leon zuten, oinez, lagun edo gidari.

        Kakoletetan dabiltzanak hilinbi halanba, eztiki, hilki edo maltsoki joan dire.

        Gure rnandoaren urhatsa eta zaldiarena ez ziren beraz berdin.

        Hortakotz oren laurdentto batez elgarrekin juan ondoan, utzi behar izan nintuen, ezin bertzez, kakoletetan zirenak.

        Ene zaldia eta Piarres ardura trostan joan ziren egun hartan, eta bizkitartean, ilhun zainuak jotzen ari ziren gu heldu ginenean ene adiskide min, Jaun Erretoraren etxerat.

        Elgarrekin goxoki afaldurik, dutea harturik eta luzaz solasean egonik, etzatera igorri ninduen Jaun Erretorak, erraten zautalarik biharamunean hura goizik joanen zela Elizarat, usaia zuen bezala, bainan, ni, berant egon nindadila ohean, nuelakotz pausatzearen beharra.

        Hola konbeniturik, iragan nintzan ganberarat, eta ene Erretorak oraino ofizioa erratekoa bide baitzuen, hartan hasi zen.

        Biharamunean, ni ganberatik atheratu orduko, ene xokoleta prest presta zagon su aitzinean.

        Hura hartzen nuelarik, jateko salan, jin zitzautan gelaria, aspaldian ezagutzen nuena, nehonereko berri guzien kondatzera, Baxe-Nabarreko eskuaran edo hango mintza-airean, ezen gelari hura Baxe-Nabarreko da.

        Hasi zitzautan, beraz, Jaun Erretoraz mintzatzen, zioelarik, zela bethi khar handi batez bethea, pazienki gauza kiretsenen jasailea, xumeen , handien bezala, arraiki errezebitzalea, eta guziz erromeseri laguntza emailea, eta pobreri amoina egilea.

        Horien guzien gatik, Jaun Erretorak ez dizi eskas ferrnutasuna; eta sendiarazten dizi dela bere gidatzen dien herriaren lehen buruzagia. Ez zu dudarik hola dela, izpiritualeko gauzak tenporalekoak baino lehen direnaz geroz. Ene alderat ere ez duzu eskularru xuriak soinean paratzen, nahiz badien hogoi eta bost urthe haren zerbitzian nizela.

        Ez dizi nahi deithia izan nadin ez andere gelaria, ez eta Jaun Erretoraren gobernante, bainan xoilki Jaun Erretoraren neskatua, eta haren arabera hala omen nuzu, urthe guziez soldata emaiten dautan phundutik.

        Ez, nihork ez ziadazu erran behar haren aitzinean, gobernanta; bertzenaz erranen dizi ez dutala gobernatzeko ene buria baizik, ez eta deusik ere, salbu suphasterreko eltze edo duphina eta furneuko frikoak edo salsak.

        Ez dizi nahi entzun erran dezaten ere eni anderia; eta soizu, bethi torxuna aitzinean eta ardura jatsa askian nabilazu; ez zit beraz anderia nizala biziki iduri.

        Graziosa baita ene izena, ez dizit bertzerik haren ahotik aditzen: Graziosa, zuazi harat; Graziosa, jin zite hunat.

        Ez ziakozu ere untsa izenda nezaten andre gelaria, eta arrazoin dizi, ezin gelaria duzu gela edo ganbera bat, egun guziez garbitu eta ordre hunean ezartzen diena.

        Nik egin behar tizit bi lan horiek, ez xoilki Jaun Erretoraren gelan edo ganberan, bainan etxeko pharte guzietan, sototik hasi eta selhaururaino .

        Morde Tristant, zauutan erran oraino ene aldean xutik zagoelarik, badakizu Jaun Erretor etxe bakotxean badela oilategi bat, eta hura behar ere.

        Segurki, nion eman errepostua, eta zuena ongi ahal da poblatua.

        Askitto. Batzin hirur edo lau dotzena buru gixenak; guziak beharrez hiltzeko hun direnak.

        Hau zuri erran nahiz hasi nuzu oiluez mintzatzen.

        Ba omen tutzu ni bezalako zerbitzari zenbait erraiten dutenak, Jaun Erretorarekin diren lehenbiziko urthian: Jaun Erretoraren oiluak; bigarren urthian dizie erraiten: Gure oiluak; hirurgarren urthian aldiz erranen dizie: Ene oiluak.

        Hek ez luzketzu ontsa gure Jaun Erretorarekin.

        Haren etxeko xori, oilo, ahate eta gauza guziak harenak direla fite erran lezakezu.

        Azken hitz hok Graziosak erraten zituelarik eni, Jaun Erretora salan huzen, eta mokoa pikatu zakon, erranez borthan norbaitek galdegiten zuela.

        Ixil, ixila eta haia haia joan zen eta ez gehiago agertu salarat.

        Nik, goiz guzia, bai eta arratsaldea solasean pasatu nintuen ene Jaun Erretor onarekin.

        Gisa berean iragan ditut handik ondoko bost edo sei egunak, alegeraki eta deskantsuan.

       

        Jaun Erretorak, haurra zelarik eta bere denbora guzian bezala, maite du irri egitea eta egin araztea.

        Hargatik nehork uste baino seriosago da. Behin baino gehiagotan daut erran, bethi suspiretan eta bihotz minekin: Eskualdunen fedea ere ttipitzen ari da eta Erlijionearekin joan dire fidelitatea edo leialtasuna bera ere.

        Zenbat faltsokeria eta tzarkeria, lehenago kasik ezagutuak ez zirenak, ez dire egun gure artean ikhusten!.

        Haren kontsolatzeko erraten nakon: Beha ezazu, Jaun Erretora, Eskual-herriz kanpoko tokietarat, hango jendeak zer diren. Heien aldean oraino zerbait bagira.

        Hori hala da, zautan ihardesten; bainan bertzen zorigaitzak ez dezake egin gure zoriona; bertze hitzez, ez gaitezke onak izan preseski bertze asko eta asko hala ez direlakotz.

        Morde Garakoitzek: Jaun Erretoraren arrazoinamendua xuxena zen.

        Morde Tristantek: Ene aldian, galdegin izan dakot zer egin behar luketen Eskualdunek bere aitzinekoen idurikoak izateko.

        Aski lukete, daut eman errepostua, bere aitzinekoen imitatzea. Behar lituzkete, beraz, utzi bazterrerat irakurtze lanjeros, gaixto eta tzarrak; Erlijioneko urhatser jarraiki; arratseko othoitza familian egin, sakramenduetarat hurbildu, elizako ofizioetan aurkhitu.

        Morde Garakoitzek: Ene kusia, Jaun Erretorak oraino egia zuen erraten: Eskualdunek behar eta aski lukete lehengo usantza beren hartzea, lehen bezala on izateko.

        Morde Tristantek: Ene adiskideak goiz guzia elizan zeraman. Sakristiarat eramaten zakoten xokoleta, eta hura hartu eta kofesatzen artzen zen hamar, hameka orenak artino. Orduan zuen egiten katixima haur multzo bati.

 

 

        Ni haren meza entzun eta joan nintzan haskariterat etxerat. Graziosa, haren izenak erran nahi duen bezala, han zen, graziaz eta borondatez bethea, eta elheketako talendu arraro hatekin, enhoatzetik ene beiratzeko.

        Goiz batez daut erraten: Egun behar dizit zuri irri egin arazi ixtorio bat kondatuz. Gure Jaun Mera Louis-Philiperen gizonetarik duzu. Errege hunen bandera, badakizu ez dela xuria, bainan dela gorri, xuri, blu. Hura segitzen dutenen ideiak berdin tutzu anhitz koloretakoak; erran nahi dizit nola baldin badute ideia bat xuria edo huna, xuxena, badituztela bertze biga makhurrak, faltsoak edo gorriak, bluiak. Gure mera ere huna egiten dizie; bainan badizi txar aire bat, eta huntarik ezagutuko duzu. Juan den ortzegunean zortzi, Jaun Erretorak ukhan zizin meriatik paper bat, zointan baitzakoten erraten baziela obligazionea, bertze hiriko gizonek bezala, bide publikoetan eginen ziren lanetan pharte hartzeko, eta komitu hori Jaun Bikarioarentzat ere zela. Batre ez zakizut franzesik; bainan iduri ziadazu hori deitzen dela, faire des prestations.

        Jaun Erretorari, pensatzen ahal duzu, ez ziakozun komitu pollit hori batre eder iduritu. Eni ez zizin hatik deusik erran; bainan adi zazu ontsa. Juan den igandian, goizeko mezan, iragan duzu predikatzeko alkhira, eta hasi duzu erraiten populari: Giristino maiteak, heldu den astezkenian ez duzie haurrik emanen mundura, edo ez da behar nehor sorthu; ez zarete ere ez ezkonduko, ez erituko, ez hilen... Jaun Bikarioak eta nik juan behar baitugu bide egitera...

        Aisa duzu phentsatzeko zer irriak jendek egin zituzten ixilik elizan eta gora, gora, elizatik atheratu eta kanpoan.

        Jaun Mera egon zuzun bere lekhian buria aphal eta zehe bat sudurrekin.

 

 

        Etxerat joatian zizin erran bere lagun bati izerdi hotz hat jautsi zitzakola gisa hortan entzun zienian Jaun Erretora rnintzatzen.

        Erlandek: Nik ez dakit nola ez duzuen ikhusten lege hat egiten dela orotaz berdin beiratua izateko, eta beraz orar behar dela aplikatu, mera harrek aplikatu zuen bezala.

        Jaunak eta andereak, biziki eder zaut igualtasuna edo egalitatea.

        Xobadinek: To, Erlande, erran behar deat eni ere izen hori, egalitatea, hain eder zautala, non hori aditzean iduritzen baitzaut aditzen dutala bertz baten, harrika baten edo bertze zoin nahi untzi huts baten soinua.

        Nahi diat, hik bezala lege bat egina izan dadin guzientzat; bainan, neholere ez dezakeie guziek molde berean beira legea.

        Ez die, nik dakidala, behinere deithu bide egiterat ministro bat, jeneral bat, prefet bat, ez hertze mila kargudun, zeren gizon horiek egun guziez erresuma guziaren, departamendu edo hiri baten zerbitzuan baitire; arrazoin berez, edo titulu berean, Jaun Erretorak eta Jaun Bikarioak izan dituk, orai artean, dispentsatuak, justu zen bezala, lan publiko horietan aurkhitzetik.

        Eriande ixildu zen, ez baitzuen deus onik erraiteko, eta Morde Tristant berriz abiatu zen Graziosarenganik ikhasi zituen gauzen kondatzen.

        Beraz gau hartan Karakoetxean ziren jendeak ez ziren guti loriatu erratera nohan ixtorioaren aditzen.

        Graziosaren arabera, dio Morde Tristantek, otsaileko ilhabetean, egun eder bat egiten zuen batez, Jaun Erretora ari zen, arratsaldeko lau orenak irian, bere ofizioaren erraten, eta horra non, bat batean, bortha joiten duten bietan borthizki, oihu eginez.

        Fite Jaun Erretora galdegiten dute, abantzu hila hatzeman duten presuna batengana.

        Jaun Erretorak hesten du berehala here brebiaroa, ematen du hura besapean, bai eta harturik kana eskuan, abiatzen da, denborarik galdu gabe, haren obligazionea zen bezala, mandatariaren ondotik. Ez zakien norengana eta nora joan zen; bainan laster ohartzen da jende multzo bati, eta dakote erraten Manana dela azken hatsetan.

        Manana, hiri guzian bazakiten nor eta zer zen.

        Jaun Erretorak dio, dudarik gabe bere buruari:

        Manana ere Jainkoaren kreatura bat da; baditake ene ministerioaren beharra duken memento huntan. Harenganat hurbiltzean, aditzen du norbair erraiten: Manana hila da. Bigarren batek dio: Ez, oraino bizi da Manana. Bizi bada, du erraten hirurgarren batek, ongi aphal da Manana. Jaun Erretora hurbiltzen eta gurtzen da, oihu egiten duelarik: Manana, bizi zizea?

        Mananak du ematen rrepostua: Ma... eta bizi nahi.

        Mundu huntan hirur gauza aise dire ezagutzeko: Amodioa ageri da begitik; hazteria, hatzetik eta jende edana hatsetik.

        Jende oste hura harritua eta tristatua baitzen, Jaun Erretorak nahi izan zuen trankilisatu eta alegeratu.

        Etzana zenari zakon erran: Manana? nahi duzia aguardint xortaño bat?

        Manana! abia zite xingilika...

        Manana! nahi duzia hasi hattikunka?

        Jaun Erretorak, itzultzen zelarik han ziren emaztekien alderat, erran zeien: Manana ez da prest egun kofesatzeko, eta ez du anunzioaren edo oliaduren beharrik.

        Har ezazue airean hemendik, ahal duzuen bezala eta irets araz dezazkotzue bi pitxer edo lau xarro ur fresko. Gero utziko duzue lo egitera bihar goizartio.

       

        Adio, Manana, zion erran ahapetik. Freska zite, tripa ustela!

        Erlandek elhe hori aditzean du erraten: Zer aphez batek errateko hitza!

        Xobadinek: Errak, Erlande, aphez bati ez othe zako haizu gauza baten bere izenaz izendatzea? Xakur bati ez dakoia erran behar xakurra, gatu bathi gathuia?

        Kattalinek: Erlandek hobeki hatzemanen zuen Jaun Erretorak egin halako Mananari prediku bat edo bederen etsorta hat.

        Joannes-Baptistak: Predikua edo etsorta ez zen gaizki eroriko. Ez dugu ahantzi behar Ebanjelioak erraten duena: Ez direla aurthikitzen perlak hazinda beltzen aitzinera; ez ernaiten gauza sainduak xakhurreri.

        Morde Garakoitzek: Erlanderen arabera, Jaun Erretora sobera gordeinki mintzatu zen Mananari, hari erranez: Tripa uztela; bainan irakurtzen dugu sainduen bizian nola san

        Polikarpok, egun batez, hatzeman zuen Erroman Marzion heretikoa, aspaldian ezagutzen zuena.

        Marzionek, ikhusiz san Polikarpo ez zakola mintzatzen, bainan alegia ez ikhusiarena zakola egiten, atrebituki hurbildu zen harenganat eta erran zakon: Ez nauzuia bada ezagutzen?

        Sainduak ihardetsi zion: Bai, ezagutzen haut Satanen lehen seme edo primutzat.

        Errespostu hori erran zakon burua itzuli gabe, eta bere bidean aitzina joan zen.

        San Ignazio handia, aiphatu san Polikarporen adiskidea, eta hura bezala, Jondoni Joanni Apostoluaren dizipulua, ez da beldur Antiochetik preso Erromarat eraman zuten hamar soldado gaixtoak deitzea basa alimaleak, bai eta frantzesez leopards izena duten, bestia krudelak.

        Adio, Manana, zion erran ahapetik. Freska zite, tripa ustela!

        Erlandek elhe hori aditzean du erraten: Zer aphez batek errateko hitza!

        Xobadinek: Errak, Erlande, aphez bati ez othe zako haizu gauza baten bere izenaz izendatzea? Xakur bati ez dakoia erran behar xakurra, gatu bathi gathuia?

        Kattalinek: Erlandek hobeki hatzemanen zuen Jaun Erretorak egin halako Mananari prediku bat edo bederen etsorta hat.

        Joannes-Baptistak: Predikua edo etsorta ez zen gaizki eroriko. Ez dugu ahantzi behar Ebanjelioak erraten duena: Ez direla aurthikitzen perlak hazinda beltzen aitzinera; ez ernaiten gauza sainduak xakhurreri.

        Morde Garakoitzek: Erlanderen arabera, Jaun Erretora sobera gordeinki mintzatu zen Mananari, hari erranez: Tripa uztela; bainan irakurtzen dugu sainduen bizian nola san

        Polikarpok, egun batez, hatzeman zuen Erroman Marzion heretikoa, aspaldian ezagutzen zuena.

        Marzionek, ikhusiz san Polikarpo ez zakola mintzatzen, bainan alegia ez ikhusiarena zakola egiten, atrebituki hurbildu zen harenganat eta erran zakon: Ez nauzuia bada ezagutzen?

        Sainduak ihardetsi zion: Bai, ezagutzen haut Satanen lehen seme edo primutzat.

        Errespostu hori erran zakon burua itzuli gabe, eta bere bidean aitzina joan zen.

        San Ignazio handia, aiphatu san Polikarporen adiskidea, eta hura bezala, Jondoni Joanni Apostoluaren dizipulua, ez da beldur Antiochetik preso Erromarat eraman zuten hamar soldado gaixtoak deitzea basa alimaleak, bai eta frantzesez leopards izena duten, bestia krudelak.

        Bertze Elizako Aita batek deitzen ditu bekhatorosak zozc etemalak, des sots éternels.

        Beraz Sainduek ez eta Elizako Doktorrek ez dituzte zenbail aldiz guphidetsi therminorik gordeinenak.

        Egungo egunean dira hatzematen izpiritu faitsu, hauntu eta bethi trebes phensatzen duten batzu, zoinen arabera aphezek, bai eta aphezpikuek berek, behar bailituzkete hartu balusezko eskularruak egiaren erraiteko, edo behar bailukete egia hura sukrestatu, eztiz pherekatu.

        Erlande, aditu orduko Morde Garakoitzen erreflekzione horiek, jaikitzen da, hartzen du here makila, eta da abiatzen borthako alderat, dioelarik:

        Gau on bat desiratzen dautzuet, jaun eta andereak!

        Mariak dio ihardesten: Bai guk ere zuri, Erlande. Xobadinek dio bere aldetik, hura itzali denean: Haize hotza dela, to hiretzat, eta irria zaio bilkhura guziari bat batean jiten.

        Piarresek: Ez dakit, Xobadin, Erlandek zer egin lezaukezun, balaki zer erran duzun, eta hatzeman bazinitza kanpo hortan nonbait, kilua gerrian.

        Xobadinek: Orai zahartua nuk, Piarres; bainan, hargatik ez nik oraino gizon herbail batek izitzen. Orai artean entzun ditik gaizkiak, ene ahotik, zeren duen izpiritua ifrentzuaz itzulia. Bazakiat hari mintzatzea dela bertze askori mintzatzea bezala: Morde Mediku, debalde prediku, bainan halako gizonek ez die uste izan behar aski dutela mintzatzea bertze guzieri hek bezala pensarazteko.

        Ez, ez on die jakin dezaten hek batere ez direla guretzat doktorrak, bainan direla, ongi deitzen dituzten bezala, gure herrietako oilarrak, Kukuruku! dioie, gora, gora, eta gero deus funts onik.

        Piarresek: Engoitik guziek badakigu Erlandek bethi baduela hagin handi bat aphezen kontra.

        Leonek: Atzo azkenik zioen aphezek sobera maite dutela dirua.

        Martinek: Erlande mintzo bazen aphez guziez jeneralean, deus ez da hark erran duen hori baino gutiago egia denik.

        Gure Erretorak ere ez du merezi deus gisaz erreproxu hori. Batetik arras arruntki bizi da; bertzetik soberatzen zakon dirua bethi jende erromesen edo deus ez dutenen galtzarrera doha. Jokha nio zer nahi, hiltzen denean ez duela uzten bere sepulturaren saria, nahiz etxeko seme ona sorthu zen, eta erretortuz geroz, soma ederrik eskuetarat jiten zazkon.

        Joannes-Baptistak: Ez da bakharra hola dena. Hamar mila aphezen artean, ez dira behar bada biga hatzemanen, Erlandek uste duen bezala diruari estekatuak direnak!

        Aisa da gauza horren frogatzea.

        Lehenbizikorik beha dezagun gure herrieri; heia jende behar guzien iheslekhua ez denez Jaun Erretor etxea, edo Jaun Erretora bera.

        Bigarrenekorik ikhus dezagun zenbat obra on egin izan den Frantzian azken berrogoi urthe huntan.

        Obra horietan bederen hamarretarik zortziak, Jaun Erretorez eta bertze aphezez eginak izan dire, arima onen laguntzarekin.

        Aphezek dituzte obra hek fondatu, eta aphezek dituzte sustengatzen, askotan berak direlarik eskasian erraten.

        Joan den mendearen akabantzan, erreboluzioneak zituen elizak, komentuak, arroatu, edo heien onthasunak ebatsi; semanario handi eta ttipiak, nola kolejio eta eskola on guziak hetsi; hitz batez, Erlijioneak, mila eta lau ehun urthez egin eta establitu zituen gauza on guziak hauts eta erhauts bilhakarazi.

        Geroztik, gure mende huntan, aphezek dute gehienik Frantzia athera, emeki emeki, estatu triste hartarik.

        Aphezek dituzte milaka elizak erreberritu edo berri-berritarik eginarazi.

        Aphezek dítuzte formatu asko fraiden eta seroren kongregazione herriak, haurren giristinozki eta behar den moldean altxatzeko, erien arthatzeko eta zerbitzatzeko.

        Aphezek dituzte ideki non nahi eskolak, ospitaleak haur edo iaio sorthu berriendako ohakoak dituzten etxeak : jende zahar eta ezinduentzat pausatzeko egointzak.

        Luzegi ez izateko, aphezak dira entseiatu eta dira entseiatzen ekhartzerat gaitz guzien erremedioak.

        Beraz urrikari izan dezagun, aphezak miretsi behar bidean, heier nik ez dakit nola, aiher direnak.

        Joannes-Baptista ixiltzearekin, Andere Geaxane jaikitzen la eta du erraten: Jende onak, hamar orenak eta erdiak nonbait han dira; ordu da joan gaiten pausatzera.

        Hitz hok aditzean, bat bedera ilki zen bere kaderatik eta abiatu etxerat, gau ona guzieri desiratzen zuelarik.

 

aurrekoa hurrengoa